Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko uztailaren 24koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena egin eta produktu zeramikoak fabrikatzeko jarduerarako Ingurumeneko Baimen Bateratua ematen duena, Hernaniko udalerrian (Ibaiondo industrialdea) eta AMR Refractarios SA enpresak sustatua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4301
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/07/24
  • Argitaratze-data: 2013/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2007ko apirilaren 2an, Hiroshi Yamamoto jaunak, AMR Refractarios SA enpresaren izenean eta berau ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Hernaniko udalerrian (Ibaiondo industrialdea) produktu zeramikoak fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Hernaniko Udalari egindako hirigintza-txosten eskaera eta honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zituen:

AMR Refractarios enpresaren fabrika berriaren oinarrizko proiektua eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa (2007ko martxoa).

Laburpen ez-teknikoa (2007ko martxoa).

2007ko maiatzaren 16an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Hernaniko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kultura Sailei, Añarbeko Uren Mankomunitateari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Garapen Iraunkorrerako Departamentuei kontsultatu zien.

2007ko ekainaren 7an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2007ko uztailaren 23an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko irailaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, AMR Refractarios SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2007ko urriaren 10ean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2007ko urriaren 19an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko urriaren 21ean, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2007ko azaroaren 30ean Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Hernaniko Udalari, Añarbeko Uren Mankomunitateari, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kultura Sailei eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Garapen Iraunkorrerako Departamentuei, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko ekainaren 17an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa AMR Refractarios SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpen-proposamena gehituz.

2008ko uztailaren 7an AMR Refractarios SA enpresaren jakinarazpena jaso zuen ingurumen organoak, eta bertan, igorritako ebazpen-proposamenaren edukiarekin bat egiten zuela adierazi zuen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. AMR Refractarios SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena; saneamendu-sarera isurtzeko baimena; eta ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Era berean, eskumeneko beste administrazio eta organismo batzuk kasuan kasu txostenak luzatuz izandako parte-hartzea egiaztatuko da espedientean.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, AMR Refractarios SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, eta Hernaniko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak eskatu dira, espedientean agertzen den bezala.

Bestalde, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dute nahitaez Legearen 1. eranskinean jasota dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan burutu nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpenarekin amaitzen da, direlako proiektuak gauzatzeko edo, behar denean, baimentzeko, emango den ebazpenaren aurretik egingo dena.

Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikulua aplikatuz, autonomia erkidegoek ahaleginak egingo dituzte ingurumeneko baimen bateratuaren barruan dauden ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko erkidegoko araudian ageri diren jarduerak edota beste figura batzuk sartzeko, betiere horrelakorik eska badaiteke, eta horretarako eskumena autonomia erkidegoari badagokio.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aurreikuspenak betez, Ingurumen Organoak neurriak hartu ditu ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arloko jarduerak ingurumeneko baimen bateratuko prozeduraren barruan txertatzeko. Alde horretatik, prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen ondorio guztiak modu integratu batean aztertu dira, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumeneko arauen ikuspegitik, proiektuaren bideragarritasuna zehazteko. Integrazio hori garbi islatzen da ingurumeneko baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurretik proiektuaren gainean egiten den balioespen orokorrean. Ebazpen-proposamenean bezala, ebazpen honetan sartuta dago aipatutako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozesua. Horretarako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena egiten du bere lehenengo atalean, eta, ingurumen-ondorioetarako soilik, aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du; proiektua zein baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin bat.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abenduko BREF «Referent Document on Best Available Technique in the Ceramic Manufacturing Industry» txostenaren edukiak kontuan hartu dira.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko ekainaren 17an emandako ebazpen-proposamena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

Lehenengoa. Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldeko adierazpena egitea, AMR Refractarios SA enpresak Hernaniko udalerrian (Ibaiondo industrialdea) sustatutako produktu zeramikoak fabrikatzeko proiekturako, Ebazpen honetako Hirugarren atalean ezarritako baldintzak jarraituz.

Bigarrena. Hernaniko (Gipuzkoa) udalerriko Florida kaleko 60. zenbakian helbide soziala duen eta IFK: A-20015152 zenbakia duen AMR Refractarios SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Hernaniko udalerriko Ibaiondo industrialdean produktu zeramikoak fabrikatzeko jarduerarako, Ebazpen honetako Hirugarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 3.5 kategorian sartuta dago «Labean erreta produktu zeramikoak fabrikatzeko instalazioak, bereziki teilak, adreiluak, erregogorrak, azulejuak, edo apaindurako edo etxerako produktu zeramikoak, eguneko 75 tona baino gehiago ekoizteko gaitasuna dutenak, eta/edo 4 m3 baino gehiagoko labean erretzeko eta labeko 300 kg/m3-ko karga-dentsitateko gaitasuna dutenak» izenekoan.

AMR Refractarios SA enpresak bi motako oinarrizko eta ez-oinarrizko produktu erregogorrak fabrikatuko ditu, hurrenez hurren, konformatua (adreiluak eta bestelakoak) eta konformatu gabea (morteroa), magnesita, kromita, espinela eta grafitoa bezalako gai mineraletatik abiatuta.

Orokorrean, lehengaia soltean jasotzen da, 1.000 kg eta 2.000 kg-ko big-bag poltsetan eta zakutan. Prozesua lehengaia tobera pisatzailean bildu eta irauliz hasten da, eta bertatik, materiala uhal garraiatzailearen bidez birrintzeko eta ehotzeko zirkuituetara garraiatzen da. Behin materiala zirkuituan sartzen denean, lehenik eta behin errota jaurtitzaile batetik pasatzen da eta bertan birrindu egiten da. Ondoren, jasotzaile baten bidez materiala sailkatzen duen bahera garraiatzen da.

Sailkapena tamainaren arabera gauzatzen da, eta horrela, mugen barruan sartzen direnak biltegiratzeko toberara pasatzen dira eta gainerakoak zirkuitura itzultzen dira. Toberetako bakoitzak material eta granulometria mota bat du. Eragiketa guztiak automatizatuta daudenez, fabrikatu beharreko erregogor motaren arabera programatzen dira.

Birrindutako materiala tobera desberdinetan biltegiratzen da eta bertatik baskula-organ dosifikatzen da, osaketaren arabera. Baskula-orga karga-jasogailuaren bidez nahasgailuraino igotzen da eta bertan materiala iraultzen da. Nahasgailuaren gainean osagarriak eta aglomeratzaileak botatzen dira, eta nahasketa prentsatu ondoren, pieza gogortzea ahalbidetzen dute. Nahasketa prozesuaren ostean, masa prentsetara bidaltzen da uhal garraiatzailearen bidez.

Prozesu hau fabrikatu nahi den piezaren forma duten metalezko moldeak betetzean oinarritzen da. Prentsatu ondoren, pieza atera egiten da, eta eragile desmoldekatzaileak irtetea errazten du. Prentsatutako pieza lehortze-prozesutik pasatzen da lehortegietan eta egosi egiten da labeetan, edo bestela, soilik lehortze-prozesutik pasatzen da.

Lehortegira pasatzen diren piezak aurretik identifikatzen dira. Markatze-prozesuan pieza baten alde baten 5 cm-ko diametroa duen puntu bat edo hainbat puntu pintatzen dira. Prentsatzetik irten ondoren brotxa bidez aplikatzen diren pintura oretsuak dira. Prentsek funtzionatu dezaten, fluido hidraulikoa erabiltzen da. Zirkuitu hidraulikoa hozteko, zirkuitu itxian ura erabiltzen dute prentsek.

Lehorketa eta egosketa pieza gas naturaleko errekuntzaren bidez berotuz gauzatzen dira. Leku batera nahiz bestera bidaltzea materialaren araberakoa izaten da: grafitorik gabeko oinarrizko erregogorra 150 ºC-tan lehortzen da eta ondoren egosi egiten da (grafitoa duen materiala soilik egosi egiten da); eta oinarrizkoa ez den erregogorra (SN), berriz, lehortu egiten da, baina ez da egosten.

Arrabol dosifikatzaile baten bidez adreilu egosiaren gainean jarritako txantiloian aplikatuz markatzen dira pieza egosiak. Kalitateak identifikatzean datza eta piezak deskargatu ondoren egiten da. Pintura beltza brotxa bidez aplikatzen da pieza zehatz baten gainean. Biltegiratzeko gunean egiten da.

Lehorketaren ostean, eta hala badagokio, piezak egosi ostean, piezak mekanizatu egiten dira, artezteko makinen, zulagailuen eta zerren bidez. Piezen mekanizatua hozteko, zirkuitu itxiko ura erabiltzen da. Produktu bukatua enpresaren hainbat ataletan paketatzen da: orokorrean, lehortu eta egositako adreiluak lehorketa-egosketa gunean, adreilu arteztuak artezteko gunean eta SN produktua SN gunea izeneko lekuan.

Honako hauek dira prozesu osagarriak: Hozketa (prentsetako talde hidraulikoen hozketa eta piezaren hozketa mekanizazioan), tailer mekanikoa/mantentze-lanak, laborategi kimikoa eta mediku-zerbitzuak.

Konformazio-lerroaren urteko aurreikusitako produkzio-gaitasuna 27.595,4 tona da eta konformaziorik gabeko lerroarena, berriz, 62,16 tona.

Produkzio-prozesurako erabilitako energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira. Gasolioa orgatilentzat erabiltzen da eta urtean 30.000 litro kontsumitzen dira. Gas naturala lehortzeko eta egosteko labeetan beroa sortzeko erabiltzen da eta urtean 50.000.000 Kwh kontsumitzen dira. Bestalde, energia elektrikoa oro har fabrika osoan erabiltzen da eta urtean 5.200.000 Kwh kontsumitzen dira.

