Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko martxoaren 17koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak prestakuntza-jarduerak eta prestakuntza-planak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1368
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/03/17
  • Argitaratze-data: 2026/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 22.3 artikuluaren arabera, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak eskumen hau du euskal administrazio publiko guztietako enplegatu publikoei dagokienez: aintzatespena ematea Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak antolatu edo eman ez duen prestakuntzari, eta konpetentzia profesionalei, dagokion garapen-araudian xedatutakoaren arabera.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 21eko 3/2023 Legegintzako Dekretuak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta egitekoak arautzen dituen maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuak xedatzen dute IVAPen helburuetako bat dela EAEko administrazio publikoetako langileei prestakuntza eta trebakuntza ematea. Zehazki, 133/2021 Dekretuaren 14. artikuluak xedatzen du Prestakuntza Zerbitzuari dagokiola prestakuntza-ekintzak homologatzea, gai horren inguruan indarrean dagoen araudia betez.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileen Prestakuntza Planifikatu eta Antolatzeko Irizpide Orokorrei buruzko otsailaren 19ko 30/2008 Dekretuak 18. artikuluan ezartzen du IVAPek prestakuntzaren arloan prestakuntza-ekintzak homologatzeko eginkizuna duela, besteak beste, eta 32. artikuluan xedatzen du Administrazio Publikoaren Euskal Institutua dela ikaskuntza-ekintzak homologatzeko organo eskuduna.

Enplegatu publikoen prestakuntza efikazia eta efizientzia handiagoz kudeatzeko helburuan aurrerapausoak eman nahian, arau berri honek prozeduraren irismena zabaltzen du, banakako prestakuntza-ekintzak ez ezik, prestakuntza-planak ere, oro har, sartuta gera daitezen. Aldaketa horren bidez bi behar hauei erantzungo zaie: batetik, prestakuntzari koherentzia estrategiko handiagoa emateko beharrari eta, bestetik, prestakuntzak eta erakunde eskatzaileen ildo estrategikoek eraginkortasun handiagoz bat egingo dutela ziurtatzeko beharrari; hartara, prestakuntza-eskaintza homologatuaren kalitatea hobetuko da, eta baliabideak optimizatuko dira.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, hau

Agindu honen xedea da erakunde eta entitateek antolaturiko enplegatu publikoentzako prestakuntza-jarduerak eta prestakuntza-planak homologatzeko betekizunak eta prozedura erregulatzea. Hain zuzen ere, erakunde eta entitate hauek antolaturikoak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra, haren administrazio instituzionala eta nortasun juridiko propioa duten gainerako ente instrumentalak, haren mende daudenak.

  2. Lurralde historikoetako foru-administrazioak, haien administrazio instituzionala eta nortasun juridiko propioa duten gainerako ente instrumentalak, lehen aipatutako administrazio publikoetatik edozeinen mende daudenak.

  3. Toki-administrazioak, haien administrazio instituzionala eta nortasun juridiko propioa duten gainerako ente instrumentalak, lehen aipatutako administrazio publikoetatik edozeinen mende daudenak.

  1. IVAPek prestakuntza-jarduera edo -plan bat homologatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da hartzaileak erakunde eta entitate eskatzailearen zerbitzura diharduten enplegatu publikoak izatea.

  2. Berariaz baztertuta daude langile hauek xede dituzten prestakuntza-jarduerak:

    1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleak, Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailekoak.

    2. Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten funtzionarioak.

    3. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako langileak.

    5. Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko langileak.

Homologagarria izateko, prestakuntza-jarduerak eskakizun hauek bete behar ditu:

  1. Prestakuntza-jardueraren edukia. Prestakuntza-ekintzak lotura izan behar du enplegatu publikoen zereginekin eta praktika profesionalarekin, edo langile horiek prestatzeko eta hobetzeko interesgarritzat jo behar da.

    Prestakuntza-jarduerak ez dira homologatuko, baldin eta IVAPen prestakuntza-planetan sartutako prestakuntza-jardueretan eskaintzen diren edukien antzekoak badituzte; hala ere, homologagarria izango da entitate eskatzaileak justifikatzen badu prestakuntza-jarduerak zerikusi zuzena duela bere antolakundearen behar espezifikoekin.

