Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 1ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2014ko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4271
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/01
  • Argitaratze-data: 2014/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programa arautzen da, hots, bakearen, giza eskubideen, indarkeriarik ezaren eta printzipio demokratikoen sustapena bultzatzeko ekimen osagarri bat. Programaren helburu nagusia da elkarte-sarearen eta erakunde publikoen arteko lankidetza-ekintzak ugaritzea, hain zuzen ere bizikidetza- eta adiskidetze-kultura sendotze aldera.

Programa honen bidez diru-laguntzak jasoko dituzte bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuek, baldin eta egitasmo horiek batera sustatzen badituzte irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta hiru arlo hauekin lotutako erakunde publikoek: hezkuntza, udaletako errealitatea eta herritarren parte-hartzea.

Alde horretatik, Dekretuaren 5. artikuluak diruz laguntzekoak diren hiru ildo bereizten ditu, eta horietako bat, hain zuzen ere, udalerri mailan garatzen diren proiektuak finantzatzeko da.

Diru-laguntza ildo horretarako, hiru funts bereizi sortuko direla ezartzen du Dekretuak, lurralde historiko bakoitzerako bat; Lehendakaritzak horietako bakoitzari egindako ekarpenaren bidez eratuko dira, eta hala badagokio, foru-aldundien ekarpenekin ere bai, funts horietan partaidetza izateko eskatu zaie eta.

Alde horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak programa honetan parte hartzeko borondatea adierazi du, eta Bizkaiko Funtsa eratzeko laguntza eman du. Arabako Funtsa eta Gipuzkoako Funtsa, berriz, Lehendakaritzak egindako ekarpenek bakarrik osatzen dute.

Aipatutako dekretuaren 7. artikuluaren arabera, laguntzak emateko deialdia urtero egingo da, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta deialdiak honakook jasoko ditu: deialdiaren xedea, diru-laguntzaren ildo bakoitzerako zuzkidura, bonuen zenbatekoa, proiektuen erakunde hartzaileek eman beharreko gutxieneko zenbatekoa, eskabideak aurkezteko tokia eta epea, eskabide-eredu normalizatu bat, diru-laguntzak justifikatzeko epea eta modua eta, hala dagokionean, bide elektronikoak erabiltzeko prozedura eta jarraibideak.

Hori dela eta, honako hau

Ebazpen honen xedea da Elkarrekin Bonuen Programaren 2014ko deialdia egitea, tokiko bizikidetzaren arloan.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuak 2014ko ekitaldian garatu beharko dira, eta betiere amaituta egon beharko dute 2014ko abenduaren 31n.

  1. Hiru funtsek osatzen dute 2014. urtean programa honetara bideratutako diru-zuzkidura:

    Araba: 55.000 euro, Lehendakaritzak emanak.

    Bizkaia: 111.000 Lehendakaritzak emanak eta 25.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak jarriak; guztira, 136.000 euro.

    Gipuzkoa: 80.000 euro, Lehendakaritzak emanak.

  2. Lurralde historiko bateko funtsak agortzen ez badira, beste funtsetara bideratu ahal izango da Lehendakaritzari dagokion zatia. Hala bada, gertaera horren berri emango da Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariaren ebazpen bidez, lurralde historiko horretako funtsak amaitu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean.

  1. Elkarrekin Bonoak Programaren onuradun izango dira irabazi-asmorik gabeko erakundeak, bake eta bizikidetza gaietan aritzen direnak. Erakundeok Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta behar dute, Euskal Autonomia Erkidegoa izan behar dute jardun-eremu, eta ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako baldintzak bete.

  2. Tokiko bizikidetzaren arloko proiektuen hartzaile, berriz, udalak izango dira.

  1. Tokiko bizikidetzaren arloko bonuak 55 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuko ordu bakoitzeko.

  2. Proiektuen erakunde hartzaileek, gutxienez, eman zaizkien bonuen % 15 ordaindu beharko diote erakunde onuradunari; alegia, gutxienez 8,25 euro eman zaien bonu bakoitzeko.

