Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2006ko apirilaren 4koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordearena, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen ordezkapenak egiteko zerrendak gestionatzeko arautegia argitaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 2195
- Xedapen-zk.: 78
- Xedapen-data: 2006/04/04
- Argitaratze-data: 2006/04/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, honakoa dio 25. artikuluan: Lanpostuen zerrendetako lanposturen bat hutsik gelditzen bada, bai heriotzaren bat gertatu delako edo beste arrazoiren bat egon delako, bai lizentzia izateagatik zein legean aurreikusitako beste edozein arrazoirengatik norbait kanpoan delako, eta lanpostu hori atxikita dagoen jakintza arloko irakasleek irakaskuntzako premiei erantzun ezin badiete, unibertsitateak ordezkoak kontratatu ahal izango ditu, behar den beste denborarako, aplikatzekoa den lan-kontratuarekin bat etorriz, betiere plantillen taxuketa orok eskatzen duen arrazionaltasuna, eraginkortasuna eta eragimena kontuan hartuta.
Lege berak, 16. artikuluan dio unibertsitateko irakasleen eta ikerlarien kontratazioa lehiaketa publikoz egingo dela, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuz.
Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuetan (abenduaren 23ko 322/2003 Dekretuaren bidez onartuak), berriz, jasota dago bajen ondorioz berehala eta aldi baterako bete beharreko plazak betetzeko prozedurak onartuko dituela Jaurlaritzaren Kontseiluak, irakaskuntzaren eta ikerketaren alorreko premiei aurre behar bezala egingo zaiela bermatzeko.
Beraz, Euskal Herriko Unibertsitateko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak, 2006ko apirilaren 4an egindako bileran, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen ordezkapenak egiteko zerrendak gestionatzeko irizpideei buruzko arautegia onartu zuen. Helburua unibertsitateko ikastegietan behar diren ordezkapenak betetzeko aukera izatea da, eta, bete ere, bermez, kalitatez eta eraginkortasunez betetzea.
Hori guztia kontuan hartuta, eta kontuan hartuta, era berean, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak (2004-03-12ko EHAA) 10.2 artikuluari jarraituz unibertsitateak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dituela unibertsitateko gobernu organoek onartutako aplikazio orokorreko xedapenak, eta horiek ez direla indarrean jarriko harik eta testua oso-osorik argitaratu arte, ondokoa
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen ordezkapenak egiteko zerrendak gestionatzeko irizpideei buruzko arautegia (Jaurlaritzaren Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak 2006ko apirilaren 4an onartua), eranskinean jasotako moduan.
Leioa, 2006ko apirilaren 4a.
Irakasleen errektoreordea,
JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.
¿ Arautegi honen bidez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen ordezkapenak egiteko zerrendak osatu eta gestionatzeko irizpideak ezarriko dira.
¿ Ordezkapenak egiteko zerrenden helburua lan-kontratudun bitarteko irakasleak kontratatzea da, betiere, kasuan kasuko jakintza arlo eta saileko plantillako irakasleek ez badute soberakinik aldi baterako irakaskuntza beren gain hartzeko eta egoera honakoetako bat bada:
Irakasle funtzionarioaren edo lan-kontratuko irakasle baten plaza hutsik egonik aurrekontuz hornituta dagoenean. Mota horretako plazak aldi baterako beteko dira arauei jarraituz behin betiko bete arte.
Irakasleak, bere eskubideei jarraituz, lanpostua uzten duenean lanpostua gordeta izateko eskubidea izanda (gaixotasun baja edo lizentzia, amatasuna edo aitatasun baja edo lizentzia, zerbitzu betekizunak, zerbitzu bereziak, lizentzia sabatikoak, eszedentziak, lanaldi murrizketak, sindikatuan lan egiteko liberazioa eta abar) edo irakats betebeharrak murriztuta izatea edo betebehar horietatik salbuetsita egotea dakarten kargu akademikoak betetzen dagoenean irakaslea. Hori horrela izango da edozein izanda ere irakasleak unibertsitatearekin daukan lotura profesionala, funtzionarioak barne.
¿ Oro har, lan-kontratudun bitarteko irakaslea kontratatu behar denean, kasuan kasuko lan-poltsa erabiliko da beti.
Hala ere, kasu zehatz hauetan deialdi publikoaren bitartez egin ahal izango da: artikulu honetako 2.a atalean jasotako kasuan eta urtebete baino gehiagoko iraupena duten ordezkapenak direnean, arduraldi osoko ordezkapenak badira, eta sailak behar bezala oinarritutakoetan edota arautegi honetan beren-beregi jasotako ordezkapenetan. Horretarako erabakia Irakasleen errektoreordeak hartuko du Lan-kontratudun Irakasle eta Ikertzaileen Planifikazio Batzordea entzun ondoren.
Bigarren atalean adierazitako premiaren bat dagoenean ez badago ordezkapena egiteko inor kasuan kasuko sail eta jakintza arlorako, edo nahiz eta norbait egon zerrendan ez badago ordezkapenak egiteko moduan, lehiaketa publikorako deia egingo da zerrenda osatzeko.
¿ Ordezkapenak egiteko zerrenden helburua horien indarraldian (kasuan kasuko deialdian zehaztua) sor daitezkeen premiak betetzea izango da.