  2. Prestakuntza-jarduera gainditzea. Aurrez aurreko ikastaroetan, gutxienez % 80ko bertaratzea eskatuko da prestakuntza-jarduera gainditzeko. Online ikastaroen kasuan, ikastaroak gainditzeko betekizunak zehaztu beharko dira.

    Nolanahi ere, prestakuntza-jarduerek, aurrez-aurrekoek nahiz onlinekoek, aprobetxamendu proba bat, gutxienez, jaso beharko dute edukiak bereganatu direla frogatzeko. Ikastaroek 50 ordutik gora irauten badute, banakako ikerketa-proiektuetan edo -lanetan oinarritutako aprobetxamendu-probak jarri beharko dira.

  3. Prestakuntza-jardueraren irakasleak. Irakasleek esperientzia izan beharko dute nahiz prestakuntzan, nahiz prestakuntza-jarduerari lotutako lanpostuetan.

  4. Baliabide materialak. Prestakuntza-jarduerak sustatzen dituzten erakunde eta entitateek konpromisoa hartu behar dute parte-hartzaileen eskura jartzeko ekintza horiek behar bezala egiteko behar diren bitarteko materialak, didaktikoak eta instrumentalak.

  5. Prestakuntza-jarduera ezin da egon IVAPek homologatutako edo homologatzeko bidean dagoen prestakuntza-plan baten barruan, agindu honetan aurreikusitako funtsezko aldaketen kasuetan izan ezik.

  1. Homologazio-eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira, IVAPen webgunearen bitartez: Prestakuntza-ekintzen homologazioa IVAP (euskadi.eus)

  2. Homologatu nahi den prestakuntza-jarduerarako aurreikusitako data baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira eskabideak. Epe hori betetze ezean, eskabidea ez da izapidetzeko onartuko.

  3. Espedienteetara sartzeko eta espedienteak izapidetu eta haien jarraipena egiteko, egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Homologatu nahi den prestakuntza-jardueraren fitxa teknikoa erantsi beharko zaio eskabideari. Fitxan alor hauei buruzko informazioa eman beharko da:

    1. Funtsezko informazioa:

      Ikastaroaren izenburua; homologatutako prestakuntza-jardueraren izen berbera jarri beharko zaio.

      Helburuak.

      Prestakuntza-edukiak.

      Zer hizkuntzatan emango den.

      Erakunde edo entitate eskatzaileko zein enplegatu publiko propio izango diren formakuntzaren hartzaileak.

      Eskola-orduak, guztira.

      Metodologia.

      Aprobetxamendu-ziurtagiriak eskuratzeko ebaluazio-irizpideak.

    2. Informazio osagarria:

      Zenbat edizio izango diren, eta haietako bakoitza zer egunetan hasi eta amaituko den.

      Hala badagokio, ikastaroa emateko lekua eta ordutegiak.

      Modalitatea (aurrez aurrekoa, online edo mistoa).

      Irakasleak.

  5. Gainera, eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Aprobetxamendu-probaren edo -proben eredua.

    2. Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

      Agindu honetan ezarritako eskakizunak eta betebeharrak betetzeari buruzkoa.

      Prestakuntza-jarduera aurkeztutako eskabideko zehaztapenen arabera eta agindu honetan ezarritako betekizun eta prozeduren arabera garatuko dela ziurtatzekoa.

      Eta, azkenik, dagozkion homologazio-ziurtagiriak agindu honetako aurreikuspenen arabera emateari buruzkoa.

    3. Baldin eta prestakuntza-jarduerak eta IVAPek eskainitako ikastaroek eduki berdintsua edo antzekoa badute, prestakuntza-ekintza antolakundearen behar espezifikoekin zuzenean lotuta dagoela justifikatzeko txostena.

  1. IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak izapidetuko ditu homologazio-espedienteak, eta, lehenik eta behin, egiaztatuko du eskabidea garaiz eta modu egokian egokitzen zaiela agindu honetan eskatutako betekizunei.

