Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 2962
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/15
  • Argitaratze-data: 2022/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena du ingurumen eta ekologiaren alorrean Estatuko oinarrizko legeria bere lurraldean garatzeko eta betearazteko.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak betetzen du aipatutako eskumena, halaxe xedatzen baitu lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko, eta haien egitekoak eta jarduketa-arloak finkatzekoa) 8. artikuluak.

Euskadiko IV. Ingurumen Esparru Programa 2020n islatzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumen-politika eta jasotzen da Eusko Jaurlaritzak ingurumenaren arloan hartutako konpromisoa.

Programak gure lurraldeko ingurumenaren egoerari buruzko ikuspegia jasotzen du, eta, besteak beste, lehentasunezko jarduketa hauek ezartzen ditu:

Gure natura-ondarea babestea, kontserbatzea eta leheneratzea, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.

Ekonomia lehiakor, berritzaile, karbono-isuri txikiko eta baliabide-erabilera efizienterantz urratsak egitea.

Herritarren osasuna eta ongizatea sustatzea eta babestea.

Lurraldearen jasangarritasuna areagotzea.

Politiken koherentzia bermatzea, ingurumen-integrazioa areagotuta.

Euskadiren nazioarteko proiekzioa eta erantzukizuna sustatzea.

Hori guztia bideratzeko, sail eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatuko da, ingurumen-aldagaia politika guztietan integratze aldera, eta eragile sozioekonomiko guztiei zabalduko zaie ingurumena hobetzeko erantzukizuna.

2020rako IV. Ingurumen Esparru Programari lotuta, hainbat estrategia eta plan sektorial onetsi ditu Eusko Jaurlaritzak; besteak beste, hauek:

EAEko Biodibertsitate Estrategia 2030. Tresna horren bidez, ekosistemak babesteko eta leheneratzeko jarraibideak zehazten dira; Natura 2000 Sarea sustatzen da funtsezkoa Europan eta Euskal Autonomia Erkidegoan biodibertsitatea kontserbatzeko; naturaren kultura eta natura ezagutzea bultzatzen da; eta lurraldearen zein natura-ondarearen kudeaketa eraginkor eta efizientearen alde egiten da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako Geodibertsitate Estrategia. Horren helburu nagusia EAEko geodibertsitatea eta Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan identifikatutako ondare geologikoa aztertzea eta balioestea da, baita bi horien kudeaketan, babesean, kontserbazioan, gizarteratzean eta erabileran esku hartzeko irizpideak eta proposamenak ezartzea ere.

Klima-aldaketaren aurkako 2050erako EAEko Estrategia. Horren helburuak berotegi-efektuko gasen isuriak % 80 murriztea eta energia berriztagarrien kontsumoa guztizkoaren % 40 izatea lortzea dira, baita klima-aldaketaren aurrean EAEren erresilientzia bermatzea ere.

2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia. Eragile guztiak estrategiaren barruan sartzea eta eragile horiek guztiek elkarrekintzan jardutea da asmoa, helburu argi batekin: bizimodu berrietara aldatzea, jasangarritasunaren kultura berri baterantz.

2030erako EAEko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia. Produktuen, materialen eta baliabideen balioari ekonomian ahalik eta denbora gehien eustea du xede, eta helburu estrategiko hauek ditu: % 30 handitzea produktibitate materiala zein material zirkularraren erabilera-tasa, eta % 30 gutxitzea hondakinak sortzeko tasa BPGd unitate bakoitzeko.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak hauek onetsi ditu azken urtean:

獷konomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana. Jaurlaritzaren XII. Legegintzaldirako (2020-2024) Plan Estrategikoen artean dago. Planaren helburuak hauek dira: produktibitate materiala eta materialaren erabilera zirkularraren tasa % 30 handitzea eta hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea BPGd unitate bakoitzeko.

獷nergia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Plana 2024. Jaurlaritzaren XII. Hau ere Legegintzaldirako (2020-2024) Plan Estrategikoen artean dago. Helburu hauek ditu: berotegi-efektuko gasen isuriak % 30 murriztea; energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izatea; eta EAEko lurraldearen klima-aldaketaren aurkako erresilientzia bermatzea.

獷uskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko Plana 2030: Hondakinak Baliabide Bihurtzen. Dokumentuan aurreikusitako helburuak lortzeko dokumentuko hamar funtsezko jarduketetako bat da isurketa gutxitu eta zirkulartasuna sustatzen duten lehentasunezko inbertsioei laguntzeko inbertsio-plana eta ibilbide-orria.

獷uskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako programa. Programak, besteak beste, lehenesten diren kategorietan erosketa publiko berdearen % 75 lortzea bilatzen du, Programari atxikitako erakunde publikoen kopurua handitzeaz eta erakunde pribatuen atxikimenduan aurrera egiteaz gain.

Halaber, 2030erako EAEko Lurzorua Babesteko Estrategia ere izapidetze-fasean da. Baliabide horren babesa kutsaduratik kanpoko bestelako mehatxu eta eremuetara ere hedatuko du.

Bestalde, 2019ko uztailean, Eusko Jaurlaritzak klima-larrialdiaren adierazpen instituzionala sinatu zuen, 2050ean berotegi-efektuko gasen isurien neutraltasuna lortzea eta klimarekiko erresilientea den lurralde baterantz aurrera egitea helburu duena.

Era berean, 2019ko irailaren 26an aho batez hartutako erabakiaren bidez, Eusko Legebiltzarrak klima-larrialdiko egoera deklaratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan.

Toki-administrazioa da herritarrengandik hurbilen dagoena, eta horrek garrantzi handia ematen dio zenbait eragileren eta herritarren parte-hartzea bideratzeko orduan. Zeregin eredugarri horretan, udalek herritarren ohiturak alda ditzakete modu eraginkorragoan klima-aldaketari aurre egiteko, eta sentsibilizazio publikoa funtsezko alderdia izango da klima-ekintzari begira; era berean, funtsezkoa izango da herritarrek aldaketetara egokitzearen eta gizarte egokituago eta erresilienteago baterantz joatearen garrantzia ulertzea.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda da NBEren Biltzar Nagusiak pertsonen, planetaren eta oparotasunaren alde hartutako plana, eta bake unibertsala, garapenerako lankidetza eta justiziarako sarbidea sendotzea du helburu.

2015ean onetsi zen, eta klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioa eta Hiri Agenda Berria hartzen ditu barnean, besteak beste. 2030 Agendak Garapen Jasangarrirako 17 Helburu (GJH) planteatzen ditu alor ekonomikoan eta sozialean nahiz ingurumenean. Munduko garapen-programak zuzenduko ditu datozen urteetan.

Agindu honek sustatzen duen udal-ekintzaren ekarpenak 11. GJHan (Hiri eta komunitate jasangarriak) du eragina oro har, eta horiek seguruak, barneratzaileak eta erresilienteak izan daitezela du helburu. Gainera, hark sustatzen dituen ekintza-lerroek beste GJH zehatz bati lagunduko diote, gutxienez.

Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroak 3. GJHri lagunduko dio (Osasuna eta ongizatea).

Klima-aldaketaren lerroak 13. GJHri lagunduko dio (Klima babesteko ekintza).

Natura-ondarearen lerroak 6. GJHri (Ur garbia eta saneamendua) eta 15. GJHri (Lehorreko ekosistemen bizitza) lagunduko die.

Ekonomia zirkularraren lerroak 12. GJHri lagunduko dio (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak).

Tokiko Ekoberrikuntzaren lerroak 9. GJHri (Industria, berrikuntza eta azpiegiturak) eta 13. GJHri (Klima babesteko ekintza) lagunduko die.

Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroak 4. GJHri lagunduko dio (Kalitatezko hezkuntza).

Asteklima 2022 lerroak 7. GJHri (Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea) eta 13. GJHri (Klima babesteko ekintza) lagunduko die.

Horregatik guztiagatik, toki-erakundeentzako laguntzen Agindu honen helburua da udal-ekintza EAEko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen-lehentasunekin eta programa horretatik eratorritako planekin eta estrategiekin bat etortzea, bai eta oraingo testuinguruko garapen jasangarriari buruzko nazioarteko jarraibide nagusiekin ere.

Aipatutako lehentasunen garrantzia aintzat hartuta, ezinbestekoak dira inplikatutako administrazio guztien, herritarren, gizarte-erakundeen, ezagutza sortzen duten erakundeen, unibertsitatearen eta enpresen arteko ekintza koordinatua, elkarrizketa eta adostasuna. Testuinguru horretan, toki-administrazioek funtsezko eginkizuna dute erronka horiei aurre egiten lagunduko duten ekintzak gauzatzeko.

Laguntza hau bilduta dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021, 2022 eta 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan, zeina Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Aginduaren bidez onetsi baitzen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak eskatzen duen bezala eta manu horretan jasotako edukiarekin.

Dirulaguntzen deialdi honetan, Ihobe, SA Sozietate Publikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide propioak jardungo du erakunde laguntzaile gisa.

Horiek horrela, irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jarduketa-arloak finkatzen dituenak) eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoak) ematen didaten eskumena baliatuta eta bat etorrita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesteko xedatutakoarekin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin, honako hau

Agindu honen bidez ezartzen dira dirulaguntza-deialdiaren oinarri arautzaileak. Dirulaguntza horiek zuzenduta daude garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei, lerro hauekin bat etorriz:

  1. Lurzoru kutsatuak eta lurzoruaren babesa. Lurzoruaren babesa sustatzen duten ekintzak, besteak beste lurzoru artifizializatu hutsen inbentarioak egitea eta lurzoruaren kalitatea ikertzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.

  2. Klima-aldaketa. Arintzera (berotegi-efektuko gasen isuri garbien murrizketa), CO2 xurgapenera eta egokitzapenera (plangintza eta ekintzak) bideratutako ekintzak klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen efektuak murrizteko.

  3. Natura-ondarea. Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatea eta dibertsitate geologikoa kontserbatzeko eta horiek leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.

  4. Ekonomia zirkularra. Tokiko zirkulartasuna sustatzeko ekintzak.

  5. Tokiko ekoberrikuntza. Transferi daitezkeen eta ingurumen-inpaktuak murrizten dituzten lehentasunezko esparruetako berrikuntza- eta erakustaldi-proiektu pilotuak garatzea.

