Arautegia

Inprimatu

17/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 412
  • Xedapen-zk.: 17
  • Xedapen-data: 2012/01/09
  • Argitaratze-data: 2012/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin,

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Ofizial kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria teknikari laguntzaile profesionalen taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko ofizialen (gidarien lanpostu funtzionalak) kategoriako destinoak. II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako teknikarien edozein titulazio edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. B motako gidabaimena edo baliokidea izatea. Emergentzietako ibilgailu gidarien eta osasun garraioko gidarien lanpostu funtzionaletarako, gainera, beharrezkoa izango da BTP baimena izatea.

    3. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

    4. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

      C2 taldea (antzinako D taldea): 15 euro.

  2. Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako teknikarien edozein titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretua, uztailaren 19ko, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen ditueneko, I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    B motako gidabaimenaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua, Zerbitzu Orokorretako gidarien lanpostu funtzionalerako.

    B motako gidabaimena edo baliokidearen fotokopia konpultsatua, BTP baimenarekin batera, emergentzietako ibilgailuen gidarien eta osasun garraioko gidarien lanpostu funtzionaletarako.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, deitzen dira 14 destino. Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

  1. Lan-esperientzia: gehienez, 55 puntu.

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan kategoria berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0,20 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza et ikerkuntza (gehienez, 25 puntu).

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):

          Deitutako lanpostu-motari dagokion espezialitatean teknikari espezialistaren ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako irakasgai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

          Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu..

          Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu..

    4. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

      Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

      (Ikus .PDF)

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.

      Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

      Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

    5. Irakaslanak (gehienez 6 puntu):

      Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

    6. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 10 puntu):

      Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

      Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

      Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

      Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

      1. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

        1. Euskara.

          2HE: 18 puntu.

          1HE: 9 puntu.

  1. Teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizial kategoriako (gidarien lanpostu funtzionalak) gai zerrenda orokorra.

    Lehen zatia. Osasun garraioaren ezagutzak.

    1. Errepide bidezko osasun garraiorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak.

      619/1998 Errege Dekretua arauaren izaera.

      Anbulantzien identifikazioa eta seinaleztapena.

      Derrigorrezko dokumentuak.

      Ibilgailuaren oinarrizko hornikuntza eta ezaugarri teknikoak (osasun ekipamendua salbu).

      Osasun zelula.

    2. Asistentziako anbulantzien teknika eta osasun arloko ezaugarri espezifikoak.

      Istripua jasan dutenak askatzeko oinarrizko hornikuntza.

      Ibilgailuaren instalazio elektrikoa.

      Ekipamendu orokorra.

      Osasun ekipamendua. Elementuen zerrendaketa. Ondorengoen espezifikazioa: Arnasgailua. Bihotz-biriketako bizkortze maletinak, monitore desfibriladorea.

      Botikak ibilgailuan: Gutxieneko eduki eta sailkapen sistema.

    3. Ibilgailuaren zertifikazio tekniko-sanitarioa emateko betebeharrak (garapeneko agindua).

      Zertifikazio-eskaera.

      Zertifikazioa ematea.

      Zertifikazioen dokumentazioa.

      Zertifikazio tekniko-sanitarioaren indarraldia.

      Zertifikazio tekniko-sanitarioa galtzea.

      Zertifikazio tekniko-sanitarioen erregistroa.

      Bigarren zatia. Ibilgailuaren ezagutza.

    4. Automobila.

      Ibilgailu moten araberako sailkapena.

      Sailen edo kanpoko formaren konfigurazioaren araberakoa.

      Automobil motak, karrozeriaren eraikuntzaren arabera.

      Automobilaren ezaugarri nagusiak.

      Dimentsio ezaugarriak.

      Ezaugarri teknikoak.

    5. Segurtasuna automobilean.

      Prebentzio segurtasuna.

      Erosotasuna eta ergonomia.

      Ikuspena eta iluminazioa.

      Klimatizazioa.

