Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 25ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6113
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/25
  • Argitaratze-data: 2011/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2011ko urriaren 4an emandako Ebazpeneko (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Edurne Aranzazu Garin Cortajarena andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, 520010 kodea, 174 dotazioa.

Bigarrena. Izendapen honek 2011ko abenduaren 1etik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 25a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.