  6. Jasangarritasunerako hezkuntza. Tokiko Agenda 21 edo Tokiko 2030 Agenda eta Eskolako Agenda 21 koordinatzea sustatzen duten ekintzak.

  7. Asteklima 2022. Herritarrak klima-aldaketaren arloan ekintzara mobilizatzeko jarduerak.

  1. Hasteko epea:

    2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren proiektuek soilik jaso dezakete dirulaguntza.

  2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, ekintzek eskakizun hauek bete behar dituzte:

    1. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan.

      Hona dirulaguntza jaso ditzaketen jarduketak:

      Inbentarioak egitea, udalerrian dauden kokaleku artifizializatu hutsei buruzko funtsezko informazioa identifikatu eta biltzeko, kokaleku horiek berriz erabiltzeko planak eta jarduketa-neurriak diseinatzeko erabil daitezen.

      Degradatutako lurzoru artifizializatu hutsak erabilera iraunkorrerako nahiz aldi baterako erabilerarako berroneratzeko ekintzak.

      Lurzoru ez-urbanizagarrian baliabide horri eragiten dioten mehatxuetako edozeinek degradatutako lurzoruei buruzko informazioa eta ekintza biltzeko ekintzak.

      Kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten lurzoruak eta/edo eraikuntzak eta industria-instalazioak ikertzeko ekintzak, ingurumen-organoak egindako eskakizunen ondoriozkoak barne.

      Lurzoruak ikertzeko jarduketak aurreikusitako erabilerarako lurzoruaren kalitatearen adierazpena lortzera bideratu beharko dira, 5 urteko gehieneko epean, salbu eta lurzoruaren kalitatearen adierazpen-prozedura amaitu aurretik saneamendu-jarduketak exekutatu behar direnean eta/edo egin behar den jarduketa-kronogramak epe horren luzapena justifikatzen duenean.

      Industria-eraikin eta -instalazioei buruzko ikerketen kasuan, jarduketa hori onetsi denetik gehienez ere 2 urteko epean berreskuratu beharko dira.

      Eskakizun hori betetzen dela ofizioz egiaztatuko du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak.

      Lurzoru kutsatuak berreskuratzeko ekintzak, bai industria-jarduerak egin diren lurzoruetan, bai garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruetan, baldin eta berreskuratzeari ekin baino lehen aurretiazko ikerketa-fasea amaitu bada. Garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruak berreskuratzeko, inguru horretako natura-ondarea kontuan hartzeko irizpideak aplikatu beharko dira, berau areagotzeko xedez, eta landare-geruza hobetzeko materia organikoa gehitu behar izanez gero, material bioegonkortua edo konposta erabili beharko da, bata zein bestea erabili kokalekuan aurreikusitako erabilerarako egokia dela egiaztatuta.

      Diruz lagundutako jarduketa lurzoruak berreskuratzeko proiektu bat idaztea bada, ingurumen-organoak proiektua onetsi ondoren, proiektua exekutatzen hasi beharko da, onetsitako irismenarekin, gehienez ere 2 urteko epean.

      Kutsa dezaketen jarduerak jasan dituzten industriako eraikinak eta instalazioak ingurumenaren ikuspegitik berreskuratzeko ekintzak, kanpoan utzita kutsa dezakeen industria-jardueraren instalazioa eraistea eta harrien edo industria-jarduerari lotuta ez dagoen beste edozer eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzea.

      Ingurumen-jarraipeneko ekintzak, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak sustatuko proiektuen barnean daudenak; gehienez, 5 kontrol- eta jarraipen-kanpaina hondakindegia berreskuratu ondoren edo lurzoruari kalitate-adierazpena eman ondoren.

      Ingurumen Organoak lurzoruaren kalitatearen adierazpena lortzeko prozeduraren barruan eskatutako beste ekintza batzuk.

      Lurzoruaren kalitatearen adierazpena, lurzoruaren gaitasunaren adierazpena edo lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioa aldatzeko prozeduren salbuespen bat izapidetzeko txostenak idaztea.

      Aipatutako ekintzek eskakizun hauek bete beharko dituzte, dirulaguntza jasotzeko:

      1. Jarduketak toki-titulartasuneko lursailetan egitea, titulartasuna 2005eko maiatzaren 16a baino lehen formalizatu bada eta diruz lagundutako jarduketa gauzatzeko betebeharra duen beste hirugarrenik ez badago, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko legediaren arabera. Eskakizun hau ez da aplikatuko, baldin eta egoera hauetako edozein gertatzen dela egiaztatzen denean:

        Jabetza pribatuko lurzorua izan arren eta betebeharpeko bat egon arren betebeharpekoak ezin badu jarduketa gauzatu konkurtso-egoeran dagoelako eta erakunde onuradunak jarduketa subsidiarioren bat gauzatu behar duelako pertsonen osasuna eta segurtasuna babesteari edo ingurumen-arriskuari lotutako arrazoiengatik. Jarduketa horien kostuak gero jasanaraziko zaizkio behartuta dagoenari, erakunde eskatzailea ez den beste bat bada.

        Lurzorua ikertzeko edo berreskuratzeko neurriak hartzera behartutakoa (hau da, toki-erakundea, birpartzelazio-komunitatea Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 147.3 artikulua aplikatu behar denean edo beste pertsona fisiko nahiz juridikoa) salbuetsita dagoenean ikerketa- edo berreskuratze-jarduketak egitetik lurzoruaren kutsadura saihestu eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko legeria aplikatuz.

        Kutsaduraren eragileari erantzukizuna eskatu ezin zaionean hura desagertu delako edo kaudimengabezia-egoeran dagoelako eta bere betebeharrei ekonomikoki ezin dielako aurre egin eta kokalekuan egin beharreko jarduketaren sustatzailea toki-erakundea denean, betiere jarduketa udalerriarentzat edo ingurua berreskuratzeko interesekoa bada.

        Toki-erakundeak kokalekua erabilera publikoetarako (ekipamenduak, berdegune berriak, azpiegiturak) edo ingurumena berreskuratzeko erabili nahi duenean eta egiaztatu dezakeenean erosketa-prezioan kontuan hartu dituela kutsadura potentzialak eta horri lotutako kostuak, saltzaileak irabazirik ez lortzea bermatuz.

        Dirulaguntzaren xede diren lursailak jabetza pribatuak toki-erakundeari epe luzera aldi baterako lagatakoak direnean ekipamendu publikoak, berdegune berriak, azpiegiturak edo antzekoak instalatzeko.

        Ekintzen tipologia horren izaera dela eta, ezin izango dira lurraren titulartasunaren gaineko eskakizunak eskatu kokaleku artifizializatu hutsen inbentarioen kasuan, ez eta Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena, Lurzoruaren Gaitasunaren Adierazpena edo lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioa aldatzeko prozeduren salbuespen bat izapidetzeko txostenen kasuan ere.

        Proiektuak titulartasun partekatuko lursailetan egingo badira, laguntzaren zenbatekoa erakunde eskatzailearen titulartasun-ehunekoaren gainean kalkulatuko da, kokaleku artifizializatu hutsen inbentarioen eta ingurumenaren jarraipena egiteko ekintzen kasuan izan ezik (kasu horietan diruz lagundu daitekeen gastu osoarena izango da).

      2. Industriako eraikin eta instalazioetan, toki-erakunde baten jarduketa subsidiarioren bat gauzatu beharko da, bai ingurumen-arriskuagatik bai pertsonen osasunagatik edo segurtasunagatik, are titulartasuna pribatua bada ere. Jarduketa horien kostuak gero jasanaraziko zaizkio behartuta dagoenari, erakunde eskatzailea ez den beste bat bada.

      3. Dirulaguntza jaso ahal izango dute industria- edo bizitegi-erabilerarako diren lurzoruak ikertzeko eta berreskuratzeko ekintzek, baina soilik erabilera exekutatu ondoren titulartasun publikoa mantentzen denean. Titulartasun hori mantendu ezean, egiaztatu beharko da ez dela irabazirik izan titulartasuna aldatzeko prozesuan (dirulaguntzak ez duela aldatu salmenta-prezio tasatua).

      4. Aurreko hiru deialdietan diruz lagundutako jarduketak ez dira diruz lagunduko, baldin eta justifikaziorik gabeko eta erakunde onuradunari soilik egotz dakizkiokeen arrazoiengatik uko egin badiote.

    2. Klima-aldaketaren lerroan.

      Honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz laguntzekoak:

      1. Klima-aldaketa: Mugikortasun jasangarria.

        000-50.000 biztanle bitarteko udalerrietan Isuri Gutxiko Eremuak diseinatzea eta ezartzea. Isuri Gutxiko Eremutzat joko dira administrazio publiko batek bere eskumenak baliatzean mugatutakoak. Eremu horiek beren lurraldean kokatuko dira, etengabeak izan beharko dute, eta bertan ibilgailuen sarbide-, zirkulazio- eta aparkaleku-murrizketak aplikatuko dira, airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko.

        Bidegorriak edo bidegorri-lotuneak, mugikortasun-eragileak (besteak beste, bizitoki-eremuak, ikastetxeak, industrialdeak eta kirol-instalazioak) konektatzea ahalbidetuta, baldin eta natura-ondarea eta lurzorua kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak txertatzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorren erabilera, zuhaiztiak, etab.

        Disuasio-aparkalekuak eta horiek hobetzeko jarduketak ibilgailu pribatu motordunaren erabilera murrizteko, baldin eta natura-ondarea kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak kontuan hartzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorren erabilera, zuhaiztiak, etab.

      2. Klima-aldaketa: Karbonoa xurgatzea.

        Gutxienez hektarea bateko azalera basotzea eta basoberritzea, karbonoa aireko eta lurpeko biomasan eta lurzoruan xurgatzeko, bertako espezieetako baso-eremu zuhaiztuak sortuz eta zaintzeko xedez (aprobetxamendurik gabe).

        Basotzetzat joko da basorik ez zuten lurrak landatuz, ereinez edo berroneratze naturalaren sustapen antropikoaren bidez eraldatzea.

        Basoberritzetzat joko da basoa soildutako lurretan lantzea, ereitea edo berroneratze naturalaren sustapen antropikoa egitea.

        Proiektuak 30 urteko iraupena izan beharko du gutxienez; heldutakoan zuhaitzen adaburuen estalkia % 20koa izango da, eta garaiera potentziala 3 metrokoa. Basoa kudeatzeko plana ere eduki beharko dute.

        Klima-aldaketaren aurreko udal-kalteberatasunaren analisiaren emaitzak kontuan hartzen dituzten jarduketak lehenetsiko dira, bai eta hondatutako lurzoruetan egin eta horiek berreskuratzen laguntzen dutenak zein higadura-arriskua gutxitzen dutenak ere.

        Basotzeak zein basoberritzeak bertako baldintza ekologikoen araberako zuhaitz espezieekin egin beharko dira, egokitzapen-irizpideak barne hartuta, esaterako, klima-aldaketarekiko kalteberatasun txikia duten espezieak hautatzea, bero-uharteak gutxitzen laguntzea, uholdeak erregulatzea, etab.

        Basotzean zein basoberritzean, diruz laguntzeko modukoa izango da lursaila landaketaren aurretik prestatzea, betiere lurzorua eta biodibertsitatea babesteko irizpideei jarraikiz egiten bada.

        Hala basotzeko nola basoberritzeko jardueretan, proiektuaren sustatzaileak kudeaketa-plan bat landu beharko du, baso-masak karbonoa xurgatzea bermatzeko moduko baldintzetan iraungo duela ziurtatzeko, gutxienez proiektuaren iraunaldi osoan zehar (30 urte). Plan horrek honako hauek jasoko ditu gutxienez: baso-kudeaketaren helburuak eta azalpena, karbono-xurgapenak ziurtatzeko behar diren mantentze-lanak, eta baso-jarduketen kronograma bat.

        Kudeaketa plana egitea diruz laguntzekoa izango da.

        Ez dira diruz laguntzekoak honako jarduketa hauek:

        Edozein lan zibil exekutatzeak eragindako inpaktua edo bestelakoak konpentsatzeko helburua duten jarduketak.

        Azpiegiturak eraikitzea behar duten jarduketak (baso-pistak eraikitzea, adibidez).

        Biodibertsitatea eta lurzorua zaintzearekin bateragarriak ez diren edo horren kontra doazen jarduketak. Hori horrela, ez dira diruz laguntzekoak izango, besteak beste, Batasunaren eta/edo eskualdearen intereseko espezie edo habitatei eragiten dieten jarduketak.

        Makineria astunaren erabilera intentsiboa behar duten jarduketak.

        Exekutatzearen ondorioz beste toki batean isuriak sortzen dituzten jarduketak, proiektuaren eremuan aurretik garatutako jarduerak lekualdatzeagatik.

      3. Klima-aldaketa: Egokitzapena.

        Klimari eta energiari buruzko udal- eta eskualde-planak egitea.

        Planaren ekintzak epe laburrera edo ertainera definitzen badira ere, horiek egiteko epe luzerako klima-egoera bat aurreikusi beharko da (gutxienez 20 urtera). Egokitzapena udalerrirako egindako klima-arriskuari buruzko analisi espezifikoan oinarritu beharko da edo, halakorik ezean, honetan: 獷AEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa, Ihobek egina. Eta parte-hartzearen bidez egingo dira.

        Planak Ihobek argitaratutako 獽lima eta Energiako Tokiko Planak egiteko Gida betez garatu beharko dira.

        Klima-aldaketa eta/edo naturan oinarritutako konponbideak hiriguneko plangintzan eta azpiegitura berdetzat hartutako eremuetan txertatzea dauden tresna eguneratuenak erabiliz (besteak beste, Euskadiko klima-agertokiak; hiri-klimako mapak, hiri-materialek beroa xurgatzeko eta lagatzeko duten ahalmena aztertzeko; eta hiri-aireztapeneko mapak). Txertatze horren adibidea izan daitezke hiri-azpiegitura berdea eta urdina hobetzea plangintza mailan eta udal-mailako esku-hartzeen eremuak lehenesteko tresnak edo metodologiak.

        Hirigunean eta hiri-periferian klima-aldaketari lotutako arriskuen prebentziora bideratutako naturan oinarritutako konponbideak sustatzeko eta erabiltzeko esku-hartzeak (adibidez, bero-boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas mailaren igoeraren ondoriozko arriskuetara egokitzea) eta biodibertsitatea eta hari lotutako ekosistema-zerbitzuak bultzatzea eta balioan jartzea.

        Naturan oinarritutako konponbideak identifikatzeko, proiektuek 獻rtenbide naturalak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa (www.euskadi.eus helbidean eskuragarri) argitalpenean proposatutako metodologia aplikatu beharko dute.

        Klima-aldaketara egokitzeko proiektuen kasuan, kontuan hartu beharko da Ihobek argitaratutako 獼ardunbide egokiak Euskadiri aplika dakizkiokeen klima-aldaketara moldatzeko tokiko neurrietan dokumentua.

        Kostaldeko ingurunearen arriskuaren eta egokitzapenaren azterketa zehatzak egokitzapen-planak edo hiri-antolamenduko plan orokorrak egiteko, eta itsas mailaren igoeraren ondorioz itsasertzean uholde-arriskua murrizteko jarduketak.

        Honako ekintza hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:

        Klima-aldaketan eta airearen kalitatean eragin txikia duten ekintzak; besteak beste, bizikletentzako aparkalekuak jartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea, edo bidegorriak eraikitzea, mugikortasun-eragileen (ekoizleen eta erakarleen; tartean, bizilekuak, ikastetxeak, industrialdeak, kiroldegiak, etab.) arteko loturarik ez dakartenak.

        Azterketak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak, adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.

        Bereziki, ez dute dirulaguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten jarduketek, baldin eta ez badira kontuan hartu klima-aldaketara egokitzeko irizpideak, irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta natura-ingurunearen gaineko inpaktuak txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira natura-ingurunearen kontserbazioarekin bateragarriak.

        Azpiegiturek materialak sartzea behar dutenean, eraikuntzaren % 40k material birziklatua izan beharko du gutxienez, ahal dela eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik eratorritako agregakin birziklatuak eta altzairugintzako zepen balorizaziotik eratorritako agregakin siderurgikoak, araudi teknikoak ehuneko horiek lortzea eragozten duen erabilerak izan ezik (esate baterako, errodadura-geruza fresatuak, egiturazko hormigoizko eraikuntza- eta eraispen-materialak...). Obra-unitateko eta eraikuntza osoko kantitateak kalkulatzeko, Eraikuntzako material birziklatuak erabiltzeko gidaren kalkulatzeko tresna erabili beharko da. Tresna hori eskuragarri dago hemen: https://www.ihobe.eus/argitalpenak/eraikuntzan-material-birziklatuak-erabiltzeko-gidaliburua

    3. Natura-ondarearen lerroan.

      Diruz laguntzeko modukoak izango dira biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea sustatzen duten proiektuak, honako ekintza hauen bidez:

      1. Batasunaren edo eskualdearen interesekoak diren habitat naturalak kontserbatzeko egiten diren leheneratze-, hobetze- edo kudeatze-ekintzak, flora exotiko inbaditzailearen kontrola barne, habitat naturala berreskuratzea sustatzeko jarduketekin osatzen bada.

        Urria, berezia edo kontserbazio-egoera eskasekoagoa izateagatik kontserbazio-interes handia duten habitatetan egitekoak diren ekintzak lehenetsiko dira, esaterako, ibarbasoetan, baso autoktonoetan, paduretan, zohikaztegietan, hezeguneetan, etab.

      2. Batasunaren edo eskualdearen mailan mehatxatutako flora eta fauna basatiko espezieak babesteko eta kontserbatzeko proiektuak, hauek jasotakoak: Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauak (habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzkoak); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauak (basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzkoak); Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoak; edo Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoak. Azken horretan, 玤alzorian edo 玨altebera kategorietako espezieak soilik hartuko dira kontuan.

      3. Lurraldearen konektagarritasun ekologikoan eta azpiegitura berdearen sustapenean zuzenean laguntzen duten jarduketak, hala nola tokiko biodibertsitatearen intereseko guneen arteko konexioa sustatzea edo hesiak sortzea.

      4. Tokian-tokian aukera-espazioak indartzea, eta, biodibertsitatea sustatzeko, ingurumen-narriadura duten eremuak berreskuratzea aurreikusita.

      5. Toki-erakundearen lurralde-eremuan dauden Interes Geologikoko Lekuak babesteko, kontserbatzeko eta monitorizatzeko edo balioa emateko jarduketak, irakaskuntza-/hezkuntza- edo turismo-/aisia-erabilerarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan, Geoparkeko inbentarioan eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren inbentarioan, Lurralde-plan partzialetan, Hiri Antolamenduko Plan Orokorretan edo Kultura-intereseko ondasunetan (kultura-intereseko interes geologikoko lekuak, esaterako, aztarnategi paleontologiko zenbait) identifikatuta daudenei lehentasuna emanez.

      6. Ibaiertzak eta ibilguak garbitzeko jarduketak; betiere, jarduketa horiek toki-erakunde eskatzailearen eta URA-Uraren Euskal Agentziaren artean sinatutako lankidetza-protokoloen esparruan egiten badira. Horrelako protokoloek edo dagokion jarduketa-planak biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko nahitaez bete beharreko eskakizun batzuk bilduko dituzte.

      1. eta 5) arteko ekintzen kasuan, lursailen erosketa diruz lagundu ahal izango da dirulaguntzari dagozkion jarduketetarako beharrezkoa denean, betiere aurreikusitako guztizko aurrekontuaren % 40 gainditzen ez bada. Argi eta garbi arrazoitu beharko da lursail horiek erostea premiazkoa dela dirulaguntza eskatzen den ekintzak gauzatu ahal izateko.

        Halaber, diruz laguntzekoak izango dira jarduketarekin zuzenean lotutako komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintza osagarriak, baldin eta herritarren artean dena delako arazoari buruz duten kontzientziazioa eta ezagutza handitzeko helburua badute.