  2. Konpontzeko moduko akatsak badaude, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak 10 egun balioduneko epea emango dio erakunde edo entitate eskatzaileari, aurkeztutako eskabideko edo fitxa teknikoko akatsa konpondu dezan edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Emandako epean zuzenketarik egin ez bada, atzera egindakotzat hartuko da, eta espedientea artxibatu egingo da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluak xedatutakoarekin.

    Nolanahi ere, prozedura ebazteko beharrezkoa den beste edozein agiri eskatu ahal izango dio IVAPek erakunde edo entitate eskatzaileari.

  3. IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak eskabidearen eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioaren edukia ebaluatuko du, homologazioa eskatzen diren betekizunen arabera lortu ahal izateko.

    Baloratu ondoren, IVAPeko zuzendariak ebazpen arrazoitua emango du, eta erakunde edo entitate eskatzaileari emaitza jakinaraziko dio. Hauetako izan daiteke emaitza:

    1. Egiaztatua. Prestakuntza-jarduera bat dator homologazioa lortzeko baldintzekin eta betekizunekin.

    2. Ukatua. Prestakuntza-jarduera ez dator bat homologazioa lortzeko baldintzekin eta betekizunekin.

    3. Atzera egina eta artxibatua. Eskabideak ez du bete alderdi formalen bat, eta, errekerimendua jaso ondoren, erakunde edo entitate interesdunak ez du zuzendu.

    4. Onartu gabea. Ez dira betetzen izapidetzeko eskatzen diren betekizunak.

  4. Ebazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.

  5. Homologazioak balioa izango du eskatutako jarduerarako edo jardueretarako eta ebazpenean adierazitako edizio kopururako.

  6. Nolanahi ere, prestakuntza-jarduera osoari edo haren edizio bakoitzari emandako homologazioa eraginkorra izan dadin, erakunde edo entitate interesdunak eskakizun guztiak bete beharko ditu, eta IVAPek eskatutako informazio eta agiri dokumentazio guztia aurkeztu beharko du, bereziki, agindu honen hamahirugarren artikuluan aurreikusitako agiriak.

  7. Ondorio guztietarako, jarduera homologatuen ziurtagiriak emateko ardura erakunde edo entitate eskatzailearena izango da soilik. IVAPek ez du inolako erantzukizunik izango agindu honetan edo homologazio-ebazpenean ezarritako eskakizunak betetzen ez dituzten ziurtagiriak ematen badira, ez eta eskatutako betekizunak betetzen ez dituzten pertsonei ziurtagiriak ematen bazaizkie ere.

  8. Entitate eskatzaileak ematen dituen ziurtagirietan adieraziko da prestakuntza-jarduera IVAPek homologatu duela.

Homologatutako prestakuntza-jardueretako datuak edo edukiak gerora aldatuz gero, erakunde edo entitate interesdunak horren berri eman beharko du nahitaez.

  1. Homologatutako prestakuntza-jarduera baten eskabidearen fitxa teknikoko funtsezko informazioa aldatzen bada, berriz ere eskatu beharko da homologazio-eskabidea. Ezin izango dira eman IVAPek homologatutako prestakuntza-jardueraren ziurtagiriak, harik eta eskabide berria ebatzi eta, hala badagokio, aldeko beste ebazpen bat jasotzen den arte. Edonola ere, eskabide berri hori aurkeztean, agindu honen 4. eta 5. artikuluetako aurreikuspenak hartu beharko dira aintzat.

  2. Homologatutako prestakuntza-jarduera baten eskabidearen fitxa teknikoko informazio osagarria aldatzen bada jardueraren edizio berriak ematea, besteak beste, ez da beharrezkoa izango beste homologazio-eskabide bat aurkeztea, hura egiaztatzeari begira. Hala eta guztiz ere, aldaketaren berri eman beharko zaio IVAPi, agindu honetako aurreikuspenen arabera eta, bereziki, hamahirugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  1. Agindu honen 1. artikuluan jasotako erakunde eta entitateek, beren prestakuntza-planak homologatu nahi badituzte, prestakuntzako plan bat landu beharko dute. Bai prestakuntzaren arloko helburuak eta lehentasunak, bai planean txertatuko diren antzemandako prestakuntza-premiak sartuko dira plan horretan.

