Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko otsailaren 17koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, makineria finko eta mugikorreko meatze-makinistaren kalifikazio indibidualeko txartelen ziurtapenerako eta prestakuntzarako azterketak, gaien edukiak eta bestelako prestakuntza ibilbideak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 dekretuaren aplikaziorako jarraibideen garapenari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 67
- Hurrenkera-zk.: 1975
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/17
- Argitaratze-data: 2011/04/06
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
63/2006 Dekretuak martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren alorrean kalifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu aldaketa handia ekarri du espezialitate guztietako profesional baimenduei kalifikazio indibidualeko txartelak emateko moduari eta enpresa baimenduen ziurtagirien erregimenari dagokionez. Dekretu hori garatzeko aginduak (2006ko apirilaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena) martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan adierazitako funtsezko alderdietako batzuk zehaztu ditu.
Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra onartzen duen apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluak ezartzen duenez, Erregelamendu horretako arauak gutxieneko arauak izango dira eta hartarako estatutu-eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoek -hala nola Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 11.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera- garatu ahal izango dituzte, oinarrizko arauak betearaziko direla ziurtatuz.
Meategietako makineria mugikorreko operadoreei eta gidariei buruzko araudia 863/1985 Errege Dekretuaren -apirilaren 2koa, Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra onartzen duena- 117. artikuluan bilduta dago gaur egun, baita «Aire zabaleko lanak. Zereginen garapenari» buruzko 07.1.03 Jarraibide Tekniko Osagarrian ere. Jarraibide hori Industria eta Energia Ministerioaren 1990eko apirilaren 16ko Agindu bidez onartu zen eta adierazitako Erregelamendu horren VII. Kapitulua arautzen du. Horri dagokionez, 5.1 atalean, beste eskakizun batzuen artean, honako hau ezartzen du: Meategietako Agintariaren behar den baimena jaso duten operadoreek eta gidariek soilik erabil dezakete meategietako makineria mugikorra. Era berean, ITC 04.5.04 eta ITC 04.6.02 jarraibide tekniko osagarrietan bildu da lurpeko ustiaketetako ibilgailuen gidariei eta makinistei dagokien araudia.
2007ko irailaren 17an, Energia eta Meategien zuzendariak Ebazpena eman zuen, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua aplikatzeko barne-instrukzioa onartzen zuena. Instrukzio horren bidez, meatze-makinistaren (makineria finko eta mugikorrekoa) kalifikazio indibidualeko txartelak lortzeko praktikaldia eta elementuak arautzen ziren.
2008ko otsailaren 8an, Energia eta Meategien zuzendariak Ebazpena eman zuen, zuzendari beraren 2007ko irailaren 17ko Ebazpena garatzen duena, azterketen programari dagokionez.
Ebazpen honen helburua da makineria finko eta mugikorreko meatze-makinistaren kalifikazio indibidualeko txartelen ziurtapenerako eta prestakuntzarako prestakuntza-ibilbideak, gaien edukia eta azterketak ezartzea.
Bestelako prestakuntza ibilbideak:
Meatze-makinistaren txartela lortzeko, honako prestakuntza-ibilbide hau onartzen da, harrobiko prestakuntza-ibilbidearen desberdina, eta honako atal hauekin osatua:
Indarreko Agintaritzak homologatutako ikastaro bat jasotzea, aprobetxamenduarekin, meatze-makineriari buruz, kanpokoa nahiz barrukoa, meatze-ustiategien eremuan erabiltzearen segurtasunean oinarrituta. Horretarako, jarraibide tekniko osagarriak (ITC) eta Meatze-segurtasuneko gainerako araudia kontuan hartuko dira. Bi modulu bereizi izango ditu, lehena, gutxienez 300 orduko iraupenarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio profesionalen modulu-katalogotik ateratako «MA2: Indusketak eta eraispenak» moduluan adierazitakora egokituko da gutxienez. Bigarrena, gutxienez 268 orduko iraupenarekin, «3. Modulua: Indusketa-makinen mantentzea» moduluan adierazitakora egokituko da, «2. Eskumenen Unitatea: indusketa-makinak puntuan jartzea eta mantentzea» unitatearekin lotua. Biak daude jasoak indusketa-makineriaren operadoreen profesionaltasuna ziurtatzeari buruzko irailaren 6ko 2014/1996 Errege Dekretuan.
Prebentzioko prestakuntza-ikastaroa, lanpostua ITC 02.1.02 jarraibideari jarraiki betetzeko.
Gutxienez hilabeteko praktikaldia meatze-ustiategi bati erreferentziatutako zentroan. Meategi-teknikari batek gainbegiratuta egingo dira. Erreferentziazko meatze-ustiategiarekiko lotura zuzendari fakultatiboaren ziurtagiri bidez formalizatuko da, praktiketarako zentroak lan-baldintzak eta meatze-ustiategian izan daitezkeen arriskuen baldintzak betetzen dituela egiaztatzeari dagokionez. Ziurtagirian azalpen-memoria erantsiko da, egin beharreko maniobra guztien krokis grafiko batekin, eta, era berean, ikasle bakoitzeko gutxieneko ordu kopurua, segurtasun-neurriak eta bilatutako helburuak ere adieraziko dira, maniobra bakoitzarentzat.
Azterketak:
Txartelen dekretuan aurreikusitako baldintzekin batera emango da, azterketa teoriko bat eta proba praktiko bat gainditu ondoren, horretarako baimendutako zentroetan. Bien baldintzak honako hauek izango dira:
Proba teorikoa: test bat gainditzea; makinaren prestazioei, mantentzeari eta manipulazioaren nahiz ustiapeneko bere jardunen segurtasun-alderdiei buruzko galdera-sorta bat. Azterketa teorikoaren gaia izango den makineria bakoitzarentzako galdera-sortak txartelen azterketa egiteko aitorpena duten Erakundeek egingo dituzte, Energia eta Meategien Zuzendaritzak onartuko ditu, eta azterketa egin nahi dutenen esku izango dira Industria Ordezkaritzetan. Galdera-sorta hori bakarra izango da hiru lurraldeetan aitortutako erakunde guztientzat.
Proba praktikoa: erabiltzeko gaitasuna egiaztatuko du. Simulatzaileekin egingo da, edo tokian bertan ezaugarri egokiak dituen makina batekin.
Txartelak:
Gaitua izan den makineria mota adieraziko da txartelean, eta existitzen diren sei gaikuntzetatik bi edo gehiago adieraz daitezke txartel berean; honako hauek dira:
(1) Hondeamakina, (2) dumper, (3) zamagailua, (4) makineria laguntzailea (ekortzaileak, minizamagailuak, plataforma jasotzaileak, zisternak), (5) Jumbo eta (6) zulatzeko makina.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 17a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
OSKAR ZABALA RABADÁN.