Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 13koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena egin eta Bionor Berantevilla SLU enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematen diona, Berantevillako udalerrian (Araba) biodiesela ekoizteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 2979
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/05/13
  • Argitaratze-data: 2011/06/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria

Testu legala

2006ko abenduaren 28an, Luis Ferreiro jaunak, Bionor Transformación, SA enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Berantevillako (Araba) udalerrian biodiesela fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Berantevillako Udalak eman zuen aldeko hirigintza-txostena (2006ko urriak 26) eta dokumentazio tekniko hau aurkeztu zituen:

Proiektu teknikoa eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa (2006ko abendua).

Laburpen ez-teknikoa (2006ko abendua).

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Bionor Transformación, SA enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena zuen, 2003ko urtarrilaren 16koa. Baimena olio erabilietatik biodiesela ekoizteko jarduerarako eman zitzaion. Halaber, enpresa sustatzaileak hondakin ez-arriskutsuak baliotzeko baimena, 2003ko uztailaren 22koa, eta hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena, 2006ko irailaren 1ekoa, zituen. Era berean, Berantevillako Udaleko saneamendu-sareetara konektatzeko eta isurtzeko baimena zuen.

2007ko urtarrilaren 23an eta martxoaren 7an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkien, ingurumen organoaren bidez proiektua eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa jendaurrean jartzeko izapidea adosteari dagokionez.

2007ko otsailaren 15ean, sustatzaileak jardueraren titulartasunaren aldaketaren berri eman zuen eta izapideak Bionor Berantevilla, SLU enpresaren izenean jarraitzea eskatu zuen.

Ingurumen organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko apirilaren 12an, uztailaren 19an eta urriaren 16an; espedientea 2007ko urriaren 30ean osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2008ko urtarrilaren 7an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Bionor Berantevilla, SLU enpresak sustatutako proiektua eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2008ko urtarrilaren 28an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, hainbat alegazio aurkeztu direla egiaztatu da, eta ebazpenarekin batera doan eranskinean jaso dira modu laburtuan.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ingurumen organoak 2008ko apirilaren 8an txostenak eskatu zizkien Berantevillako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kultura Sailei, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Departamentuari, eta 2008ko apirilaren 29an, berriz, Ebroko Ur Konfederazioari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko apirilaren 29an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Bionor Berantevilla, SLU enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituz.

2008ko maiatzaren 6an sustatzaileak idatzi bat aurkeztu zuen Ingurumeneko Baimen Bateratua igortzea eskatuz, eta dagozkion baimenak izan bezain laster aurreikusitako zabaltze-lanak abiatzeko asmoaren berri eman zuen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Bionor Berantevilla, SLU enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortu eta kudeatzeko baimena, hondakin ez-arriskutsuak sortzeko baimena, ibilgura isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Baldintza teknikoak aplikatuz, Bionor Berantevilla, SLU enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuak barne hartu ditu Euskal Herriko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Berantevillako Udalaren eta Osasun Publikoko Arabako Zuzendariordetzaren txostenak.

Bestalde, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dute nahitaez, Legearen 1. eranskinean jasota egon eta Euskal Autonomia Erkidegoan burutu nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenarekin amaitzen da, direlako proiektuak gauzatzeko edo, behar denean, baimentzeko, emango den ebazpenaren aurretik egingo dena.

Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikulua aplikatuz, autonomia erkidegoek ahaleginak egingo dituzte ingurumeneko baimen bateratuaren barruan dauden ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko erkidegoko araudian ageri diren jarduerak edota beste figura batzuk sartzeko, betiere horrelakorik eska badaiteke, eta horretarako eskumena autonomia erkidegoari badagokio.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aurreikuspenak betez, ingurumen organoak neurriak hartu ditu ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arloko jarduerak ingurumeneko baimen bateratuko prozeduraren barruan txertatzeko. Alde horretatik, prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen ondorio guztiak modu bateratuan aztertu dira, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumeneko arauen ikuspegitik, proiektuaren bideragarritasuna zehazteko. Integrazio hori garbi islatzen da ingurumeneko baimen bateratua emateko ebazpenaren aurretik proiektuaren gainean egiten den balioespen orokorrean. Ebazpen honetan sartuta dago aipatutako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozesua. Horretarako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egiten du bere lehenengo atalean, eta, ingurumen ondorioetarako soilik, aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du; proiektua zein baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin modu koherentean bat eginez.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan, teknika erabilgarri onenez gain, ondorengoak hartu dira kontuan: hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legean ezarritako neurri eta baldintzak, eta ontzien eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen garapena eta betearazpenerako Erregelamendua onartzen duen apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua.

Espedienteko txostenak eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Bionor Berantevilla, SLU enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 29an emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikatzeko den gainerako araudia,

Lehenengoa. Bionor Berantevilla, SLU enpresak Berantevillako udalerrian sustatutako biodiesela ekoizteko jarduera zabaltzeko Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldeko adierazpena egitea, Ebazpen honetako Hirugarren atalean ezarritako baldintzak jarraituz.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpen hau egiteak ez dio kalterik egiten euskal kultura ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 13. artikuluak xedatutako Kultura Ondarearen babesari buruz eskumena duen erakundeak egindako txostenaren izapidetzearen emaitzari.

Halaber, Ingurumeneko sailburuordeak 2003ko urtarrilaren 9an emandako ebazpenaren bidez «Bionor Transformación, SA enpresak Berantevillako udalerrian sustatutako biodiesel instalaziorako proiektua»-ren ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena aldatu egiten da. Horrela, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpen honek jasotako baldintzak Bionor Berantevilla, SLU enpresak Berantevillan duen instalazioan garatutako biodiesela ekoizteko jarduera osora hedatzen dira.

Bigarrena. Berantevillako udalerriko Lacorzanilla industrialdea, LZ-2, 8, 9 eta 10 lursailetan helbide soziala eta IFK: B-01415694 zenbakia duen Bionor Berantevilla, SLU enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematea, Berantevillako udalerrian biodiesela ekoizteko jarduerarako eta Ebazpen honetako Hirugarren atalean ezarritako baldintzak jarraituz.

Era berean, Ingurumeneko Baimen Bateratu hau eman da, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 19. artikuluaren arabera, Arroko Erakundeak landu beharreko txostenaren emaitzei kalterik egin gabe.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 4.1.b kategorian sartuta dago, «Baseko produktu organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak, hala nola: hidrokarburo oxigenatuak, alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak, azetatoak, eterrak, peroxidoak, erretxinak eta epoxidoak» izenburupean.

Fabrika Berantevillako udalerrian kokatzen da eta jarduera nagusia landare-olioetatik abiatuta eta alkohol batekin (metanola) esterifikazio-erreakzio baten bidez, metil esterra, biodiesel bezala ezaguna dena, ekoiztea da. Gainera, jateko olio eta koipe erabiliak erabiliko dira. Instalazioaren urteko guztizko produkzio-ahalmena 130.000 tona izango da. Metil esterraz gain, bi hidrokarburo oxigenatu berri ekoitziko dira: glizerina eta gantz-azidoak.

Biodiesela fabrikatzeko behar den erreakzioa, funtsean metanolarekin triglizeridoen erreakzioaren bidez metil esterrak produzitzean oinarritzen da. Biodiesela landare-olioetatik abiatuta ekoizten da, erabiliak edo finduak izanda ere, eta aurretiaz lehortu egin behar dira. Olio erabilien kasuan, gainera, aldez aurretik solidoak bereizi egiten dira zentrifugazioaren bidez eta lehen esterifikazio-fase azidoa jasaten dute, erreakzio-prozesu nagusiaren aurretik gantz-azido kopurua murriztu ahal izateko. Bestalde, lortzen den esterrak hainbat bukaerako finketa-prozesu jasaten ditu (metanol-kentzea, garbiketa eta lehortzea).

Transesterifikazio-erreakzioan eskuratzen den glizerina gordina tratatu egiten da, ondoren merkaturatzeko; horretarako, zirkulazio artifizialeko lurrungailuan eta geruza fineko destilatzailean gauzatzen den destilazioaren aurreko kontzentrazio-instalazio bat du fabrikak.

Erreakzioaren soberako metanola berreskuratu egiten da prozesuan berrerabili ahal izateko. Horretarako, beharrezkoa da destilatze- eta kontzentrazio-etapetan sortutako ura/metanola lurrunak biltzea eta tratatzea, likidoan ezabaketa-instalazio baten bidez (scrubber).

Instalazioan ondorengo energia-iturriak erabiltzen dira: energia elektrikoa prozesuaren lan desberdinetan (4.500 MWh/urtean) eta gasolioa lurrun eta olio termikoaren galdarentzat (5.130 m3/urtean). Oraingoz ez da beste erregai batzuk erabiltzea aurreikusten, hala nola, glizerina edo soberako gantz-azidoak. Halaber, udal-saretik datorren ura kontsumitzen da eta erabili aurretik, prozesuan eta lurrun-galdaren eta hozte-dorrearen purgatzeak birjartzerakoan tratatu egin behar da.

