Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 29koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2019ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4213
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/29
  • Argitaratze-data: 2019/09/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Instituzional; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko azaroaren 14ko Agindua, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2019ko deialdia egiten duena, 2018ko abenduaren 10ean argitaratu zen EHAAn.

Agindu horren 10.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gazteriako zuzendariak «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteei buruzko ebazpena emango du, baita ordezkoei buruzkoa ere, Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita. Horrez gain, ebazpenean jasoko da hautatuak izan ez diren pertsonen zerrenda ere.

Agindu horren 10.1 artikuluan xedatutakoa betez, Gazteriako zuzendariak, Hautaketa Batzordeak 2019ko martxoaren 17an egindako proposamena ikusita, Ebazpena eman zuen 2019ko martxoaren 20an. Ebazpen horren bidez, 2019an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Horrez gain, hautatuak izan ez diren pertsonen zerrenda ere jasota dago ebazpenean.

Aginduaren 10.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. EHAAn argitaratzea 2019an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako pertsonen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Pertsona horiek «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2019ko deialdia egiteko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak 2018ko azaroaren 14an emandako Aginduaren babespean aukeratu dira (2018ko abenduaren 10eko EHAA).

Bigarrena. EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, ordezko izendatutako pertsonen zerrenda (ikus II. eranskina).

Hirugarrena EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, aukeratuak izan ez diren pertsonen zerrenda (ikus III. eranskina).

Laugarrena. EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueren 2019ko deialdian parte hartu duten pertsona onuradunen zerrenda (ikus IV. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 29a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTXANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.