¿ Zerrendan sartzeko baldintza orokorrak:
¿ Titulazio akademikoa: beharrezkoa izango da lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua izatea edo horien titulu baliokideren bat.
Ondoren aipatzen diren jakintza arloetan ordezkapenak egiteko zerrendetan sartzeko, nahikoa izango da unibertsitateko diplomatua, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa edo horien titulu baliokideren bat izatea: 0065 Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza; 0110 Arkitektura Eraikuntzak; 0187 Gorputz Adierazpidearen Didaktika; 0189 Musika Adierazpidearen Didaktika; 0193 Plastika Adierazpidearen Didaktika; 0255 Erizaintza; 0300 Arkitekturako Adierazpen Grafikoa; 0305 Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa; 0345 Ingeles Filologia; 0385 Fisika Aplikatua; 0413 Fisioterapia; 0505 Kartografia Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza; 0510 Eraikuntzako Ingeniaritza; 0515 Fabrikazio Prozesuen Ingeniaritza; 0520 Sistemen Ingeniaritza eta Automatika; 0535 Ingeniaritza Elektrikoa; 0545 Ingeniaritza Mekanikoa; 0555 Ingeniaritza Kimikoa; 0565 Ehun eta Paper Ingeniaritza; 0570 Hizkuntza eta Sistema Informatikoak; 0590 Makina eta Motor Termikoak; 0605 Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria; 0647 Optika; 0720 Ingeniaritzako Proiektuak; 0785 Teknologia Elektronikoa; eta 0813 Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak.
Zerrenda bakoitzerako eskatzen den titulazioa atzerrian lortu bada, Espainian homologatuta egon beharko da. Homologazio hori Titulu, Baliokidetza eta Homologazioen Azpizuzendaritza Nagusiak egindako egiaztagiriaren bidez egiaztatuko da, eta ez da nahikoa izango homologaziorako eskaria egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkeztea (otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretua).
Era berean, Europar Batasuna osatzen duten herrietako herritarrek elkarteko kide den beste edozein herritan lortu badute titulua, herri horretan emandako titulua onartzen duen Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Agindua erantsi beharko diote tituluari, hau guztia 1995eko urtarrilaren 23an Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Aginduko bederatzigarren atalaren babesean (urtarrilaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Ez da eskaririk onartuko ez bada aurkezten kasuan kasuko jakintza arlorako eskatzen den titulazioaren akreditazioa (kopia soila aurkeztu behar da).
¿ Euskarako titulazioa.
Plaza elebidunetarako, euskaraz irakasteko gaitasun agiria izan beharko da, Euskarako Errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako erabakiari jarraituz (uztailaren 11ko EHAA).
Kontratu elebidunetarako izangaiek euskaraz irakasteko gaitasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
¿ Diziplina espedientearen bidez administrazio publikoetatik aldendua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
Hori guztia, zinpeko aitormenaren bidez egingo da.
¿ Ordezkapenak egiteko zerrendan sartu ahal izateko, eskariak egiteko epearen barruan izan behar dira beteta aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak; bestalde, behin zerrendan egonda ere, baldintza guztiak bete behar dira.
¿ Baremaziorako irizpideak:
Irakas. esp. Ikerk. esp. Espediente Euskara Laneko esp. Punt. osoa
akademikoa
20 puntu 20 puntu 20 puntu 9 puntu 15 puntu 99 puntu
LOUren 63. artikuluan zehaztutako lehiaketetan parte hartzeko gaitasun agiria duten lehiakideen kasuan, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina lehiakide horiek ezin izango dute, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 90 puntu lortu ahal izango dituzte, hurrenez hurren.
Era berean, irakasle oso, irakasle agregatu, irakasle kontratatu doktore, irakasle atxiki, irakasle laguntzaile doktore edo irakasle lankideak kontratatzean, baldin eta lehiakideak Kalitatea Ebaluatzeko Euskal Agentziak, ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak onartutako antzeko erakunde batek emandako aldeko txostena edo ebaluazio positiboa badauka, % 20 gehituko da lortutako puntuazioa, baina lehiakide horrek ezin izango du, inolaz ere, gainditu lor daitekeen gehienezko puntuazioa, euskara jakiteagatik lor daitekeen puntuazioa albo batera utzita; hau da: guztira, 90 puntu lortu ahal izango ditu, hurrenez hurren. Dena dela, aldeko txosten edo ebaluazio positibo bat baino gehiago izanez gero, bakar bat izango da kontuan puntuazioa ematerakoan.
Gainontzeko 15 puntuak batzordearen irizpideen arabera banatuko dira arlo hauen artean: irakaskuntzako esperientzia, ikerketako esperientzia, espediente akademikoa edo laneko esperientzia. Ezin izango da, inolaz ere, 10 puntu baino gehiago eman arlo horietako baterako.
¿ Ohar orokorra.
Ezin izango da baloratu gabe utzi baremazioko irizpideetan zehaztutako atal bat bera ere.
Meritu bat atal baten baino gehiagoren arabera azter daitekeenean, lehiakideak puntuaziorik gehien lor dezakeen atala hartuko da kontuan.
Epaimahaiak gutxieneko nota ezar dezake (gehienez ere 30 puntu) ordezkapenak egiteko zerrendan sartu ahal izateko. Dena dela, behar bezala arrazoitu beharko da aktan, batez ere ordezkapenak egiteko zerrenda hutsik geratu bada.
