Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko maiatzaren 21ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bitartez, Ofitas de San Felices, S.A. enpresari ematen zaio Santutis izeneko «C» ataleko (zenbakia: 12840; Arabako Peñacerrada-Urizaharra udalerria) baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 2757
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/21
- Argitaratze-data: 2012/06/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Industria
Deskribapenak
Testu legala
Bat. Santutis kare-harrobia (Peñacerrada-Urizaharra, Araba) Ofitas de San Felices, S.A. enpresak ustiatzen du, «A» ataleko baliabideak ustiatzeko baimen baten babesean, hala xedatu baitzen Energia eta Meategien zuzendariaren 2003ko ekainaren 16ko Ebazpenean, eta Meategietako Agintaritzak onetsitako ustiapen-proiektu bat eta eraberritze-plan bat ditu.
Bi. Ofitas de San Felices, S.A. enpresak, ustiapen-baimen horren titularra denez, «C» ataleko baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida eskatu du, urtarrilaren 27ko 107/1995 Errege Dekretuan ezarritakoaren babesean. Errege-dekretu horrek aukera ematen du A) ataleko meatokiak eta baliabide mineralak Meategiei buruzko Legearen C) Atalean birsailkatzeko, baldin eta A) ataleko horiek betetzen badituzte lege horretan xedatutako baldintzak.
Hiru. Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, aurkeztutako eskaria tramitatzeko behin betiko onartzea erabaki zen.
Lau. 2012ko urtarrilaren 9 eta 24an, Energia eta Meategien zuzendariaren bi iragarki argitaratu ziren, hurrenez hurren Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (16. zk.); iragarki horien bidez, ustiatzeko zuzeneko emakida emateko eskaria jendaurrean jartzen zen.
Bestalde, 2012ko otsailaren 29an, Peñacerrada-Urizaharrako Udalak iragarkia ediktu-oholean jendaurrean jarri zela egiaztatu zuen.
Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, hala xedatuta baitago Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA, 184. zk.).
Bi. Urtarrilaren 27ko 107/1995 Errege Dekretua aplikatzeari buruzko Instrukzioaren 4. puntuko 2. paragrafoaren arabera (instrukzio hori Industria, Energia eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 1996ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez onartu zen), aipatutako errege-dekretuko xedapenen babesean zuzeneko ustiapen-eskaria egin duten ustiatzaileei, horretarako ezarritako legezko baldintzak betez gero, baimen hori emango zaie, hala xedatuta baitago V. tituluaren IV. kapituluaren 2. Atalean, baina, lehenago, ustiapen-proiektuari eta eraberritze-planari buruzko eta beraiek eragindako saretei buruzko aldeko txostena jaso beharko dute.
Meategiei buruzko Legearen 64. artikuluan eta ondorengoetan aurreikusitako izapideak betez, Meategietako Agintaritzak egiaztatu du bete egiten direla 107/1995 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzak. Hori dela-eta erabaki du zuzeneko emakida emateko eskaria tramitatzeko behin betiko onartzea. Egintza horrek aipatutako xedapenetan aurreikusitako prozeduran izapidetzeko egintzaren izaera du, eta jendaurreko izapidea baino lehenago egin behar da, eta hori, era berean, ebazpen hau eman aurretik egin behar da. Ebazpen honek amaiera ematen dio prozedurari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 89. artikuluan xedatutako eran.
Hiru. Batetik, Meategien Zerbitzuko buruak 2011ko abenduaren 20an emandako txostenak, eta bestetik, Industria, Energia eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 1996ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez onartutako 107/1995 Errege Dekretua aplikatzeari buruzko Instrukzioaren 3. puntuko 2. atalak, argi uzten dute gainditu egin dutela 601.012 euroko kopurua (100 milioi pezeta), meategiko produktuen salmentako balio gisa. Ildo horretatik, aipatutako txostenak honela dio, hitzez hitz:
Izenpetzen duen teknikariak dokumentazio hori azterturik, esan daiteke ezen, aurkeztutako 2010. urteko urtarriletik abendura bitarteko datu objektiboak ikusirik, Bulandegui harrobitik ateratako proiektuen salmentako balioa gutxienez 1.018.291,6 eurokoa izan zen (169.429.466 pezeta). Kopuru hori lortzeko, urte hartako ekoizpena kontuan hartu da (lan-planetik aterea), hau da, 125.560 t, Administrazioak hornidura garbiko (garraiorik gabeko) kontratuak Estatuko obretarako eskaintzen dituen prezioan, hau da, 8,11 euro/t, eta kopuru hori 100.000.000 pezeta baino askoz ere handiagoa da. Ikusi da, orobat, 60 km baino gehiago daudela ekoizpen-lekuaren udalerritik ekoizpenaren zati handi baten jomugara. Egiaztaturik geratu zen, bestalde, harrobia ustiatzen ari direla eta ekoizpena alfaltoak eta horrelako produktuak sortzeko zela. Hori dela eta, aldeko txostena eman zitzaion birsailkatzeko eskaria tramitatzeari.
Lau. «C» ataleko baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida emateak meategiaren birsailkatze hutsa eragiten du, eta horrek berez araubide juridikoa aldatzea ekarriko du, baina meategiaren ustiapen-proiektuaren eta eraberritze-planaren mugek beren horretan jarraituko dute. Beraz, prozedura honek ez du inola ere eragingo meategiaren eremua handitzea; onartutako ustiapen-proiektuak dakarrena izango da aurrerantzean ere.
Bost. Ustiatzeko emakidaren eremua meatzaritza-saretetan mugatu beharra Meategiei buruzko Legearen 62.3 artikuluan jasota dago, neurri-unitate hori ezartzen baitu C) ataleko emakidetarako. Erantsitako mugaketa-planoan ageri denez, ebazpen honen bidez ematen diren saretak indarrean den ustiapen-proiektuak eragindakoak dira, eta ez besterik.
Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau
Ofitas de San Felices, S.A. enpresari ematea Santutis izeneko «C» ataleko (zenbakia: 12840; Arabako Peñacerrada-Urizaharra udalerria) baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida, 30 urte iraungo duena; epe hori luzatu ahal izango da, epe berberekin; gehienez ere, laurogeita hamar urtez guztira.
Emakida horren azalera 4 meatzaritza-sareta izango da, 2012ko maiatzaren 14ko mugaketa-planoan ageri denez.
Ebazpen hau ohiko moduan jakinaraz eta argitara dadila agintzea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 21a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
JORGE juan LETAMENDIA BELZUNCE.