        Ezin izango dira diruz lagundu:

        Ezagutzak eskuratzeko azterketak idaztera zuzendutako eskaerak, ez eta sentsibilizazio-ekintzak argitaratzera zuzendutakoak ere.

        Edozein obra edo proiekturen administrazio-baimenean ezarritako zuzenketa- edo konpentsazio-neurrien ondorioz exekutatutako jarduketak.

    4. Ekonomia zirkularraren lerroan.

      Honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz laguntzekoak:

      1. Elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu eta ezartzeko mekanismoak, baldin elikagaien xahubidearen kontabilizazioa nazioartean onartutako metodologien ondorioa bada.

      2. Sortzaile handien (saltokiak, ikastetxeak, bestelako gizarte-ekipamenduak) jardueraren ondorioz materia organikoa gaika biltzeko sistemak, tratamendu biologikorako eta/edo ehunkiak gaika biltzeko eta/edo etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak.

      3. Hondakinak sortzeagatik ordaintzeko sistemak, gaika biltzen ez diren hondakinak ez sortzera eta gaikako bilketa sustatzera bideratuak.

      4. Gaika biltzen ez diren hondakinak ez ekoizteko lagungarriak diren sistemak ezartzea, errefusaren eta/edo biohondakinen bilketan erabiltzailea identifikatuta.

      5. Instalazio berrien bideragarritasunari buruzko azterketak egitea eta konpostatze komunitarioko instalazioak arau-eskakizun berrietara egokitzea, hala nola erabiltzailea identifikatzeko sistemak ezarriz, karraskariei sartzea mugatzeko neurriak ezarriz edota bestelako egokitzapenak eginez.

      6. Berrerabiltzera, konpontzera edo leheneratzera eta autokonponketara (ehunak, altzariak, zapatak, jostailuak, aparatu elektronikoak) bideratutako ekimenak, sistemak edo instalazioak; esate baterako, bigarren eskuko ondasunak partekatzeko edo erosteko eta saltzeko webguneak edo plataformak, autokonponketa-instalazio gidatuak, tokiko konpontzaileei buruzko informazioa ematen duten komunikazio-jarduketak edo plataformak.

      7. Ostalaritzako eta merkataritzako sektoreetan eta horien bezeroen artean eta/edo eraikinetan eta/edo jarduera publikoetan (jaiak, kontzertuak, eraikin publikoak, ekitaldiak) ontzien kontsumoa murrizteko edo ontzien hondakinik ez sortzeko neurriak.

      8. Bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko planak, autokonpostatze komunitarioari buruz irizpena emateko, udalerriko biohondakinen kudeaketaren irtenbide global gisa.

      9. Toki-titulartasuneko konpostatze komunitarioko instalazio eta jardueretatik datorren konpostaren kontrol analitikoak. Lortutako konpostari buruzko analisiak eta kontrolak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/1009 (EB) Erregelamenduan aipatzen diren arau harmonizatuen arabera egingo dira (erregelamendu horrek EBn ongarriak merkaturatzeari buruzko xedapenak ezartzen ditu, 1069/2009 (EE) eta 1107/2009 (EE) Erregelamenduak aldatzen ditu, eta 2003/2003 (EE) Erregelamendua indargabetzen du), edo Ongarriei buruzko ekainaren 28ko 506/2013 Errege Dekretuaren VI. eranskinaren metodo analitikoen arabera.

      10. Ekonomia zirkularreko etorkizuneko jarduketak diseinatzeko azterketak egitea.

      11. Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Ekonomia zirkularrerako apirilaren 7ko 7/2022 Legearen Hamalaugarren Xedapen Gehigarria betez, amiantoa duten instalazioen eta kokalekuen errolda egitea, amiantoa kentzea planifikatzen duen egutegia barne. Errolda eta egutegia publikoak izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eskumena duten osasun-, ingurumen- eta lan-arloko agintari eskudunei bidaliko zaizkie. Agintari horiek ikuskatu beharko dituzte, hurrenez hurren egiaztatzeko erretiratu eta kudeatzaile baimendu batera bidali direla. Erretiratze horrek lehentasuna emango die instalazioei eta kokalekuei arriskugarritasun-maila eta biztanleria kalteberenaren esposizioa kontuan hartuta. Nolanahi ere, arrisku handieneko instalazio edo kokaleku publikoak 2028 baino lehen kudeatu beharko dira.

      12. Herritarrei egiturazko zuntz-zementuaren kudeaketa zuzena (loreontziak, teilapeak, hodiak...) ahalbidetzen dieten udal-sistemak edo -instalazioak abian jartzea, kontrolik gabe botatzea edo gaizki kudeatzea saihestearren.

      13. Toki-erakundearen eskumeneko egiturazko amiantoa kudeatzeko kostuak, Amianto Arriskuagatiko Enpresen Erregistroan (RERA) izena emandako enpresen bidez eta hurbiltasun-irizpideak kontuan hartuta.

      14. Aurretiko azterketak, tresnak diseinatzea eta/edo sortzaile handietan eta/edo industrialdeetan hiri-hondakinen parekagarriak (gai organikoa, bilgarriak, papera eta kartoia, beira, tamaina handikoak, ehunkiak) biltzeko sistemak abian jartzea.

      15. Plastikoak itsasoan edo ibai-ibilguetan eta haien eragin-eremuan jasotzea, berrerabiltzea edo birziklatzea bermatuz. Jarduketa osagarri gisa, kasu horretan, plastiko horiek herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-jardueretan erabiltzea balioetsiko da.

      16. Udal-eraikinak gaika eraisteko jarduketak, beira, igeltsua, material isolatzaileak eta fresatuak gaika bereiziz, hala dagokionean. Igeltsuzko hondakinen kasuan, alderantzizko logistika bat ezarriko da, ahal den neurrian, obratik hornitzailearen instalazioetaraino, bereizketa ez ezik korronte horren benetako balorizazioa ere bermatzeko.

        Eraispen-lanek gutxienez materialaren % 80 balorizatu dutela egiaztatu beharko dute, EEH-Aurrezten bidez eta dagozkion agirien bidez.

      17. Eraikuntza jasangarrirako udal-ordenantzak eta/edo saltoki eta industrietako etxeko hondakinen parekagarriak gaika biltzeko udal-ordenantzak, gastu horiei saltokiei eta industriei jasanaraziz. Diruz lagundu ahal izango dira ordenantzak idazteari lotutako aholkularitza-lanak, baldin eta ordenantza horiek diruz lagundutako jarduketaren esparruan onesten eta argitaratzen badira.

        Jarduketa horiez gain, komunikazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egin beharko da, 8., 11., 12., 13. eta 17. jarduketetan salbu. Kasu horretan, komunikazio- eta sentsibilizazio-jarduketak ez dira nahitaezkoak izango; hala ere, egiten badira, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta dirulaguntza jaso ahal izango dute.

    5. Tokiko ekoberrikuntza-lerroan.

      Diruz lagundu ahal izango dira proiektu berritzaileak eta erakustekoak, eta lehentasuna emango zaie exekuziokoak direnei (halakoen bideragarritasuna bermatzeko ezinbestekoak diren aldez aurreko faseak barne, proposamen teknikoan behar bezala justifikatuak).

      Berritzailetzat joko dira Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz martxan jartzen diren jarduketak, exekutatu ahal izateko egokitu behar direnak, aplikatzen diren testuinguruaren eta errealitatearen arabera edo bestelako proiektuak osatzen ote dituzten kontuan hartuz. Adibidez: aurreko berrikuntza-proiektu batzuen irismena edo garapena zabaltzen duten proiektuak, betiere tokiko garapen jasangarriaren ikuspegi integraletik.

      Proiektu pilotuaren erakuste-izaera lotuta egongo da transferigarritasunarekin eta erreplikazio-gaitasunarekin; izan ere, esku-hartzearen aurreko emaitzen adierazleetatik abiatuta, aukera emango du ingurumen-alderdi garrantzitsuetan efektu positiboa duten jarduketen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa konparatzeko eta agerian uzteko, emaitza positiboak lortuz gero administraziotik bertatik ezar daitezen sustatzeko.

      Eremu hauetara zuzendutako proiektuak izango dira:

      1. Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiaren gaur egun izapidetze-fasean helburuetarantz aurrera egiteko aukera emango duten proiektuak, hala nola lurzoru osasungarriak, lurzoruaren kudeaketa jasangarria eta lurzoruaren okupazioaren murrizketa. Besteak beste, lerro honen barruan kontuan hartuko dira 玪urzoruaren okupazio-hierarkia (Lurzorua Babesteko Europako Estrategia 2030 (SWD(2021) 323 amaiera) ezartzen lagunduko duten proiektuak, plangintza-tresnen bidez (inbentario-metodologiak, hirigintza-tresnetan irizpideak txertatzea, lurzoru hutsak etengabe nahiz aldi baterako berrerabiltzeko tresnak, lurzoruaren okupazioagatiko konpentsazio-moduak, etab.).

      2. Balio handiko lurzoruak babesteko (nekazaritzaren edo naturaren ikuspegitik) edo zenbait fenomenok (kutsadurak edo higadurak, esate baterako) kaltetu ditzaketen beste baliabide batzuk babesteko tresnak garatzera eta lurzoru ez-urbanizagarrien gaineko ekintzara bideratutako proiektuak.

      3. Tokiko aukera-guneak sustatzeko jarduketak, lurzoruaren babesa bultzatzen duten proiektu eraldatzaileak garatzeko, eta, gainera, herritarrentzat onurak dakartzaten eta eremu degradatuak berreskuratzen dituzten, hiriguneetan eta hiri-periferietan azpiegitura berdea eta urdina sustatzen duten, klima-ekintza bultzatzen duten, biodibertsitatearekin bateragarriak diren edo zeharkako ikuspegi batekin hobetzera bideratuta dauden edozein ingurumen-gai kontuan hartzen dutenak.

      4. Induskatutako lurren mugimenduak minimizatzeko azterketak, indusketa murriztuz edo in situ induskatutako materialak balorizatuz. Kontuan hartuko dira, besteak beste, eraikuntza-proiektuetan indusketaren alternatibak sistematikoki identifikatzea; hiri-arauak idaztea edo hondakinei buruzko ordenantzak aldatzea, indusketari buruzko irizpideak eta alternatibak txertatuz; induskatutako lurren mugimenduak minimizatzeko azterketa logistikoak, hurbiltasunaren irizpidea aplikatuz, etab.