Ponderazioak:
Lehiakideren batek gainditu egiten badu atal baterako zehaztutako gehienezko puntuazioa, lehiakide horri gehienezko puntuazioa emango zaio eta, gainontzekoei, horren araberako puntuazio ponderatua.
Atal bakoitzeko puntuazioa ponderatu egin ahal izango da, 1/0,8/,05/0,1 koefizienteak erabilita, merituak jakintza arloaren ezaugarrietara egokitu ahal izateko.
Atal bakoitzeko puntuazioa arduraldiaren arabera ponderatuko da.
¿ Espediente akademikoa.
Batez besteko nota x1, x2 puntu
Irakasgai espezifiko edo plazaren kideko irakasgaiengatik puntuazio gehigarria < 2 puntu
Lizentziaturako tesina < 2 puntu
Sari berezia: ¿ lizentziaturakoa < 2 puntu
doktoregokoa < 2 puntu
Doktoregoko programa (32 kreditu) < 2 puntu
Ikasketa Aurreratuen Diploma < 1 puntu
Doktore titulua < 10 puntu
Masterrak eta graduondoko ikastaro bereziak, 6 hilabetetik gorakoak < 2 puntu bakoitzeko
Unibertsitateko beste titulu batzuk: ¿ kidekoak < 3 puntu
ez kidekoak< 1 puntu
Hizkuntzak < 3 puntu
egiaztatutako
hizkuntza bakoitzeko
Beste meritu batzuk < 2 puntu guztira
*Batez besteko nota: espedientearen batez besteko nota jasota duten ziurtagiri akademikoetan, nota hori hartuko da kontuan.
Espedientearen batez besteko nota jasota ez badago, kalkulatu egingo da. Irakasgaien kalifikazioak zenbaki bidez adierazita badaude, kalifikazio horien batez besteko puntuazioa aterako da.
Ikasgai bakoitzaren kalifikazioak hitzez hitz agertzen badira, berriz, ondorengo baliokidetasunak aplikatuko dira:
Ohorezko matrikula: 10.
Bikain: 9.
Oso ongi: 7,5.
Nahiko, gai, baliozkotua: 5,5.
Batez besteko nota ateratzeko, ez dira inolaz ere kontuan hartuko aukera askeko irakasgaiak.
Ziurtagiri akademiko pertsonala bidaltzen ez bada, izangaiak batez besteko notatzat nahikoa lortu zuela ulertuko da.
¿ Euskara maila.
Titulazioa Puntuazioa
Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria (EHUk emana). 9 puntu
Euskal Filologiako lizentziatura.
Administrazio Orokorreko 4. eta 3. hizkuntz eskakizunak.
Hezkuntza Sailaren 2. hizkuntz eskakizuna.
EGA eta Nafarroako Gobernuaren EGA agiria.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun agiria.
Euskaltzaindiaren D titulua.
Labayru Ikastegiko hirugarren mailako agiria (1982ko irailaren 20a baino lehen emana).
Euskal Filologiaren alorreko irakasle diplomatura.
Bizkaiko eta Gipuzkoako Irakasle Eskola Publikoetan euskaraz egindako irakasle diplomatura (1985ean edo handik aurrera lortua bada).
Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan eta Eskoriatzako Irakasle Eskolan euskaraz egindako irakasle diplomatura (1984an edo handik aurrera lortua bada).
HABEko 12. maila 6,75 puntu
Ikasketak euskaraz (gutxienez % 50)
HABEko 11. maila 6,30 puntu
HABEko 10. maila 5,85 puntu
HABEko 9. maila 5,40 puntu
Administrazio Orokorreko 2. hizkuntz eskakizuna 4,95 puntu
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1. hizkuntz eskakizuna.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. maila
HABEko 8. maila 4,05 puntu
HABEko 7. maila 3,60 puntu
Administrazio Orokorreko 1. hizkuntz eskakizuna 3,15 puntu
HABEko 6. maila 2,70 puntu
Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila
HABEko 5. maila 2,25 puntu
HABEko 4. maila 1,80 puntu
Hizkuntza Eskola Ofizialeko 2. maila
HABEko 3. maila 1,35 puntu
HABEko 2. maila 0,90 puntu
Hizkuntza Eskola Ofizialeko 1. maila
HABEko 1. maila 0,45 puntu
Euskaltegi homologatuetan gainditutako ikastaroak HABEn gainditutakoen parekotzat hartuko dira.
Aurreko irizpideen arabera lortutako puntuazioari 0,8ko zuzenketa faktorea ezarri ahal izango zaio, eta gainontzeko puntuazioa euskararekin lotutako merituak puntuatzeko erabili.
¿ Irakaskuntzako esperientzia.
Unibertsitateko esperientzia < 6 puntu/urte
Lehen Hezk., Irak. ertainetako eta LHko esperientzia < 2 puntu/urte
Irakaskuntzaren arloko argitalpenak Bakoitzeko < 3 puntu
Irakaskuntzaren arloko beste meritu batzuk < 2 puntu guztira
Azken 10 urteak izango dira kontuan.
Arduraldi partzialean edo laguntzaile gisa egindako zerbitzuak direnean ponderatu egingo dira, urteko 24 kredituko edo asteko 8 irakastorduko unitatea erreferentziatzat hartuta.
Euskal Herriko Unibertsitatean egindako irakaskuntzako zerbitzuak direnean, ez da beharrezkoa izango horiek egiaztatzea, administrazio honek ofizioz erantsiko baititu.
Irakaskuntza publikoan egindako zerbitzuak zerbitzu orriaren bidez eta emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.
Irakaskuntza pribatuan egindako zerbitzuak egiaztatzeko lan-kontratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria (ikastetxearen ¿enpresaren- izena eta alta aldia jasoko duena) aurkeztuko dira. Horrez gain, emandako irakasgaiak jasotzen dituen ziurtagiria erantsi beharko da.
¿ Laneko esperientzia.
Azken bost urteak izango dira kontuan.
Laneko esperientzia < 6 puntu/urte
Ikerketa kontratuak (Ramón y Cajal programa, Juan de la Cierva programa, etab.) < 6 puntu/urte
Bestelako meritu profesionalak < 2 puntu guztira
Arduraldi partzialean egindako zerbitzuak ponderatu egingo dira.
Laneko esperientzia, oro har, honela egiaztatuko da:
Besteren konturako lan esperientzia izanez gero, lan-kontratuaren kopiaren bidez eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriaren bitartez. Enpresaren ziurtagiria, lanpostua eta zereginak zehaztuta.
Norbere konturako lan esperientzia izanez gero, egindako jardueren zinpeko aitorpenaren bidez eta dagokion Ogasun Sailak emandako ziurtagiriaren bitartez (jarduera ekonomikoen gaineko zergan izandako alta aldiak jasotzen dituena). Aurrekoaz gain, egindako lanak egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu (BEZ aitorpenak, adibidez).
¿ Ikerketako esperientzia.
Ikerketako proiektuak Kanpoko erreferentziarekin
Ikertzaile nagusia < 2,5 puntu/urte
Laguntzailea < 1,5 puntu/urte
Kanpoko erreferentziarik gabe
Ikertzaile nagusia < 0,75 puntu/urte
Laguntzailea < 0,50 puntu/urte
Arte Ederretako plazetan, epaimahaiak erabaki dezake ikerlantzat hartzea lehiakidearen obra plastikoa, eta argazkidun dossierra ikusita, < 5 punturekin baloratu ahal izango dute.
Argitalpenak, garrantziaren, eraginaren Liburua < 5 puntu
eta plazarekin daukan loturaren arabera
Liburuko atala < 3 puntu
Artikulua < 3 puntu
Arte ederretako katalogoa (gehienez 5) < 1 puntu
Patenteak < 4 puntu
Biltzarrak Hitzaldia < 2 puntu
Komunikazioa < 1 puntu
Doktorego aurreko bekak Ikerlarien prestakuntzarakoa, Hezkuntza
eta Kultura Ministerioarena, EJrena, EHUrena,
Europako Batasunarena edo antzekoak < 1 puntu/urte
Doktorego ondorengo bekak Ikerlarien prestakuntzarakoa, Hezkuntza < 2 puntu/urte
eta Kultura Ministerioarena, EJrena, EHUrena,
Europako Batasunarena edo antzekoak
Tesiak zuzentzea < 3 puntu
Tesinak eta karrera amaierako proiektuak zuzentzea < 1 puntu
Ikerketa zentroetako egonaldiak (bi hilabetetik gora) < 2 puntu/urte
Ikerketako beste meritu batzuk < 2 puntu guztira
¿ Berdinketak ebazteko irizpideak.
Puntuazio osoan berdinketa dagoenean, ondoko irizpideak hartuko dira kontuan, hurrenkera honetan hartu ere:
Puntuaziorik handiena irakaskuntzako esperientziaren arloan.
Puntuaziorik handiena laneko esperientziaren arloan.
Puntuaziorik handiena ikerketako esperientziaren arloan.
Puntuaziorik handiena espediente akademikoaren arloan.
Hala ere berdinketarik egonez gero, abizen eta izenen hurrenkera alfabetikoaren arabera egingo da. Horretarako, Unibertsitateak zozketa egingo du, data jakin batean deitutako poltsa guztietarako, zein letratik hasiko den zehazteko.
¿ Ondoko hauek osatuko dituzte irakasle eta ikerlari kontratatuak hautatzeko epaimahaiak: kasuan kasuko plazari dagokion jakintza arloko irakasleak edo, halakorik egon ezean, jakintza arlo kidekoak. Sindikatuen ordezkari bat ere egongo da, lan-kontratuko Irakasle eta Ikerlarien Enpresa Batzordeak proposatua. Sindikatuen ordezkari izendatutako kideak hitz egiteko eskubidea izango du, baina ez botoa ematekoa.
Irakasleen errektoreordeak, epaimahaia osatzeko, Unibertsitateko Irakasleen Batzordeko kide bat izendatu ahal izango du. Kide hori idazkaria izango da, eta hitza izango duen arren, ez du botorik izango.
¿ Epaimahaietako kideak katedradunak, irakasle titularrak, irakasle osoak edo irakasle agregatuak izango dira, Euskal Herriko Unibertsitateko plantillakoak eta jardunean daudenak.
¿ Lan-kontratuko Irakasle eta Ikerlarien Enpresa Batzordeko kideak kasuan kasuko deialdian eskatzen den titulazioa izan beharko du, gutxienez.
¿ Saileko Kontseiluak epaimahaiburua, idazkaria eta kide bat izendatuko ditu, bai eta horien ordezkoak ere. Hala ere, Irakasleen errektoreordeak Unibertsitateko Irakasleen Batzordeko kide bat izendatu ahal izango du idazkari lanak egin ditzan. Kide horrek hitza izango du, baina ez botorik.
¿ Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak eta beste lege batzuk zehaztutakoari jarraituz, eskumenari ezin zaio uko egin, eta eskumena berena duten administrazioko organoek baliatuko dute, eskuordetzan ematen ez bada edo goragokoak eskumena bereganatzen ez badu.
¿ Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaraziak), 28.2 artikuluan zehaztuta ditu prozeduran parte ez hartzeko arrazoiak. Horrelako egoeraren batean egonez gero, Irakasleen errektoreordeari jakinarazi beharko zaio eta ordezkoak hartuko du lekua.
¿ Epaimahaiak gehiengoz hartutako erabakiarekin ados ez dauden kideek berariaz agertu beharko dute beren iritzia. Boto partikularra eman ahal izango dute 48 orduko epean, eta hartutako erabakiari erantsiko zaio.
¿ Zerrendaren ezaugarri orokorrak.
Zerrenda bat osatuko da deialdia egin duen sail bakoitzeko eta jakintza arlo bakoitzeko. Dena dela, jakintza arloa baino zehaztasun maila handiagoko lan-poltsak deitu ahal izango dira, baldin eta sailak behar bezala oinarritutakoak badira, baina horrelakoetan Irakasleen errektoreordeak erabaki beharko du.
Zerrenda osatzeko deialdia egingo da sailen batean 1.2 artikuluan adierazitako premiaren bat dagoenean; betiere, sailak ez badauka kasuan kasuko jakintza arloan ordezkapenak egiteko zerrendarik edo nahiz eta zerrenda izan, kide guztiak jardunean badaude.
Edozelan ere, sailaren eskariari jarraituz, Irakasleen errektoreordeak ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko deia egin ahal izango du, nahiz eta sailak ordezkoen premiarik ez izan une horretan.
Lehiakide bakoitzari puntuazioa emango zaio, 3. artikuluan zehaztutako baremazioa kontuan hartuta. Puntuazioa aurkezten den zerrenda bakoitzerako izango da.
Zerrendako kideak puntuazioaren arabera, puntuazio handienetik txikienera, ordenatuko dira.
¿ Zerrendako kideen datuak eta aukerak.
Zerrendan honako datuak agertuko dira:
Abizenak eta izena.
Helbidea.
Harremanetarako telefono zenbakia.
Harremanetarako posta elektronikoa (horrelakorik izanez gero).
Egiaztatutako titulazioak.
Egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak.
Puntuazioa.
Zerrendan kide bakoitzak egindako aukerak ere agertuko dira, hain zuzen ere honakoak:
Lanaldi osoko edo partzialeko ordezkapenak campus bakoitzerako.
Campus bat edo bat baino gehiago aukeratu ahal izango ditu, eta lanaldirako aukerak ondokoak izango dira:
Arduraldi osoan baino ez.
Arduraldi partzialean baino ez.
Arduraldi osoan zein partzialean.
Bakoitzak gurago duen arduraldia aukeratu ahal izango du. Aukera hori, dena dela, zerrenda guztietarako zehaztu beharko dute. Ahal izanda, arduraldia osoa izango da, zerrendako kideak arduraldi partziala gurago duela beren-beregi adierazi ezean.
Hizkuntza-eskakizuna:
Plaza elebidunak bete ahal izateko, nahitaezkoa izango da euskaraz irakasteko gaitasun agiria izatea, Euskarako errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako erabakian adierazitakoa (uztailaren 11ko EHAA).
Egiaztatuta izanez gero euskaraz irakasteko gaitasuna Euskarako errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako erabakiari jarraituz, honako ordezkapenak egin ahal izango ditu zerrendako kideak:
Gaztelaniazko zein euskarazko hizkuntza-eskakizuna zehaztuta duten plazak.
Gaztelaniazko hizkuntza-eskakizuna zehaztuta duten plazak.
Gaztelaniazko eta euskarazko hizkuntza-eskakizuna edo gaztelaniazkoa bakarrik zehaztuta duten plazak.
¿ Lan-poltsako merituak eguneratzen ez diren bitartean, zerrendako kideek ezin izango dituzte aldatu aukerak, campusari, arduraldiari eta hizkuntza-eskakizunari dagokionez.
¿ Zerrendak irekitzeko prozedura.
Zerrenda osatzeko deialdia egingo da sailen batean 1.2 artikuluan adierazitako premiaren bat dagoenean; betiere, sailak ez badauka kasuan kasuko jakintza arloan ordezkapenak egiteko zerrendarik edo nahiz eta zerrenda izan, zerrendako kide guztiak jardunean badaude.
Edozelan ere, sailaren eskariari jarraituz, Irakasleen errektoreordeak ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko deia egin ahal izango du, nahiz eta sailak ordezkoen premiarik ez izan une horretan.
Zerrendak irekitzeko deialdia Lehiaketa Ataleko eta campusetako errektoreordetzetako iragarki oholetan argitaratuko da, bai eta iragarki ohol birtualean eta Euskal Herriko Unibertsitateko web orrian ere.
Eskaria aurkeztu duten lehiakideen merituak 3. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera baloratuko dira, baina kontuan hartuko dira ere kasuan kasuko jakintza arloko epaimahaiak zehaztutako irizpide bereziak.
