Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 18koa, Kultura Ondarearen zuzendariarena, Euskadiko Artxiboen Lege Proiektuaren entzunaldi-izapideak egiteko eta proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5849
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/18
  • Argitaratze-data: 2011/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluak xedatzen duenez, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».

Aipaturiko lege-proiektuaren onarpenak herri-administrazioei eragingo die nagusiki, dokumentu publikoak eta horiek administratzeko sistemak arautuko dituen neurrian, baina eragina izango du, baita ere, partikularrengan, dokumentu-ondareaz eta dokumentaziorako sarbideaz diharduelako.

Proiektua lantzeko prozesuan ALDEE-Euskadiko Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkarteak parte hartu du, alegia, eragindako herritarrak ordezkatzen dituen elkarteak, lege-arau horren helburuari estu-estu loturiko xedeak dituenak. Hori dela eta, berez, ez litzateke beharrezkoa izango entzunaldiaren izapidea, Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.3 artikuluaren argitan; baina, guztiarekin ere, komenigarritzat jo da, proiektua idatzi zuen lantaldea larri samar ibili zelako denbora aldetik bere lana egiteko.

Bestalde, legeak dokumentu-ondarearen titularrek dituzten eskubide-betebeharrak arautzen dituenez gero, bai eta partikularrek artxibo publikoetan sarbidea izateko eskubidea ere, komenigarria da araua jendaurrean jartzeko izapidea betetzea.

Hori dela eta, hauxe

  1. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hogei egun balioduneko epe batez, entzunaldia egitea eta jendaurrean jartzea Euskadiko Artxiboen Lege Proiektua, hau da, dokumentu publikoak, horiek administratzeko sistemak eta artxiboak arautzen dituen Legea, bai eta Euskadiko Artxibo Sistema, Artxibo Historiko Nazionala eta Administrazio Orokorraren Artxibo Sistema eta, halaber, dokumentu-ondarearekin eta dokumentazioaren sarbiderako eskubidearekin loturiko alorrak arautzen dituena.

  2. Bidezko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek, publiko edo pribatuek, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Gasteiz; tel.: 945 01 94 70) kontsultatu ahal izango dute Euskadiko Artxiboen Lege Proiektuaren espedientea, eta egokitzat jotako alegazio, dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzte epe horretan.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 18a.

    Kultura Ondarearen zuzendaria,

    JOSÉ LUIS IPARRAGUIRRE MÚGICA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik