Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko maiatzaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita laguntzetarako deialdi bat. Laguntzen xedea: enplegu lagundurako jardunak garatzea, desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bidez onartu da deialdia, 2014ko maiatzaren 15eko batzarrean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 95
- Hurrenkera-zk.: 2234
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/21
- Argitaratze-data: 2014/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko maiatzaren 15eko batzarrean hartutako erabaki bidez onartu du laguntzetarako deialdi bat egitea, enplegu lagundurako jardunak garatzeko, desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretu bidez onartutako Lanbideko Estatutuen 10.2 artikuluko p) idatzi-zatian xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio hori argitaratzea.
Horregatik guztiagatik, honako hau
Lehenengoa. Argitara ematea laguntzetarako deialdi bat, enplegu lagundurako jardunak garatzeko, desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bidez onartu zen, 2014ko maiatzaren 15eko batzarrean, eta ebazpen honi erantsi zaio.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.
Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.
Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartu du desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina, eta abuztuaren 1eko 26/2011 Legeak, araudia desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko konbentzioaren arabera egokitzen duenak, azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitakoa betez eman da. Egin-eginean ere, integrazio bidez indargabetu du lehenagoko arau batzuetan xedatutakoa: 13/1982 Legea, apirilaren 7koa, desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzeari buruzkoa; 51/2003 Legea, abenduaren 2koa, desgaitasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasun unibertsalarena; eta 49/2007 Legea, abenduaren 26koa, desgaitasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasunaren, bereizkeria ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren gaian arau-hauste eta zehapen-araubidea finkatzen duena.
Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak atarikoan adierazten duenez, ezin ukatuzkoa da gizartean aurrerapen asko izan direla, baina, hala ere, desgaitasunen bat duten emakumeek eta gizonek oraindik ere askatasunerako, berdintasunerako eta duintasunerako eskubideak murrizturik dituztela zenbait ingurune, prozesu edo zerbitzu eskuratzeko edo haietan parte hartzeko orduan. Desgaitasunen bat duten pertsonen gizataldea multzo handia da, oso kontu handia behar duena; gainera, gizartearen antolaerak eta jarduteko moduak bazterturik eduki izan du, ezaguna den egoeran. Egoera horretan, murriztuta izan dituzte funtsezko eskubideak eta askatasunak, eta baldintzatuta edo oztopatuta pertsona-garapena, herritar guztien eskura egon ohi diren baliabide eta zerbitzuez gozatzea, eta gizartearen aurrerabideari euren gaitasunekin laguntzeko aukera.
tituluko VI. kapituluan jasotzen da desgaitasunen bat duten pertsonen lanerako eskubidea, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen aplikazioa bermatzeko moduko baldintzen arabera. Bertan adierazten denez, enplegu-politikaren xedea izango da desgaitasunen bat duten pertsonen jarduera-, enplegu- eta laneratze-tasak handitzea, bai eta haien enpleguaren kalitatea hobetzea eta lan-baldintzak duinagoak izan daitezen lortzea ere, haien diskriminazioaren aurka gogor ekinez. Horretarako, herri-administrazio eskudunek sustapena emango diete desgaitasunen bat duten pertsonen enplegu-aukerei eta lanbidean gora egiteko aukerei, lan-merkatuaren barruan; orobat, beharrezko laguntzak prestatuko dituzte horiek enplegua bilatzeko, eskuratzeko, hari eusteko eta utzitako enplegura itzultzeko.
Azken urteotan, araudi, programa eta aurrekontu garrantzitsuak egin dira desgaitasunen bat dutenek enplegua errazago lortzeko, eta emaitza positiboak izan dira, desgaitasunen bat duen gero eta pertsona gehiago sartu baita lan-merkatura. Jarraipena eman behar zaio desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu-politika aktiboak areagotzeari, eta hedapena ere eman behar zaio, formula berriak garatuta, lan-merkatu arruntean laneratzea lehentasuntzat hartuta.
Formula berri horiek kontuan hartu behar dute, noski, desgaitasunen bat dutenek osatzen duten multzoa anitza eta askotarikoa dela, eta desgaitasunen bat duten langileen talde bakoitzaren eskaeren eta premien arabera jokatu behar dela, eta lan-ingurune inklusiboak sustatzeko premia dagoela.
Izan ere, desgaitasunen bat duten pertsonen multzoaren barruan, lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoak dituzte zenbait taldek, desgaitasun-motaren edo -mailaren eraginez. Errealitate horrek eragin positiboko neurri espezifikoak hartzea eskatzen du; izan ere, biziago eta bereiziago ekin behar da batzuetan, bai desgaitasunen bat duten langileen artetik laneratzeko zailtasun handiagoak dituztenen enplegagarritasuna areagotzeko, bai enpresa arruntek ematen dituzten lan-erantzunen eremua zabaltzeko gaitasuna sustatzeko.
Lanbide erakunde autonomoak, indarrean dagoen urriaren 13ko 3/2011 Legean berariaz xedatuta dagoen bezala, honako eginkizun hauek ditu bere esku, besteak beste: enpleguko, enplegurako prestakuntzako eta autoenpleguaren eta enpresen sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzea, eta enplegu-programa bereziak egitea lan-munduan eta gizartean sartzeko zailtasun bereziak dituzten giza taldeentzako, barne hartuta diru-laguntzetarako deialdiak prestatu eta onartzea.