Zerrendak irekitzeko deia egiten duen erabakiaren kontra interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, erabakia unibertsitateko web orrian argitaratzen den egunetik aurrera.
Eskariak aurkezteko epea amaiturik, Unibertsitateko Errektoretzak onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da Lehiaketa Atalean eta campusetako errektoreordetzetan (horixe izango da interesatuei horren berri emateko modua). Hamar eguneko epea irekiko da, zerrenda hori argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, errakuntzak zuzentzeko, bai eta zerrenda horren kontrako erreklamazioak aurkezteko ere. Behin epea bukatuta, zerrenda behin betikoa izango da eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hilabeteko epean.
Merituak kasuan kasuko epaimahaiak (arautegi honetako 4. artikuluan zehaztutakoak) barematuko ditu.
Epaimahaiaren proposamenak Unibertsitate honetako Lehiaketa Ataleko eta campusetako errektoreordetzetako iragarki tauletan argitaratuko dira. Horixe izango da interesatuei horren berri emateko modua. Epaimahaiek kontratuak adjudikatzeko egiten dituzten proposamenen kontra gora jotzeko errekurtsoa zuzendu ahal izango zaio unibertsitate honetako Irakasleen errektoreorde jaunari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, proposamen horiek Lehiaketa Ataleko iragarki tauletan argitaratzen diren egunaren biharamunetik aurrera. Dena dela, horrek ez du eragotziko beste edozein motatako errekurtsorik jartzea. Proposamenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak Unibertsitatearen web orrian iragarriko dira, horretan interesa izan dezaketenak jakinaren gainean egon daitezen.
¿ Ordezkapenak egiteko zerrendan kide gehiago sartzeko prozedura.
Zerrendan sartu ahal izateko hasiera batean ezarritako gutxieneko puntu kopurua jaistea erabaki dezake epaimahaiak, bilera egin ondoren, baldin eta sailen batean 1.2 artikuluan adierazitako premiaren bat badago eta kasuan kasuko jakintza arloko zerrendan ez badago kiderik ordezkapenak egiteko moduan.
Zerrendan kide gehiago sartzeko deialdia egingo da sailen batean 1.2 artikuluan adierazitako premiaren bat dagoenean eta kasuan kasuko jakintza arloko zerrendan ez dagoenean kiderik ordezkapenak egiteko moduan.
Eskaria aurkeztu duten lehiakideen merituak 3. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera baloratuko dira, baina kontuan hartuko dira ere kasuan kasuko jakintza arloko eta saileko epaimahaiak zehaztutako irizpide bereziak.
Ordezkapenak egiteko zerrendetarako dei egin ondoren, epaimahaiak ezingo du, inolaz ere, zerrenda horiek irekitzerakoan bertan sartu ahal izateko ezarritako puntu kopurua baino txikiagorik ezarri.
Edonola ere, hasiera batean iragarritako zerrendak lehentasuna izango du eta kide gehiago sartzeko ondoren iragartzen direnak iragarriak izan direneko unearen arabera sailkatuko dira.
¿ Eskariak eta erreklamazioak.
Zerrendak irekitzeko prozeduretan, zein kide gehiago sartzekoetan, lehiakideek eskari bat bete beharko dute jakintza arlo eta sail bakoitzeko, bertan honakoak adierazita:
Norberen datuak, helbidea eta harremanetarako telefonoa eta, nahi izanez gero, posta elektronikoa.
Zein lurralde-historikotan egin nahi den lan.
Lurralde-historiko bakoitzean zein arduralditan egin nahi den lan (arduraldi osoa edo partziala). Lehiakideak besterik adierazi ezean, lehenetsitako arduraldia lanaldi osokoa dela ulertuko da.
Zein hizkuntza-eskakizun nahi den.
Baremaziorako aurkezten diren merituak.
Eskariarekin batera egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, baldintza guztiak zein merituak egiaztatzeko.
Eskariak edo erreklamazioak Irakasleen errektoreordeari zuzenduko zaizkio, prozeduran tramite bakoitzerako zehaztutako epearen barruan.
¿ Funtzionamendu orokorra.
Ordezkapena behar denean, kasuan kasuko jakintza arlo eta saileko zerrenda hartuko da eta baldintza guztiak beteta ordezkapena egiteko moduan dagoen lehenengo kideari eskainiko zaio; dena dela, kideren bat lanean badago berak lehenetsi ez duen aukeraren batean eta premia berria berak lehenetsitako plazaren batean sortu bada, berari deituko zaio.
Kide bat zenbait jakintza arlo eta/edo sailetako zerrendetan badago eta horietako batean lanean ari bada berak lehenetsitako aukeraren batean, gainontzeko zerrendetan aldi baterako baja emango zaio eta ez zaio deituko beste jakintza arlo edo/eta sailetan sortzen diren premiak betetzeko.
Zerrendako kideei telefono edo posta elektronikoz eskainiko zaie ordezkapenak egiteko aukera (berek adierazitako telefono zenbakia edo posta elektronikoa erabiliko da). Ezinezkoa bada harremanetan jartzea, hurrengo 48 orduetan beste bi aldiz egingo da harremanetan jartzeko ahalegina, eta ez bada erantzunik lortzen, zerrendako hurrengo kideari deituko zaio.