    Prestakuntza-planek administrazio publikoen beharrizanak betetzea izango dute xede, prestakuntza-premien azterketa izango dute oinarri, eta interesgarriak izan beharko dute enplegatu publikoen prestakuntzarako.

  2. Homologatu nahi den prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-jarduerek agindu honen 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte.

    Manu horretan xedatutakoarekin bat etorriz, prestakuntza-planeten ezin izango da egon IVAPen prestakuntza-planetan eskainitakoen antzeko edukiak dituen prestakuntza-ekintzarik, salbu eta entitate eskatzaileak justifikatzen badu prestakuntza-jarduerak zerikusi zuzena duela bere antolakundearen premia espezifikoekin.

  3. IVAPek antolatutako ikastaroak ere sar daitezke prestakuntza-planetan; haatik, horrelako kasuetan, IVAPi berari dagokio prestakuntza-ekintza horiei dagozkien ziurtagiriak ematea.

  4. Prestakuntza-planek urtebeteko indarraldia izan behar dute, eta haietan prestakuntza espezifikoak sartu behar dira, hain zuzen indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen arloei buruzkoak. Ildo horretan, eta beste gai batzuk alde batera utzi gabe, planetan ezinbestean sartu beharko da emakumeen eta gizonen berdintasunaren eta genero-ikuspegiaren arloko oinarrizko prestakuntza mailakatua, iraunkorra eta nahitaezkoa, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko araudian xedatzen den moduan.

  5. Gainera, homologagarriak izateko, eskakizun hauek bete behar dituzte:

    1. Prestakuntza-beharren diagnostikoari buruzko txostena.

    2. Plana gauzatzeko aurreikusi den egutegia.

    3. Plana ebaluatzeko sistema.

  1. Homologazio-eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira, IVAPen webgunearen bitartez: Prestakuntza-ekintzen homologazioa IVAP (euskadi.eus), Prestakuntza atala.

  2. Plana homologatzeko zein urterako eskatzen den, urte horretako urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira eskabideak.

  3. Espedienteetara sartzeko eta espedienteak izapidetu eta haien jarraipena egiteko, egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Homologazio-eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Homologatu nahi den planean jasotako prestakuntza-ekintza bakoitzaren programa. Agindu honen 4. artikuluan zehazten den funtsezko informazioa eta informazio osagarria sartu beharko da programa horretan.

    2. Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

      Agindu honetan ezarritako eskakizunak eta betebeharrak betetzeari buruzkoa.

      Prestakuntza-plana eta prestakuntza-jarduerak aurkeztutako eskabideko zehaztapenen arabera eta agindu honetan ezarritako betekizun eta prozeduren arabera garatuko direla ziurtatzekoa.

      Eta, azkenik, dagozkion homologazio-ziurtagiriak agindu honetako aurreikuspenen arabera emateari buruzkoa.

    3. Planeko prestakuntza-jarduera batzuek eta IVAPek eskainitako ikastaroek eduki berdintsua edo antzekoa badute, prestakuntza-jarduera horiek antolakundearen behar espezifikoekin zuzenean lotuta daudela justifikatzeko txostena.

  1. IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak izapidetuko ditu homologazio-espedienteak, eta, lehenik eta behin, egiaztatuko du eskabidea garaiz eta modu egokian egokitzen zaiela agindu honetan eskatutako betekizunei.

  2. Konpontzeko moduko akatsak badaude, IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak 10 egun balioduneko epea emango dio erakunde edo entitate eskatzaileari, aurkeztutako eskabideko edo fitxa teknikoko akatsa konpondu dezan edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Emandako epean zuzenketarik egin ez bada, atzera egindakotzat hartuko da, eta espedientea artxibatu egingo da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluak xedatutakoarekin.

    Nolanahi ere, prozedura ebazteko beharrezkoa den beste edozein agiri eskatu ahal izango dio IVAPek erakunde edo entitate eskatzaileari.

