Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko abenduaren 23koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, energia berriztagarrien kanona likidatzeko eta autolikidatzeko ereduak onartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 250
- Hurrenkera-zk.: 5520
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/23
- Argitaratze-data: 2025/12/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearen VI. kapituluko 2. atalean energia berriztagarrien kanona sortu eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko zerga gisa.
Abenduaren 9ko 236/2025 Dekretuaren bidez, energia berriztagarrien kanonaren erregelamendua onartu zen. Erregelamendu honen 10. artikuluaren arabera, ogasunaren arloan eskumena duen saileko titularrari ahalmena ematen zaio energia berriztagarrien kanonaren autolikidazioak aurkezteko zerga-ereduak onartzeko, bai eta hura kudeatzeko beharrezkotzat jotzen diren beste batzuk.
Aipatutako 10. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
Energia berriztagarrien kanonaren autolikidazio-eredua onartzen da, agindu honen I. eranskinean agertzen dena.
Energia berriztagarrien kanona likidatzeko eredua onartzen da, agindu honen II. eranskinean agertzen dena.
Energia berriztagarrien kanona kudeatzen duen organoak dagozkion behin-behineko eta behin betiko likidazioak eman ahal izango ditu, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 23a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)