Horrenbestez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016rako Enplegu Planaren barruan (besteak beste, gizarte-egoera ahuleneko pertsonak gizarteratzea eta laneratzea du xede) eta 2013-2016rako Plan Estrategikoaren barruan (aurrera egin nahi baitu aukera-berdintasunean, arraza, generoa, jatorria, gaitasuna eta beste faktore batzuk gorabehera, eta enplegua eskuratzeko arazoak dituzten pertsonak laneratzea sustatu nahi du, eta, horrenbestez, bazterketaren arriskua eta hura kronikoa bihurtzea saihestu), komenigarritzat jotzen du deialdi honen bidez sustatzea neurri eta jarduketa batzuk, desgaitasunen bat dutenen artean lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoak dituztenak lan-merkatu arruntean errazago eta hobeto sar daitezen, eta lanpostuan iraun, eta enpresei laguntza teknikoa emateko kontratatutako pertsonen txertatze- eta finkatze-prozesuan.
Aurreko guztiarekin bat etorrita, bada neurri bat, desgaitasun larriak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean sartzea asko lagundu dezakeena: Enplegu Lagundua. Esku hartzeko metodologia horrek lagun egiteko jarduera batzuk biltzen ditu, eta kontratazioaren aurretik nahiz dagokion pertsona lanpostuan hasi ondoren garatzen dira: enplegu-aukerak bilatzea; atzemandako enplegu-eskaintzaren ezaugarrien eta baldintzen azterketa zehaztua; postuaren profila eta desgaitasunen bat duen pertsonak postua behar bezala betetzeko eduki behar dituen gaitasunak uztartzea; eskatzen baldin bada, postuaren ezaugarrien eta eskakizunen arrazoizko egokitzea; lanpostuko trebakuntza, eskatzen diren gaitasun profesionalak lortzeko; sentsibilizazioa, prestakuntza eta laguntza ematea enpresaren antolaketari orokorrean, eta, bereziki, desgaitasunen bat duen pertsonarekin funtzionalki diharduten langileei; laneratzeko hasierako laguntza eta epe luzerako bana-banako jarraipena desgaitasunen bat duen pertsonaren eta enpresaren garapena eta gogobetetze-maila ebaluatzeko. Metodologia horri esker, desgaitasunen bat eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten langileek lan-merkatu arrunteko enpresetan gauza dezakete beren jarduera, antzeko lanpostuak betetzen dituzten gainerako langileen baldintzen parekoetan.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak 2014ko maiatzaren 15ean egindako bileran, laguntzetarako deialdi bat onartu du, enplegu lagundurako jardunak gara daitezen, desgaitasunen bat duten pertsonei ohiko lan-merkatuan sartzen laguntzeko neurri gisa. Hona deialdiaren nondik norakoak:
Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2014an emango dituen laguntza batzuen oinarriak eta arauak ezartzea. Deialdiaren 4. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten erakundeei emango zaizkie laguntzak, enplegu lagundurako jardunak garatu ditzaten, desgaitasunen bat eta laneratzeko zailtasun bereziak dituztenak lan-merkatu arruntean gehiago sar daitezen.
Lagundutako enplegu-jarduketak Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko dira.
000 euro jarri dira deialdi honen xedeko laguntzak finantzatzeko; haietatik, 425.000 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2014ko aurrekontu arruntari egokituko zaizkio, eta beste 425.000ak, berriz, 2015erako konpromisozko aurrekontuari.
Laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatu zenbatekoa, edo, indarreko legeriaz bat aurrekontu-aldaketak onartuz gero, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena. Eguneratzerik izango balitz, horren berri eman beharko litzateke.
Deialdi honen barruko diru-laguntzarik jasoko badute, 2014ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arte egin beharko dira lagundutako enplegu-jarduketak edo ekintzak.
Hauek jotzen dira enplegu lagundurako jarduntzat: desgaitasunen bat eta laneratzeko zailtasun bereziak dituztenak lan-merkatu arruntean sartzea xede dutenak, 6. artikuluan definitzen baitira pertsona horiek laguntza-programa honen azken hartzaile gisa. Jardunak erakunde onuradunetako langile espezializatuek egiten dituzte, eta, erakunde horiei, deialdi honen ondorioetarako, enplegu lagundurako unitate deritze, eta 5. artikuluan xedatutako osaera eta eginkizunak dituzte; besteak beste, desgaitasunen bat duten pertsonak enpresa arruntean hasi aurreko jardunak, eta lanpostuan gauzatu beharrekoak, ondoren deskribatzen direnak:
Lanpostuan hasi baino lehen:
Informazioa eta sentsibilizazioa enpresa arruntean.
Diru-laguntzaren xedeko kolektiboari egokitutako banako enplegu-aukerak bilatu eta jasotzea.
Lanpostuak identifikatzea eta zehatz aztertzea: enpleguaren ezaugarriak eta garatze-baldintzak zehaztea, informazio garrantzitsu eta beharrezko guztia lortzeko.
Desgaitasunen bat dutenen artean, lanpostu hori betetzeko behar diren ezaugarriak dituzten pertsonak identifikatzea.
Bateragarritasunaren azterketa: alde batetik, postuaren profila, eta, bestetik, desgaitasunen bat dutenen artean postu hori betetzeko hautatutako pertsona.
