Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 29koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz jarri diren Gurenet atarian 2019ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako zenbait lanposturen behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak erabaki dituzten ebazpenak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3777
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/29
  • Argitaratze-data: 2019/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Segurtasuneko sailburuordearen 2019ko apirilaren 30eko Ebazpenaren 2. hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez maiatzaren 14ko EHAA, 89. zk., deialdia egiten da Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu izendapen aske bidez behin betiko betetzeko prozedurarako (C175) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (C176)) eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 14.2.d artikuluak, apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuak aldatua, ematen dizkidan eskumenekin bat etorriz, honako hau

Jakinaraztea ezen 2019ko uztailaren 17, 18 eta 29an jarri direla Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2019ko uztailaren 9ko eta 24ko Ebazpenak. Ebazpen haien bidez, behin betiko eta zerbitzu-eginkizunetan esleitzen dira Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu, 2019ko apirilaren 30eko Ebazpenaz deitutako prozeduran izendapen aske bidez betetzeko direnak (maiatzaren 14ko EHAA, 89. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 29a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.