      5. Induskatutako lurrak prebenitzeko edo berrerabiltzeko neurriak ezartzea (in situ tratamendu-teknologiak, instalazioetan inbertitzea edo lurrak tarteko biltegiratzerako egokitzea berrerabiltzeko, etab.)

      6. Betelanak baimentzeko eta kudeatzeko ekintzak, jasangarritasun-irizpideak aplikatzen direla bermatzeko eta erabilerak ezartzea sustatzeko (adibidez, inbentario-lanak, langile kualifikatuek betelanak kontrolatzea, etab.)

      7. Itsas mailaren igoera dela-eta itsasertzean uholde-arriskua murrizteko jarduketa berritzaileak.

      8. Hirigunean eta hiri-periferian klima-aldaketari lotutako arriskuen prebentziora bideratutako naturan oinarritutako konponbideak sustatzeko eta erabiltzeko esku-hartzeak (bero-boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas mailaren igoeraren ondoriozko arriskuetara egokitzea) eta biodibertsitatea eta hari lotutako ekosistema-zerbitzuak bultzatzea eta nabarmentzea.

      9. Berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak arintzen lagunduko duten ekonomia zirkularreko jarduketa berritzaileak, bai zuzenak bai zeharkakoak (3. irismena). Lehenik eta behin, etorkizuneko zehaztapen berriei eman beharreko erantzun aurreratuak. Bigarrenik, tokiko eskumeneko ekonomia zirkularreko jarduketa espezifikoak, berotegi-efektuko gasen (BEG) isurietan zuzeneko hobekuntzak ekar ditzaketenak.

      10. Lurraldeak karbonoa xurgatzeko duen ahalmena (lurzorua eta urdina) handitzen duten jarduketak, karbono-hustuleku berriak sortuz edo hura xurgatzen lagunduko duten naturan oinarritutako kudeaketa-teknikak eta konponbideak aplikatuz. Karbono berdearen proiektuen kasuan, biomasa hileko eta/edo lurzoruko hustulekuen bidezko xurgapenak sustatuko dira lehenespenez.

        Klima-aldaketara egokitzeko proiektuen kasuan, kontuan hartu beharko dira 獷AEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa (https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/municipios_cc/eu_def/adjuntos/udalerrien_kalteberatasuna.pdf) azterketaren ondoriozko inpaktu-kateen lehenespena eta azterketaren ondoriozko udal-fitxak edo udalerriaren lehenespen-diagnostiko propioak. Klima-aldagaien bilakaerari buruzko datuak (tenperatura, prezipitazioa, konbinatuak) eskatzen dituzten proiektuek kontuan hartu beharko dituzte Euskadirako klima-aldaketaren agertokietan eskuragarri dauden datuak (http://escenariosklima.ihobe.eus). Bi azterketek kartografia sinplifikatua dute Geoeuskadiren arakatzailean (https://www.geo.euskadi.eus)

        Proiektuak hirigune publikoaren plangintzan, garapenean edo kudeaketan jardutea eskatzen badu, erakunde onuradunek osasunaren gaineko efektuaren analisi bat egin eta aurkeztu beharko dute proiektuaren diseinu-fasean, Tokiko hirigintza-ekimenek osasunean duten efektua aztertzeko tresnaren aplikazioan oinarrituta. Tresna Udalsarea 21eko 17. koadernoan (玂sasuna eta hiri-garapen jasangarria) jasota dago.

        Konponbide naturalen erakustaldi-proiektuetan, proiektuek 獻rtenbide naturalak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa argitalpenean proposatutako metodologia aplikatu beharko dute (www.euskadi.eus helbidean eskuragarri).

        Azpiegituren proiektuen kasuan, material birziklatuaren % 40 gutxienez sartu beharko da, batez ere eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizaziotik datozen agregakin birziklatuak eta altzairutegiko zeparen balorizaziotik datozen agregakin siderurgikoak. Obra-unitateko eta eraikuntza osoko kantitateak kalkulatzeko, Eraikuntzako material birziklatuak erabiltzeko gidaren kalkulatzeko tresna erabili beharko da. Tresna hori eskuragarri dago hemen: https://www.ihobe.eus/argitalpenak/eraikuntzan-material-birziklatuak-erabiltzeko-gidaliburua

    6. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan.

      Diruz lagundu ahalko dira Tokiko Agenda 21en edo Tokiko 2030 Agendaren eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak, 2021eko uztailaren 1etik 2022ko uztailaren 15era bitartean egiten badira. Ekintza horien artean, gutxienez honako hau egongo da: ikasturte bakoitzean, eskola arteko foro bat eta udal-foro bat antolatzea. Foro horietan, besteak beste, aurreko foroetan hartutako konpromisoen jarraipen-txosten bat aurkeztu beharko da.

      Gainera, honako jarduketaren bat ere jaso beharko dute:

    1. Azterketako gaiari buruzko txostenak.

    2. Jardunbide egokien bilduma.

    3. Udal-baliabideen katalogoak egitea.

    4. Diagnostikoa egiteko irteerak edo ibilbideak.

    5. Familientzat eta ikasleentzat jardunaldi teknikoak antolatzea.

    6. Esperientziak web bidez edo beste bide batzuetatik komunikatzea eta zabaltzea.

    7. Erakusketa ibiltariak egitea.

    8. Eskoletako topaketak egun seinalatuetan.

    1. Asteklima 2022 lerroan.

      Diruz lagunduko dira klima-aldaketaren aurkako 2022ko borrokan herritarrei klima-aldaketaren aurkako ekintzara deitzeko egiten diren jarduerak.

      Publiko guztientzat egokiak diren eta 2022ko irailaren 23tik (egun hori barne) 2022ko urriaren 2ra bitartean (egun hori barne) egiten diren ekintzak bakarrik lagunduko dira.

      Hona hemen finantzaketaren xede den klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko herritarren sentsibilizazio- eta erantzunkidetasun-jardueren tipologia:

    1. Hitzaldiak Jardunaldiak.

    2. Tailerrak Erakusketak.

    3. Ipuin-kontalaria.

    4. Zinema.

    5. Antzerkia.

    6. Bideo-lehiaketa, argazkigintza eta beste batzuk.

    7. Bisitak Irteerak Ibilaldiak.

    8. Erakundeek proposatutako beste jarduera-mota batzuk.

  1. Lehen artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura lau milioi seiehun eta laurogei mila (4.680.000) eurokoa izango da. Kopuru hori honela banakatzen da:

  1. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan:

    Gehienez ere, zazpiehun eta berrogeita hamar mila (750.000) euro bideratuko dira.

  2. Klima-aldaketaren lerroan:

    Gehienez ere milioi bat (1.000.000) euro bideratuko dira.

  3. Natura-ondarearen lerroan:

    Gehienez ere, zazpiehun eta berrogeita hamar mila (750.000) euro bideratuko dira.

  4. Ekonomia zirkularraren lerroan:

    Gehienez ere bostehun mila (500.000) euro bideratuko dira.

  5. Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan:

    Gehienez ere milioi bat (1.000.000) euro bideratuko dira.

  6. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan:

    Gehienez ere laurehun eta laurogei mila (480.000) euro bideratuko dira.

  7. Asteklima 2022 lerroan:

    Gehienez ere berrehun mila (200.000) euro bideratuko dira.

  1. Eskaerarik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako aipatutako jarduketa-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, agindu honetako 15. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

    Kasu horretan, 24. artikuluan aurreikusitako ordainketa bakoitzerako aurreikusitako ehunekoa aldatu ahal izango da.

    Beste jarduketa-lerro bati esleitutako zenbatekoa handitzea, eta, hala badagokio, 24. artikuluan jasotako ordainketa-aurrerakinetarako aurreikusitako ehunekoen aldaketa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onetsiko da, Agindu honen 18. artikuluaren Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpena eman aurretik.

    Aurreko paragrafoan aipatutako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  2. Erakunde onuradunetako batek jaso duen dirulaguntzari uko egingo balio ezarritako exekuzio-epearen lehen urtean, uko egindako proiektu horri esleitutako kopurua zati batean edo batere ez (aurrekonturik ez edukitzeagatik) diruz lagundutako jarduketetako batera bideratu ahal izango da, Agindu honen 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Nolanahi ere, atal honen babesean diruz lagundutako jarduerek agindu honen 23. artikuluan jasotako egikaritze- eta justifikazio-epeak bete beharko dituzte.

  1. Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, kontzejuak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein toki-erakunde, kuadrillak, eskualdeak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko garapen-agentziak, tokiko merkataritza-sozietateak, tokiko enpresa-erakunde publikoak, tokiko partzuergoak eta tokiko fundazio publikoak.

    Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, onuradun izan ahal izango dira, halaber, ikerketa-ekintzak (kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten lurzoruak eta/edo eraikuntzak eta industria-instalazioak ikertzeko ekintzak, ingurumen-organoak egindako eskakizunen ondoriozkoak barne) eta berreskuratzeko ekintzak (lurzoru kutsatuak berreskuratzeko ekintzak, bai industria-jarduerak egin diren lurzoruetan, bai garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruetan, baldin eta berreskuratzeari ekin baino lehen aurretiazko ikerketa-fasea egin bada) egiten dituzten udalaz gaindiko sozietate publikoak.

  2. Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun ezingo dira izan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera eta estatu-laguntzaren kontzeptuari buruz Europako Batzordeak emandako 2016/C 262/01 Jakinarazpenarekin bat etorriz, agindu honen 4. artikuluaren 1. apartatuan jasota dauden erakundeak, jarduera ekonomiko bat gauzatzen badute, haien estatutu juridikoa eta finantzaketa-modua edozein izanik ere. Jarduera ekonomikotzat hartuko da merkatu jakin batean ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen edozein jarduera.

  3. Tokiko merkataritza-sozietateek, tokiko garapen-agentziek, tokiko partzuergoek eta tokiko fundazio publikoek eskakizun hauek bete beharko dituzte erakunde onuradun izateko:

    1. Kapital soziala, oso-osorik, titulartasun publikokoa izango da.

    2. Bazkide gehienak udalak izango dira.

    3. Udal parte-hartzaileetako alkateek berariaz izendatutakoak izango dira, diruz lagundu nahi den jarduketa gauzatzeko.

  4. Ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako inguruabarretan dauden erakundeak. Inguruabar horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. apartatutik 6.era bitartean ezarritakoa, eta egoera bakoitzerako ezarritako irismena izango dute.

  5. Dirulaguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, amaituta eduki behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta euskal administrazio instituzionala nahiz sektore publikoa osatzen duten administrazioetako edozeinek emandako izaera bereko dirulaguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz zehapen-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapidetzen ari badira behintzat.

  6. Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, kasuan kasuko zehapenak ezartzen duen aldian, genero-diskriminazioagatik zehapen administratiboa edo zigor-zehapena jaso duten pertsona juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera debeku horrekin zehatuak ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren testu bateginaren bidez onesten da dekretu hori).

  1. Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, interesdunak horren aurka egiten ez badu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurka eginez gero, erakundeak ziurtapena aurkeztu beharko du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  2. Eskaeretan aukera izango da laguntzen erakunde eskatzaileak berariaz adieraz dezan baimena ematen diola organo kudeatzaileari gainerako datu edo dokumentu guztiak lortu edo egiaztatzeko, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen ahalmenak.

    Baldin eta erakunde eskatzaileak, edozein unetan, horretarako eskubidea baliatu eta uko egiten badio bere datuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluaren 1. apartatuaren e) edo f) letretan xedatutakoaren arabera tratatzeari, xedapen horietan oinarritutako profilak egitea barne, tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, baldin eta ez badu egiaztatzen tratatzeko, edo erreklamazioak egin, baliatu eta defendatzeko, legezko interes jakin batzuk gailentzen zaizkiela interesdunaren interes, eskubide eta askatasunei.

  3. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 eta 51.1 bis artikuluak aplikatuz (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zen), honako betebehar hauek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira:

    1. Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela administrazioei zein beste erakunde publiko nahiz pribatuei xede bererako eskatzen eta haietatik lortzen dituen laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera nahiz bestelako baliabide guztien inguruko informazio guztia jakinarazteko, bai eta eskaerak aurkeztu diren dirulaguntza programetan BEZak ere dirulaguntza jaso dezakeen ala ez berariaz adieraztekoa ere.

    2. Erakunde eskatzaileak eskaera egiten duen unean ordainduta dituela dirulaguntzen itzulketa-obligazioak.

    3. Erakunde eskatzaileak dirulaguntza eskatzea erabaki duela eta dirulaguntzarekin ordainduko ez den partea finantzatzeko konpromisoa hartu duela.

    4. Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela dirulaguntza itzultzeko kokalekuaren berrerabilerak gainbalioak eragiten baditu edo diruz lagundutako jarduketaren kostua hirugarren bati arrakastaz jasanarazi bazaio, laguntzaren gehieneko zenbatekoraino.

    5. Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela bere betebeharrak betetzen jarraitzeko dirulaguntzen prozedurak irauten duen bitartean, eskaera egiten denetik justifikatzen den arte.

    6. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko proiektuen kasuan, kutsa dezaketen jarduerak jasan dituzten lurzoruak ikertzeko ekintzei dagokienez, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela aurreikusitako erabilerarako Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena lortzeko jarduketak egiteko, 5 urteko gehieneko epean, salbu eta lurzoruaren kalitatearen adierazpen-prozedura amaitu aurretik saneamendu-jarduketak exekutatu behar direnean eta/edo egin behar den jarduketa-kronogramak epe horren luzapena justifikatzen duenean.

    7. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko proiektuen kasuan, kutsa dezaketen jarduerak jasan dituzten eraikuntzak eta industria-instalazioak ikertzeko ekintzei dagokienez, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela jarduketa hori onesten denetik gehienez 2 urteko gehieneko epean berreskuratzeko.

    8. Ibilguetako hondakinak garbitzeko proiektuen kasuan, erakunde eskatzaileak eta Ura-Uraren Euskal Agentziak jarduketa horiek aurrez adostu dituztela, dagokion Lankidetza-protokoloa sinatuta.

    9. Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela proiektu bakoitzerako berariaz sortutako jarraipen teknikoko lantalde batek proiektua ikuska dezan eta lantalde horretan erabakitakoa betetzen laguntzeko eta bermatzeko.

    10. Jasangarritasunerako Hezkuntzaren lerroari dagokionez, erakunde eskatzaileak Eskolako Agenda 21 ezartzen ari den bere lurraldeko ikastetxeren batekin koordinatzeko konpromisoa hartzen du.

    11. Asteklima 2022 lerroaren kasuan, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela Euskadiko 2022ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materialak erabiltzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo direnak, eta egin beharreko ekitaldiaren amaierako ezaugarrien berri emateko, horretarako dagoen inprimakia erabiliz (egoitza elektronikoaren bidez eskuragarri).

      Baita honako eskakizun hauek ere:

    1. Erakunde eskatzaileak ez duela zigor- edo administrazio-bidetik laguntza edo dirulaguntza publikorik jaso ahal ez izateko zehapenik, eta ez dagoela dirulaguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen inolako legezko debekuren kasuan.

    2. Erakunde eskatzailea ez dagoela sartuta (edo, sartuta egon arren, amaituta dagoela) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta euskal administrazio instituzionala eta sektore publikoa osatzen duten administrazioetako edozeinek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan.

    3. Eskualde-erakundeak parte hartzen duten udalerrietako alkateek dirulaguntzaren xede den jarduketa egiteko espresuki izendatuak izan direla.

    4. Baldin eta erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-sozietate bat, tokiko garapen-agentzia bat, tokiko partzuergo bat eta tokiko fundazio publiko bat bada, kapital sozial publikokoa dela, bazkide gehienak udalak direla, eta udalerri partaideek izendatu dituztela dirulaguntza eskatzea eragin duen jarduketa egiteko.

      Era berean, erakunde eskatzaileak adierazi behar du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela, orobat, dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak.

      Erantzukizunpeko aitorpenean biltzen diren puntuen egiazkotasuna dokumentazio ordezkatua aurkeztuta egiaztatu beharko da, eta hori laguntza edo dirulaguntza emateko prozeduraren ebazpena eman baino lehenago egin beharko dute erakunde onuradun gisa aurkezten direnek.

      Dirulaguntzen deialdi hau kudeatzeaz arduratzen den organoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak, edozein unetan eskatu ahal izango du erantzukizunpeko adierazpenean jasotako betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

      Erantzukizunpeko adierazpen bati eransten zaion edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izango da diruz lagundutako jarduketarekin jarraitu egitate horiek jakiten diren unetik bertatik, egon daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak alde batera utzi gabe.

  1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lehen artikuluan ezarritako ekintzak exekutatzeko egindako gastuak izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak. Edonola ere, proiektua exekutatzeko aldian egindako gastuak bakarrik lagunduko dira diruz.

  2. Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:

    1. Diruz laguntzen diren ekintzen balio erantsiaren gaineko zergari dagozkionak.

    2. Komunikazio-, partaidetza-, informazio- edo sentsibilizazio-kanpainei dagozkienak, Agindu honetako 2. artikuluan berariaz adierazten diren ekintzetan salbu.

    3. Lursailak erostera bideratutakoak, salbu eta Natura-ondarearen lerroan diruz lagundutako ekintzen kasuan izan ezik eta 2.2.c) artikuluan jasotako baldintzen arabera.

    4. Lurgaineko balioa edo ustiapen-balioa, kasuan kasuko lursailean mozketa egin, eta lortutako zura saldu egiten bada, kontzeptu horrek diru-sarrerak eragingo lituzke-eta proiektuaren barnean.

    5. Erakunde onuradunaren plantillako langileei dagozkien gastuak, eta diruz lagundu ezin diren gainerako gastuak, dirulaguntzei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz.

    6. Inpaktua murrizterik lortzen ez duten edo ingurumen-hobekuntzarik ez dakarten gastuak.

    7. Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan, azpiegitura eraikitzea dakarten jarduketak, baldin eta ez badira kontuan hartu hiri-ingurumena hobetzeko irizpideak, irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta natura-ingurunearen gaineko inpaktuak txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira natura-ingurunearen kontserbazioarekin bateragarriak.

    8. Beharrezkoak ez diren gastuak, arrazoizkoak ez direnak edo gehiegizkoak direnak, ekonomiaren eta kostu-eraginkortasun erlazioaren printzipioen arabera. Gastu horiek Agindu honen 15. artikuluan ezarritako organo ebaluatzaileak zehaztuko ditu. Zehazki, klima-aldaketaren lerroko proiektuen esparruan, karbonoa xurgatzeko proiektuen arloko ekintzei dagokienez zehazki, neurrigabeko gastutzat hartuko dira kanpoko laguntza eta azterketen gastuak, baldin eta aurrekontu globalaren % 30 baino handiagoak badira.

      Biodibertsitatearen lerroan eta Ibaiertzetako eta ibilguetako hondakin-bilketaren lerroan, gastu neurrigabe gisa hartuko dira laguntza teknikora (proiektuaren definizioa, jarraipena eta kudeaketa) eta azterketetara bideratutako gastuak, aurrekontu globalaren % 30 baino handiagoak badira, eta/edo komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzetara bideratutako gastuak, horiek aurrekontu osoaren % 10 gainditzen badute, bi kasuetan lursailak erosteko erabili den kantitatea kontuan hartu gabe (hala badagokio). Horri dagokionez, exekutatzen diren ekintzekin zuzenean lotutako azterketak eta komunikazio-ekintzak baino ez dira diruz laguntzekoak izango, betiere beharrezkoak direla behar bezala justifikatuta.

      Era berean, biodibertsitatearen azpilerroan, alferrikako gastutzat hartuko dira inpaktua murriztea eta/edo ingurumen-hobekuntzarik ez dakarten erabilera publikoko ekipamendu-obren gastuak.

      Ekonomia zirkularraren lerroan, neurririk gabeko gastutzat joko dira sentsibilizaziorako gastuak, aurrekontu globalaren % 20 gainditzen badute.