      Segurtasun aktiboa.

      Motorra-propultsorea multzoa.

      Esekidura, direkzioa eta balaztak.

      Segurtasun aktiboko sistema elektronikoak.

      Segurtasun pasiboa.

      Segurtasun uhalak eta pretentsoreak.

      Airbaga eta alboetako barrak.

      Beiren hornikuntza.

      Karrozeriako kolpe leungailua.

    6. Motorrak.

      Motorraren elementuak.

      Bilokea, kulata, pistoia, segmentuak.

      Biela, birabarkia, inertziako bolantea.

      Onarpeneko eta iheseko konektoreak.

    7. Banaketa.

      Espeka ardatza.

      Aginte sistemak.

      Balbulak, malgukiak, zabu aulkiak, hagaxka bultzatzaileak, takeak.

      Funtzionamendu printzipioak.

      Lau aldiko eztanda motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

      Lau aldiko diesel motorraren funtzionamendu teorikoaren printzipioak.

      Lau aldiko motorren funtzionamendu praktikoaren printzipioak.

      Zilindradaren oinarrizko ezagutzak, konpresorearen, potentziaren eta motor parearen arteko erlazioa.

    8. Hozketa.

      Hozketaren zeregina eta hozkuntza motak.

      Aire bidezko hozketa.

      Likido hoztailearen bidezko hozketa.

      Zirkuitua osatzen duten elementuak.

      Erradiadorea, ponpa, termostatoa eta haizagailuak.

      Hedapen botila. Purgagailuak.

      Segurtasuneko zorroak eta tapoiak.

      Likido hoztailea.

      Sistema egiaztatzeko elementuak.

      Berogailua.

    9. Lubrifikazioa.

      Koipeztaketa mistoko zirkuitua.

      Erabateko presio bidezko koipeztaketa zirkuitua.

      Zirkuituaren osagaiak.

      Olio ponpa, deskarga balbula.

      Olio iragazkiak.

      Igorpen kutsakorren kontrol sistemak.

      Egiaztapeneko eta kontroleko sistemak.

      Olioak.

      Olio mineralak eta sintesiko olioak.

      Olioen ezaugarriak.

      Olio motak, horien biskositatearen arabera.

    10. Transmisioko elementuak.

      Enbragea.

      Marruskadurazko enbragea: Enbrageko diskoa eta mazoa. Lepokoa.

      Enbragearen funtzionamendu orokorra.

      Abiadura kaxa: Motak eta oinarrizko funtzionamendua.

      Diferentzialak: Motak eta oinarrizko funtzionamendua.

      Transmisio ardatza eta palierrak.

    11. Suspentsioa.

      Suspentsio sistemak.

      Elementuak. Motelgailuak.

      Aurreko suspentsioa.

      Atzeko suspentsioa.

      Suspentsio hidroneumatikoa.

    12. Direkzioa.

      Direkzio sistema osatzen duten elementuak.

      Bolantea, zutabea.

      Direkzio kaxa, direkzioko bieletak, errotulak.

      Direkzio lagundua.

      Direkzioa lerrokatzea.

      Gontza. Mangeta.

      Ondorengoen angelua: erorketa, irteera eta aurrerapena.

      Konbergentzia.

    13. Balazta-sistema.

      Balazta-elementuak.

      Danborrezko balaztak.

      Danborra, zapatak eta balazta etxe platera.

      Eragingailu hidraulikoa eta tentsore automatikoa.

      Danborrezko balazten funtzionamendu orokorra.

      Diskozko balaztak.

      Freno diskoak.

      Balazta pastillak eta pintzak.

      Eragingailu hidraulikoa.

      Funtzionamendu orokorra.

      Eragingailu hidraulikoaren sistema.

      Balazten ponpa.

      Likidoen edukiontzia.

      Frenaketako erreduktoreak.

      Hoditeriak eta tenkagailuak.

      Balazten likidoa.

      Eragingailu mekanikoaren sistema.

