Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012eko apirilaren 27koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, 2010-11 ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko funtzionarioei oporraldiaren ordainketa aintzatesten zaizkie.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 2497
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/04/27
  • Argitaratze-data: 2012/06/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritzak, urtero, hain zuzen ere, uztailean, dituen eskumenetan oinarrituta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarentzat ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko irakasleen oporraldiaren likidazioa egiten du.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuarekin bat etorriz, ikasturte batean 165 egunetan edo gehiagotan lan egin duten bitarteko funtzionarioek uztail eta abuztuko lansariak jasoko dituzte. Halaber, aldi horiei dagozkien puntuak ere jasoko dituzte, irakaskuntzako ordezkogaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako. Eskubide horiek, 165 egun baino gutxiago lan egin duten langileei ere aintzatesten zaizkie, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz, Oporraldien Ordainketa Instrukzioak esaten duenari jarraikiz.

Ebazpen honen helburua hau da: bitarteko funtzionarioek 2011-12 ikasturtean zehar sinatu dituzten izendapen desberdinen ondorioz sortu diren eskubideen berri haiei ematea. Era berean, jakinaren gainean jarri nahi da, aintzatespen horiek, langile batzuen kasuan, eginbeharren betetzea ekar dezaketela berekin.

Aurrez esandakoa aintzat hartuz eta eman zaizkidan eskumenen arabera, hau

Lehenengoa. Aintzatestea, 2011-12 ikasturtean 165 egun edo gehiago lan egin duten bitarteko funtzionarioei, uztaileko eta abuztuko lansarien ordainketen eskubidea.

Bigarrena. Aintzatestea, 2011-12 ikasturtean 165 egun baino gutxiago lan egin duten bitarteko funtzionarioei dagozkien lansarien ordainketen eskubidea, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, eta kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz, betiere Oporraldien Ordainketa Instrukzio Arautzaileak esaten duenari jarraikiz.

Hirugarrena. Aintzatestea, aurreko bi kasuetan, epe horiei dagozkien puntuak, irakaskuntzako ordezkapenetarako izangaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako.

Laugarrena. Kasu guztietan, oporraldiak izendapen eta kargu-uzte berri baterako eskubidea sortzen du.

Bosgarrena. Interesatuei jakinaraztea, oporraldiko izendapenak Gizarte Segurantzan alta eragiten duela, oporraldi horrek beti ere izendapen eta kargu-uzte berri bat sortzen baitu, eta, horregatik, langabeziaren prestazioak jasotzen ari direnek EIMeko bulegoetara joan beharko dutela, Gizarte Segurantzan altan dauden bitartean, prestazioaren ordainketa eteteko.

Seigarrena. Interesatuei jakinaraztea, era berean, dagokien Lurralde Ordezkaritzarekin lehenbailehen harremanetan jarri beharko direla honako egoera honetan daudenak: ekainaren 30a baino lehen izendapenaren amaiera dela-eta baja hartu zuten pertsonak eta epe horretan Aldi Baterako Ezintasun egoeran edo amatasun edo aitatasun-lizentziarekin egon ziren pertsonak.

Zazpigarrena. Argitaratu EHAAn ebazpen hau eta, era berean, argitaratu lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Saileko web orrian.

Interesatuak ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 27a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.