Fabrikak airera egiten dituen isurtze nagusiak biodiesela ekoizteko prozesuaren unitateen haizatzeetatik eta errekuntza-prozesuei lotutako fokuetatik (lurrun eta olio termikoaren galdarak) datoz. Gainera, metanola eta sodio metilatoa biltegiratzeko andelen noizean behin gertatzen diren haizatzeak eta metanola kargatzeko guneetan sortzen diren isurtze barreiatuak aipatu behar dira. Instalazioak isurtze-foku hauei lotutako arazte-sistema desberdinak ditu: azpihoztutako uraren bidezko kondentsazio-sistema, presiozko-hutseko balbulak, toberen itxitura estankoak, lurrun-sorgailu bikoiztuak eta olio termikoaren galdara bikoiztuak.

Fabrikan uretara doazen hiru efluente-mota sortzen dira: industria-urak (galdaren purgatzeetatik, hozte-dorreen purgatzeetatik, olioaren zentrifugazioaren hondoen kontzentrazioaren tratamenduetatik, glizerina gordina eta eiektoreen kontzentrazio-etapetatik datozenak), aldez aurretik hondakin-uren araztegian araztu ondoren, industrialdearen sarera isurtzen direnak; industrialdearen saneamendu-sarera bideratzen diren ur sanitarioak; eta euri-urak, hidrokarburoen bereizle batetik pasatu ondoren, industrialdearen euri-uren sarera bideratzen direnak. Azken hau, Ayuda eta Zadorra ibaien elkargunera isurtzen da.

Halaber, hondakin arriskutsuak sortzen dira eta bereziki, olioa transesterifikazio-prozesuaren ondorioz biodiesel bihurtzean (hidrokarburoak dituzten hondakinak), hondakin-uren tratamenduan (olio eta koipeen nahasketak) eta zerbitzu orokorretan sortzen dira. Hondakin ez-arriskutsu nagusiak produkzio-prozesuan (ikatz aktibo erabilia, gatzak, galdaren errautsak eta zepak, etab.), efluenteen arazketan (araztegiko lohiak, ikatz aktibo erabilia, etab.) eta zerbitzu orokorretan sortzen dira.

Proiektuan aurreikusitako produkzio-prozesuek teknika erabilgarri onenak osatzen edo barruan hartzen dituzte. Honela, osotasunean ingurumena babesteko helburuak betetzen dituzte, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruz indarrean den araudian adierazitakoari jarraituz.

Hirugarrena. Honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea Bionor Berantevilla, SLU enpresak Berantevillako udalerrian sustatutako biodiesela ekoizteko jarduera ustiatzeko:

  1. Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila (600.000) euroko zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

    Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratuko da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

  2. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Bionor Berantevilla, SLU enpresak aldaketa horien berri emango du.

  3. Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluak aipatzen duen epea bi urtekoa izango da, Ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita. Ondorio horietarako, sustatzaileak proiektua gauzatzen hasteko aurreikusitako data jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.

  4. Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

    1. Eraikitzeko baldintza orokorrak.

    1.1. Jarduketa-esparrua mugatzea.

  1. Obrak nola lurzoruaren okupazioa ekartzen duten eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan garatuko dira. Makinek eta ibilgailuek muga horietatik kanpo zirkulatzea ahalik eta gehien murriztuko da.

  2. Esparru horretatik kanpo ustekabeko eraginak sortuz gero, zuzentzeko eta leheneratzeko neurri egokiak aplikatuko dira, aurrez ebazpen honen D.1.10 atalean adierazitako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

  3. Obrarako sarbideak, makina-parkea, obraren materialak aldi baterako gordetzeko gunea, hondeaketa-lurren eta hondakinen aldi baterako metaketak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan jaurtiko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko alderdiak xehetasunez adierazten dituen mugaketa egingo da kartografian. Mugatze hori Obra Zuzendaritzak onartu beharko du, aurrez Ebazpen honetako D.1.10 atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

    1.2. Ura babesteko neurriak.

  1. Obraren makina-parkearentzat bereizitako azalera eta haren mantentze-eremua drainatze naturaleko saretik isolatuko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema bat izango ditu, lurzorua eta ura olio eta erregaiekin ez kutsatzeko. Erregaien zamalanak, olio aldaketak eta tailerreko jarduerak ez dira baimenduko adierazitako guneetatik kanpo.

  2. Eraikuntza-fasea, jalkin xeheen isurtzea drainatze-sarera minimizatuz egin beharko da. Horretarako, ura bideratzeko tresnak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, horietan obren ondoriozko ur kutsatua biltzeko. Instalazio horien ezaugarriak eta kokaleku zehatza Ebazpen honen D.1.11 puntuak aipatzen duen agirian jaso beharko dira.

    1.3. Hauts-isurtzeak gutxitzeko neurriak.

  1. Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza burutuko da, bai obrek erasandako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Pistak eta aldi baterako soil egongo diren eremuak ureztatzeko sistema bat egongo da.

  2. Obra-guneetako irteeran ibilgailuak garbitzeko instalazioak izango dira. Instalazio horien ezaugarriak eta kokaleku zehatza Ebazpen honen D.1.11 puntuak aipatzen duen agirian jaso beharko dira.

    1.4. Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

    Zonabanatze akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluak xedatutakoaren arabera, obra-garaian erabilitako makinek aire zabaleko erabilera duten makinen soinu-emisioei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako aginduak bete beharko dituzte, eta bereziki, aplikatzea dagokienean, kanpoan erabiltzen diren hainbat makinek ingurumenean sortutako zarata arautzen duen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa eta arau osagarriak bete beharko dituzte.

    1.5. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

  1. Obretan sortutako hondakinak, hondeaketakoak, ebakiak, enbalajeak, erreuseko lehengaiak eta garbiketa-kanpainakoak prestatzeko eragiketetan sortutakoak barne, hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.

  2. Obran sortutako hondakin guztiak, horien baliotzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakin-baliotzaile baimendu bati igorri beharko zaizkio. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

  3. Zabortegira eramateko hondakinak, hondakinak zabortegian uztea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren arabera eta 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiaren arabera kudeatuko dira. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, 16. artikuluarekin eta 1999/31/EEE Zuzentarauaren II. eranskinarekin bat.

  4. Lurrak betetzeko edo egokitzeko hondakinak hondakin geldo eta geldoarazien kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

  5. Lur-mugimenduak hasi aurretik, proiektua ezarriko den lursaileko materialen karakterizazio bat egingo da, material horien izaera eta helmuga egokiena zehaztearren, lursailean bertan betelanetarako erabiltzeko izan, zein beste erabilera baterako edo lursailetik kanpo ezabatzeko izan.

    Karakterizazio horren emaitzak eta material horiek kudeatzeko proposamena lur-mugimenduak hasi aurretik igorriko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

    Materialak betelanetan edo lursailak egokitzeko lanetan uztea, material horien eduki kutsagarriak lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean jasotako EBA-A ebaluazio-balio adierazleen azpitik badaude bakarrik baimenduko da.

    Hondeaketa amaitu ondoren, ingurumen organoari egindako lanak eta material horien ingurumen-jarraipenaren emaitzak jasotzen dituen txosten bat igorriko zaio.

  6. Soberakin-gordailuak eraiki behar balira, azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan ezarritakoa betez, kasu bakoitzean soberakin-gordailuak instalatzeko proiektua idatzi behar litzateke, eta horren edukia Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumeneko sailburuaren 1995eko otsailaren 15eko Aginduan zehaztutakora egokituko da (agindu hori hondakin geldoen edo geldoarazien instalazioen, betelanen edo lurra egokitzeko lanen proiektu tekniko edo txosten deskriptiboen edukiari buruzkoa da), eta baldintza hauek beteko ditu gainera:

    Aurreikusitako sarbideak, lehendik zeudenak edo egin beharrekoak.

    Gordailu bakoitzaren gehienezko hedadura seinaleztatzea.

    Gordailu guztietarako paisaia-leheneratze berezituaren diseinua.

    Proiektu horiek Ingurumen Sailburuordetzaren baimena behar dute.

  7. Sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

    Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa-sistema bateratu bat ezartzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Bionor Berantevilla, SLU enpresak.

    Olio erabiliak kubeta edo segurtasun-sistema barruko gordailuetan gordeko dira aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte, gordailu nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik olioak sakabanatzea saihesteko.

  8. Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Sistema horiek lan horien arduradunek kudeatuko dituzte, horiek izango baitira langileek sistemak zuzen erabiltzearen arduradunak. Bereziki, erregai eta produktuak gordetzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatugabeak sortuko.

    Aurrekoaren haritik, berariazko gune bat egokituko da olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak, etab. bezalako hondakin arriskutsuak gordetzeko instalazio estaliak jartzeko, eta halaber, horietatik bereiz, hondakin ez-arriskutsu eta geldoetarako berariazko edukiontziak jarriko dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, edukia lurrunketagatik edo isurtzeagatik galtzea saihesteko. Era berean, obran barrena, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak, eta abar.) ezarriko dira, eta horiek, beren izaeraren arabera sakabanatuko dira, aurretiaz aipatutako puntu garbi horretan behin-behinean biltegiratuta egonda.

    1.6. Proiektua ezartzeko lursaila betetzeko erabiliko diren materialen kontrola.

    Obrak burutzeko behar diren materialei dagokienez, ondorengo materialak baino ezingo dira erabili:

    Obra honetako hondeaketako materialak, Ebazpen honetako D.1.5 atalak aipagai duen karakterizazioaren emaitzaren arabera.

    Arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko hondakin beltzak, aurrez baliotze-prozesu bat igaro dutenak, otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan ezarritako baldintzetan. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoan arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko hondakin beltzak baliotu eta ondoren erabiltzea arautzen du. Kasu honetan, une oro urpean egoten diren tokietan uztea saihestuko da, eta beste material geldo natural edo obren estrados-zonetako betetze-lanetan erabiliko dira.

    Eraikuntza eta eraisketako hondakinen baliotzetik datozen agregakin sekundarioak.

    Agregakin naturalak.

    1.7. Kultura ondarea babesteko neurriak.

    Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatutakoa betetzeaz gain, obrek irauten duten bitartean izaera arkeologikoko aztarnaren bat aurkitzen badute, Arabako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko zaio berehala, eta honek adieraziko du zein neurri hartu behar diren.

    1.8. Paisaia-integrazioa.

  1. Fabrika zabaltzeko eraikitze-proiektuak beharrezko aurreikuspenak izan beharko ditu fabrikari lotutako lursail eta instalazioetako paisaia egokitzeko, hori zonan integratzea errazagoa izan dadin.

  2. Obrak eragindako inguru guztiak berrituko dira, bai proiektua ezartzeko lursailean daudenak, bai zerbitzu-sareak burutzeko behar direnak.

  3. Ingurumena berritzeak landare-estalkia izateko moduko espazioak birlandatzea barne hartuko du.

  4. Ereite eta landaketen mantentze-lanak egin beharko dira, hau da, azaletik aitzurtu, ongarritu, ureztatu eta hutsarteak bete.

    1.9. Obraren garbiketa eta akabera.

    Obra amaitu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat burutuko da, eta proiektuaren eragin-eremua obra-soberakinez guztiz garbi geratu beharko da.

    1.10. Ingurumenari buruzko aholkularitza.

    Obra amaitu arte eta horren berme-aldian zehar, obra-zuzendaritzak ingurumenaren, eta oro har, neurri babesle eta zuzentzaileen inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Gai horiei buruz baldintza-agiriak obra-zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak aholkularitza hori egiten duten adituek txostena egin aurretik eman beharko dira.

    1.11. Lan-programa diseinatzea.

    Kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek, Ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko direnak, obra-zuzendaritzak espresuki onetsi beharko ditu, aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda, eta lanak burutzeko programan txertatuko dira. Jarraian zehaztukoak dira agiriak:

  1. Kokapenari buruzko xehetasunak eta kontratistaren instalazioen areak eta hondakinak aldi baterako gordetzekoak, Ebazpen honen D.1.1 eta D.1.5 ataletan aurreikusitakoaren arabera.

  2. Ebazpen honen D.1.2 atalean aurreikusitako solido esekiei eusteko gailuen xehetasunak eta kokapena.

  3. Ebazpen honen D.1.3 atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

    1.12. Jardunbide egokien kontrola obren garapenean zehar.

    Obrak garatu bitartean jardunbide egokien kontrol bat egingo da, arreta berezia jarriz eragindako azalerari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko gailuen funtzionamenduari, hautsa eta zarata egiteari, eta Ebazpen honetan adierazitako beste alderdi batzuei.

    1.13. Obra-amaierako txostena.

    Sustatzaileak obra-amaierako txosten bat igorri beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Obretan zehar sortutako gorabeheren berri eman beharko da bertan, eta Ebazpen honen ingurumenaren gaineko eraginaren azterketan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-mailaren, eta ingurumen organoak hondeaketako materialak zuzen kudeatzeko eskatutako neurrien berri.

    Txosten horretan proiektua burutzean sartutako aldaketa zehatzak, izan badira, zehazki dokumentatu beharko dira, horiek ingurumen-ondorioen aldetik justifikatuz. Eraikitzeko fasean zehar garatutako ingurumena zaintzeko programaren emaitzak eta hondeaketako materialen helmuga zehatza ere jasoko dira, horien kuantifikazioari eta karakterizazioari buruzko datuak barne.

    2. Olio erabiliak hartu, manipulatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak.

    Bionor Berantevilla, SLU enpresak biodiesela fabrikatzeko olio erabiliak baliotuko ditu; halaber, glizerina eta gantz-azidoak sortuko ditu.

    Instalazioan baliotzea egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira. Gainera, horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen dira.

    Instalazioan tratatu beharrekotzat jotzen den olio erabili berri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, horrek onets dezan, eta behar izatekotan, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.

    Olio erabili zehatz bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Bionor Berantevilla, SLU enpresak onarpenaren egiaztagiria igorriko dio titularrari, onespenaren baldintzak ezartzen dituena.

    2.1. Hondakin onargarriak.

    Biodiesela ekoizteko instalazioan tratatu beharreko hondakinak, baliotzeko eragiketak eta hondakinen zerrendak argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bitartez aditzera ematen den Europako Hondakinen Zerrendakoak dira, eta honako epigrafea dute:

    Udal-hondakinak: 20 01 25 Jateko olio eta koipeak.

    Instalazioan inolaz ere ez dira onartuko Ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edo hondakin onargarrien artean adierazitakoak izanik ere, bestelako hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

    2.2. Olio erabilien sarrera-kontrola.

    Fabrikara baliotzera iristen diren olio erabilien kontrol bat egin beharko da, horiek Ebazpen honetako baldintzen arabera fabrikan onartuko direla bermatzeko.

    Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetza honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

    2.3. Zamalanak.

  1. Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

  2. Hondakin horien zamalanak gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak betez egingo dira.

  3. Fabrikako hondakinen zamalanak eta manipulazioa, nola ekipoen estankotasunak, isurtze barreiatuak edo kontrolatu gabeak egotea saihestu, edo bestela, ahalik eta gehien murriztu beharko dituzte.

    2.4. Jasotako olio erabilien biltegiratzea.

    Olio erabiliak estankotasun baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.

    Baliotu beharreko olio erabiliak gordetzeko gehienezko denbora bi urtekoa izango da.

    2.5. Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

    Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 13.3 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Bionor Berantevilla, SLU enpresak agiri-erregistro bat egin beharko du. Aipatu erregistroan adieraziko dira sortutako hondakinen kopuruak, jatorria, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea; garraio-enpresa, identifikazio-zenbakiarekin batera; hondakin-partida bakoitza onartu eta hartu izanaren datak; biltegian edukitako denbora eta datak; tratamendurako eta aurretratamendurako eragiketak, datak, kontrol-parametroak eta prozesuari buruzko datuak. Horretaz guztiaz gain, errefusatutako hondakinen partidei buruzko datuak (jatorria, kopurua, garraio-enpresa, errefusatzearen arrazoiak, ordezko erabilera eta beste hainbat gorabehera) gehituko dira Erregistroan.

    Bionor Berantevilla, SLU enpresak burutu dituen jarduerei buruzko txostena (egiten dituen kudeaketa-eragiketen erregistroaren laburpena) aurkeztu beharko du, hilero, Ingurumen Sailburuordetzan. Partidaren bat errefusatuz gero, berehala jakinaraziko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, eta erregistroko datu guztiak erantsiko dira dagokion komunikazioan.

    Horretarako, aipatu erregistroaren eredua aurkeztu beharko da Ingurumen Sailburuordetzan, honek ontzat eman dezan. Urte natural bakoitzeko dokumentuak hurrengo bost urteetan zehar mantendu beharko dira, baita onartze-eskaerak eta onarpen-dokumentuak ere.

    Gainera, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen jardueren urteko memoria aurkeztu beharko da, hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile moduan egindako lanak biltzen dituena.

    3. Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

    3.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    3.1.1. Baldintza orokorrak.

    Biodiesela ekoizteko fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

    Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

    Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    3.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Ebazpen honetako baldintzen arabera baimendutako Bionor Berantevilla, SLU enpresaren instalazioak ondorengo fokuak izango ditu, atmosfera babestearen inguruan indarrean den araudiaren arabera katalogatuta daudenak:

    Foku zk. Foku-kodea Fokuaren izena Katalogazioa

    Taldea UTM koordenatuak

    X Y

    1 1012609-01 F. 3000 UFOME prozesuaren haizatze-unitatea B 509239 4725051

    2 1012609-02 F. 4000 SMP&PME prozesuaren haizatze-unitatea B 509297 4725006

    3 1012609-03 F. 1503 Lurruna sortzeko tximinia 3 C 509239 4725017

    4 1012609-04 F. 1504 Olio termikoaren galdararen tximinia B 509230 4725028

    5 1012609-05 F. 1505 Olio termikoaren galdararen tximinia B 509218 4725039

    1. D 1012609-06-D F1501 Lurruna sortzeko tximinia 1 Foku ez-sistematikoa 509234 4725047

    2. D 1012609-07-D F1502 Lurruna sortzeko tximinia 2 Foku ez-sistematikoa 509230 4725038

    3. D 1012609-08-D F.1301A T.1301-D metanol-andelaren A haizatzea Foku ez-sistematikoa 509216 4725076

    4. D 1012609-09-D F1301B T.1301-D metanol-andelaren B haizatzea Foku ez-sistematikoa 509216 4725076

    5. D 1012609-10-D F1303 T.1303-D metanol-andelaren tobera-haizatzea Foku ez-sistematikoa 509220 4725073

    6. D 1012609-11-D F1304 T.1304-D metanol-andelaren haizatzea Foku ez-sistematikoa 509212 4725071

    7. D 1012609-12-D F1309 T.1309-D metanol-andelaren haizatzea Foku ez-sistematikoa 509205 4725070

    8. D 1012609-13-D F1310-D Foku ez-sistematikoa

    9. D 1012609-14-D F1601. Sodio metilatoaren andela Foku ez-sistematikoa 509281 4724994

    10. D 1012609-15-D F1602. Metanol-andela Foku ez-sistematikoa 509298 4724992

      Sustatzaileak aurreko taulan adierazitako fokuei buruzko garaiera eta barruko diametroaren datuak nola 10. fokuaren UTM koordenatuak bidali beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

      Foku txikien katalogazioa, hala nola, metil esterraren eta glizerinaren destilazio-prozesuari lotutakoak, UFOME lerrokoak (olio erabiliak) nola SME/PME lerrokoak (landare-olioak), Ingurumen Sailburuordetzak egingo du zabaltzea abian jarri aurretik. Horretarako, atmosfera babesteko indarrean den araudiak eskatutako informazioa aurkeztu beharko du sustatzaileak, katalogazio hori egiteko adinako xehetasunekin. Besteak beste, foku bakoitzerako honako datu hauek emango dituzte bereziki:

      Kantitateak (denbora-tarte jakin bati buruzkoak), bitarteko produktuak edo fokuarekin lotutako produktuak eta atmosferara kutsatzaileak isurtzearen gainean eragina dutenak.

      Kutsadura gutxitzeko aurreikusitako neurri zuzentzaileak xeheki deskribatuko dira, horietarako aurreikusitako errendimendua adieraziz. Horrela, prozesuko ekipoetan dauden haizatze guztiak F.3000 eta F.4000 fokuetan aurreikusitako gas-garbigailuetan tratatu beharko dira. Horrela jokatzea teknikoki ezinezkoa dela frogatzen badu sustatzaileak, aipatutako baldintza betetzetik salbuetsita egongo da. Kasu horretan, beste konponbide batzuk proposatuko dira.

      Isuri beharreko kutsatzaileak eta gas-isurtzeetan aurreikusitako ezaugarriak (emariak m3N/h-tan eta kontzentrazioak).

      Sustatzaileak isurtze-foku guztien kokapena (foku nagusiak zein sekundarioak) eta horien UTM koordenatuak jasotzen dituen plano bat aurkeztu beharko da.

      Gainera, metanolezko isurtze barreiatuak sor daitezke, lehengaia kargatzeko lekuan metanola kargatzeko mahuka deskonektatu bitartean sor daitezkeen isurketen ondorioz. Urtean 500 kg inguru balioetsi dira (urtean 100 metanol deskarga, masaren balantzan jasotako guztizko metanolerako, deskargako 5 kg kontuan hartuta). Isurtze barreiatu horiek erregimen etenkorra izango dute.

      Nolanahi ere, Bionor Berantevilla, SLU enpresak zabaltzea abian jarri arte lanean jarrai dezake, dituen ondorengo fokuak mantenduz:

      Foku zk. Foku-kodea Fokuaren izena Katalogazioa

      Taldea UTM koordenatuak

      X Y

      6 1012609-06 F1501 Lurruna sortzeko tximinia 1 C 509234 4725047

      7 1012609-07 F1502 Lurruna sortzeko tximinia 2 C 509230 4725038

    1. D 1012609-08-D F.1301A T.1301-D metanol-andelaren A haizatzea Foku ez-sistematikoa 509216 4725076

    2. D 1012609-09-D F1301B T.1301-D metanol-andelaren B haizatzea Foku ez-sistematikoa 509216 4725076

    3. D 1012609-10-D F1303 T.1303-D metanol-andelaren tobera-haizatzea Foku ez-sistematikoa 509220 4725073

    4. D 1012609-11-D F1304 T.1304-D metanol-andelaren haizatzea Foku ez-sistematikoa 509212 4725071

    5. D 1012609-12-D F1309 T.1309-D metanol-andelaren haizatzea Foku ez-sistematikoa 509205 4725070

    6. D 1012609-13-D F1310-D Foku ez-sistematikoa

    7. D 1012609-14-D F1601. Sodio metilatoaren andela Foku ez-sistematikoa 509281 4724994

    8. D 1012609-15-D F1602. Metanol-andela Foku ez-sistematikoa 509298 4724992

      16 1012609-16 F.1203B Destilazio-dorrearen haizatze-kondentsadorea C

      17 1012609-17 F.1216 Hutseko ponparen haizatzea C

      Sustatzaileak aurkeztutako agirien arabera, zabaltzea abian jarri ondoren, F.12038 eta F.1216 ekipoetatik sortutako gasak bildu eta 1. foku berriaren (F.3000) bidez igorriko dira garbiketa-dorrean tratatu ondoren. Beraz, egungo 15. eta 16. fokuak ezeztatu egingo dira. Era berean, 3. eta 4. fokuek modu ez-sistematikoan funtzionatuko dute, eta ondorioz, katalogaziotik kanpo geratuko dira eta sustatzaileak dagozkion oharrak gehitu beharko ditu espedientean.

      3.1.3. Isurtzeko muga-balioak.

      Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

      Fokuak Substantziak Isurtzeko muga-balioak

      F. 3000 UFOME prozesuaren haizatze-unitatea

      F. 4000 SMP&PME prozesuaren haizatze-unitatea

      KOH *150 mgC/Nm3

      F. 1503 Lurruna sortzeko tximinia 3

      F. 1504 Olio termikoaren galdararen tximinia

      F. 1505 Olio termikoaren galdararen tximinia

      Opakutasuna 2 Bacharach

      CO (% 3 O2) 350 mg/Nm3

      NOx (NO2 gisa) 615 mg/Nm3

      SO2 (% 3 O2) 700 mg/Nm3

      • Fluxua > 2 kgC/h bada. Sustatzaileak muga-balio hauek berrikusi ahal izango ditu aldez aurretik justifikatuz gero eta egindako neurketen emaitzak ikusi ondoren.

        Gainera, zabaltzea abian jarri arte, aldi horretan martxan izango diren fokuetan ezingo dira ondorengo isurtzeko muga-balioak gainditu:

        Fokuak Substantziak Isurtzeko muga-balioak

        1. F1501 Lurruna sortzeko tximinia 1

        2. F1502 Lurruna sortzeko tximinia 2

          CO 1445ppm

          Opakutasuna 2 Bacharach

          NOx 300ppm

          SO2 850 mg/Nm3

          F.1203B Destilazio-dorrearen haizatze-kondentsadorea

          F.1216 Hutseko ponparen haizatzea

          KOH *150 mgC/Nm3

      • Fluxua > 2 kgC/h bada. Sustatzaileak muga-balio hauek berrikusi ahal izango ditu aldez aurretik justifikatuz gero eta egindako neurketen emaitzak ikusi ondoren.

        Muga-balio horiek baldintza hauek dituzte: 273º K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

        Errekuntza-ekipoetarako ezarritako muga-balioak soilik gasolioa edo biodiesela erabiltzea onartzen dute. Etorkizunean beste motako bateko erregaiak erabili nahi izanez gero, muga-balio horiek berrikusi beharko dira.

        Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

        KOHei dagokienez (KOG gisa neurtutakoak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5 faktorea baino kopuru handiagoan gainditzen ez badu.

        3.1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

        Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

        Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 8D eta L2 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da.