      ABS frenoen sistema.

      ABS Bosch sistemaren osagaiak (lau kanal).

    14. Gurpilak eta pneumatikoak.

      Gurpilaren elementuak.

      Pneumatikoaren zatiak.

      Banda urdina.

      Orpoak, sorbalda, saihetsa.

      Zentraketa kordoia, karkasa.

      Barneko gomazko estaldura.

      Pneumatiko motak.

      Ganberarik gabeko pneumatikoak.

      Pneumatikoaren identifikazioa.

      Puzketa presioa.

      Aguaplaninga.

      Hagun metalikoak. Hagunaren terminologia dimentsionala.

    15. Ibilgailuaren oinarrizko sistema elektrikoak.

      Bateria.

      Ibilgailuaren sistema elektrikoak.

      Karga zirkuitua.

      Martxan jartzeko zirkuitua.

      Pizteko zirkuitua.

      Argien zirkuitua.

      Maniobra zirkuitua.

      Hirugarren zatia. Zirkulazioa eta bide segurtasuna.

    16. Zirkulazio-arauak.

      Bide publikoak. Erabilera. Ibilgailuen zirkulazioa.

      Bide markak.

      Abiadura.

      Gidariei ohartarazpenak.

      Ibilgailuen argiak.

      Argiak.

      Seinaleztapen optikoa.

      Zirkulazioko seinaleak.

      Arau orokorrak.

      Agenteen seinaleak eta aginduak.

      Aldi baterako seinaleak (balizak).

      Semaforoak.

      Seinale bertikalak.

      Arrisku seinaleak.

      Arauzko seinaleak.

      Argibide seinaleak.

    17. Bide-segurtasuna.

      Zirkulazioko baimena. Ibilgailuaren dokumentazioa.

      Gidariaren egoera fisikoa.

      Edari alkoholdunak eta drogak.

      Erreakzio denbora.

      Bideko arrisku zehatzak:

      Kurbak.

      Baldintza meteorologiko edo giro txarrak.

      Zirkulazio istripuak.

      Gidaria.

      Abiadura.

      Erreakzioko, balaztatzeko, gelditzeko eta segurtasun distantzia.

      Lehen sorospenak: Arau orokorrak.

      Laugarren zatia:

      Helduaren oinarrizko bizi euskarria.

      Pediatriako oinarrizko bizi euskarria.

  2. Gai-zerrenda komuna.

    1. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Osasun babeserako eskubidearen esparru subjektiboa eta eduki materiala Euskadiko autonomi Elkartean. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua,printzipio talutzaileak, eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.

    2. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa.

    3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

    4. Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak.

      BIBLIOGRAFIA

    1. Elementos Fundamentos tecnológicos del automóvil. De Eduardo Agueda Casado, José Luis García Jiménez, José Martín Navarro y Tomás Gómez Morales de Editorial Paraninfo/Thomson Learning.

    2. Manual ilustrado de Reglamento de circulación y seguridad vial. PONS editoriala (indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratutakoa.

    3. Real Decreto 619/1998, de 17 abril (BOE 28 de abril) en materia de transporte sanitario por carretera.

    4. Orden de 3 septiembre 1998 (BOE 8 septiembre 1998) transporte sanitario. Desarrolla el Reglamento de la Ley de Ordenación de los Transportes Terrestres por Real Decreto 1211/1990, de 28 de septiembre que regula en la sección 3.ª del capítulo II del título IV, el transporte sanitario a fin de desarrollar las previsiones contenidas en los artículos 134 a 137 del citado Reglamento.

    5. Euskadiko Araudi Sanitarioa.

    6. Reanimación cardiopulmonar. Bilboko Udalak argitaratutako dibulgazio gida. www.bilbao.net web orrian eskuragarri.

      GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA:

    1. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (4., 5., 6., 10. eta 11. artikuluak).

    2. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6. artikuluak).

    3. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).

    4. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.

      Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net