  3. IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuak eskabidearen eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioaren edukia ebaluatuko du, homologazioa eskatzen diren betekizunen arabera lortu ahal izateko.

    Baloratu ondoren, IVAPeko zuzendariak ebazpen arrazoitua emango du, eta erakunde edo entitate eskatzaileari emaitza jakinaraziko dio. Hauetako izan daiteke emaitza:

    1. Egiaztatua. Prestakuntza-plana bat dator homologazioa lortzeko baldintzekin eta betekizunekin.

    2. Ukatua. Prestakuntza-plana ez dator bat homologazioa lortzeko baldintzekin eta betekizunekin.

    3. Atzera egina eta artxibatua. Eskabideak ez du bete alderdi formalen bat, eta, errekerimendua jaso ondoren, erakunde edo entitate interesdunak ez du zuzendu.

    4. Onartu gabea. Ez dira betetzen izapidetzeko eskatzen diren betekizunak.

  4. Ebazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.

  5. Ondorio guztietarako, plan homologatuetako jardueren ziurtagiriak emateko ardura erakunde edo entitate eskatzailearena izango da soilik. IVAPek ez du inolako erantzukizunik izango agindu honetan edo homologazio-ebazpenean ezarritako eskakizunak betetzen ez dituzten ziurtagiriak ematen badira.

  6. Homologazioak balioa izango du homologatu beharreko planean jasotako jardueretarako eta planean bertan adierazitako edizio kopururako.

  7. Nolanahi ere, emandako homologazioa eraginkorra izan dadin, erakunde edo entitate interesdunak eskakizun guztiak bete beharko ditu, eta IVAPek eskatutako informazio eta agiri dokumentazio guztia aurkeztu beharko du, bereziki, agindu honen hamahirugarren artikuluan aurreikusitako agiriak.

  8. Entitate eskatzaileak ematen dituen ziurtagirietan adieraziko da prestakuntza-jarduera IVAPek homologatu homologatutako prestakuntza-plan baten barruan dagoela.

Homologatutako prestakuntza-planetako jardueretan datuak edo edukiak gerora aldatuz gero, erakunde edo entitate interesdunak horren berri eman beharko du nahitaez.

  1. Plan homologatu batean sartutako prestakuntza-jarduera baten funtsezko informazioa aldatzen bada, jarduera hori banaka homologatzeko eskabidea aurkeztu beharko da. Ezin izango dira eman IVAPek homologatutako plan batean sartutako prestakuntza-jardueren ziurtagiriak, harik eta eskabide berria ebatzi eta, hala badagokio, aldeko beste ebazpen bat jasotzen den arte. Edonola ere, eskabide berri hori aurkeztean, agindu honen 4. eta 5. artikuluetako aurreikuspenak hartu beharko dira aintzat.

  2. Homologatutako plan bateko prestakuntza-jarduera baten eskabidearen fitxa teknikoko informazio osagarria aldatzen bada jardueraren edizio berriak ematea, besteak beste, ez da beharrezkoa izango beste homologazio-eskabide bat aurkeztea, hura egiaztatzeari begira. Hala eta guztiz ere, aldaketaren berri eman beharko zaio IVAPi, agindu honetako aurreikuspenen arabera eta, bereziki, hamahirugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

IVAPek egoki iritzitako jarduketak egin ahal izango ditu bai banakako homologazioaren xede diren prestakuntza-jardueren garapena egiaztatzeko, bai homologatu beharreko plan bateko jarduerak egiaztatzeko. Horretarako, jarduerei buruzko informazioa eskatzeaz gain, bisitak egin ahal izango ditu prestakuntza-saioetara.

Erakunde edo entitate antolatzaileek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Prestakuntza-jarduerak eta prestakuntza-planak gauzatzea, homologazio-ebazpenean ezarritako xedapenen arabera.

  2. IVAPi jakinaraztea homologatutako prestakuntza-jarduerak edo homologatutako prestakuntza-plan batean sartutakoak eman direla edo bertan behera utzi direla, agindu honetan ezarritako moduan eta ondoreekin.