Postuaren ezaugarriak eta eskakizunak zentzuz egokitzeko beharrik ote den ikusi.
Lanpostuan:
Bana-banako prestakuntza lanpostuan, eskatzen diren lanbide-gaitasunak lortu, eta langilea bere postuan eta lan-ingurunean sartzea optimizatzeko.
Sentsibilizazioa, prestakuntza eta laguntza ematea enpresaren antolaketari, orokorrean, eta, bereziki, desgaitasunen bat duen pertsonarekin funtzionalki jarduten duten langileei.
Postuaren ezaugarriak eta eskakizunak direla eta beharrezkoak diren zentzuzko egokitzapenak bideratzea.
Epe luzerako laguntza pertsonalizatua eta banako jarraipena: laneratu ondoren, kontratatutako pertsonaren eta enpresaren arteko jarraipenari eutsi behar zaiola xedatu da, laneratzea behar bezala garatzen dela bermatzeko, eta, postuaren jardueran edo lan-ingurunean aldaketarik gertatuz gero, sortzen diren prestakuntza- eta egokitze-premiei erantzuteko.
Ebaluazioa: ebaluazioa, hala prozesu guztiaren garapenarena, nola gogobetetze-mailarena, bai desgaitasunen bat duen pertsonarena, bai enpresarena.
Diru-laguntza lortzeko, enplegu lagundurako jardunek lotuta behar dute desgaitasunen bat duten pertsonentzako enplegu-aukerak bilatu eta pertsona horiek enpresa arruntetan txertatzeko konpromisoarekin eta helburu horiek lortzearekin, 7. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera; izan ere, helburu horiek zehazten baitute diru-laguntza lortzea eta diru-laguntza horren zenbatekoa.
Laneratzeko helburuak betetzeari dagokionez, lan-merkatu arrunteko enpresa batek kontratatu beharko ditu enplegu lagundurako jardunen hartzaileak, desgaitasunen bat duten pertsonak alegia, eta enpresaren egiturako lanpostu batean enplegatu beharko dira egiaz, kontratu mugagabe edo aldi baterako bat eginez, betiere kontratuaren iraupena 6 hilekoa bada gutxienez. Kontratua lanaldi partzialekoa bada, lanaldi osoko langile baliokide baten lanaldiaren % 35 izango da gutxienez lanaldia.
Era berean, laneratze-helburuak betetzat joko dira, eta, beraz, diru-laguntza emango da, aldi baterako kontratu bidez egiten diren kontratazioetan, hasieran gutxienez hiru hilabete irauteko hitzartzen direnean, baldin eta luzatzen badira edo ondoz ondoko kontratuak kateatzen badira; betiere hasierako kontratuaren gehi ondoz ondoko luzapenen edo kontratuen iraupena sei hilekoa edo sei hiletik gorakoa izanez gero, eta, gainera, baldintza hauek betez gero:
Kontratuak enpresa berean eta lanpostu bererako formalizatzea.
Ondoz ondoko luzapen edo kontratu bakoitzaren gutxieneko iraupena hiru hilekoa izatea.
Kontratuak bata bestearen ondoren egitea, haien artean etenik egon gabe.
Hauek ere jaso dezakete diru-laguntza: 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen enpresa arruntetan kontratatutako pertsonei jarraipena egiteko eta laguntza emateko jardunak, artikulu honetako 1. paragrafoan aurreikusitako denbora-tartean gauzatzen badira, laneratzea behar bezala garatzen dela bermatzeko, bai eta, postuaren jardueran edo lan-ingurunean aldaketarik gertatuz gero, sortutako prestakuntza- eta egokitze-premiei erantzuteko eta lanpostuei eusten laguntzeko ere.
Hauek izango dira enplegu lagundurako jardunak garatzeko diru-laguntzen onuradunak: irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta bestelako erakundeak, eta Enplegu Zentro Bereziak, horrela kalifikatuta eta inskribatuta eta EAEn kokatuta badaude, eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Xede sozial gisa, besteak beste, desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzea edo haien aldeko enplegua sortzea izatea.
Beren langileen artean prospekzio-teknikariak eta lan-prestatzaile espezializatuak izatea (enplegu lagundurako unitatea osatzen dute), hurrengo artikuluan aurreikusiko diren baldintzen arabera.
Esperientzia egiaztatua izatea desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko programen garapenean; zehazki, administrazio publikoek eta/edo Europako Funtsek diruz lagundutako programen garapenean.
Enplegu lagundurako jardunak dohainik egitea, langileei edo enpresei zenbatekorik edo tarifarik kobratu gabe edo haiengandik ezer jaso gabe.
Aurreko paragrafoan aipatutakoaz gain, baldintza hauek bete beharko dituzte erakunde onuradunek:
Egunean egotea zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, diru-laguntzak eskatzen dituzten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administratiborik, ez egotea horretarako desgaitzen dituen legezko debeku baten pean, sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki.
Onuradunei diru-laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzea baldintzapean dago; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzearen baldintzapean.
Deialdi honetan parte hartzeko, gutxienez hauek izan behar ditu enplegu lagundurako oinarrizko unitateak: prospekzio-teknikari bat eta lan-prestatzaile bat. Deialdi honetan aipatutako jardunetarako dedikazioa, gutxienez, lanaldi osoko urteko orduen % 50 izan beharko du, enplegu lagundurako unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko.
Lagundutako enplegu-lantaldeak osatzen dituzten pertsonek aukera izango dute profil bakoitzaren eginkizunak modu partekatuan eta polibalentean garatzeko; betiere, artikulu honetako 4. paragrafoan ezarritako esperientziaren eta titulazioaren inguruko baldintzak betetzen badituzte.
Lantalde bat bi pertsonak baino gehiagok osatzen badute, lantaldeko profesionalen erdiek bete beharko dituzte artikulu honetako 4. eta 5. paragrafoetan ezarritako titulazio- eta esperientzia-baldintzak, eta lantaldearen beste erdiek, berriz, artikulu honetako 4. eta 5. paragrafoetan titulaziorik ez dagoen kasuetarako aipatzen den lanbide-esperientziarekin ordeztu ahal izango dute titulazioaren betekizuna.
Nolanahi ere, enplegu lagundurako unitateetako lantaldeen osaeran, beharrezko oreka gorde beharko da bi lanbide-profil horien artean, laneratze-helburuak lortuko direla bermatzeko.
Gutxienez erdi-mailako edo goi-mailako unibertsitate-titulazioa izango dute prospekzio-ekintzetan diharduten profesionalek, eta gutxienez urtebeteko aurreko esperientzia egiaztatu beharko dute desgaitasunari lotutako enplegu-aukeren prospekzioan eta/edo desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzen laguntzeko prozesuetan.
Erdi-mailako edo goi-mailako unibertsitate-prestakuntzako gutxieneko titulazioaren betekizun hori ez zaie eskatuko hauxe egiaztatzen dutenei: gutxienez 5 urteko esperientzia desgaitasunari lotutako enplegu-aukeren prospekzioan eta/edo desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzen laguntzeko prozesuetan.
Kasu batean zein bestean, hauek aurkeztuta egiaztatuko da esperientzia: proposatutako pertsonak egindako lan-kontratuak, eta enpresaren ziurtagiri bat, zer eginkizun bete dituen egiaztatzen duena.
Desgaitasunen bat duen pertsona lanpostuan hasi aurretik, honako eginkizun hauek bete behar dituzte prospekziogileek:
Enpresa arruntei informazioa ematea eta haiek sentsibilizatzea.
Jardunen xedeko kolektiboari egokitutako bana-banako enplegu-aukerak bilatzea eta jasotzea.
Lanpostuak identifikatzea eta zehatz aztertzea: enpleguaren ezaugarriak eta garatze-baldintzak zehaztea, informazio garrantzitsu eta beharrezko guztia lortzeko.
Postuaren ezaugarriak eta eskakizunak zentzuz egokitzeko beharrik ote den ikusi.
Gutxienez goi-mailako lanbide-heziketari dagokion titulazioa edo baliokidea izango dute lan-prestatzaileek, eta gutxienez urtebeteko aurreko esperientzia egiaztatu beharko dute desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak prestatzen eta laneratzen laguntzeko prozesuetan.
Goi-mailako lanbide-heziketako gutxieneko titulazioa edo baliokidea ez zaie eskatuko hauxe egiaztatzen dutenei: gutxienez 5 urteko esperientzia desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak prestatzen eta laneratzen laguntzeko prozesuetan.
Kasu batean zein bestean, hauek aurkeztuta egiaztatuko da esperientzia: proposatutako pertsonak egindako lan-kontratuak, eta enpresaren ziurtagiri bat, zer eginkizun bete dituen egiaztatzen duena.
Lan-prestatzaileek honako eginkizun hauek bete behar dituzte lanpostuan:
Bana-banako prestakuntza lanpostuan, eskatzen diren lanbide-gaitasunak lortu, eta langilea bere postuan eta lan-ingurunean sartzea optimizatzeko.
Sentsibilizazioa, prestakuntza eta laguntza ematea enpresaren antolaketari, orokorrean, eta, bereziki, desgaitasunen bat duen pertsonarekin funtzionalki jarduten duten langileei.
Epe luzerako laguntza pertsonalizatua eta banako jarraipena: laneratu ondoren, kontratatutako pertsonaren eta enpresaren arteko jarraipenari eutsi behar zaiola xedatu da, laneratzea behar bezala garatzen dela bermatzeko, eta, postuaren jardueran edo lan-ingurunean aldaketarik gertatuz gero, sortzen diren prestakuntza- eta egokitze-premiei erantzuteko.
Ebaluazioa: ebaluazioa, hala prozesu guztiaren garapenarena, nola gogobetetze-mailarena, bai desgaitasunen bat duen pertsonarena, bai enpresarena.
Prospekziogileek eta lan-prestatzaileek honako eginkizun hauek beteko dituzte elkarrekin:
Desgaitasunen bat dutenen artean, lanpostu bakoitza betetzeko behar diren ezaugarriak dituzten pertsonak identifikatzea.
Bateragarritasunaren azterketa: alde batetik, postuaren profila, eta, bestetik, desgaitasunen bat dutenen artean postu hori betetzeko hautatutako pertsona.
Postuaren ezaugarriak eta eskakizunak direla eta beharrezkoak diren zentzuzko egokitzapenak bideratzea.
Enplegu-zentro berezien kasuan, enplegu lagundurako jardunak egingo dituztenak ez dira izango jarduera profesionalari laguntzeko unitateak osatzen dituzten profesionalak.