Ura industria-erabilerarako zein erabilera sanitariorako erabiltzen da eta gehiena udalaren saretik hartzen da.

Enpresan sortutako efluenteak honela sailkatzen dira: Hondakin-urak (prozesuko urak eta ur sanitarioak) eta euri-urak (estalkien zorrotetatik etorritakoak). Hondakin-urak (hozte-urak eta ur sanitarioak) Añarbeko Uren Mankomunitatearen kolektorearen sistemara isurtzen dira; euri-ur garbiak, berriz, zuzenean isurtzen dira Urumea ibaira.

Instalazioak atmosferara isurtzen duten 15 isurtze-foku ditu, eta honako hauek dira: birrinketa- eta ehoketa- zirkuituak (6), bola-errotak (2), tunel-labeak (4) eta lehortegiak (3).

Instalazioan sortzen diren hondakin esanguratsuenak, alde batetik, zerbitzu orokorren eragiketen ondorioz sortutako erregogorren eta plastikoen hondarrak dira, eta bestetik, SN mekanizazio-prozesuko araztegiko lohiak. Hondakin arriskutsuei dagokienez, mantentze-lanen eragiketetatik eta zerbitzu orokorretatik sortzen dira.

Oro har, biltegiratzeko sistemei, labe motei, labeetako hondar-beroa berreskuratzeari, bilketa-sistemei eta gasak ezabatzeari dagokionez, eta hauts-itxurako eragiketen kapsulatzeari dagokionez, produkzio-prozesuek teknika erabilgarri onenak barne hartzen dituzte, BREF «Referent Document on Best Available Technique in the Ceramic Manufacturing Industry. Dated December 2006» agirian jasotzen direnak. Beraz, ingurumena babesteari buruz kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren inguruan indarrean den araudian adierazitako helburu guztiak betetzen dira.

Hirugarrena. Honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea, AMR Refractarios SA enpresak Hernaniko udalerrian (Ibaiondo industrialdea) sustatutako produktu zeramikoak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko.

  1. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, AMR Refractarios SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

  2. Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluak aipatzen duen epea bi urtekoa izango da, Ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita. Eragin horietarako, sustatzaileak proiektua burutzen hasteko aurreikusitako data jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.

  3. Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

    1. Instalazioa eraikitzeko baldintza orokorrak.

    Ingurumen Sailburuordearen 2008ko apirilaren 21eko Ebazpenean xedatutakoa betetzearen kalterik gabe, ETORLUR, Gipuzkoako Lurra, SAU enpresari Hernaniko (Gipuzkoa) udalerriko Pedro Orbegozo altzairu-fabrika zaharraren zabortegiak betetako SU-24/2 esparruko lursailetan antzemandako kutsatzaileak dituzten materialak hondeatzeko baimena ematen zaio. Baimena lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzko otsailaren 4ko 1/2005 Legean araututako lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozeduraren alorrean eman zaio eta instalazioa eraikitzeko ondorengo zehaztapenak kontuan hartuko dira:

    1.1. Jarduketa-esparrua mugatzea.

  1. Obrak eta lurzoruaren okupazioa ekartzen duten eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan garatuko dira. Makinek eta ibilgailuek muga horietatik kanpo zirkulatzea ahalik eta gehien murriztuko da. Bereziki, proiektuaren lursailarekin mugakide den ibaiertzeko landaretza kaltetzea saihestuko da. Helburu horretarako, aipatu landaretzarekin mugakide den gunean ezarri beharreko lursaila zehazki mugatu eta balizatu behar da.

  2. Esparru horretatik kanpo ustekabeko eraginak sortuz gero, zuzentzeko eta leheneratzeko neurri egokiak aplikatuko dira, aurrez ebazpen honen C.1.10 atalean adierazitako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

  3. Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko gunea, hondeaketa-lurren eta hondakinen aldi baterako metaketak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatuko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko alderdiak xehetasunez adierazten dituen mugaketa egingo da kartografian. Mugatze hori Obra Zuzendaritzak onartu beharko du, aurrez Ebazpen honetako C.1.10 atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

    1.2. Ura babesteko neurriak.

  1. Obraren makina-parkearentzat bereizitako azalera eta horren mantentze-eremua drainatze naturaleko saretik isolatuko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema bat izango ditu, lurzorua eta ura olio eta erregaiekin ez kutsatzeko. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ez dira baimenduko adierazitako eremuetatik kanpo.

  2. Eraikuntza-fasea jalkin xeheak drainatze-sarera isurtzea minimizatuz egin beharko da. Horretarako, ura bideratzeko tresnak eta solido esekiak atxikitzeko sistemak proiektatu eta egingo dira, horietan obren ondoriozko ur kutsatua biltzeko.

    1.3. Hauts-isuriak gutxitzeko neurriak.

  1. Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza burutuko da, bai obrek erasandako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Pistak eta aldi baterako soil egongo diren eremuak ureztatzeko sistema bat egongo da.

  2. Obra-eremuetako irteeran ibilgailuak garbitzeko instalazioak izango dira. Instalazio horien ezaugarriak eta kokaleku zehatza ebazpen honen C.1.11 puntuak aipatzen duen agirian jaso beharko dira.

    1.4. Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

  1. Eraikuntza-fasean soinu-inpaktuak minimizatu egingo dira, bereziki etxebizitzei eragiten dietenak. Horrela, jatorrian zarata murrizteko obraren jardunbide egokiak aplikatuko dira, esaterako, obra-makinen eta ibilgailuen mantentze-lan orokorra eta ordutegien murrizketa.

  2. Obretan erabiltzen diren makinek aire zabalean erabiltzen diren makinen soinu-emisioei buruz indarrean dagoen legeria bete behar dute, eta batez ere, aire zabalean erabiltzen diren makina batzuk inguruan egiten dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan ezarritakoa eta gainerako arau osagarriak bete beharko dituzte.

    1.5. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

  1. Obretan sortutako hondakinak, hondeaketakoak, ebakiak, enbalajeak, erreuseko lehengaiak prestatzeko eragiketetan sortutakoak eta garbiketa-kanpainakoak barne, hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.

  2. Obran sortutako hondakin guztiak, horien balioztatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakin-balioztagune baimendu batera igorri beharko dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta aurrez horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

  3. Zabortegira eramateko hondakinak, hondakinak zabortegian uztea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren arabera eta 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiaren arabera kudeatuko dira. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, 16. artikuluarekin eta 1999/31/EEE Zuzentarauaren II. eranskinarekin bat.

  4. Lursailak betetzeko edo egokitzeko diren hondakinak azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

  5. Soberakin-gordailuak eraiki behar balira, azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan ezarritakoa betez, kasu bakoitzean soberakin-gordailuak instalatzeko proiektua idatzi behar litzateke, eta horren edukia Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuaren 1995eko otsailaren 15eko Aginduan zehaztutakora egokituko da (agindu hori hondakin geldoen edo geldoarazien instalazioen, betelanen edo lurra egokitzeko lanen proiektu tekniko edo txosten deskriptiboen edukiari buruzkoa da), eta baldintza hauek beteko ditu gainera:

    Aurreikusitako sarbideak, lehendik zeudenak edo egin beharrekoak.

    Gordailu bakoitzaren gehienezko hedadura seinaleztatzea.

    Gordailu guztietarako paisaia-leheneratze berezituaren diseinua.

    Proiektu horiek Ingurumen Sailburuordetzaren baimena behar dute.

  6. Sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

    Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu AMR Refractarios SA enpresak.

    Olio erabiliak kubeta edo segurtasun-sistema barruko andeletan gordeko dira aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte, andel nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik olioak sakabanatu daitezen saihesteko.

  7. Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Sistema horiek lan horien arduradunek kudeatuko dituzte, horiek izango baitira langileek sistemak zuzen erabiltzearen arduradunak. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatugabeak sortuko.

    Aurrekoaren haritik, berariazko eremu bat egokituko da olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak, etab. bezalako hondakin arriskutsuak biltegiratzeko instalazio estaliak jartzeko, eta horietatik bereiz, hondakin ez-arriskutsu eta geldoetarako berariazko edukiontziak jarriko dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, edukia lurrunketagatik edo jarioagatik galtzea saihesteko. Gainera, obran zehar sortutako hondakinak (bidoiak, etab.) biltzeko gailu estankoak instalatuko dira, eta horien izaeraren arabera banatuko dira, betiere garbigune horretan aldi baterako gorde aurretik.

  8. Obretan sortutako hondakinen ingurumeneko jarraipenaren txosten ulergarria egin beharko da, eta txosten horrek, indarrean dagoen legeriak jasotzen dituen hondakinak kontrolatzeko, jarraipena egiteko eta onartzeko agiriak jaso beharko ditu.

    1.6. Proiektua ezartzeko lur zatia betetzeko erabiliko diren materialen kontrola.

    Obrak burutzeko behar diren materialei dagokienez, ondorengo materialak baino ezingo dira erabili:

    Obra honen hondeaketatik sortutako materialak, Ingurumen Sailburuordeak 2008ko apirilaren 21ean emandako Ebazpenean jasotakoari jarraituz.

    Arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko hondakin beltzak, aurrez balioztatze-prozesu bat igaro dutenak, otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan ezarritako baldintzetan. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoan arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko hondakin beltzak balioztatu eta ondoren erabiltzeari buruzkoa da. Kasu honetan, une oro urpean egoten diren tokietan uztea saihestuko da, eta beste material geldo natural edo obren estrados-eremuetako betelanetan erabiltzea lehenetsiko da.

    Eraikuntza eta eraispeneko hondakinen balioztatzetik datozen agregakin sekundarioak.

    Agregakin naturalak.

    1.7. Kultura ondarea babesteko neurriak.

    Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatutakoa kaltetu gabe, obretan zehar arkeologia-izaerako aztarnarik aurkituko balitz, berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari, horrek behar diren neurriak har ditzan.

    1.8. Paisaia-integrazioa.

    Fabrika berria eraikitzeko proiektuak beharrezko aurreikuspenak izan beharko ditu fabrikari lotutako lursail eta instalazioetako paisaia egokitzeko, berau zonan integratzea errazagoa izan dadin.

    1.9. Obraren garbiketa eta akabera.

    Obra amaitu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotza egingo da, eta proiektuaren eragin-eremua obra-soberakinez guztiz garbi geratu beharko da.

    1.10. Ingurumenari buruzko aholkularitza.

    Obra amaitu arte eta horren berme-aldian zehar, obra-zuzendaritzak ingurumenaren, eta oro har, neurri babesle eta zuzentzaileen inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Gai horiei buruz baldintza-agiriak esleitzen dizkion funtzioekin lotuta obra-zuzendaritzaren ebazpenak, aholkularitza hori egiten duten adituek txostena egin aurretik eman beharko dira.

    1.11. Lan-programa diseinatzea.

    Kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek, ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira eta obra-zuzendaritzak espresuki onetsi beharko ditu, aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda. Ondoren lanak burutzeko programan txertatuko dira. Agiriak jarraian zehaztukoak dira:

  1. Kokapenari buruzko xehetasunak eta kontratistaren instalazioen areak eta hondakinak aldi baterako gordetzekoak, ebazpen honen C.1.1 eta C.1.5 ataletan aurreikusitakoaren arabera.

  2. Ebazpen honen C.1.2 atalean aurreikusitako solido esekiei eusteko gailuen xehetasunak eta kokapena.

  3. Ebazpen honen C.1.3 atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

    1.12. Jardunbide egokien kontrola obren garapenean zehar.

    Obrak garatu bitartean jardunbide egokien kontrol bat egingo da, arreta berezia jarriz eragindako azalerari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiak atxikitzeko gailuen funtzionamenduari, hautsa eta zarata egiteari, eta ebazpen honetan adierazitako beste alderdi batzuei.

    1.13. Obra-amaierako txostena.

    Sustatzaileak obra-amaierako txosten bat igorri beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Obretan zehar sortutako gorabeheren berri eman beharko da bertan, eta baita ebazpen honen ingurumenaren gaineko eraginaren azterketan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-mailaren, eta ingurumen organoak hondeaketako materialak zuzen kudeatzeko eskatutako neurrien berri ere.

    Txosten horretan proiektua burutzean sartutako aldaketa zehatzak, izan badira, zehazki dokumentatu beharko dira, horien ingurumen-ondorioen aldetik justifikatuz. Eraikitze-fasean zehar garatutako ingurumena zaintzeko programaren emaitzak eta hondeaketako materialen helmuga zehatza ere jasoko dira, horien kuantifikazioari eta karakterizazioari buruzko datuak barne.

    2. Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

    2.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    2.1.1. Baldintza orokorrak.

    AMR Refractarios SA instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

    Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

    Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta zainduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    2.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    AMR Refractarios SA instalazioak ondoko fokuak ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

    (Ikus .PDF)

    Bestalde, lehengaiak manipulatu eta biltegiratzeko eremuan isurtze barreiatuak sortzen dira. Isuritako kutsatzaileak partikula solidoak dira.

    16D, 17D eta 18D zenbakidun fokuak ez-sistematiko gisa katalogatzen dira, bakoitzaren funtzionamendu-denboraren iraupen osoa fabrikaren funtzionamendu-denboraren % 0.6 baita (% 5 baino txikiagoa) eta beti ordubeteko iraupena baino txikiagoa da.

    Atmosferara egiten diren isurtze-foku guztien (foku ez-sistematikoak barne) kokapena jasotzen duen planoa aurkeztu beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, irteera bakoitzaren UTM koordenatuak adieraziz. Isurtze-foku ez-sistematiko horien tximinien diametroa eta garaiera adierazi beharko dira.

    2.1.3. Isurtzeko muga-balioak.

    Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

    (Ikus .PDF)

    Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 ºK-ko tenperatura eta 101,3 kPa-eko presioa, gas lehorra eta % 18 (v) oxigenoa.

