Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko uztailaren 29koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzeko diru-laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 5083
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/07/29
  • Argitaratze-data: 2010/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Kultura sailburuaren 2010eko urtarrilaren 8ko Aginduaren bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 21. zk, otsailaren 2koa), euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzekoak, emateko araubidea ezarri zen.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 6. artikuluak dioenez, 2010eko martxoaren 2an amaitu zen.

Aginduko 9. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2010eko maiatzaren 3an, eta horrekin batera, Aginduaren 20. eta 26. artikuluen araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta Aginduaren 10. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena. Diru-laguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsona eta erakundeei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena. Ez sinatzea inongo lankidetza-hitzarmenik Kultura Sailaren eta diru-laguntza honen onuradun diren zaharberritzeko hirigintza-sozietateen artean.

Laugarrena. Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena. Diruz laguntzeko jarduera guztiak amaitzeko epea 2012ko abenduaren 31n bukatuko da, Agindu arautzailearen 3. artikuluarekin bat. Dena den, diruz lagundutako proiektuek 2010eko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon, eta, gainera, honako amaiera-data eduki beranduenez:

2010ean gauzatzeko proiektuak: 2010eko abenduaren 31 baino lehen.

2010-2011n gauzatzeko proiektuak: 2011ko abenduaren 31 baino lehen.

2010-2012an gauzatzeko proiektuak: 2012ko abenduaren 31 baino lehen.

Behin dirulaguntza emanda proiektua gauzatzeko epea ezartzen denean, epe hori luzatu egin ahalko da Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Horretarako, erakunde interesdunak luzapena eskatu beharko du, hasieran emandako epea amaitu baino lehen. Eskabidearekin batera, luzapenerako arrazoiak justifikatzeko idatzi bat aurkeztuko du, baita nahi duen epearen proposamena ere. Nolanahi ere, epe berri horren muga 2012ko abenduaren 31 izango da.

Emandako diru-laguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, Agindu arautzailearen 14. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio. Bidezko dokumentazioa Euskal Kultura Ondarearen Zentroan aurkeztu beharko da, 2 hilabeteko epean lagundutako jarduera amaitzen den egunetik kontatuta, baina edozein kasutan, diruz lagunduko diren proiektuak justifikatzeko epeak honako hauek dira, gehienez ere:

2010ean gauzatzeko proiektuak: 2011ko abenduaren 28 baino lehen.

2010-2011 urteetan gauzatzeko proiektuak: 2010ean gauzatutako jarduerak, 2011ko otsailaren 28a baino lehen; 2011n gauzatutako jarduerak, 2012ko otsailaren 28a baino lehen.

2010-2012 urteetan gauzatzeko proiektuak: 2010ean gauzatutako jarduerak, 2011ko otsailaren 28a baino lehen; 2011n gauzatutako jarduerak, 2012ko otsailaren 28a baino lehen; 2012an gauzatutako jarduerak, 2013ko otsailaren 28a baino lehen.

Diruz lagundutako jardueren exekuzioa justifikatzeko, ebazpen honetan agertzen den aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta horrekin batera aintzakotzat hartuko dira dagokion diru-kopurua eta agindu arautzailearen 14. artikuluko gainerako alderdiak.

Seigarrena. Agindu horren kargura emandako diru-laguntzak atalka ordainduko dira, prozedura honi jarraituta:

  1. Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren herena ordainduko da, behin 11.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

  2. Gainerako kopurua ordainduko da laguntza emateko ebazpeneko I. eranskinean adierazitako moduan, aurrez gastua justifikatu ondoren.

    Zazpigarrena. Ebazpen honen berri interesdunei ematea, alegia: Alegria-Dulantziko udalari, Barrundiako udalari, Kanpezuko udalari, Laguardiako udalari, Peñacerrada-Urizaharrako udalari, Erribera Beitiako udalari, Aguraingo udalari, Aguraingo koadrilari, Añanako Gatz-Harana Fundazioari, Klaretarrei (San Pedro Apostoluaren Komentua), Antoñanako Administrazio Batzarrari, Teresa Murga Iznardiri, Iñaki Javier Akasuso Perezeri, Areatzako udalari, Bilboko udalari, Elorrioko udalari, Meñakako udalari, Muruetako udalari, Ondarroako udalari, Urduñako udalari, Enkarturi, Orbelari, Urduñaederra (Urduña Ederra SL-ri), Karrantza Haranako udalari, Berastegiko udalari, Debako udalari, Elgoibarko udalari, Errenteriako udalari, Eskoriatzako udalari, Getariako udalari, Leintz-Gatzagako udalari, Segurako udalari, Zeraingo udalari, Debegesari, Mikel Elortza Lasarteri, Jokin Izagirre Ajustizari, Lurrailan SL-ri, Donostiako Koruko Amaren parrokiari, Bernedoko Administrazio Batzarrari, Alaitzako Administrazio Batzarrari, Villabezanako Administrazio Batzarrari, Erandioko udalari, Otxandioko udalari, Legazpiko udalari, Ibon Recalde Oizi eta Astigarragako udalari.

    Halaber, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura sailburuari hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik kontatuta edo, hala badagokio, Euskal Herriko agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 29a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Onuraduna Proiektua Diruz lagundu daitekeena Emandako dirulaguntza 2010 2011 2012

Aguraingo udala Klaratarren komentuko harresiaren zatia balioztatzea. Elementu itsusgarriak kentzea. 63.451,81 41.878,19 13.959,40 27.918,79

Alegria-Dulantziko udala Ibaiondo kaleko 1ean bat ez datorren eraikina kentzea. 96.370,84 62.400,12 20.800,04 41.600,08

Barrundiko udala Iduiako jauregia berrerabiltzea. III. fasea. 300.000,00 198.000,00 66.000,00 30.324,29 101.675,71

Berastegiko udala Berastegiko udaletxea berrerabiltzeko proiektua idaztea. 150.000,00 97.125,00 32.375,00 64.750,00

Debako udala Agirre jauregia berrerabiltzea. 2. fasea, 2. zatia. 300.000,00 194.250,00 64.750,00 30.324,29 99.175,71

Errenteriako udala Orereta 7ko Torrekua eraikinaren egiturazko eta eraikintzako egokitzapena: obra-zuzendaritza. 121.444,27 78.635,16 26.211,72 52.423,44

Erribera Beitiko udala San Esteban eliza zaharra zentro sozikultural moduan egokitzea. 124.358,51 82.076,62 27.358,87 54.717,75

Karrantza Haraneko udala Karrantzako monumentu megalitikoak balioztatzea. II. fasea. 27.444,37 17.770,23 5.923,41 11.846,82

Laguardiako udala Barbacana urmael zeltiberiarra museo bihurtzea. 2. fasea. 300.000,00 201.000,00 67.000,00 30.324,29 103.675,71

Ondarroako udala Likoa Torreko eranskin itsusgarria kentzea. 250.409,41 162.140,09 54.046,70 30.324,29 77.769,11

Segurako udala Aparkaleku bat egiteko eta Zeharkalea zabaltzeko urbanizazio-lanak. 300.000,00 194.250,00 64.750,00 30.324,29 99.175,71

Urduñako udala Zaharra 6ko higiezinaren atzealdeko eranskin itsusgarria eraistea. 21.488,44 13.913,76 4.637,92 9.275,84

Zeraingo udala Aizpeako monumentu-multzoaren inguruneko trena berreskuratzea. 300.000,00 194.250,00 64.750,00 30.324,29 99.175,71

Antoñanako Administrazio Batzarra (I) Antoñanako harresi ondoko lurrak erostea, bertako bordak eraisteko. 31.500,00 20.396,25 6.798,75 13.597,50

Antoñanako Administrazio Batzarra (II) Antoñanako harresiaren ondoko lurrak erostea. 65.000,00 42.087,50 14.029,17 28.058,33

Aguraingo Koadrila Done Jakue Bideak Aguraingo Koadrilan zehar dituen ondare-elementuak (Frantziako Erresumako Posta Erregebidea) dinamizatzea eta balioztatzea. 72.000,00 47.520,00 15.840,00 31.680,00

Acasuso Pérez, Ignacio Javier Enkarterriko landako baserri-jauregia berrerabiltzea (Ambrosia de los Heros 14, Las Carreras auzoa, Abanto Zierbena). 300.000,00 194.250,00 64.750,00 30.324,29 99.175,71

Debegesa SA Mutrikuko Herrigune Historikoko harresiak balioztatzea. 91.839,10 60.613,81 20.204,60 40.409,21

Klaretarrak, San Pedro Apostoluaren Komentuan Serora klaretar-frantziskotarren komentua, San Pedro Monasterioa: elementu itsusgarriak kentzea eta erabilera berriak sartzea. 300.000,00 198.000,00 66.000,00 30.324,29 101.675,71

Lurrailan SL Gipuzkoako monumentu megalitikoak balioztatzeko lanak jarraitzea. 2010. 64.185,00 42.362,10 14.120,70 28.241,40

Orbela Investigación y Educación Ambiental SL Arabako Eremutarren Bidea balioztatzea. 144.802,80 93.759,81 31.253,27 62.506,54

Donostiako Koruko Amaren parrokia Santa Maria parrokiako lanak. 300.000,00 198.000,00 66.000,00 30.324,29 101.675,71

Urduñederra, Urduña Ederra SL Zaharra 12ko lokala egokitzea, bertako produktuak saltzeko 115.860,94 75.019,96 25.006,65 50.013,31

Guztira (II. Kapitulua, zaintza) 2.509.698,61 836.566,20 789.957,62 883.174,79

Onuraduna Proiektua Diruz lagun daitekeena Diruz lagungarria 2010 2011 2012

Bilboko udala Bilboko ondare urbanistiko katalogatuaren Plan Berezia 59.061,14 43.643,07 14.547,69 29.095,38

Getariako udala Getariako hirigunearen azterketa historiko-arkeologikoa 135.900,00 100.422,95 33.474,32 30.324,29 36.624,34

Laguardiako udala Laguardiako hirigune historikoaren Barne-eraberritzeko Plan Bereziaren Aldaketa Puntuala 1.445,00 1.067,78 355,93 711,85

Peñacerrada-Urizaharreko udala Barne-eraberritzeko Plan Bereziaren Berrikuspen Integrala 100.874,95 74.541,28 24.847,09 49.694,19

Zeraingo udala Aizpeako Meategiaren azterketa historiko-arkeologikoa 41.038,00 30.324,92 10.108,31 20.216,61

Guztira (III. Kapitulua, planeamendua) 250.000 83.333,34 130.042,32 36.624,34

Guztira, Zaintza eta Planeamendua ( = 2.759.698,60):

2010: 919.899,54

2011: 919.999,94

2012: 919.799,13

  1. Aginduan eskatzen den moduan, kalifikatu eta inbentariatu gabe dauden elementuetan edo babesteko espedientea hasteko espedienterik ez duten elementuetan egin beharreko esku-hartzeak direlako. Hori dela eta, honako hauek ez dira baloratu:

    Kanpezuko udala: udal pilotalekuaren ingurumaria urbanizatzea.

    Muruetako udala: Hoffman Labea egokitzea, zaintzea eta balioztatzea. Muruetako Teileriaren multzo arkitektonikoa

    Añanako Gatz-Harana Fundazioa: Añanako Gatz-Haranako aztarna fosilak babestea eta balioztatzea

  2. Agindu honetako 17. artikuluan dirulaguntza jasotzeko moduko kasuak ez izategatik, zeren eta ondare higikorra zein higiezina zaharberritzeko eta birgaitzeko lanak baitira, eta horiek foru aldundien eskumenekoak baitira (Lurralde Historikoei buruzko Legea, 7. artikulua).

    Laguardiako udala: Barbacana-ko murrua zaharberritzea.

    Aguraingo udala: Harresiaren zati bat, judu-auzokoa, balioztatzea-.

    Elorrioko udala: San Juan Gurutzearen zaharberritzea.

    Elgoibarko udala: Olasoko hilerriko aurrealdeko lanak (Elgoibar).

    Elgoibarko udala: Udaletxeko solairuartekoaren barne-egokitzapena.

    Elgoibarko udala: Udaletxeko sarrera nagusiaren barne-egokitzapena.

    Elortza Lasarte, Mikel: Urnietako Aierdi baserrian bi etxebizitza birgaitzeko eta eraberritzeko lanak

    Izagirre Alustiza, Jokin: Mutiloako murgiaran baserriaren estalkia birgaitzea eta egurrezko egitura sendotzea

  3. Aginduko 17. artikuluan jasotako kasuetan sartzen ez diren proiektuak izateagatik.

    Elorrioko udala: Kurutziagako gurutzea digitalizatzea.

    Enkartur: Burdinlur: Bizkaiko Burdinaren Bideak.

    Enkartur: Euskal Herriko Done Jakue Bidearen Eskualdearteko I. Biltzarra.

    Aginduaren helburua da deklaratutako ondasunak edo espedientea hasita dutenak balioztatzeko jarduketa zuzenak egitea, eta ez haien digitalizazioa. Horixe da Elorrioko udalak eskatutako jardueraren kasua (Kurutziagako Gurutzea digitalizatzea).

    Enkatur-ek aurkeztutako eskabideak direla eta, «Burdinlur: Bizkaiko Burdinaren Bideak» izeneko proiektuaren helburua da ondare industrialean oinarritutako azpiegitura turistikoa sortzea, ondare hori turismoaren sustapenaren barruan sartzen baita.

    Bestalde, jardunaldi eta kongresuak antolatzeko laguntza ematea ere ez da deialdi honen helburua, Enkartur-en «Euskal Herriko Done Jakue Bidearen Eskualdearteko I. Biltzarra» proiektuan eskatzen den bezala.

  4. Proketua zehaztugabea izateagatik.

    Astigarragako udala: ez dute proiekturik aurkeztu

    Astigarragako udalak laguntza-eskaera orokorra egin du, inolako dokumentaziorik aurkeztu gabe. Bertan, ez dute zehazten zein proiektu nahi duten diruz laguntzea, ezta aurrekontua ere. Horrenbestez, zehaztugabea delako, eskabidea ezetsi egiten da.

  5. Eskabideak aurkezteko epeaz Aginduaren 6. artikuluak dioena ez betetzeagatik.

    Bernedoko Administrazio Batzarra: harresi ondoko lurrak erostea, bertako txabolak eraisteko.

    Alaitzako Administrazio Batzarra: Jasokundeko Andre Mariaren elizaren argiteria eraberritzea.

    Villabezanako Administrazio Batzarra: Villabezanako San Juan Bautista elizaren berrerabilpena.

    Erandioko udala: Goikoako udaletxe zaharraren estalkia eta fatxada konpontzea.

    Otxandioko udala: Andikona plaza eraberritzea.

    Ibon Recalde Oiz (Errenteriako Torrekuako auzo-erkidegoaren ordezkaria): Torrekua dorretxearen fatxadako zati pribatua birgaitzea.

  6. Agindu arautzailearen 20.1 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

    Areatzako Udala: Areatzako San Bartolome elizaren iparraldeko eliz atarirako sarbidea urbanizatzea eta ingurumariaren urbanizazioa eraberritzea.

    Elorrioko udala: Argiñetako nekropoliaren aparkalekuaren urbanizazioa.

    Murga Iznardi, Teresa: Jungituko Murga Dorrearen erabilera aldatzea.

Legazpiko Udala:

Ondare urbanistiko katalogatuaren Plan Berezia idaztea.

Proiektua epez kanpo aurkezteagatik.

Eskoriatzako Udala:

Axtrokiko Ontzien esanahia eta ingurunearekin duten harremana aztertzea eta baloratzea (Arau Subsidiarioen Txostena garatzea).

Balorazio Batzordeak proiektu hori baztertzea erabaki du, Axtrokiko Ontzien azterketa ez dagoelako lotuta legez aurreikusitako hirigintza-planeamendurako moduekin.

Bilboko Udala:

Industria Ondare Babestuaren Inbentarioa (Bilboko itsasadarreko elementuak).

Balorazio Batzordeak proiektua baztertzea erabaki du, Bilboko kultura-ondarearen katalogo horrek ez dakarrelako inolako berritasunik orain arte egindako katalogazio eta ikerketa lanen alorrean. Alde horretatik, egin nahi den fitxa katalografikoa jada Udalaren esku dago Kultura Ondarearen Zentroaren datu-baseetan.

Leintz-Gatzagako Udala:

Baldintza geoteknikoak eta egonkortasunerako baldintzak baloratzeko azterketa (udal planeamendua aldatzea eta egokitzea).

Balorazio Batzordeak proiektua baztertzea erabaki du, azterketa geoteknikoaren helburua delako udalerriaren hedapenaren barruan geroko urbanizazio edo eraikuntzako lanen bideragarritasuna baloratzea. Beraz, ezin du dirulaguntzarik jaso, ez baita nahitaezkoa planeamendua kultura-ondare babestuaren araubidera egokitzeko.

Meñakako Udala:

Kultura Ondarea Babesteko Katalogoa egitea.

Balorazio Batzordeak proiektua baztertzea erabaki du, udalerriko kultura-ondarearen katalogo horrek ez dakarrelako inolako berritasunik orain arte egindako katalogazio eta ikerketa lanen alorrean. Alde horretatik, egin nahi den fitxa katalografikoa jada Udalaren esku dago Kultura Ondarearen Zentroaren datu-baseetan.

Zeraingo Udala:

Aizpeako meategiko arkeologia lanak.

Balorazio Batzordeak erabaki du proiektua baztertzea, indusketa arkeologiko horiek ez daudelako jasota laguntzen deialdia egiten duen Agindu arautzailearen 22. artikuluan.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik