Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Kultura Saileko Kultura Ondarearen zuzendariarena; honen bidez, entzunaldi-izapidea egin eta jendaurrean jartzen da Euskal Kultura Ondarearen Lege-aurreproiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 6363
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/30
  • Argitaratze-data: 2011/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura Sailak Euskal Kultura Ondarearen Lege-aurreproiektua landu du, eta proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duen eran bideratu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren legezko eskubide eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin entzunaldiaren izapidea bete behar da, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Xede horretarako, aurreproiektua jendaurrean jarri da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera; iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 20 egun baliodun aski direla iritzi zaio.

Hori dela eta, hauxe

Lehenengoa. Euskal Kultura Ondarearen Lege-aurreproiektua 20 egunez entzunaldia eta jendaurrean jartzeko izapideak betetzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoa betetzeko eta alegazioak aurkezteko, Euskal Kultura Ondarearen Lege-aurreproiektuaren edukia eskuragarri egongo da Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (945 01 94 70 telefonoa).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

JOSÉ LUIS IPARRAGUIRRE MÚGICA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik