Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzeko diru-laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6041
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/22
  • Argitaratze-data: 2011/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 12ko Aginduaren bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 13. zk, urtarrilaren 20koa), euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak, emateko araubidea ezarri zen.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 6. artikuluak dioenez, 2011ko otsailaren 21ean amaitu zen.

Aginduko 9. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2011ko ekainaren 15ean, eta horrekin batera, Aginduaren 20. eta 26. artikuluen araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta Aginduaren 10. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena. Diru-laguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsona eta erakundeei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena. Ez sinatzea inongo lankidetza-hitzarmenik Kultura Sailaren eta diru-laguntza honen onuradun diren zaharberritzeko hirigintza-sozietateen artean.

Laugarrena. Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena. Diruz laguntzeko jarduera guztiak amaitzeko epea 2013ko abenduaren 31n bukatuko da, Agindu arautzailearen 3. artikuluarekin bat. Dena den, diruz lagundutako proiektuek 2011ko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon, eta, gainera, honako amaiera-data eduki beranduenez:

2011n gauzatzeko proiektuak: 2011ko abenduaren 31 baino lehen.

2011-2012an gauzatzeko proiektuak: 2012ko abenduaren 31 baino lehen.

2011-2013an gauzatzeko proiektuak: 2013ko abenduaren 31 baino lehen.

Behin dirulaguntza emanda proiektua gauzatzeko epea ezartzen denean, epe hori luzatu egin ahalko da Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Horretarako, erakunde interesdunak luzapena eskatu beharko du, hasieran emandako epea amaitu baino lehen. Eskabidearekin batera, luzapenerako arrazoiak justifikatzeko idatzi bat aurkeztuko du, baita nahi duen epearen proposamena ere. Nolanahi ere, epe berri horren muga 2013ko abenduaren 31 izango da.

Emandako diru-laguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, Agindu arautzailearen 14. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. Bidezko dokumentazioa Euskal Kultura Ondarearen Zentroan aurkeztu beharko da, 2 hilabeteko epean lagundutako jarduera amaitzen den egunetik kontatuta, baina edozein kasutan, diruz lagunduko diren proiektuak justifikatzeko epeak honako hauek dira, gehienez ere:

2011n gauzatzeko proiektuak: 2012ko abenduaren 28 baino lehen.

2011-2012 urteetan gauzatzeko proiektuak: 2011n gauzatutako jarduerak, 2012ko otsailaren 28a baino lehen; 2012an gauzatutako jarduerak, 2013ko otsailaren 28a baino lehen.

2011-2013 urteetan gauzatzeko proiektuak: 2011n gauzatutako jarduerak, 2012ko otsailaren 28a baino lehen; 2012an gauzatutako jarduerak, 2013ko otsailaren 28a baino lehen; 2013an gauzatutako jarduerak, 2014ko otsailaren 28a baino lehen.

Diruz lagundutako jardueren exekuzioa justifikatzeko, ebazpen honetan agertzen den aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta horrekin batera aintzakotzat hartuko dira dagokion diru-kopurua eta agindu arautzailearen 14. artikuluko gainerako alderdiak.

Seigarrena. Agindu horren kargura emandako diru-laguntzak atalka ordainduko dira, prozedura honi jarraituta:

  1. Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren ehuneko hogeia (% 20) ordainduko da, behin 11.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

  2. Gainerako kopurua ordainduko da laguntza emateko ebazpeneko I. eranskinean adierazitako moduan, aurrez gastua justifikatu ondoren.

    Zazpigarrena. Ebazpen honen berri interesdunei ematea.

    Zortzigarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kulturako sailburuari hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik kontatuta edo, hala badagokio, Euskal Herriko agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 22a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik