Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinen bidez izendatzen baitira museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko osatu behar den Epaimahai Kalifikatzaileko kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2179
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/15
  • Argitaratze-data: 2011/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertuta geratu da Museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kulturako sailburuaren 2010eko abenduaren 15eko Agindua.

Agindu horretako 12. artikuluak dioenez, Epaimahai Kalifikatzailearen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Epaimahai Kalifikatzaileko bokalak izendatzea eta haren osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Lehendakaria: José Luis Iparragirre Mujika jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

Iñaki Arrieta Urtizberea jauna.

Nekane Goenaga Maiza andrea.

Carmen Ochagavía Araiz andrea.

Nekane Cobos Salinas andrea, epaimahaiko idazkari izango dena.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 15a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik