Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2025eko azaroaren 24koa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo-automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5115
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/24
  • Argitaratze-data: 2025/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan turismo-automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak aldatu direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.

Ondorioz, Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 3.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta Bidaiariak hiri barruan eta hiriartean turismo-automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, honako hau

Taximetroa urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak xedatutakoaren arabera jarriko da martxan.

Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 32.1 artikuluan, 4.h) artikuluarekin lotuta, xedatutakoa kontuan izanik, eta zerbitzuaren erabiltzaileek hala eskatuta, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.

Indargabetu egiten da Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2024ko azaroaren 29ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo-automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariari agindu hau garatzeko xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 24.

Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,

SUSANA GARCÍA CHUECA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.