Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 25ekoa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen aldi baterako premiak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeari buruzko araudia onartzen duen 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskinean jasotako titulazio eta espezialitateen tauletan beste titulazio batzuk sartu eta daudenak aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 1790
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/03/25
  • Argitaratze-data: 2013/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez (2012-09-11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen aldi baterako premiak betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeari buruzko araudia onartzen da. Agindu horren II. eranskinean espezialitate eta irakasgaien zerrenda sartzen da, eta III. eranskinean irakaskuntza-maila desberdinetako espezialitateak irakasteko aukera ematen duten titulazioen taulak sartzen dira.

Bigarren azken xedapenaren bidez Langileriaren Kudeaketarako Zuzendaritzari ahalmena ematen zaio, premia izanez gero, ebazpen baten bidez eta sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondoren, ikasturtean zehar, birbarematze-prozesu bakoitza hasi baino lehenago batez ere, titulazio berriak sartzeko, adierazitako taulan agertzen diren espezialitateetako batzuk emateko edo, akatsak daudela egiaztatuz gero eta behar den txostena egin ondoren, daudenak aldatzeko.

Ikusi denez, zenbait espezialitate emateko gaitzen duten titulazioak zehaztu behar dira, beste espezialitate batzuetan titulazio berriak gehitu behar dira eta zenbait kasutan, akatsak daudela egiaztatu ondoren, daudenak aldatu behar dira.

Horretarako osatu den batzordeak egin beharreko aldaketak ebaluatu ondoren, eta legeak xedatutakoaren arabera, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean kasu bakoitzean zehazten diren espezialitateetarako adierazten diren titulazioak 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren «titulazio eta espezialitateen taulak» deritzon III. eranskinean sartzea. 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen aldi baterako premiak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeari buruzko araudia onartzen da.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan aldi baterako irakasleen premiak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeari buruzko araudia onartzen duen 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskinean «titulazio eta espezialitateen taulak» dauden titulazioak ebazpen honen II. eranskinean adierazitakoaren arabera aldatzea, eta, behar izanez gero, zuzentzea,.

Lehenengoa. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun beretik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena. Ebazpen hau indarrean sartzen denean irakasleen ordezkapenak egiteko izangaien zerrendan dauden izangaiek zerrendetan jarraituko dute, baita urteroko birbarematze-prozesuen ondoren eratuko diren zerrendetan ere, zerrendetara sartzeko baldintzei begira ebazpen honek sartzen dituen aldaketak alde batera utzita.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 25a.

Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.