  3. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, Agindu honetako 2. artikuluan deskribatutako Tokiko Agenda 21en edo Tokiko 2030 Agendaren eta Eskola Agenda 21en koordinazio-proiektuak gauzatzeko kostuak bakarrik lagunduko dira diruz.

  4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikulua betez, azpikontratatu ahal izango dira diruz lagundutako jarduera guztiak.

  1. Ez dago mugarik eskaerak aurkezteko, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan izan ezik, artikulu honen 3. apartatuan azaldu bezala.

    Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, erakunde eskatzaileak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahal izango da soilik kokaleku artifizializatu hutsen inbentarioa egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duten bi jarduketetarako, betiere lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentariokoez bestelako kokalekuei badagozkie.

    Klima-aldaketaren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik klima eta energiako plana egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duen jarduketarako.

    Natura-ondarearen lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, puntuaziorik handiena lortu duen jarduketari bakarrik eman ahal izango zaio dirulaguntza.

    Ekonomia zirkularraren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik egiturazko zuntz-zementuarekin lotutako jarduketa bat egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duten bi jardueretarako.

    Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, puntuaziorik handiena lortu duten bi jarduketei eman ahal izango zaie dirulaguntza.

  2. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, deialdi berean ezin izango dira aurkeztu kokaleku bera aztertzeko edo proiektua idatzi eta, ondoren, berreskuratzeko eskaerak, salbu eta lanak oso aurreratuta badaude eta Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren izapidea hasteko behar den dokumentazioa aurkeztu badute dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurretik.

  3. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, dirulaguntza jasotzeko eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du erakunde bakoitzak. Erakundeek ezin izango dute eskaerarik banaka aurkeztu, beren lurralde-eremuan zerbitzu hori ematen duen udalaz gaindiko beste erakunde batek jarduten badu.

    Ezarritako mugak kontuan hartzen ez badira, erakunde eskatzaileari eskaeran egindako akatsa konpontzeko eskatuko zaio. Akatsak konpontzen ez baditu, erakunde eskatzaileak laguntza-eskaera guztietan atzera egin duela ulertuko da, gorago ezarritako mugak kontuan izan gabe.

  4. Udalerri bera ordezkatzen duten erakunde onuradun desberdinek ezingo dute proiektu berari buruzko eskaerarik aurkeztu, nahiz eta proiektuaren fase desberdinetarako izan.

  5. Diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten du Espainiako ordenamendu juridikora) ezarritako zenbatekoak, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badaude halakoak egiten, ematen edo hornitzen dituzten behar adina erakunde edo gastua dirulaguntza baino lehen egin bada.

    Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautaketa dirulaguntzaren justifikazioan, edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskaeran aurkeztu beharko dira efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da. Hautaketa memoria batean justifikatu beharko da proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

  6. Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, birgaitu eta hobetuz gero, hala nola bidegorriak eta baliokideak edo lursailak, honako arau hauei jarraituko zaie:

    1. Onuradunak dirulaguntza eman zen xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasunak 10 urteko epean.

      Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, eskrituran jaso beharko da inguruabar hori eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa; alderdi horiek dagokion erregistro publikoan inskribatu beharko dira.

    2. Aurreko paragrafoan aipatutako xede-betebeharra ez betetzea, edozein kasutan ondasuna besterendu edo kargatuz gero, itzultzeko arrazoia izango da, eta ondasuna itzulketa ordaintzeari atxikita geratuko da haren edukitzailea edozein dela ere, salbu eta erregistroko fede publikoak babestutako hirugarren bat denean edo ondasunak fede onez eta titulu zuzenarekin edo merkataritzako nahiz industriako establezimenduarekin eskuratu direla justifikatzen denean, inskribatzeko modukoak ez diren ondasun higigarrien kasuan.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erakunde honek edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman litzakeen beste dirulaguntza batzuekin; betiere, horren ondorioz gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

  1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta 2022ko uztailaren 29 arte, egun hori barne.

  2. Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

    1. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/0121209

    2. Klima-aldaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009409

    3. Natura-ondarearen lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009510

    4. Ekonomia zirkularraren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1046906

    5. Tokiko ekoberrikuntzaren erroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215801

    6. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009610

    7. Asteklima 2022ko lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215901

      Helbide horretan eskuratu ahal izango dira eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio- eta sinadura-bitarteko elektronikoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

  3. Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan izapideak egiteko ordezkari bat izendatu behar bada, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/)

  4. Eskaera aurkeztu ondoko izapideak 玁ire karpeta aplikazioan egin eta jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta)

  1. Datuak Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta aplikatzekoa den gainerako araudiaren arabera tratatuko dira.

  2. Datu pertsonalak 玂ndarea babesteko eta Klima Aldaketa Sustatzeko Laguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.

    Arduraduna: Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.

    Helburua: Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren dirulaguntzak, bekak eta laguntzak kudeatzea. Garapen jasangarria; ingurumen-hezkuntza; ingurumen-boluntariotza; ingurumen-arloko ezagutza sortzea; lurraldea zaintzeko akordioak.

    Legitimazioa: interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua.

    Hartzaileak: ez da aurreikusten datuak komunikatzea.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria kontsulta dezakezu gure web-orrian: www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/093300-capa2-es.shtml

    Araudia:

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)

  1. Erakunde eskatzailearen ezaugarriak eta garatu nahi den jarduketa kontuan hartuta, eskaera guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:

    1. Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.

    2. 玂inarrizko eta harremanetarako datuen inprimakia.

    3. Laguntza eskatzen den jarduketa-lerroari dagokion 獳urrekontua inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.

    4. 玃roiektuaren memoria inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jarduketa-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu motaren arabera. Zehazki, 玀emoriaren proiektua inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.

      Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatua, kapituluak eta abar).

    5. 獽okalekua inprimakia: Kokaleku batean jardutea proposatzen den kasuetan, erakunde eskatzaileak esku-hartzea exekutatuko den lurzati(ar)en mugen identifikazio georreferentziatua aurkeztu beharko du. Proiektuaren kokapen zehatzari buruzko informazioa eman beharko da; ahal dela, jarduketaren xede den lurzati(ar)en katastro-erreferentzia (SIGPAC), edo, bestela, kokalekuaren kokapen zehatzari buruzko beste informazioren bat (UTM30N ETRS89 koordenatuak, etab.).

    6. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko eskaeren kasuan, erakunde onuradunak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, eta kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasunekoa ere bai. Aurreko eskakizunak, baita, hala badagokio, Agindu honen 2.2.a) artikuluan aurreikusitako salbuespenak ere, horien berri ematen duen egiaztagiriaren bidez (edo egiaztatzeko balio duen beste edozein dokumenturen bidez) justifikatu ahal izango dituzte.

      Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko eskaeretan, jarduketa egingo den kokalekuaren titulartasuna udalarena ez bada, jarduketaren premia egiaztatu beharko da, eta, behar izanez gero, diruz lagundutako jarduketa garatuko den kokalekuan jarduteko gaikuntza-titulua egiaztatuko da.

    7. Berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, dirulaguntza eskatzen den jarduketari dagokion isuri-murrizketa zehazteko egindako hipotesiak, kalkuluak edo estimazioak jasota eta horiek azalduta dauden frogagiria atxiki beharko da.

    8. Karbonoa xurgatzeko proiektuei buruzko klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, proiektuaren iraunaldiko karbono-xurgapenak zehazteko egindako kalkuluak edo estimazioak jasotzen dituen frogagiria atxiki beharko da. Xurgapenen ex ante kalkulua egiteko metodologia egokia eduki ezean, hori egiteko behar diren datuak erantsi beharko dira, hau da, kokapena (koordenatuak), azalera, landatu beharreko espezieak eta landaketa-esparrua, bai eta hektareako oin kopurua eta erabilera mota ere. Jarduketak irauteko konpromisoaren egiaztagiria ere erantsi beharko da.

      Gainera, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia aurkeztu beharko da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.)

    9. Natura-ondarearen lerroko eskaeretan, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia aurkeztu behar da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.)

    10. Natura-ondarearen lerroko eskaeren kasuan, eta proiektuan lurrak erostea jasota badago, behar bezala akreditatutako eta dagokion erregistro ofizialean inskribatutako tasatzaile independente baten ziurtagiria aurkeztu behar da, alegia, jarduketaren xede den lurzati zehatzarena.

    11. Berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko ekintzei buruzko Tokiko ekoberrikuntzaren erroaren eskaeren kasuan, 11.1.g) artikuluan aipatzen den dokumentua erantsi beharko da, eta karbonoa xurgatzeko proiektuen kasuan, 11.1.h) artikuluan aipatutako dokumentuak.

  2. Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte eskaerekin batera:

    1. Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jarduketen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

    2. Klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, hala badagokio, klima-aldaketarekin lotura duen plana, programa edo ordenantza izatea egiaztatu behar da.

    3. Egokitzapen-ekintzen garapenarekin lotuta dauden klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, dagokion agintariaren baimena beharko da proiektua garatzeko.

    4. Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.

    5. Agindu honen 17. artikuluan zehaztutako esleipen-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

  1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako eskakizun guztiak, edo haien edukia nahikoa ez bada, erakunde eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio gabeziak zuzentzeko edota behar diren dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde kargua duen pertsonaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.5 artikuluak aurreikusitako moduan emango da.

  2. Halaber, eskaera izapidetzea onartu ondoren, dirulaguntzak kudeatzeko organo arduradunak interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egoki balioesteko, eta horretarako 10 eguneko epea emango dio, informazioa eman ezean proiektua eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela jakinarazita.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen kudeaketa-lanak egitea eta aurkeztutako eskaerak aztertzea eta ebaluatzea.

  1. Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak kudeatzeko, Ihobe, SA Sozietate Publikoa erakunde laguntzaile izendatzen da, honako hauek ezarritakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko eskakizunak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

  2. Ihobe, SAk, erakunde laguntzailea den aldetik, funtzio hauek beteko ditu:

    1. Aurkeztutako dokumentuak ikuskatzea, eta, akatsik aurkituz gero, zuzenketak proposatzea organo kudeatzaileari.

    2. Eskaera egiten duten erakundeek laguntzak eskuratu ahal izateko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzea.

      15. artikuluan adierazitako ebaluazio-organoari laguntza ematea eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko lanetan, 17. artikuluan jasotako esleipen-irizpideen arabera.