Kausa justifikatuak direla medio, jardunak garatu bitartean lanpostuak hutsik geratzen badira enplegu lagundurako unitateak osatzen dituzten langileen artean, artikulu honetan ezarritako irizpideei eta baldintzei eutsiz ordeztuko dira pertsona horiek.
Lagundutako enplegu-talde profesionalean aldaketarik gertatuz gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, eta Lanbidek onartu egin beharko du. Lan-prestatzaileak eta/edo prospekziogileak ordeztu behar direnean, aldatzeko eskaeran adierazi beharko da zer pertsona ordeztuko den, eta, lanpostu horretarako proposatzen den pertsonaren curriculum vitaeaz gain, haren titulazioa eta lanbide-esperientzia egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira. Lan-prestatzaileak eta/edo prospekziogileak ordezteko proposatutako pertsonak ordeztutako pertsonen lanbide eta soldata-kategoria berekoak izango dira.
Hona deialdi honen babeseko diru-laguntza jaso duten enplegu lagundurako jardunen azken hartzaileak: desgaitasunen bat izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile langabe gisa erregistratuta dauden pertsonak, bai eta desgaitasunen bat izan eta enplegu-zentro bereziek kontratatu dituzten langileak ere, betiere ondoren deskribatuko diren kasuetakoren batean badaude:
Desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia izanik, % 33ko edo hortik gorako gutxitasun-gradua onartu zaien pertsonak.
Desgaitasun fisikoa edo zentzumenezkoa dutenak, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua onartua badute; edo gorrak edo entzuteko desgaitasuna dutenak, % 33ko edo hortik gorako gutxitasun-gradua onartua badute.
Enplegu lagundurako jardunen ondorioz enpresa arrunt batek desgaitasunen bat duen langilerik kontratatuz gero enplegu-zentro berezi bateko plantillatik, kontratatuak borondatezko eszedentzia hartuko du zentro horretan, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 46.2 eta 5 artikuluetan, eta, hala badagokio, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan ezarritako baldintzen arabera.
Hona diru-laguntzaren xedea: erakunde onuradunen enplegu lagundurako unitatea osatzen duten profesionalen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak finantzatzea, bai eta enplegu lagundurako jardunari lotutako gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak eta leku-aldatzeenak ere, betiere gastu horiek guztiak 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian egin badira.
Finantzatzen diren gastu guztiek izan beharko dute lotura konpromisoarekin eta helburuak lortzearekin, bai enplegu-aukeren prospekzio-jardunean, bai desgaitasunen bat duten pertsonak enpresa arruntetan sartzeko jardunean.
Hauek hartuko dira gastu orokortzat: lokalen erabilerari, jakinarazpenei, material suntsigarriari eta bulegoko materialari dagozkien gastu arruntak.
Diruz laguntzeko moduko gastu orokortzat hartuko da, era berean, 12.1.b) artikuluan aipatzen den auditoria-txostenaren kostua.
Hauek hartuko dira kontuan diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko:
6.1 artikuluan aipatzen den desgaitasun-mota eta -graduko zenbat langile enplegu lagundurako jardunen hartzaile laneratu den EAEko lan-zentroetan, honako baldintza hauen arabera:
800 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortu zaion pertsonari gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.
600 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia aitortu zaion pertsonari gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.
700 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortu zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortu zaion pertsona bati gutxienez urtebeteko kontratua egiten bazaio.
000 euro laneratze bakoitzeko, baldin eta % 65eko edo hortik gorako desgaitasun fisikoa edo zentzumen-desgaitasuna aitortu zaion pertsona bati edo gor bati edo % 33ko edo hortik gorako entzumen-desgaitasuna aitortu zaion pertsona bati gutxienez 6 hileko kontratua egiten bazaio.
Desgaitasunen bat dutenen artean, emakumezkoa bada laneratu eta kontratatu beharrekoa, % 10 handituko dira aurreko paragrafoetan aurreikusitako diru-laguntzen zenbatekoak.
Diru-laguntza horiek proportzionalki murriztuko dira lanaldiaren iraupenaren arabera, baldin eta kontratua denbora partzialekoa bada, 3.2 artikuluan ezarritako lanaldiaren % 35eko gutxieneko mugarekin.
Enplegu-aukeren prospekzio-, bilatze- eta atzemate-jardunaren bolumena, prospekzio-profesional bakoitzak egindako bisiten bitartez kontaktatutako enpresen arabera (gutxienez 100 enpresa; gehienez, berriz, 200 enpresa). Diru-laguntzak, gehienez ere, 39.100 euro joko du, eta diruz lagundu beharreko zenbatekoa proportzionala izango da bisitatutako enpresen kopuruarekiko, bai eta prospekzio-profesional bakoitzaren lanaldi-dedikazioaren ehunekoarekiko ere (gutxienez, lanaldi osoko urteko orduen % 50).
2014ko urtarrilaren 1a baino lehen enpresa arruntetan kontratatutako pertsonei jarraipena egiteko eta laguntza emateko jardunak. Gehienez ere, 850 euroko diru-laguntza emango da jarraipena egiten zaion pertsona bakoitzeko, eta inoiz ez du gaindituko jarraipen- eta laguntza-jarduera horiek egiten dituen lan-prestatzailearen soldata-kostuaren eta Gizarte Segurantzaren % 25.
Gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak, leku-aldaketenak eta auditoria-txostena (diruz lagun daitezkeen gastu gisa egotz badaitezke). Gehienez ere, enplegu lagundurako unitatea osatzen duten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak batzearen % 10 izango da, betiere diruz lagun badaitezke eta aurreikusitako helburuak lortuta justifikatzen badira.
Aurreko paragrafoaren a), b) eta c) idatzi-zatietan adierazitako kontzeptuengatik emandako zenbatekoak ezin izango ditu gainditu enplegu lagundurako jardunetan parte hartzen duten profesionalen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak.
Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko dira, eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: http://lanbide.net web-orrian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeko enplegu-bulegoetan.
Horretaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:
Diru-laguntza hartu nahi duen erakundearen memoria deskribatzailea, zeinean, gutxienez, honako hauek zehaztuko baitira:
Kokapen fisikoaren xehetasuna eta jarduteko lurralde-eremua.
Helburu soziala, jardun-eremuak eta erakundearen organigrama.
Enplegu lagundurako unitatea osatzen duten lan-prestatzaileen eta prospekziogileen zerrenda, langile horien curriculuma, titulazioa eta eskatutako esperientzia egiaztatzen dituen dokumentazioa, urteko lanaldia, eta lan-arloko prestakuntza eta/edo prospekzio-jardunean duten dedikazioaren ehunekoa, betiere enplegu lagundurako jardunei lotuta. Hauek aurkeztuta egiaztatuko da esperientzia: proposatutako pertsona bakoitzari egindako lan-kontratuak, eta enpresaren ziurtagiri bat, zer eginkizun bete dituen egiaztatzen duena.
Esperientzia egiaztatzeko memoria, hauek kontuan hartuta: desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak enplegu lagundurako prozesuen bidez laneratzea; desgaitasunen bat duten pertsonak enpresa arruntean laneratzeko eta pertsona horiei prestakuntzan eta lanpostuan bertan laguntzeko programak, administrazio publikoek eta/edo Europako Funtsek diruz lagundutakoak.
Urteko kudeaketa-plana, gutxienez honako hauek zehaztuta:
Garatu beharreko jardunak eta lortu beharreko laneratze-helburuak.
Desgaitasunen bat izaki, laguntza jasoko duten pertsonen tipologia eta kopurua, honela banakatuta: emakumeak eta gizonak, laneratze berriak eta aurreko ekitaldietan kontratatutako pertsonen jarraipen-prozesuak.
Garatu beharreko metodologia.
Jardueren tenporalizazioa.
Eskura dauden azpiegitura, baliabideak eta bitarteko instrumentalak.
Zerbitzua emateko baldintzak.
Eskatutako diru-laguntza, kontzeptuen arabera zehaztuta: enplegu lagundurako unitatea osatzen duten pertsonen soldaten eta gizarte-segurantzaren kostuak, gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak eta leku-aldatzeenak.
Eskaera sinatzen duenaren NAren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena, eta daukan legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.
Enplegu lagundurako unitateen barruko langileen urteko ordainsari gordinaren ziurtagiria, horien kontrataziorako eskatzen baita diru-laguntza.
Irabazi-asmorik gabeko elkarteen, fundazioen eta bestelako erakundeen kasuan, haien eraketa egiaztatzen duen dokumentazioa eta, hala egokituz gero, estatutuak, non haien helburu soziala eta kokalekua azaldu behar diren.
Gutxieneko dokumentazio horren osagarri, 10. artikuluan aipatutako balorazio-elementuak egiaztatzeko dokumentuak aurkez ditzakete erakundeek:
Deskripzio-memoria, desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzen edo enplegu lagundurako jardunetan egindako proiektu esperimental edo berritzaileetan izandako parte-hartzeari edo esperientziari buruzkoa.
Desgaitasunen bat duten emakumeen laneratze-ehunekoaren justifikazioa, lortutako laneratze guztiak kontuan hartuta.
Deskripzio-memoria, desgaitasunaren esparruan enpresak sentsibilizatzen lortutako esperientzia egiaztatzeko.
Eskabideak guztiz beteta ez badaude, edo 2. paragrafoan adierazitako derrigorrezko agiriak aurkezten ez badira, erakunde interesatuari 10 eguneko epearen barruan okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko agiriak aurkez ditzan eskatuko zaio; eta, hala egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko da, eta horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioak izango ditu.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lan Aktibazioko Zuzendaritzak du eskabideak kudeatu eta izapidetzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusiak ebazpena ematekoa.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, deialdi honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten eskabideei dagozkion diru-laguntzak emango dira. Programa hau finantzatzeko jarri diren baliabide ekonomikoak nahikoa ez badira onartu beharreko eskaera guztiei aurre egiteko, 10. artikuluan aurreikusitako balioespen-irizpideak kontuan hartuta ateratzen den lehentasun-ordenaren arabera banatuko dira funtsak. Horretarako, kide anitzeko organo bat sortuko da, eta ebazpen-proposamena landuko du; honako kide hauek izango ditu:
Presidentea: Lan Aktibazioko Zuzendaritzaren Enpresetarako Zerbitzuen Arloaren arduraduna.
Kideak: Enpresetarako Zerbitzuen Arloaren arduradunak izendatutako bi teknikari; haietako batek idazkari gisa jardungo du.
Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren esanbidezko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskabidea baztertutzat jo ahal izango da.
Erakunde interesdunak 10 eguneko epea izango du, ebazpena jakinarazten den unetik zenbatzen hasita, emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko. Epe hori igaro eta esanbidez onespena jakinarazi ez bada, eskabideari uko egin diola ulertuko da, eta artxibatu egingo da.
Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik aurrera.
Publizitate-printzipioa betetzeko, eta diru-laguntzak emateko ebazpenak espresuki eta banaka jakinarazteaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, arau honen babesean emandako diru-laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, eta zer zenbateko jasoko dituzten ere adieraziko da. Halaber, erakunde bati emandako diru-laguntza aldatzea erabaki bada, hori ere adieraziko da.
Baliabide ekonomikoak nahikoa ez badira baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko, deialdi honetara aurkeztutako eskaeren lehentasun-ordena ezarriko da, eskaerak irizpide hauen arabera ebaluatuta:
Desgaitasunen bat eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzen edo enplegu lagundurako jardunetan egindako proiektu esperimental edo berritzaileetan izandako parte-hartzea edo esperientzia. 1,5 puntu erakundeak esku hartu duen proiektu bakoitzeko, 15 punturaino gehienez.
Desgaitasunen bat duten emakumeen laneratze-ehunekoa, lan-merkatu arruntean laneratzeko programak garatuz erdietsia, lortutako laneratze guztiak kontuan hartuta. 10 puntu gehienez. Lortutako laneratze-ehunekoen arabera, bi punturekin balioetsiko da ehuneko-tarte bakoitza; honelaxe: % 20 - 2 puntu, % 30 - 4 puntu, % 40 - 6 puntu, % 50 - 8 puntu eta % 60 - 10 puntu.
Desgaitasunaren alorrean enpresak sentsibilizatzen izandako esperientzia. 10 puntu gehienez. Puntu bat erakundeak esku hartu duen proiektu edo esperientzia esanguratsu bakoitzeko.
Deialdi honetan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko ematen diren laguntzak bi zatitan ordainduko dira:
Lehen ordainketa: emandako diru-laguntzaren % 50, ebazpena igorri eta erakunde onuradunak diru-laguntza onartu ondoren.
Bigarren ordainketa: gainerako % 50a, edo, benetan egindako eta justifikatutako gastuekin eta, 7. artikuluan nahiz emateko ebazpenean adierazitakoaren arabera, laneratze-helburuak eta prospekzio-jardueraren helburuak betetzearekin bat etorriz egin beharko den doiketatik ateratzen den zenbatekoa. Bigarren ordainketa hori jardunak amaitzean egingo da, hurrengo artikuluan aipatzen den azken memoria aurkeztu ondoren.
Diru-laguntzaren onura hartzen duen erakundeak azken memoria bat aurkeztu beharko du 2015eko otsailaren 28a baino lehen; memoriak dokumentazio hau jasoko du:
Memoria deskribatzailea, diruz lagundutako aldian enplegu lagundurako unitateak izandako jarduerari buruzkoa, garatutako jardunei buruzko informazio kualitatiboa ez ezik, egindako jardueratik ateratako ondorio nagusiak ere bilduko dituena. Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:
Enplegu lagundurako jardunak jaso dituzten pertsona desgaituen izenen zerrenda, laneratze berriak eta aurreko laneratzeen jarraipenak bereiziz, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.
Desgaitasunen bat duten laneratuei egindako lan-kontratuen kopiak.
Artatutako pertsonen desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia, dagokion organo eskudunak emana.
Enplegu lagundurako jardunak gauzatu diren enpresekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.
Garatutako prospekzio-jardunen eta kontaktatutako enpresen erregistroa, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.
Enplegu lagundurako jardunetan esku hartu duten prospekziogileen eta lan-prestatzaileen izenen zerrenda, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.
Memoria ekonomikoa: diru-sarreren eta gastuen balantzea; egindako gastuen laburpena, diruz lagun daitekeen kontzeptu bakoitzaren arabera zehaztua, eta lagundutako jarduera finantzatzeko beste diru-sarrera edo diru-laguntzak, halakorik izan bada. Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:
Zerrenda zehatza: diruz lagun daitezkeen jardunak gauzatzeaz arduratzen den enplegu lagundurako unitateko langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak; jardunak garatzerakoan egindako gastu orokorrak, administraziokoak, koordinaziokoak, leku-aldatzeenak eta auditoria-txostenarenak.
Zerrenda zehatza: diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo diru-laguntzak.
Auditore-txosten bat, hauek jasota: azken justifikazio ekonomikoan aitortutako gastuak egozgarriak direla, diruz lagundutako aldiari dagozkiola, 7. artikuluan aurreikusitako mugei egokitzen zaizkiela, nominekin, gizarte-aseguruekin eta froga-balio bereko faktura edo kontabilitate-agiriekin egiazta daitezkeela, haietan agertzen diren zenbateko berak dituztela, egiaz ordainduta daudela eta ordainketa gauzatu izana jasota dagoela. Hauek ere jaso beharko ditu: justifikatutako gastuaren zenbatekoa diru-laguntzari egozten ote zaion osorik edo zati batean, eta, azken kasu horretan, egotzitako zenbateko zehatza zein den. Gastua egozteko irizpideak eta kalkuluak behar bezala dokumentatuta daudela ere egiaztatu beharko du.
Onuradunak nahi duen auditorea aukeratu eta kontratatuko du, Kontabilitatearen eta Kontu Auditoretzaren Institutuaren mendeko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako jarduneko auditoreen artean, sektoreko merkatu aske eta lehiakortasunezkoaren batez besteko ordainsariak gainditu gabe.
Azken memoria osatzen duten justifikazio-agiri guztiak paperezko euskarrian eta euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira.
Dokumentazioa aurreikusiriko epean aurkezten ez bada, edo aurkezturiko dokumentaziotik ondorioztatzen bada ordainduriko diru-laguntzaren zenbatekoa handiagoa dela enplegu lagundurako jardunak egikaritzeagatik sortzen diren eta diruz lagun daitezkeen gastuen kostua baino, itzulketa-prozedura abiaraziko da, 17. artikuluan aurreikusiriko prozedurarekin bat etorrita.
Era berean, emandako diru-laguntza doitu egingo da, eta, hala egokituz gero, hura itzultzeko prozedura hasiko da, baldin eta desgaitasunen bat duten pertsonen lan-kontratuak dagokien amaieran baino lehenago iraungitzen badira, edo laguntzaren zenbatekoa emateko oinarri izandako gutxieneko iraupeneko aldia amaitutakoan.
Hala ere, diru-laguntza proportzionalki murriztuko da benetako kontratazio-aldiaren arabera, baldin eta enpresaren nahiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik iraungitzen bada, eta arrazoi horiek behar bezala egiaztatuta badaude, betiere probaldia amaitu ondoren, eta langilearen borondatezko baja gertatu ezean.
Erakunde onuradunaren betebehar izango dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:
Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera gauzatzea.
Diru-laguntza emateko bete beharreko betekizunak eta baldintzak bete direla egiaztatzea.
Pertsona onuradunei eta enpresei emandako zerbitzu guztiak doan direla bermatzea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde onuradunei ematen dizkien sistemetan eta erregistroetan eskatzen den informazioa osatzea, bai prospekziogileen jardunari buruzkoa, bai lan-prestatzaileei dagokiena.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin beharreko egiaztatze-jarduerak onartzea.
Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.
Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako gorabehera edo egoeretatik edozein aldatzen bada gerora, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri eman behar du onuradunak.
Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran nabarmen eragiten duen ezer gertatuz gero, horren berri ematea; era berean, jarduera horiek egiaztatzeko eta kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko prozeduretan laguntzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi, eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa jasotzen dutela adierazi beharko dute esanbidez erakunde onuradunek, diru-laguntza jasotzen duten eta beren dibulgazioa, hedatzea, edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten jarduera guztietan.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere esku izango du ikuskapen- eta kontrol-jarduerak egitea, deialdi honen helburuak betetzen direla bermatze aldera.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero, eta, betiere, jakinez gero onuradunak helburu bererako beste edozein diru-laguntza edo laguntza jasotzen duela, eta horren zenbatekoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandakoari batuta, diruz lagundutako jardueraren onartutako kostu osoa gainditzen duela, emandako diru-laguntza aldatu egingo da, betiere laguntzaren onuradun izateko diru-laguntzen inguruko arauak ezarritako gutxieneko betekizunak betetzen badira, diru-laguntza emateko ezarritako irizpide eta mugak aplikatuz.
Orokorrean, deialdi honetan deskribatutako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek arrazoi eta helburu berarekin emandako beste edozein diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerarekin, eta, horrenbestez, haien osagarriak izango dira; nolanahi ere, finantzaketa-iturrietatik jasotako laguntzen edo baliabideen zenbateko osoak ezingo du gainditu deialdi honen babesean diru-laguntza jaso duten jardueren onartutako kostua. Kostu hori gaindituz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntza jaso duten erakundeak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako batean badaude, edo deialdi honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badute, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen bat emango du; ebazpen horren bitartez, jasotako kopuruak osorik edo zati batean itzuli behar dituztela adieraziko du, eta kopuru horiei diru-laguntza ordaintzen den unetik aurrerako legezko interesak erantsi beharko zaizkie, dagozkion gainerako akzioak aparte utzi gabe, hala xedatuta baitago abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, horrek arautzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta idazkia bidaliko dio laguntza jaso duen erakundeari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.
Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan, halakorik aurkeztu ez badu edo ez badira onartu, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du. Hamabi hilekoa izango da itzulketa-prozedurari buruzko ebazpena jakinarazteko eperik luzeena.
Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritzi, eta diru-laguntza osorik edo zati bat jasotzeko eskubidea galdutzat emanez gero, interesdunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko epea izango du, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Epe hori borondatezko epetzat joko da.
Itzulketa borondatezko aldian egiten ez bada, itzuli beharrekoak premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, deialdi honetan araututako laguntza-eskaerak betetzearen bidez lortutako datu pertsonalak bere titulartasuneko fitxategia batean («Enplegurako eta prestakuntzarako diru-laguntzak») sartuko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak; fitxategi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak datu pertsonalak biltzeko dauzkan fitxategiak arautzen dituen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 10eko aginduan dago araututa.
Interesdunek datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, legeak onartzen duen eran; horretarako, idazki bat bidali beharko dute hori jakinaraziz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
(Ikus .PDF)