Ordezkapena egiteko aukeratu den kideak kontratua sinatu beharko du 3 eguneko epean, eskaintza egin zaion egunaren biharamunetik aurrera. Epe horretan ez bada kontratua sinatzera agertu, ordezkapena egiteko kontratuari uko egin diola ulertuko da eta, ondorioz, zerrendako hurrengoari deituko zaio.
Oso kasu berezietan, eta Irakasleen Errektoreordetzak hala erabakiko balu, luzatu egin ahal izango da aurreko atalean adierazitako epea.
Zerrendak ahalik eta arinen eguneratzeko asmoz, ordezkapena bukatu ondoren ahalik eta arinen eman beharko zaio horren berri Pertsonaleko Gerenteordetzako Lehiaketa Atalari. Nahitaez idatziz egin beharko da jakinarazpena, nahiz eta beste bide batzuk ere erabili ahal izango diren berri emateko.
¿ Funtzionamendu orokorraren salbuespenak.
Zerrendako kide bat zerbitzuak betetzen aritu arren, arduraldi osoko beste bat betetzeko premia sortzen bada eta urtebete baino gehiagorako izango dela aurreikusten bada, kide horri eskainiko zaio baldin eta: premia berri baten ondorioz norbait bitarteko legez kontratatu behar bada lanpostua behin betiko bete arte; sindikatutik liberatuta dagoen irakasle baten ordezkapena egin behar bada; edo zerbitzu betekizunetan, zerbitzu berezietan edo kargu akademikoa dela-eta irakaslanetik salbuetsia dagoen irakasle baten ordezkapena egin behar bada. Salbuespen izango dira egoera horretako ordezkapenak, baldin eta urtebete baino gutxiagorako izango direla aurreikusten bada. Edozelan ere, sailekin koordinazio-lana eginda, ahalegina egingo da ordezko irakasleak egiten duen irakaskuntza lanari ahalik eta kalterik gutxien eragiteko.
Zerrendako kide batek ordezkapen bat egin badu eta 10 egun naturaleko epean irakasle berari ordezkapena egin beharra sortzen bada, kide berak egingo du ordezkapena, betiere lan egiteko moduan badago.
Zerrendako kidea arduraldi osoko ordezkapen bat egiten ari bada eta lanpostuaren titularra lanera itzultzen bada lanaldi murriztuarekin, kide horrek jarraitu ahal izango du ordezkapen hori egiten nahiz eta lanaldi partziala izan. Aitzitik, zerrendako kidea lanaldi partzialeko ordezkapena egiten ari denean lanpostu berean lanaldi osoko ordezkapena egiteko aukera sortzen bada (edozein izanda ere arrazoia), berak jarraituko du ordezkapena egiten, hala nahi badu, nahiz eta zerrendan puntuazio hobea izanda lanaldi osoa lehenetsi duen izangairik egon.
Ordezkapena egiten ari den kide batek arduraldi partzialeko kontratua badauka, administrazioak kontratua aldatzeko aukera eskaini ahal izango dio, baldin eta arduraldi partzialeko beste premiaren bat sortzen bada sail berean antzeko ezaugarriekin (hau da, jakintza arlo berean eta hizkuntza-eskakizun berarekin) eta bi kontratuen bidez arduraldi partzial handiagoa lortzen bada. Aukera hori, edozelan ere, egoera horretan egonik zerrendan puntuazio gehien daukan kideari eskainiko zaio.
Ordezkapena egiten ari den kide batek arduraldi partzialeko kontratua badauka, eta aukeren artean arduraldi osoa ere badauka hautatuta, administrazioak kontratua aldatzeko aukera eskaini ahal izango dio, baldin eta arduraldi partzialeko beste premiaren bat sortzen bada sail berean antzeko ezaugarriekin (hau da, jakintza arlo berean eta hizkuntza-eskakizun berarekin) eta bi kontratuen bidez arduraldi osoa lortzen bada. Aukera hori, edozelan ere, egoera horretan egonik zerrendan puntuazio gehien daukan kideari eskainiko zaio.
Unibertsitateko diplomaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa edo baliokidea izatea eskatzen den zerrendan sartzeko eta bigarren zikloan eskolak emateko lan-kontratua eskaintzeko premia sortzen bada, lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua edo baliokidea dutenei soilik eskainiko zaie kontratu hori.
¿ Ondorengo arrazoiak onartuko dira ordezkapena egiteko eskaintzari uko egin arren kasuan kasuko jakintza arlo eta saileko zerrendatik ez baztertzeko:
Aldi baterako ezintasuna, lanekoa ez den istripuak edo gaixotasunak eragindakoa.
Aldi baterako ezintasuna, laneko istripuak edo gaixotasunak eragindakoa.
Amatasuna edo arriskua haurdunaldian, amak eginez gero uko haurdunaldiko zazpigarren hilabetetik hasi eta erditu ondoko hamazortzigarren astera bitartean.
Ama hilez gero, aitak uko egin ahal izango du erditzearen ondorengo hamazortzigarren astera arte.
Aita eta ama biak lanean daudenean, aitak uko egin ahal izango du seme-alaba jaio eta hurrengo hilabetean.
Ordezkapenak egiteari aldi baterako uzteko eskaria 3 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko. Behin baino ezin izango da eskatu behin amatasun baja bukatuta. Aldi horretan ezin izango da egin ordaindutako jarduerarik.