  3. Homologatutako prestakuntza-jardueren edo homologatutako prestakuntza-plan batean sartutakoen aldaketak jakinaraztea, agindu honetan ezarritako moduan eta ondoreekin.

  4. Jardueren egiaztagiriak ematea. Agiri horietan, hauetako bat adieraziko da, kasuan-kasuan:

    Prestakuntza-jarduera IVAPek homologatu duela.

    Prestakuntza-jarduera IVAPek homologatutako prestakuntza-plan baten barruan dagoela.

    Era berean, ziurtagirietan informazio hau adierazi beharko da, gutxienez:

    Prestakuntza-jardueraren izenburua.

    Modalitatea (aurrez aurrekoa, online edo mistoa).

    Eskola-orduak, guztira.

    Hasierako eta amaierako data.

    Eta, hala badagokio, prestakuntza-jarduera emateko lekua.

Entitate edo erakunde interesdunak frogagiriak helarazi beharko dizkio IVAPi. Zehazki, egiaztagiri hauek igorriko dira:

  1. Emandako prestakuntza-jarduerak eta bertan behera utzi direnak zehazten dituen ziurtagiria.

  2. Prestakuntza-jarduera edo prestakuntza-jarduerak homologazioaren aitorpena lortzeko baldintza eta eskakizun guztiak betez eman direla adierazten duen ziurtagiria.

  3. Informazio osagarriarekin lotutako aldaketak adierazten dituen ziurtagiria, edizio berriak egitearekin zerikusia dutenak barne.

    Zehazki, aldaketa horiek IVAPek homologatutako prestakuntza-jardueren edo homologatutako prestakuntza-plan batean sartutakoen edizio berriak garatzea baldin badakarte, ziurtagiri hori bidaltzea ezinbesteko betekizuna izango da ematen diren egiaztagiriak baliozkoak izan daitezen.

    Prestakuntza-jarduerak homologatzekotan, erakunde edo entitate interesdunak prestakuntza-jarduera edo haren edizio bakoitza amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko ditu justifikazio-agiriak.

    Prestakuntza-plan edo -programetako prestakuntza-jarduerak badira, erakunde edo entitate sustatzaileak hurrengo urteko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko ditu justifikazio-agiriak.

  1. Hamaikagarren artikuluan aurreikusitako justifikazio-agiriek akatsen bat badute, errekerimendua egingo zaio entitate interesdunari beharrezkoak diren dokumentuak aurkez ditzan, eskatutako betekizunak bete ditzan edo hautemandako akatsa zuzendu dezan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 73. artikuluan xedatzen den moduan eta bertan aurreikusitako ondoreekin.

  2. Baldin eta, aurkeztutako frogagiriak aztertuta, behin aurreko puntuan zehaztutako izapidea eginda hala badagokio, ondorioztatzen bada prestakuntza-jarduera ez dela garatu hura homologatzeko behar diren baldintzak aintzat hartuta, horrek ez du ondorerik sortuko jarduerako parte-hartzaileei dagokienez. Horrez gain, homologazioa kentzeko prozedura ere hasi ahal izango da.

    Aurreko puntuko inguruabarra prestakuntza-jarduera baten edizioren batean gertatzen bada (baina ez edizio guztietan), edo parte-hartzaileren bati eragiten badio (baina ez guztiei), homologazioak soil-soilik ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituzten edizioei edo parte-hartzaileei dagokienez sortuko ditu ondoreak.

  3. Entitate eskatzaileak, prestakuntza-ekintza jakin baterako egiaztapena lortu ondoren, baldintzak edo arauak betetzen ez baditu, IVAPeko zuzendariak beste ebazpen bat emango du, lehendik emandako akreditazioa kentzeko, dagokion administrazio-prozedura ireki ondoren. Prozedura horretan, entzunaldia bermatuko zaio entitate interesdunari.

  4. Entitate edo erakunde interesdunaren ardura izango da emandako egiaztagiriak baliogabetzea, eta ziurtagiri berriak ematean ezin izango da adierazi IVAPek homologatutako prestakuntza-jarduera bat denik edo, hala badagokio, IVAPek homologatutako prestakuntza-plan baten barruko prestakuntza-jarduera bat denik.

Erakunde edo entitate interesdunek erregistro batean jasota izan beharko dituzte homologatutako prestakuntza-jardueretan edo homologatutako prestakuntza-plan baten barruan dauden prestakuntza-jardueretan parte hartu duten enplegatu publikoak. Erregistro horrek datuak babesteko araudian xedatutakoa bete beharko du, eta IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuaren eskura egongo da.

Erregistro horretan xehetasun hauek jasoko dira, gutxienez: prestakuntza-jardueraren izenburua; zer egunetan eman den eta, hala badagokio, zenbat edizio egin diren; ea homologatu den prestakuntza-jarduerak homologatzeko prozedura baten bidez edo, bestela, prestakuntza-planak homologatzeko prozedura baten bidez; eta ziurtagiria lortu duten enplegatu publikoen zerrenda, haien NANa edo dokumentu baliokideren bat eta izen-abizenak zehaztuta.

Halaber, erakunde edo entitate interesdunek enplegatu publikoei ematen dizkieten egiaztagirien edo frogagirien erregistro bat sortu beharko dute, eta IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuarentzat eskuragarri eduki.

IVAPek informazio hau idatziko du prestakuntza kudeatzeko sisteman:

  1. Banaka homologaturiko prestakuntza-jarduerei buruzko funtsezko informazioa eta informazio osagarria.

  2. Homologatutako planen inguruko informazioa, bai eta plan horietako prestakuntza-jarduerei buruzko funtsezko informazioa eta informazio osagarria ere.

    Enplegatu publikoek homologatutako prestakuntza-jarduera batean edo homologatutako prestakuntza-plan baten barruko jarduera batean parte hartu dutela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkezten edo baliatzen badira organo batzuen aurrean, ziurtagiriok benetan homologatuta daudela egiaztatzeko baino ezin izango diote eskatu organoek IVAPeko Prestakuntza Zerbitzuari.

Homologazio-ebazpenak homologatutako prestakuntza-jardueren zerrenda batean sartuko dira; zerrenda hori etengabe eguneratu, eta IVAPen webgunean argitaratuko da.

Zerrenda horretan, argi eta sistematikoki, informazio hau txertatuko da, gutxienez:

  1. Prestakuntza-jarduerak homologatu badira:

    1. Erakundea eta entitatea.

    1. Homologatutako ikastaroaren izenburua.

    1. Homologazio-ebazpenaren data.

  2. Prestakuntza-planak homologatu badira:

    1. Erakundea eta entitatea.

    1. Homologatutako plana.

    1. Homologazio-ebazpenaren data.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Prestakuntza eta hobekuntza.

  1. Arduraduna: IVAP.

  2. Helburua: prestakuntza jarduerak homologatzeko eskabideen kudeaketa.

  3. Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

  4. Hartzaileak:

    1. Foru-aldundiak.

    2. Toki-administrazioko beste organo batzuk.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

    4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

  5. Eskubideak: datuak irispidean izatea, zuzentzea eta ezereztea, eta informazio gehigarrian jasotako beste zenbait eskubide (https://www.euskadi.eus/servicios/10842/

  6. Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/148400-capa2-eu.shtml

    7 Araudia:

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra:

    (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:

    (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

    LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

    Agindu hau indarrean sartu baino lehen aurkeztutako homologazio-eskabideak, agindu honen 1. artikuluan aipatu diren erakunde eta entitateek bultzatu eta antolatu badituzte, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Aginduan xedatutakoaren arabera bideratuko dira, alde batera utzita noiz egiten diren homologatu nahi diren prestakuntza-jarduerak (2017ko martxoaren 8ko Agindua, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak prestakuntza-jarduerak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura erregulatzeko dena).

    BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. 2026ko prestakuntza-planak homologatzeko eskabideak aurkezteko epea.

    2026ko prestakuntza-planak homologatzeko eskabideak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

Agindu honek indarrik gabe uzten du 2017ko martxoaren 8ko Agindua, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak prestakuntza-jarduerak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura erregulatzeko dena.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 17a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.