    Gehienez onar daitezkeen balioek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, industriak sortzen duen atmosferaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruz Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Aginduaren 21. artikuluan adierazitakoa onartuko da. Beraz, muga hauek kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango dira, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

    2.1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

    Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute Ebazpen honen C.2.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

    Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen puntura bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

    Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egin daitezen, beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

    Isurtze barreiatuak murrizteko xedearekin, lehengaiak leku estalian gordeko dira eta manipulazioak eta zamalanak egiterakoan partikulak isurtzea murrizteko gisa honetako neurriak hartuko dira: alturako isurketak saihestu, pisatzeko arazketa-sistemak dituzten sistema automatikoak jarri, edo deskargen abiadura murriztu, edo bestelako neurriak.

    2.2. Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

    2.2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

    (Ikus .PDF)

    2.2.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

    Isurketa: industria-urak eta erabilera higienikoko urak.

    (Ikus .PDF)

    2.2.3. Isurtzeko muga-balioak.

    Añarbeko Uren Mankomunitatearen «Saneamendu-sarera isurketak egiteko araudian» biltzen diren mugak eta baldintzak bete beharko dira, erakunde horrek egoki iritzitako zehaztasun, aldaketa eta salbuespenekin.

    Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

    2.2.4. Arazteko eta husteko instalazioak.

    Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako elementu hauek barne hartuko dituzte funtsean:

    Prentsak hozteko zirkuitu itxi bat.

    Mekanizazioko piezak hozteko zirkuitu itxia, ondorengo oinarrizko elementuetan oinarritzen den araztegiarekin.

    22,5 m3-ko ur zikinen andelera ponpaketa.

    3,2 m3-ko enbor-kono dekantagailua irabiatze mekanikoarekin eta malutapeneko erreaktiboen gehikuntzarekin.

    30 m3-ko lohien andel lodigarri-metatzailea.

    22,5 m3-ko ur berriak berrerabiltzeko andela.

    Automatismo- eta kontrol-sistema.

    Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, AMR Refractarios SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

    Kutxeta bat jarri beharko da eta kutxeta horrek lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzeneko lekuan kokatuko da.

    2.3. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

    Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira horien izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

    Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

    Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da, eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira balioztatzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

    Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

    Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako arauekin bat etorriz gauzatuko da.

    Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

    Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Hernaniko Udalean.

    2.3.1. Hondakin arriskutsuak.

    Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

    1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

    1. hondakina: «Merkuriozko pilak».

      Identifikazioa: A20015152/20019515/1/1.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6//A272//B4205.

      EHZ: 200133.

      Urtean sortutako kantitatea: 1 kg/urte.

      Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da, eta eraginkorragoa denez, taldeka biltzen dira; merkurioa bezalako metalak dituzten pilak dira.

      Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

    2. hondakina: «Pila alkalinoak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/2.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/11//H6/A272//B4205.

      EHZ: 200133.

      Urtean sortutako kantitatea: 1 kg/urte.

      Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

    3. hondakina: «Fluoreszenteak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/3.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6//A272//B4205.

      EHZ: 200121.

      Urtean sortutako kantitatea: 10 kg/urte.

      Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako lekuan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

    4. hondakina: «Koipez bustitako trapuak/eskularruak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/4.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S34//C51//H5//A272//B4205.

      EHZ: 150202.

      Urtean sortutako kantitatea: 1300 kg/urte.

      Xurgatzaileak eta ehunak biltzean sortzen da; olioz eta koipez bustitako trapuak, material xurgatzaileak eta abar dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

    5. hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/5.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A272//B4205.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 300 kg/urte.

      Ontzi hutsak jasotzean sortzen da. Olioak, pinturak, pinturaren gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, taladrina eta tinta eduki dituzten plastikozko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

    6. hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/6.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A272//B4205.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 500 kg/urte.

      Ontzi hutsak jasotzerakoan sortzen da; olioak, pinturak, pinturaren gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, taladrina eta tinta eduki dituzten metalezko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

    7. hondakina: «Taladrinak».

      Identifikazioa: A20015152/20019515/1/7.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//L9//C51//H5//A272//B4205.

      EHZ: 120109.

      Urtean sortutako kantitatea: 25 kg/urte.

      Mekanizazio-eragiketetan taladrina erabiltzerakoan hondakin gisa sortzen da; emultsio koipetsua da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

    8. hondakina: «Ekipo informatikoak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/8.

      Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6/18//H6/14//A272//B4205.

      EHZ: 160213.

      Urtean sortutako kantitatea: 50 kg/urte.

      Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzerakoan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da hondakin arriskutsuen biltegian.

    9. hondakina: «Disoluzio azidoak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/9.

      Hondakinaren kodea: Q7//D15//L27//C23//H8/14//A272//B4205.

      EHZ: 110106.

      Urtean sortutako kantitatea: 5 kg/urte.

      Nahasketetan gehigarri gisa erabilitako disoluzio azidoak erabiltzearen ondorioz sortzen da. Soluzio azidoak ditu. Bidoietan jasotzen da, hondakin bakoitzarentzat identifikatutako kutxa batean sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

    10. hondakina: «Hondakin arriskutsuz bustitako zerrautsa/sepiolita».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/10.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S34//C51//H5//A272//B4205.

      EHZ: 150202.

      Urtean sortutako kantitatea: 2500 kg/urte.

      Tailer mekanikoan sortzen da, mantentze-lanen prozesuaren baitan. 50 litroko metalezko bidoian biltegiratzen da.

    11. hondakina: «Kartoizko ontziak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/11.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C24//H5//A272//B4205.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 100 kg/urte.

      Ontzi hutsak biltzean sortzen da; soluzio azidoak eduki dituzten kartoizko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

    12. hondakina: «Beirazko ontziak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/12.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C23/24//H5//A272//B4205.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 5 kg/urte.

      Ontzi hutsak jasotzerakoan sortzen da; soluzio azidoak eta basikoak eduki dituzten beirazko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

    13. hondakina: «Olio hidrauliko erabilia».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/13.

      Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H6/14//A274//B0019.

      EHZ: 130110.

      Urtean sortutako kantitatea: 3000 kg/urte.

      Makinetan olioa birjartzeko lanetan sortzen da; olio hidrauliko erabiliak dira.

      Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

    14. hondakina: «Erretxinak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/14.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//P13//C41//H6//A274//B0019.

      EHZ: 080409.

      Urtean sortutako kantitatea: 1000 kg/urte.

      Erabili ezin diren erretxinak kentzean sortzen da. Konposatu organiko aromatikoak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

    15. hondakina: «Hondakin biosanitarioak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/15.

      Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A270//B0019.

      EHZ: 180103.

      Urtean sortutako kantitatea: 1 kg/urte.

      Zerbitzu Medikua azpiprozesuan sortzen da; hondakin ebakitzaileak eta zorrotzak dira. Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio baimendutako kudeatzaileari.

    16. hondakina: «Pinturak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/16.

      Hondakinaren kodea: Q8//R13//P12//C41//H6//A272//B0019.

      EHZ: 080111.

      Urtean sortutako kantitatea: 5 kg/urte.

      Erabili ezin den pintura erretiratzean sortzen da. Konposatu organiko aromatikoak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

    17. hondakina: «Pintura-kabinaren iragazkiak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/17.

      Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//H5//A272//B4205.

      EHZ: 150202.

      Urtean sortutako kantitatea: 25 kg/urte.

      Lehorketa- eta egosketa-prozesuan sortzen da. Zorroa duen big-bag poltsan gordetzen da.

    18. hondakina: «Argizariak eta koipeak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/18.

      Hondakinaren kodea: Q7//D15//P19//C51//H5//A274//B0019.

      EHZ: 120112.

      Urtean sortutako kantitatea: 200 kg/urte.

      Tailer mekanikoan eta mantentze-lanen tailerrean sortzen dira. 50 litroko metalezko bidoian ontziratzen da hondakina.

    19. hondakina: «Garbiketako likido urtsuak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/19.

      Hondakinaren kodea: Q8//D9//L9//C51//H5//A274//B0019.

      EHZ: 120301.

      Urtean sortutako kantitatea: 1000 kg/urte.

      Tailer mekanikoan sortzen da eta 1.000 litroko plastikozko GRGan gordetzen da.

    20. hondakina: «Lehengai zaharkituak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/20.

      Hondakinaren kodea: Q3//D15//S40//C24//H8//A272//B0019.

      EHZ: 160508.

      Urtean sortutako kantitatea: 200 kg/urte.

      Biltegiratzean, sailkapenean, birrinketan eta laborategi kimikoan sortzen da. Jatorrizko ontzietan gordetzen dira, zorroa duten big-bag-etan.

    21. hondakina: «Laborategiko erreaktiboak».

      Identifikazioa: A20015152/ 20019515/1/21.

      Hondakinaren kodea: Q3//R13//L/S40//C23/24//H6/8//A272//B0019.

      EHZ: 160506.

      Urtean sortutako kantitatea: 100 kg/urte.

      Laborategi kimikoan sortzen dira. Jatorrizko ontzietan gordetzen dira, zorroa duten big-bag-etan.

      1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

      2. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

      3. Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

      4. Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

      5. Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

      6. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      7. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. AMR Refractarios SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

      8. Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

      9. AMR Refractarios SA enpresak sortutako olio erabilia kudeatu beharko du, ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz.

      10. Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa-sistema bateratu bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu AMR Refractarios SA enpresak.

      11. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

      12. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. AMR Refractarios SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

      1. AMR Refractarios SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

      2. Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

      1. Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarrietako bete dadin, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, AMR Refractarios SA enpresak neurri zuzentzaileak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

      2. Aurreko f), g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

        2.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

        (Ikus .PDF)

      1. Araztegiko lohiei dagokienez, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen Europako hondakinen zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako C.2.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

      2. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

      3. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezingo dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

      4. Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. AMR Refractarios SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

      5. Halaber, azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak baimendutako zabortegi batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

      6. Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

      7. Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, erakundeentzako IKS-L03 Sistemaren bertsioa erabilita.

        2.4. Lurzorua babesteko baldintzak.

        Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean jasotako betebeharrak betez, lurzoruaren aurretiazko egoera txostena aurkeztu beharko da eta bertan jasotako prebentziorako eta kontrolerako neurriak eta gomendioak beteko dira.

        2.5. Zaratari buruzko baldintzak.

        Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

      1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

      2. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

      3. Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

        Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko eremuetako zarata-maila.

      4. Ingurumena Zaintzeko Programa.

        Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

        1. Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

      1. AMR Refractarios SA enpresak isurtzeak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

        (Ikus .PDF)

        Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (BKE) batek egin beharko ditu, eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko dute: IT-DPECA-EA-IPPC-11. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

      2. Lortutako emaitzen erregistroa.

        Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotuak erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Agiri horiek eguneratuta egongo dira, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dituzte.

        2. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

        Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

        (Ikus .PDF)

        3. Zarataren kontrola.

        Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioak egindako proposamenari jarraituz, jarduera hasten denean eta aldaketa esanguratsuak gertatzen direnean, kontrolak egingo dira, hartuko diren neurri teknikoen baliotasuna bermatzeko, bai eta ingurumena zaintzeko programan adierazten diren fokurik garrantzitsuenen eragin negatiboenak murrizteko ere.

        Gainera, jarduera garatzen den lursailaren kanpoko baldintza akustikoak sei hilabetean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Jardueraren lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

        Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Ebazpen honen D.5 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari erantsiko zaio proposamena.

        4. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

        Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

        5. Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

        Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

        Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

      1. Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

        1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

        Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurtzeen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

        2. Jarduera uztea.

        Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: otsailaren 4ko 1/2005 Legea (2626 epigrafea: Produktu zeramiko erregogorren fabrikazioa), eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, AMR Refractarios SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

        3. Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

        Oinarrizko Proiektuan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

      1. Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

        Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

        Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

        Halaber, atmosferara eta uretara egindako isurtzeak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

        Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten den bitartean; behar bezala kudeatuko dira edo baimendutako zabortegi batera eramango dira. Hala badagokio, hondoan hustubiderik ez duten gordailu iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Gordailu edo putzuen hondoetan pilatutako solidoak ez dira inolaz ere euri-isurketaren ondorioz ibilgu publikoko urak kutsa ditzaketen guneetan utziko.

        Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.

      2. Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

      3. Besteak beste, olio hidrauliko erabilia, hondakin arriskutsuz bustitako zerrautsa/sepiolita, koipez bustitako trapuak/eskularruak, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

      4. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

      5. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

      6. Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

      7. Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

      8. Gorabehera gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

        Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, AMR Refractarios SA enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

        Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

        Gertakari mota.

        Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

        Iraupena.

        Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

        Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

        Eragindako kalteen balioespena.

        Hartutako neurri zuzentzaileak.

        Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.

        Prebentziozko neurriak edo neurri zuzentzaileak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

      9. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

      10. Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

      1. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

      2. Urtean behin AMR Refractarios SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

        Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak edo/eta ingurumen-prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

        Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

        Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

      3. Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

        Era berean, proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Testu Bateginari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

        Laugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honen hirugarren ataleko ondoko puntuetan ezarritako baldintzak betetzen direla: C.1.13 (obra-amaierako txostena); C.2.1.2 (isurtze-fokuen kokapen planoa eta UTM koordenatuak); C.2.3.1.f) eta C.2.3.2.e) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); C.2.3.1.n) eta C.2.3.2.g) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro eredua); D.1.b) (isurtze atmosferikoen neurketen erregistro-eredua); D.5 (ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); E.1 (programatutako geldialdietan sortzen diren isurtze eta hondakinen balioespena); E.3.a) (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); E.3.b) (mantentze-lanen erregistro-eredua); E.3.e) (biltegiratzeari buruzko baldintzak betetzen direla dioen egiaztagiria); E.3.f) (larrialdi-egoeran berehala jarduteko erabilgarri dauden materialen ezaugarriak eta kuantifikazioa); E.3.g) (kubetak husteko protokoloa) eta E.3.j) (suteen aurkako araudia betetzen dela adierazten duen ziurtagiria).

        Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko ditu «as built» proiektua eta baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

        Atal honetan aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko 30 hilabete egongo dira ebazpen hau eman den egunetik kontatzen hasita.

        Bosgarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

        Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

        Seigarrena. Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

        Zazpigarrena. AMR Refractarios SA enpresak ebazpen honen xede den produktu zeramikoak fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

        Zortzigarrena. Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

        Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako laugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

        AMR Refractarios SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

        Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

        Bederatzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea AMR Refractarios SA enpresari, Hernaniko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

        Hamargarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

        Hamaikagarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

        Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 24a.

        Ingurumeneko sailburuordea,

        IBON GALARRAGA GALLASTEGI.