        Metanola eta metilatoa gordetzeko andelei dagozkien instalazio guztiek gasak arazteko sistemari konektatutako haizatzeak biltzeko sistema izango dute. Atal hau betetze aldera, Bionor Berantevilla, SLU enpresak biltzeko eta tratatzeko proposamen zehatza aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, Ebazpen hau igorri eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hiru hilabeteko epean.

        3.2. Saneamendu-sarera eta ibilgura isurtzeko baldintzak

        3.2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

        Isurketa-

        puntua Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurumen hartzailea Arro hidrografikoa Ingurune hartzailearen kategoria Isurketa-puntuaren UTM koordenatuak

        1

        1. Prozesuko urak Fluxuak:

          1. Galdaren purgatzeak

          2. Hozte-dorreen purgatzeak

          3. Olioa zentrifugatzean lortutako hondoen kontzentrazioaren tratamendua

          4. Glizerina gordina eta eiektoreen kontzentrazio-etapak Saneamendu-sarearen euri-uren sarea (Berantevillako Udaleko industrialdea) Ebro II Kolektorera isurtzea

            X: 509306

            Y: 4725046

            Kolektorearen isurketa Ayuda ibaira:

            X: 509239

            Y: 4725581

        2. Euri-urak 6. fluxua. Bideak, eraikinaren estalkiak eta biltegiratze-kutxetak Saneamendu-sarearen euri-uren sarea (Berantevillako Udaleko industrialdea)

          2 c) Ur sanitarioak 5. fluxua. Komunak Saneamendu-sarearen euri-uren sarea (Berantevillako Udaleko industrialdea) Ebro II X: 509280

          Y: 4725078

          3.2.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

          1. Isurketa:

            1. Prozesuko urak:

              Isurketaren puntako emaria 6,9 m3/h

              Isurketaren guztizko emaria 136,3 m3/egun

              Isurketaren guztizko emaria 45.000 m3/urte

            2. Euri-urak:

              Isurketaren puntako emaria 38,75 m3/h

              Isurketaren guztizko emaria 19,46 m3/egun

              Isurketaren guztizko emaria 7.102 m3/urte

          2. Isurketa:

        3. Ur sanitarioak:

          Isurketaren puntako emaria 2,5 m3/h

          Isurketaren guztizko emaria 1,75 m3/egun

          Isurketaren guztizko emaria 577,5 m3/urte

          3.2.3. Isurtzeko muga-balioak.

          Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

          Parametroak Isurtzeko muga-balioak

          Urteko gehienezko bolumena < 52.102 m3

          Eguneko bolumena < 156 m3

          pH 5,5-9,5

          Gai esekiak < 35 mg/l

          DBO5 < 25 mg/l

          OEK < 125 mg/l

          Olioak eta koipeak Salbuetsita (*)

          Detergenteak < 2 mg/l

          Nitrogeno amoniakala (N-NH4) < 10 mg/l

          Guztizko hidrokarburoak Salbuetsita (*)

          Heste-nematodoak, baino txikiagoak Arrautza 1/10 l

          Escherina Coli 100 CFU(**)/100 ml

          (*) Bukaerako isurketa salbuetsita egon behar da, nahiz eta lagin puntualetarako 5 mg/l-ko tolerantzia onartu.

          (**) CFU: Unitate kolonia-sortzaileak.

          Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

          Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

          Baimen honek ez du baimentzen baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (Uren abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen ditu gai horiek).

          3.2.4. Araztu eta husteko instalazioak

          Hondakin-urek bi motako tratamenduak jasaten dituzte:

        1. Prozesuko hondakin-uren arazte-sistemak ondorengo etapak ditu: hutseko lurrunketa (3. fluxua tratatzeko), hidrokarburoen bereizketa (3. eta 4. fluxuak tratatzeko), efluenteen nahasketa eta homogeneizazioa (1. eta 2. fluxuak), erreaktore biologikoaren 1. etapa (karga handia duena), flotazioa, lohiak birzirkulatzea, arazketa biologikoaren 2. etapa (MBR batean aktibatutako lohiak), ikatz aktiboko iragazkien bidezko adsortzioa, lohiak loditzea, lohiak egokitu eta lehortzea.

        2. Euri-urak arazteko sistema (6. fluxua). Dekantazio-andelaz eta ur hidrokarburatuen orrizko bereizleaz osatzen da, 20 l/s-ko emarirako diseinatutakoa.

          Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Bionor Berantevilla, SLU enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

          Arazketa-instalazioetako efluenteen irteera bakoitzean kontrolerako kutxeta bat izango da eta bertan isurketaren lagin esanguratsuak jaso eta emaria neurtu ahal izango da. Kanpotik sartzeko aukera erraztuko da, jarduera garatzen den instalaziora sartzeko beharrik izan gabe.

          Laginak instalaziotik datozen hondakin-urak Lacorzanilla industrialdeko euri-uren kolektorearen biltze-puntuaren aurretik dagoen kutxetan hartuko dira.

          3.2.5. Isurien kontrol-kanona.

          Jabari publikoko urguneetara egindako isurketei arro hidrografiko bakoitzaren ingurune hartzailearen azterketa, kontrola, babesa eta hobekuntzari bideratutako tasa ezarriko zaie.

          Zergaren zenbatekoa baimendutako isurketaren bolumena isurketaren kontroleko prezio unitarioarekin biderkatuz ateratzen dena izango da. Prezio unitario hau, metro kubikoko oinarrizko prezioa maiorazioko edo minorazioko koefizientearekin biderkatuz kalkulatzen da. Azken hau, isurketaren izaera, ezaugarriak eta kutsadura-mailaren arabera, nola isurtzen den ingurune fisikoaren ingurumen-kalitatearen arabera ezartzen da.

          Isurketaren izaera: Industriako hondakin-ura Industriako hondakin-ura

          Isurketaren xehetasuna: Euri-urak Industriala

          Baimendutako bolumena m3: 7.102 45.000

          Oinarrizko prezioa: Pb= 0,03005 /m3 0,03005 /m3

          Isurketaren ezaugarria: K1 = 0,5 Industriala, tratamendu egokiarekin Industriala, tratamendu egokiarekin

          Isurketaren kutsadura-maila: K2 = 1,09 Industriala, 2. mota Industriala, 2. mota

          Ingurunearen ingurumen-kalitatea: K3 = 1,12 II. kategoria-eremua II. kategoria-eremua

          Mai. edo min. koefizientea (K):

          K= K1 x K2 x K3 0,6104 0,6104

          Kontrol-kanona = Bolumena x Pb x K 7.102 x 0,6104 x 0,03005 =

          130,27 /urtea 45.000 x 0,6104 x 0,03005 = 825,41 /urtea

          Isurien Kontrol - Kanona = 130,27 /urtea + 825,41 /urtea = 955,68 /urtea.

          Halaber, isuritako emaria neurtzeko sistema bat izan beharko da, uneko balioa eta metatua noiznahi ezagutzeko.

          Isurien kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin.

          3.3. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

          Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

          Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

          Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

          Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

          Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira.

          Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

          Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Berantevillako Udalean.

          3.3.1. Hondakin arriskutsuak.

          Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

          1. Prozesua: «Landare-olioa biodieselean transesterifikatzea».

            Prozesu honetan «hidrokarburoak dituzten hondakinak» sortzen dira eta hondakin-uren tratamendu-prozesuaren «olio eta koipeen nahasketa» epigrafearen pean kudeatzen dira.

          2. Prozesua: «Hondakin-uren tratamendua».

          1. hondakina: «Olio-koipeen nahasketa».

            Identifikazioa: A95127734/18901/2/1.

            Hondakinaren kodea: Q9//R13//L38//C51//H5//A941//B0006.

            EHZ: 190810.

            Urtean sortutako kantitatea: 40 tona.

            Zisternen kargatzailearen eta fabrikako bulegoen eraikinaren artean kokatzen den bereizgailuan ura eta gai oliotsuak bereizterakoan sortzen da. Bereizgailuetatik, olio eta koipeen nahasketetatik eta hidrokarburoak dituzten hondakinetatik eratorritako olioak dira.

            Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

          1. Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

          1. hondakina: «Olio hidraulikoak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/1.

            Hondakinaren kodea: Q8//R13//L8//C51//H5/6//A941//B0019.

            EHZ: 130110.

            Urtean sortutako kantitatea: 122 kg.

            Makina eta instalazioetan olioa birjartzeko eragiketetan sortzen dira; olio hidrauliko erabiliak dira.

            Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da, ondoren baimendutako kudeatzaileari eramateko.

          2. hondakina: «Olio sintetikoak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/2.

            Hondakinaren kodea: Q8//R13//L8//C51//H5//A941//B0019.

            EHZ: 130206.

            Urtean sortutako kantitatea: 122 kg.

            Makina eta instalazioetan olioa birjartzeko eragiketetan sortzen dira; olio mekaniko erabiliak dira.

            Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da, ondoren baimendutako kudeatzaileari eramateko.

          3. hondakina: «Bateriak eta metagailuak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/3.

            Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37/C11/16/22//H14//A941//B0019.

            EHZ: 200133.

            Urtean sortutako kantitatea: 2 unitate.

            Pila eta bateria agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; pilak multzoka jasotzen dira; merkurioa, kadmioa eta zinka bezalako metalak eta bestelako oxido metalikoak dituzten pilak eta bateriak dira.

            Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira berariaz adierazitako zona batean.

          4. hondakina: «Ni-Cd-zko metagailuak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/4.

            Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37/C51/11//H14//

            A941//B019.

            EHZ: 160602.

            Urtean sortutako kantitatea: 4 unitate.

            Metagailu agortuak aldatzeko eragiketetan sortzen da; elektrolito alkalinoa dute, nikela eta/edo kadmioa bezalako metalekin batera.

            Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira berariaz adierazitako zona batean.

          5. hondakina: «Merkurioa duten pilak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/5.

            Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37/C16//H6//A941//B0019.

            EHZ: 160603.

            Urtean sortutako kantitatea: 20 unitate.

            Merkurioa duten pila agortuak biltzeko orduan sortzen da.

            Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira berariaz adierazitako zona batean.

          6. hondakina: «Hodi fluoreszenteak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/6.

            Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40/C16//H6//A941//B0019.

            EHZ: 200121.

            Urtean sortutako kantitatea: 5 unitate.

            Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

            Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.

          7. hondakina: «Laborategiko hondakinak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/7.

            Hondakinaren kodea: Q3//D15//P14/C23/24/41//H8-3b//A941//B0019.

            EHZ: 160506.

            Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

            Prozesua eta kalitatea kontrolatzeko laborategiko analisietan erreaktiboak erabiltzearen ondorioz sortzen da; bereziki uraren (% 60) eta tolueno, piridina, etanol, potasa eta sodaren arteko nahasketa da.

            Hondakinarentzat identifikatutako kutxa batean potoetan biltzen da, sortzen den lekuan edo lekuetan; behin bete ondoren, baimendutako kudeatzaileari emateko erretiratu egiten da.

          8. hondakina: «Xurgatzaileak, iragazkiak eta trapuak (gai arriskutsuz kutsatutakoak)».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/8.

            Hondakinaren kodea: Q5//D13//S40/C41/51//H14//A941//B0019.

            EHZ: 150202.

            Urtean sortutako kantitatea: 85 kg.

            Xurgatzaileak eta ehunak biltzerakoan sortzen da; olioz, disolbatzailez, pinturaz bustitako trapuak, material xurgatzaileak, iragazkiak eta abarrak dira.

            Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

          9. hondakina: «Olioa-ura nahasketa».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/9.

            Hondakinaren kodea: Q7//R13//L9//C51//H5//A941//B0019.

            EHZ: 120109.

            Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

            Konpresoreen purgatzeak biltzerakoan hondakin gisa sortzen da; emultsio oliotsua da.

            Konpresoreen mantentze-lanak egiterakoan hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da eta bidoi hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

          10. hondakina: «Entsegu analitikoen hondarrak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/10.

            Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H5//A941//B0019.

            EHZ: 160508.

            Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

            Laborategian kalitate-entseguak egiterakoan erabilitako materiala biltzerakoan hondakin gisa sortzen da; osagarri organikoak ditu.

            Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

          11. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontziak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/11.

            Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5// A941//B0019.

            EHZ: 15 01 10.

            Urtean sortutako kantitatea: 6000 kg.

            Gai arriskutsuak eduki dituzten plastikozko ontziak biltzerakoan sortzen da.

            Big-bag-ean biltzen da, ondoren baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko.

          12. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontziak».

            Identifikazioa: A95127734/18901/3/12.

            Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51/H5// A941//B0019.

            EHZ: 15 01 10.

            Urtean sortutako kantitatea: 600 kg.

            Gai arriskutsuak eduki dituzten metalezko ontziak biltzerakoan sortzen da.

            Big-bag-ean biltzen da, ondoren baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko.

            1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

            2. Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

            3. Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

            4. Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

            5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

            6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Bionor Berantevilla, SLU enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

            7. Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

            8. Bionor Berantevilla, SLU enpresak sortutako olio erabilia ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera kudeatu beharko du.

            9. Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa-sistema bateratu bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Bionor Berantevilla, SLU enpresak.

            10. Aipatutako irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera, olioaren hondakinen kasuan, Bionor Berantevilla, SLU enpresak bere ezaugarriak direla-eta olioari dagozkionak eta euren kudeaketa aipatutako Dekretuak arautzen dituenak, hondakin horien ezaugarri fisiko-kimikoak egiaztatu beharko ditu tratamendua jaso dezaten kudeatzaile baimenduari bidali aurretik. Aipatutako Dekretuak bere 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, egiaztapen hori ez da nahitaezkoa izango, baldin eta Bionor Berantevilla, SLU enpresak olio-hondakin horiek Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako transferentzia-estazio batera eramaten baditu; izan ere, orduan transferentzia-estazio horretako titularrak hartuko du bere gain betebehar hori, olio erabilia amaierako kudeatzaileari bidali baino lehen.

            11. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

            12. Glizerina produktuaren kasuan, produktu horrek merkatuan etorkizunik ez izanez gero, helmuga alternatibo bat edo helmuga batzuk aurreikusi beharko dira.

            1. Bionor Berantevilla, SLU enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

            2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Bionor Berantevilla, SLU enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

            1. Bionor Berantevilla, SLU enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

            2. Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

            3. Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Bionor Berantevilla, SLU enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

            4. Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), o) eta p) idatz-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

            5. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Bionor Berantevilla, SLU enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

              3.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

              Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

              Hondakinaren izena EHZ kodea Zein prozesuri lotuta Kudeatzeko modua Urtean zenbatetsitako produkzioa

              Papera eta kartoia 150101 Bulegoko erabilera Birziklatzea 5 t

              Toner hutsa 080318 Bulegoko erabilera Berreskuratzea

              RAU-ak 200399 Sail guztietan erabilera Zabortegia -

              Zura 150103 Produkzioko palet hutsak Birziklatzea 15 t

              Burdinazko metalak 191202 Mantentze-lan mekanikoen tailerretik soberan dauden metal-hondarrak Birziklatzea -

              Galdarako suaren errautsak, zepak eta hautsa 100101 Galdara-gela Zabortegia 1.200 kg

              Araztegiko lohiak 190812 EDAR arazketa-sistema Konposta 512 t

              Ikatz aktibo erabilia 190904 EDAR arazketa-sistema Berrerabiltzeko birsorkuntza 4.234,13 kg

              Glizerina zuritutik sortutako ikatz aktiboa 260 t

              Gatzak (sodio eta potasio sulfatoa) 060314 Glizerinaren destilazioa Inertizazioa 879 t

            1. Araztegiko lohien eta gatzen (sodio eta potasio sulfatoa) kasuan, nola tonerren kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen Europako hondakinen zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz erretiratu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako D.3.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

            2. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

            3. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

            4. Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Bionor Berantevilla, SLU enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

            5. Halaber, azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak baimendutako zabortegi batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

            6. Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

            7. Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, erakundeentzako IKS-L03 Sistemaren bertsioa erabilita.

              3.4. Lurzorua babesteko baldintzak.

              Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta kutsatutako lurzoruen adierazpenerako irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak xedatutako betebeharrak betetze aldera lurzoruaren egoerari buruz aurretiaz aurkeztutako txostenaren eta otsailaren 4ko 1/2005 Legearen arabera, eta txosten horrek jasotako gomendioak jarraituz, Bionor Berantevilla, SLU enpresak une oro materialak biltegiratzeko gunea eta urak husteko sistema modu egokian mantentzen direla ziurtatuko duten jardunbide egokiak ezartzea proposatu beharko du. Neurri horiek Ebazpen honetako F.3 atalean jasotako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuaren barne sartuko dira.

              Aipatu atalean jasotako neurriak betetzeaz gain, Bionor Berantevilla, SLU enpresak produkzio-guneko isuriak bideratzen diren hormigoi itsuko andelari dagokion berariazko ekintza zuzentzailea abian jarri beharko du. Izan ere, lur azpiko instalazioa denez, zaila da lehen begiratuan balizko ihesak antzematea eta lur azpiko akuiferoaren urrakortasuna kontuan izan behar da. Hori dela-eta, estankotasuna bermatuko duen jardueraren bat gauzatzea proposatzen da, hala nola, barrualdean metalezko edo beste material bateko gordailu bat jartzea, isuria gertatuz gero edukiaren kontra egin dezakeena. Horrela, dagoen hormigoizko gordailuak eusteko kutxeta gisa balioko luke, isuria gertatuz gero. Gainera, gordailu honetara bideratutako isuriak gertatuz gero, horietan iraupen-denbora ahalik eta txikiena izatea bermatu beharko du sustatzaileak. Sustatzaileak gordailu honen estankotasuna indartzeko proposamen zehatza aurkeztu beharko du, Ebazpen hau ematen den egunetik kontatzen hasita gehienez hiru hilabetera.

              3.5. Zaratari buruzko baldintzak.

              Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

            1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

            2. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

            3. Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

            4. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

            5. Ingurumena Zaintzeko Programa.

              Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

              1. Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.

            1. Bionor Berantevilla, SLU enpresak botatzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

              Fokua Foku-kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna

              1 1012609-01 F. 3000 UFOME prozesuaren haizatze-unitatea KOG, metanola BKE, 2 urtean behin

              2 1012609-02 F. 4000 SMP&PME prozesuaren haizatze-unitatea

              16 1012609-16 F.1203B Destilazio-dorrearen haizatze-kondentsadorea

              17 1012609-17 F.1216 Hutseko ponparen haizatzea

              3 1012609-03 F. 1503 Lurruna sortzeko tximinia 3 NOx

              SO2

              Opakutasuna

              CO BKE, 5 urtean behin

              4 1012609-04 F. 1504 Olio termikoaren galdararen tximinia

              5 1012609-05 F. 1505 Olio termikoaren galdararen tximinia

              6 1012609-06 F1501 Lurruna sortzeko tximinia 1

              7 1012609-07 F1502 Lurruna sortzeko tximinia 2

            2. Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak Baimendutako Kontrol Erakunde Baimendu (BKE) batek egin behar ditu (gutxienez ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtutakoak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostena, Ingurumen Sailburuordetzaren «BKEen gutxieneko txostenean» ezarritakoari egokitu behar zaio. Edonola ere, botatako gai poluitzaileen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzak ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

            3. Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak Ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

            4. Lortutako emaitzen erregistroa.

              Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Aipatu erregistroan Baimendutako Kontrol Erakundeak (BKE) egindako neurketen emaitzak jasoko dira, eta eginez gero, sustatzaileak egindako neurketak (autokontrola), mantentze-lanak (arazketa-sistemenak barne, mahuken aldaketak, adibidez), garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako intzidentziak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute gutxienez 5 urtez.

              2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

            1. Ebazpen honetako D.3.2.3 atalean adierazitako parametroen kanpoko kontrolaren bidezko analisiak egingo dira hilero.

            2. Gainera, sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

              Kontrolatu beharreko fluxua Kontrol-kutxetaren UTM koordenatuak Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol mota

            1. Prozesuko urak X: 509298

              Y: 4725044 - pH Egunero Autokontrola

              DBO5

              OEK

              Olioak eta koipeak

              Gai esekiak

              Detergenteak

              Nitrogeno amoniakala

              Guztizko hidrokarburoak Astean behin

              Heste-nematodoak

              Escherichia coli Hamabost egunez behin

        3. Urtebetez isurketak sortutako eragina parametro mikrobiologikoen bidez ebaluatuko da. Eraginik sortzen ez dela ikusiz gero, ezarritako maiztasuna murriztu ahal izango da, edo alderantziz gertatuz gero, isurketa-puntua aldatzea eska daiteke.

        4. Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 255. artikulua.) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua. Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

        5. Bionor Berantevilla, SLU enpresak ondorengo datuak adierazten dituen aldizkako txostena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari:

          Hiru hilero: isurketaren adierazpen analitikoa, emariari eta efluentearen konposizioari dagokionez (hiruhilekoan egindako efluenteen kontrol-analisi guztiak barne egongo dira).

          Urtero: tratamendu-sistemaren ustiapeneko gorabeheren eta isurketaren hobekuntzan lortutako emaitzen adierazpena.

        6. Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

        7. Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, Ebazpen honetako D.3.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.

        8. Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu. Bildutako uretan substantzia berak analizatuko dira, substantzia horien kontzentrazioetan aldaketak sortzen ez direla egiaztatzearren.

          3. Control de la calidad del medio acuático.

          Aurreko koadroan ezarritako parametroen immisio-balioak hilean behin kontrolatu beharko dira, behin Ayuda ibaira isuri ondoren eta «Río Rojo-Berantevilla» Regantes Komunitateak hartu baino lehen, ingurumeneko helburuak betetzen direla eta isurketak ez duela eragiten bermatzeko.

          Halaber, urtero ahal dela uda garaian, ur kaltetuaren masaren eta isurketaren goragoko uren eta beheragoko uren IBMWP indizea kontrolatu behar da (IBMWP indizea: ornogabe bentikoen adierazle biologikoaren neurria, egoera ekologikoa baloratzeko balio duena).

          4. Zarataren kontrola.

          Zarataren kontrolak hiru urtetik behin egingo ditu egiaztatutako laborategi batek, edo bestela, instalazioan ingurumen-zarata modu esanguratsuan aldatu dezaketen moldaketak egiterakoan. Honela, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, sartuko diren neurri teknikoen baliotasuna egiaztatuko da, dokumentazio horretan adierazitako foku esanguratsuenei lotutako zarataren eragin negatiboak indargabetzeko.

          5. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

          Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

          Txostena erakunde independente batek egitea ez da beharrezkoa izango, sustatzaileak ISO14001 edo EMAS ziurtagiri bat duela egiaztatzen badu.

          6. Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

          Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

          Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

        1. Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

          1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

          Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurtzeen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

          2. Jarduera uztea.

          Jarduera otsailaren 4ko 1/2005 Legearen eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-esparruaren barne dagoenez, Bionor Berantevilla, SLU enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiteko prozedura abiatu beharko du gehienez bi hilabeteko epean, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.4 artikuluan ezarritakoaren arabera jarduera behin betiko uzten duen egunetik kontatzen hasita.

          3. Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

          Sustatzaileak aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

        1. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

        2. Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

        3. Lehen aipatu dugun prebentziozko mantentze-lanetarako eskuliburuan, atmosferara eta uretara egindako isurketak, eta zaintza- eta kontrol-taldeen isurketak saihesteko eta zuzentzeko sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak sartuko dira (arazketa, minimizazioa, eta abar).

        4. Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

        5. Besteak beste, olioak, erregaiak eta gehigarriak, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lursailen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

        6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

        7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

        8. Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

        9. Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

        10. Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

        11. Hidrokarburoen bereizgailuak aldian-aldian ikuskatuko dira, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu behar dira.

        12. Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

        1. Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

        2. Lohiak tratatzeko sistemako hondakin-ura arazteko instalazioaren sarrerara eramango da, han tratatzeko.

        1. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

        2. Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Bionor Berantevilla, SLU enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

        3. Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

          Gertakari mota.

          Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

          Iraupena.

          Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

          Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.

          Eragindako kalteen balioespena.

          Hartutako neurri zuzentzaileak.

          Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

          Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

        4. Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

        1. Baldin eta arautegi berria indarrean jartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitzeko beharrak hori egitea aholkatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

        2. Urtean behin, Bionor Berantevilla, SLU enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

          Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

          Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

          Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

        3. Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko araudia onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. idatz-zatiari jarraituz, instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

        4. Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketak bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

          Era berean, proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Testu Bateginari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

          Laugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honen hirugarren ataleko ondoko puntuetan ezarritako baldintzak betetzen direla: D.1.13 (Obra-amaierako txostena); D.2 (Olio erabilien onarpen-agiriak); D.2.5 (Kudeaketa-lanen erregistro-eredua); D.3.1.2 (Atmosferara isurtzen duten fokuei buruzko informazioa); D.3.1.4 (Isurtzeak biltzeko eta tratatzeko proposamena); D.3.3.1.e eta D.3.3.2.d (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); D.3.3.1.p eta D.3.3.2.f (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); D.3.4 (Isuriak biltzeko andela hobetzeko proposamena); E.1.d (Isurtze atmosferikoen neurketen erregistro-eredua); E.5 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); F.1 (Programatutako geldialdietan sortzen diren isurtze eta hondakinen balioespena); F.3.a (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); F.3.d (Mantentze-lanen erregistro-eredua); F.3.g (Biltegiratzeari buruz araudia betetzen dela adierazten duen egiaztagiria); F.3.h (Larrialdi-egoeran berehala jarduteko erabilgarri dauden materialen ezaugarriak eta kuantifikazioa); F.3.i (Kubetak husteko protokoloa); F.3.q (Larrialdi-egoeran jarduteko protokoloa); F.3.r (Suteen aurkako araudia betetzen dela adierazten duen ziurtagiria).

          Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko ditu «as built» proiektua eta baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

          Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita. Instalazio berriei buruzko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen agiriaren epea, kasurako sustatzaileak aurkeztu behar duen obren kronograma zehatza kontuan hartuta luzatu ahal izango da.

          Bosgarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

          Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

          Seigarrena. Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

          Ingurumeneko baimen bateratu honetan jasotako ibilgurako isurketen baldintzei dagokienez, Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 261. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoak, eta baldintza horiek hainbat aldiz ez betetzea berrikusi, bertan behera utzi eta indargabetzeko kausa izango dira.