  3. Erakunde onuradunek ezingo dituzte udal bakarrean pilatu zenbateko hauetatik gorako bonuak:

    000 euro, 15.000 biztanlera arteko udaletan.

    500 euro, 15.000 eta 40.000 biztanle arteko udaletan.

    000 euro, 40.000 biztanletik gorako udaletan.

  1. Eskabideak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, 2014ko azaroaren 14ra bitartean, non eta ez diren funtsak egun hori baino lehen amaitzen. Hala bada, dekretu arautzailearen 5.3 artikuluan ezarritakoa betez, gertaera horren berri emango da, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpen bidez, eta atzera botako dira ebazteke dauden diru-laguntza guztiak.

  2. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira leku hauetan: Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz); Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoak (Zuzenean); lurralde-ordezkaritzak; beste erakunde laguntzaile batzuk. Bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideak ere erabil daitezke (30/1992 Legea, Herri-administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Programa honen erakunde onuradunek aurkeztu beharreko eskabideak inprimaki normalizatuetan egin beharko dira (ebazpen honen eranskinean ageri dira inprimakiok). Eskabideekin batera, ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 10. artikuluan jasotako agiriak aurkeztu beharko dira.

Hiru balorazio-batzorde eratuko dira, bat funts bakoitzeko:

  1. Honako hauek osatuko dute Arabako Funtsari egindako eskabideen Balorazio Batzordea:

    Monika Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, batzordeburua.

    Goizargi Cano Ormazabal, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkaria.

    Marian Sanchez Amado, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, batzordekidea.

  2. Honako hauek osatuko dute Bizkaiko Funtsari egindako eskabideen Balorazio Batzordea:

    Monika Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, batzordeburua.

    Goizargi Cano Ormazabal, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkaria.

    Xabier Legarreta Gabilondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari eta batzordekide gisa.

    Pilar Dosal Pérez, Bizkaiko Foru Aldundiko idazkari tekniko ekonomikoa, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari eta batzordekide gisa.

  3. Honako hauek osatuko dute Gipuzkoako Funtsari egindako eskabideen Balorazio Batzordea:

    Monika Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, batzordeburua.

    Goizargi Cano Ormazabal, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkaria.

    Marian Sanchez Amado, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, batzordekidea.

    1. atala. Ebazpenak jakinaraztea.

      Ebazpenak hala erakunde onuradunei nola erakunde hartzaileei jakinaraziko zaizkie.

      10 artikulua. Diru-laguntza justifikatzeko epea eta modua.

    1. Diru-laguntzaren justifikazioa aurkezteko, 3 hilabeteko epea izango da, egindako ekintza bukatzen denetik aurrera kontatzen hasita.

    2. Diru-laguntzaren onuradun diren erakundeek Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute jaso duten diru-laguntza zertan erabili duten justifikatzeko dokumentazioa; zehatz esanda, honakook aurkeztu behar dituzte:

      1. Proiektu bakoitza gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak, hala nola: programen kopiak, kartel iragarleak, argazkiak eta argitaratutako gainerako material grafikoa, idatzizkoa edo entzunezkoa.

      2. Egindako proiektuen memoria xehea, honako datu hauek aipatuta: proiektua zein egunetan gauzatu den; parte hartu duten pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak); generoaren ikuspuntua nola txertatu den, hala badagokio; eta emaitzei buruzko azken irizpen bat.

      3. Jarduerara bertaratu diren pertsona guztien sinadurak biltzen dituen zerrenda, horiek identifikatzeko datuekin batera.

        AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

        Prozeduraren arloaz ebazpen honetan berariaz arautu gabekoari dagokionez, Elkarrekin Bonuak Programa arautzen duen ekainaren 17ko 110/2014 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta EAEko Herri Administrazioen laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituen legedia aplikatuko dira.

        AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

        Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bidea. Beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Teknikoan, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

        AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

        Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.

        Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 1a.

        Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

        MÓNICA HERNANDO PORRES.

        (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.