Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2013ko azaroaren 21ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bitartez museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen baita».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 462
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/11/21
  • Argitaratze-data: 2014/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2013ko azaroaren 21eko Ebazpenaren testuan, zeinaren bitartez museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen baita (2013ko abenduaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 233. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, 2013/5348 (3/2) orrialdean, I. eranskinean - Diru-laguntza jaso duten eskatzaileak eta jarduerak, bai eta haien zenbatekoa ere,

Honako hau dioen lekuan:

Eskatzailea/Jarduera/Laguntza /2013(% 50)/2014(% 50)

Beasaingo Udala/Visitas guiadas, talleres didácticos/1.235,00/617,50/617,50/

Baina honela esan behar du:

Eskatzailea/Jarduera/Laguntza /2013(% 50)/2014(% 50)

Eibarko Udala/Visitas guiadas, talleres didácticos/1.235,00/617,50/617,50/

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.