Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko martxoaren 14koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, 2013-2014 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela iragartzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1599
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/14
- Argitaratze-data: 2013/04/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratatik hasi.
Halaber, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.
Horregatik guztiagatik, hau
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 14a.
Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.