          Zazpigarrena. Bionor Berantevilla, SLU enpresak Ebazpen honen xede den biodiesela ekoizteko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

          Zortzigarrena. Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

          Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako laugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

          Bionor Berantevilla, SLU enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

          Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

          Bederatzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Bionor Berantevilla, SLU enpresari, Berantevillako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

          Hamargarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

          Hamaikagarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

          Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 13a.

          Ingurumeneko sailburuordea,

          IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

Bionor Berantevilla, SLU enpresak Berantevillako (Araba) udalerrian sustatzen duen biodiesela ekoizteko jarduerari dagokion ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta ingurumeneko baimen bateratuaren prozeduraren baitan jendaurrean jarri ondoren, 11 alegazio-idazki aurkeztu dira.

Alegazio-idazki horietan, ondoren zerrendatzen diren gaiak laburbilduta jasotzen dira:

Araztegi berriarekin, araztutako efluentea laborantza ureztatzeko erabil daitekeela egiaztatu dadin eskatzen dute

Ustekabeko isurketak gertatuz gero, premiaz jarduteko eta jakinarazteko prozedura eskatzen da. Parametro bereizgarriak astero eta gainerako parametroak hilero kontrolatzea eta instalazioaren prebentziozko mantentze-lanak egitea beharrezkotzat jotzen da.

Jarduerak ezingo ditu bere urak euri-uren eta ur beltzen kolektorearen bidez isuri, dagozkion baimenak ez dituen bitartean. Baimenak baldin baditu, horietan xedatutakoa bete beharko du. Isurtzeko baimenaren, isurketaren parametroen eta isurketaren emarien berri izatea eskatzen dute.

Begietako azkura eta beste mota bateko arazoak eragiten dituzten isurketek dituzten substantziei buruzko informazioa izatea eskatzen dute.

Ur beltzen sareak industria-uren sarearekin inolako lotura-punturik ez izatea eskatzen da.

Usainen ondoriozko eragozpenak saihestu asmoz, beharrezko neurri zuzentzaileak aplikatzea beharrezkotzat jotzen dute.

Uraren, airearen eta lurzoruen kalitatea neurtzeko jarduerak areagotu, muturrera eraman eta iragarri daitezela, enpresak arduragabekeriaz isuritako kutsadura arindu eta moteltzeari buruzko neurriak hartu ahal izateko eta Berantevillako Udalak horiek ezagutu ahal izateko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea da, ingurumen osoaren babes maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzearen bidez.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

Legearen 11. artikuluak ezartzen duenaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Horien artean, saneamendu-sarera eta jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimena dago.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22. artikuluak xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratuak, besteak beste, ondorengo puntuak jasotzen ditu:

  1. Teknika erabilgarri onenetan, araudi sektoriala aplikatzerakoan eta ingurumenaren tokiko baldintzetan oinarritutako isurtzeko muga-balioak.

  2. Lurzoruaren eta lurpeko uren babesa bermatzen duten aginduak.

  3. Instalazioan sortutako hondakinak kudeatzeko erabiliko diren prozedurak eta metodoak.

  4. Mota guztietako isurketak eta hondakinak tratatzeko eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketak ebaluatzeko neurketa-metodologia, maiztasuna eta prozedurak zehaztuz.

  5. Ingurumenari eragin diezaioketen eta ohikoak ez diren egoeretan (martxan jartzea, isuriak, funtzionamendu-akatsak, aldian aldiko geldialdiak edo behin betiko itxiera) ustiaketaren baldintzen inguruko neurriak.

  6. Aplikagarri zaion legeri sektorialak ezarritako bestelako neurriak.

    Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren inguruan indarrean den araudian nola aplikagarri zaion ingurumeneko araudi sektorialean xedatutakoa betez, ingurumen organoak instalazio osoaren balorazio orokorra egin du, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko aginduak eta aplikagarri zaion gainerako araudi sektorialari jarraituz. Halaber, proiektuaren bideragarritasuna aztertu da, ondoren, proiektu hori zuzen gauzatu dadin hartu beharreko neurriak zehaztuz.

    Honela, ingurumeneko baimen bateratu honek, organo honek Bionor Berantevilla, SLU enpresari ezartzea beharrezkotzat jo dituen baldintzak eta betebeharrak jasotzen ditu; honen bidez, atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestu, edo hori ezinezkoa denean, kutsadura hori murriztu eta kontrolatzeari buruz kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritako helburuak bete daitezen.

    Ebazpen honen D.3.2 atalean saneamendu-sarera eta ibilgura isurtzeko baldintzak jasotzen dira. Lehenik eta behin, isurketa-fluxuak eta isurketa-puntuak identifikatzen dira, horietako bakoitzak isuri beharreko gehienezko emariak ezarriz. Ondoren, enpresak errespetatu beharreko isurtzeko muga-balioak zehazten dira. Zehazki, honako hauek dira:

    Parametroak Isurtzeko muga-balioak

    Urteko gehienezko bolumena < 52.102 m3

    Eguneko bolumena < 156 m3

    pH 5,5-9,5

    Gai esekiak < 35 mg/l

    DBO5 < 25 mg/l

    OEK < 125 mg/l

    Olioak eta koipeak Salbuetsita (*)

    Detergenteak < 2 mg/l

    Nitrogeno amoniakala (N-NH4) < 10 mg/l

    Guztizko hidrokarburoak Salbuetsita (*)

    Heste-nematodoakbaino txikiagoak Arrautza 1/10 l

    Escherina Coli 100 CFU(**)/100 ml

    Gainera, ingurune hartzailearen arauak eta kalitate-helburuak bete beharko direla adierazten da, eta halaber, baimen horrek ez duela baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketarik onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da.

    Ezarritako muga-balioak bete daitezen bermatzeko instalazioak dituen araztegien deskribapena jasotzen da, eta espresuki adierazten da neurri horiek nahikoak izango ez balira, beharrezko aldaketak egin beharko dituela, aldez aurretik baimena eskuratuta.

    Halaber, ingurumeneko baimen bateratu honetan ezarritako kontrolak burutzeko sustatzaileak izan behar dituen kontrol-taldeak identifikatzen da. Horiek Ingurumena Zaintzeko Programaren barruan daude. Horrela, E.2 atalean jasotzen denez, Administraziotik kanpoko erakunde laguntzaile batek hilero analisiak egin beharko ditu eta sustatzaileak ondorengo kontrolak egin beharko ditu:

    Kontrolatu beharreko fluxua Kontrol-kutxetaren UTM koordenatuak Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol mota

  1. Prozesuko urak X: 509298

    Y: 4725044 pH Egunero Autokontrola

    DBO5

    OEK

    Olioak eta koipeak

    Gai esekiak

    Detergenteak

    Nitrogeno amoniakala

    Guztizko hidrokarburoak Astean behin

    Heste-nematodoak

    Escherichia coli Hamabost egunez behin

    Gainera, urte batean zehar parametro mikrobiologikoek isurketan eragindako kaltea ebaluatuko da, eta kalterik ez dagoela ikusiz gero, ezarritako maiztasuna murriztu ahal izango da, edo alderantziz gertatuz gero, isurketa-puntua aldatzea eskatu ahal izango da.

    Azkenik, ezarritako parametroen immisio-balioak hilean behin kontrolatu beharko direla adierazten da, behin Ayuda ibaira isuri ondoren eta «Río Rojo-Berantevilla» Regantes Komunitateak hartu baino lehen, ingurumeneko helburuak betetzen direla bermatzeko. Halaber, ornogabe bentikoen adierazle biologikoa kontrolatu beharko da, ur kaltetuaren masaren eta isurketaren goragoko uren eta beheragoko uren egoera ekologikoa baliotzeko balio duena.

    Bestalde, eta uztailaren 1eko 1/2002 Legearen 22. artikuluan xedatutakoari jarraituz, gogoan izan behar da ingurumeneko baimen bateratu honek ezohiko funtzionamendu-egoeretan enpresak hartu beharreko neurriak ezartzen dituela. Horrela, enpresak instalazioen prebentziozko mantentze-lanetarako eskuliburua izan behar duela jasotzen da, instalazioen egoera bermatze aldera, eta bereziki ustekabeko isuriak edo ihesak daudenean sor daitekeen kutsadura saihesteko izan behar dituen baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Prebentziozko mantentze-lanetarako eskuliburu horretan, atmosferara eta uretara egindako isurketak, eta zaintza- eta kontrol-taldeen isurketak saihesteko eta zuzentzeko sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak sartuko dira (arazketa, minimizazioa, eta abar.).

    Gainera, larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isursiei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

    Halaber, ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Bionor Berantevilla, SLU enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari. Ustekabeko isurketa gertatzen denean, SOS Deiak eta Udalari ere jakinaraziko zaie.