Izangaiak zerrendan jarraituko du eta seme-alabak 3 urte betetzen dituenean lanerako prest egongo da, nahiz eta berak nahi izanez gero lehenago ere adierazi ahalko duen lanerako prest dagoela. Izangaiak ez badu beren-beregi adierazten lanerako prest dagoela, zerrendatik kanpo geratuko da.
Adopzioa, uko egitea umearen adopzioa onartzen duen epai-erabakia eman eta hurrengo hamazortzi asteetan egiten bada.
Askatasunez gabeturik egotea, kondena epaia eman bitartean.
Hezkuntza-sistemarekin lotura zuzena daukan ikasketa beka, laguntza edo bestelako bekaren bat izatea.
Ikasketa edo praktikak egiten egotea. Ikasketak egiten egonez gero, ukoa ikasturte osorako izango da eta matrikularekin egiaztatu beharko da. Praktikak egiten egonez gero, uko egitea praktikak dirauen bitarterako izango da eta, edozelan ere, egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Aldi baterako funtzionario legez kontratua edo izendapena izatea. Lan-kontratua edo administrazio publikoan eskumena daukan organoak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Atzerrian egotea GKE batean lanean.
Bateraezintasuna, baldin eta ordezkapena lanaldi partzialerako bada eta izangaia lanean ari bada arlo publikoan zein pribatuan.
Zerrendako kideak uko egiten badio haren ustez ez delako gai eskaini zaion kontratua behar bezala betetzeko.
Egoera horretan uko eginez gero, kide horri ez zaio berriro deituko ezaugarri bereko ordezkapena egiteko.
Zerrendako kideak uko egitea eskainitako lanpostuaren zereginak betetzea eragozten dion minusbaliotasun fisikoren bat izateagatik.
¿ Zerrendako kideak uko egiteko arrazoiren bat adieraziz gero, egoera egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu Lehiaketa Atalean, bai uko egiten duen unean, bai uko egiteko arrazoia bukatu egin dela adierazten duen unean. Zerrendako kideak adierazi beharko du, azaldu dituen arrazoiak direla-eta, noiz arte baztertu nahi duen bere burua egin daitezkeen deietatik; aldi horretan ez zaio ordezkapenik eskainiko.
¿ Kasuan kasuko jakintza arlo eta saileko zerrendatik guztiz eta behin betiko kanpo geratuko da zerrendako kidea baldin eta:
Sinatutako kontratuari uko egitea, arrazoia edozein izanda ere.
8. artikuluan adierazitako arrazoiren bat oinarri ez izanda uko egiten badio eskaintzari.
Lehenetsitako ezaugarriak (modalitatea, lurraldea, etab.) dituen plaza bateko ordezkapena egitera deitu arren, ezarritako epean agertu ez bada uko egiteko arrazoiren bat egiaztatzeko agiririk aurkezteke.
Zigortua izan bada diziplina espediente bidez arau hauste larri edo oso larriagatik.
¿ Arrazoitu gabeko uko egitea gertatuz gero, Lehiaketa Atalak honakoak bidaliko dizkio uko egin duen kideari: ordezkapena egiteko eskariaren konfirmazioa, uko egitearena eta zerrendatik kanpo geratu izanarena.
¿ Kontratu bat eskaintzerakoan, izangaiari informazio zehatza emango zaio, bai kontratuaren ezaugarri bereziei buruzkoa, bai sail eta ikastegiari buruzkoa. Zerrendako kideak eskaini zaion kontratuari uko egin ahal izango dio zerbitzuak behar bezala emateko gai ez dela uste badu; horrelakoetan ez da ordezkapenak egiteko zerrendatik kenduko.
¿ Behin zerbitzu-harremana hasita, Sailaren ustez izangaiak ez badauka gaitasun nahikoa eskolak behar bezala emateko, prozedura hau beteko da:
Saileko zuzendariak eskaria egingo dio Errektoreordetzari izangaiak irakaskuntza horretarako gaitasunik duen egiaztatzeko. Eskaera horrekin batera, txosten zehatza aurkeztu beharko da, bai eta egoera egiaztatzeko agiriak ere.
Kasuan kasuko ikastegiaren txostena eskatuko da.
Edozelan ere, interesdunari entzunaldia emango zaio eta sindikatuei alegazioak egiteko aukera.
Kasuan kasuko sailaren eta ikastegiaren txostena kontuan izanda eta interesdunak eta sindikatuek egindako alegazioak aintzat hartuta, Irakasleen errektoreordeak kide hori zerrendatik kentzen duen ala ez erabakiko du, ahalik eta lasterren erabaki ere.
¿ Zerrendako kideak eskaini zaion kontratuari uko egin ahal izango dio zerbitzuak behar bezala emateko gai ez dela uste badu; horrelakoetan ez da ordezkapenak egiteko zerrendatik kenduko.
¿ Irakasleen errektoreordeak kide bat zerrendatik kentzea erabaki badu, kide horri ez zaio berriro deituko ezaugarri bereko kontratu baterako; hala ere, beste ezaugarri batzuk dituzten ordezkapenetarako deitu ahal izango zaio.
Gorputz eta Kirol Hezkuntza jakintza arloan ez badago arautegi honetako 4.2. artikuluan zehaztutako baldintza guztiak betetzen dituen irakasle nahikorik, epaimahaia jakintza arloan doktore titulua duten irakasleek osatuko dute.