Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 13koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dituen dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kontsumobide; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2366
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/05/13
  • Argitaratze-data: 2019/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dekretu-proiektu bat landu du, zeinaren bidez arautzen baitira Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordearen osaera eta funtzionamendua; proiektu hori Xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, entzunaldiaren izapidea bete behar da herritarren legezko eskubideei eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Horrenbestez, Xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, proiektu hau jakinarazten da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia kontuan hartuta, eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeko ekainaren 29ko 9/2007 Legearen 4. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean erakustea Euskadiko Kontsumoko Kontsulta Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dituen dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (euskadi.eus) eta Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuan (Done Jakue hiribidea 11, 01002, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 13a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik