Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 10ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, 2015eko abenduaren 9ko Ebazpena Segurtasun Saileko Gurenet atarian noiz jarriko den jakitera ematen duena. Ebazpen horren bidez jakitera ematen dira 2015eko urriaren 20ko Ebazpenean deitutako (C112) izendapen askez betetzeko Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen behin betiko esleipenak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 5310
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/12/10
  • Argitaratze-data: 2015/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Izendapen askearen sistemaren bitartez (C112) Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen deialdia onartu eta jakitera ematen duen Segurtasuneko sailburuordearen 2015eko urriaren 20ko Ebazpenaren Hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorrita, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuta, hauxe

Jakitera ematea 2015eko abenduaren 9an Segurtasun sailaren Gurenet atarian 2015eko abenduaren 9ko Segurtasun sailburuaren Ebazpena jarri dela. Ebazpen horren bidez jakitera ematen dira 2015eko urriaren 20ko Ebazpenean deitutako (C112) izendapen askez betetzeko Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen behin betiko esleipenak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 10a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.