    1. Jarduera egin den eta dirulaguntzaren helburua bete den egiaztatzea, eta onuradunei jarraipena egitea, dirulaguntzak jasotzeko eta proiektuak exekutatzeko eskakizunak betetzen jarraitzen dutela egiaztatzeko.

    2. Erakunde onuradunek eskatutako luzapenak bidezkoak diren ala ez balioestea.

    3. Erakunde onuradunei laguntzak ordaindu aurretik diruz lagundutako ekintzak exekutatu izana eta ekintzen kostua ziurtatzen dituzten agiriak egiaztatzea.

    4. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari proposatzea dirulaguntzak behar bezala kudeatzeko administrazio-neurriak edo bestelako neurriak har ditzala, erakunde onuradunak agindu honetako baldintza eta eskakizunak ez betetzeagatik hartu behar diren neurriak barne.

  1. Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-organo bat eratuko da, kide hauek izango dituena:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria.

    Ihobe SAren zuzendaria.

  2. Ebaluazio-organoak ebazpen-proposamena egingo dio Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari. Proposamen hori 17. artikuluan adierazitako esleipen-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituko zaie, eta honakoak bilduko ditu, arrazoiak adierazita: dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak; dirulaguntzen zenbatekoa; dirulaguntza jasoko ez duten proiektuak; ezeztatutako eskaerak, ezeztapenaren arrazoiekin batera; eta ebatzi beharreko beste edozein inguruabar.

  1. Dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:

    1. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan:

      (Ikus .PDF)

      Ikerketa- eta berreskuratze-proiektu bakoitzak 60.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez dirulaguntza gisa; berreskuratze-jarduketa bakoitzak, berriz, 250.000 euro, gehienez. Soberakinik egonez gero, agindu honen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera birbanatuko dira.

      Lurzoru hutsen inbentarioen proiektuen, salbuespen-eskaerara zuzendutako txostenen, lurzoruaren gaitasunaren adierazpenen, inbentarioaren aldaketen eta ingurumen-jarraipeneko proiektuen kasuan, dirulaguntza 20.000 eurokoa izango da gehienez.

    2. Klima-aldaketaren lerroan:

      (Ikus .PDF)

      Dirulaguntza 25.000 eurokoa izango da gehienez proiektu bakoitzeko proiektuak eta txosten teknikoak idazteko, eta 80.000 eurokoa gehienez proiektu bakoitzeko esku-hartze jarduketetarako.

    3. Natura-ondarearen lerroan:

      (Ikus .PDF)

      Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa proiektuko 75.000 eurokoa izango da.

      Ibaiertzak eta ibilguak garbitzeko proiektuen kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.

    4. Ekonomia zirkularraren lerroan:

      (Ikus .PDF)

      Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa da proiektu bakoitzeko, eta 60.000 eurokoa udalez gaindiko toki-erakundeek batera eskatutako proiektuen kasuan, honako salbuespen hauekin:

      Autokonpostatze komunitarioaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko planei buruzko proiektuetan, gehienez ere 3.500 euroko dirulaguntza emango da.

      玊oki-titulartasuneko konpostatze komunitarioko instalazio eta jardueretatik datorren konpostaren kontrol analitikoak proiektuetan, gehienez ere 3.000 euroko dirulaguntza emango da proiektu bakoitzeko.

      Udal-ordenantzak idazteko proiektuetan, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da.

    5. Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan:

      Dirulaguntzak ezingo du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95, hogeita bost mila (25.000) euroko mugarekin proiektuak eta txosten teknikoak idazteko proiektu bakoitzeko eta laurogei mila (80.000) euroko mugarekin esku-hartze jarduketetarako.

    6. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan:

      Laguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 55etik gorakoa, ezta 16.000 eurotik gorakoa ere, erakunde onuradun bakoitzeko.

      000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrien edo toki-erakundeen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa % 45ekoa izango da gutxienez.

    7. Asteklima 2022 lerroan:

      Dirulaguntzak ezingo du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 80 7.000 biztanletik gorako toki-erakundeen edo udalaz gaindiko eremuen kasuan, edo diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95 7.000 biztanletik beherako toki-erakundeen edo udalaz gaindiko eremuen kasuan.

      Toki-erakunde bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 7.000 eurokoa izango da, eta udalaz gaindiko area bat gehitzen duen toki-erakunde bakoitzeko, berriz, 10.000 eurokoa.

      Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, jarduketa-mota bakoitzerako gehieneko unitate-kopuru hauek hartuko dira kontuan:

      (Ikus .PDF)

  2. Oro har, a), b), c), d), e), f) eta g) letren lerroei dagokienez, erakunde eskatzailea eskualde-erakunde bat bada, eta proiektuan parte hartzen duten udalerrien % 75en biztanle kopurua ez bada ezarritakoa baino handiagoa, kopuru horretatik beherakoetarako ezarritako balorazio-irizpidea baliatuko da.

  1. Agindu honetan jasotako laguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez esleituko dira 1. artikuluan aipatzen diren lerroetako bakoitzean, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan eta Asteklima 2022 lerroan izan ezik, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluan. Organo ebaluatzaileak egiten duen balorazio-fasean artikulu honen 4. apartatuan ezarritako irizpideen arabera 100 puntutik gutxienez 50 puntu lortzen dituzten jarduketak bakarrik lagunduko dira diruz, Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan izan ezik. Kasu horretan, 100 puntutik gutxienez 60 puntu lortzen dituzten proiektuei soilik emango zaie dirulaguntza.

    50 puntu baino gehiago (60 tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan) dituzten proiektuei dagokienez, lehentasun-hurrenkerak ez du ekarriko diruz lagundutako proiektu bakoitzeko jaso beharreko zenbatekoa handitzea. Irizpide hori balorazio-fasean 50 puntu baino gehiago (60 puntu baino gehiago Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan) lortzen dituzten aurkeztutako proiektu guztietarako aurrekontu-zuzkidurarik ez dagoenean soilik hartuko da kontuan, eta puntuazio altuenekoak diruz lagunduko dira lehenik, jarduketa-lerro bakoitzaren aurrekontu-kreditua agortu arte.

  2. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2022 lerroko laguntzak norgehiagokarik gabeko konkurrentzia bidez esleituko dira, eta zenbateko erabilgarriaren hainbanaketa bidez kontabilizatuko dira, 16.1.f). eta 16.1.g) artikuluetan ezarritako irizpideen arabera.

  3. Proiektu bakoitzari egokitutako dirulaguntza agindu honetako 6. eta 16. artikuluetan jasotako irizpideen arabera zehaztuko da.

  4. Dirulaguntzak irizpide hauen arabera emango dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:

    1. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan:

      1. Jarduketaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 20 puntu.

      Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

      Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea, zehazki, lurzorua babestekoa, eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

      Ikerketaren kasuan, kutsaduraren ezaugarriak karakterizatzeko eta ebaluatzeko teknika berritzaileak erabiltzea, eta leheneratzearenean in situ edo on site teknologiak aplikatzea, alde batera utzita induskatzea eta kanpo-kudeaketa, bioberreskuratze-konponbideak barne.

      Berreskuratzeari dagokionez, proiektura gehitzea ingurumenaren arloko beste arazo batzuen efektuak ahalik eta txikienak izan daitezen laguntzen duten elementuak (besteak beste, klima-aldaketa apaltzea, hondeatutako materialen kopurua gutxitzea eta bertan berriz erabiltzea edo eraikuntza jasangarriko neurriak ezartzea).

      2. Kokalekuan eta inguruko lurretan gizakien osasunean edo ingurumenean izan ditzakeen eraginak. Besteak beste, honako hauek lehenetsiko dira: gaur egun ekipamendu komunitario baterako erabiltzen direnak, erabileraren sentikortasuna dela eta; Natura 2000 Sarean, interes hidrogeologikoko eremuetan edo hirigintzako berrerabilpenari dagokionez lehentasunezko interesa duten hiriguneetan dauden kokalekuak. Gehienez, 40 puntu.

      3. Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, biztanleria onuraduna, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina). Gehienez, 20 puntu.

      4. Jarduketaren kalitatea, bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzazkoa, eraginkortasuna eta estrapolagarritasuna. Gehienez, 20 puntu.

    2. Klima-aldaketaren lerroan:

      1. Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 10 puntu.

      Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

      Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea, eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

      Horrez gain, balioetsiko da udaleko berotegi-efektuko gas-isurien inbentarioaren kalkulu sistematikoa egitea.

      Klima-aldaketara egokitzeko arloan, bereziki, balioetsiko dira egokitzapen-plan batekin, kalteberatasun-analisi batekin eta eskaeran justifikatutako klima-arriskuarekin koherenteak izango diren ekintzak.

      Klima- eta energia-planen kasuan, eskaeran justifikatutako kalteberatasuna eta klima-arriskua.

      2. Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, eragindako biztanleria, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa). Gehienez, 40 puntu.

      Honako faktore hauen ondoriozko inpaktuen murrizketaren kuantifikazioa balioetsiko da:

      Proiektuaren ingurumen-hobekuntza.

      Ingurumen-inpaktuen murrizketa kalkulatzeko metodologia.

      Inpaktu positiboa eremu batean baino gehiagotan (klima-aldaketa eta natura-ondarea, ekonomia- eta gizarte-eremua, lurzoruaren babesa edo beste batzuk).

      3. Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa (proiektua azaltzeko memoria tekniko eta ekonomiko xehatuen kalitatea, eta, hala dagokionean, kalkuluak eta aurkeztutako murrizketak), ekintzaren kostua/efizientzia edo kostua/etekina erlazioa, diagnostikoa eta jarraipen-proposamena. Gehienez, 50 puntu.

      Halaber, balioetsiko dira:

      Proiektuaren helburuak eta barne-koherentzia.

      Proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna; horretarako, kontuan hartuko dira proiektua garatzeko proposatutako metodologia, erakundeen eta administrazioen artean landu beharreko koordinazioa, jarraipen-plan bat aurkeztea, fasekako aurrekontu zehatza eta interes-taldeen inplikazioa.

    3. Natura-ondarearen lerroan:

      Biodibertsitatea babestearekin lotutako jarduketetan, hauek dira irizpideak:

      1. Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 5 puntu.

        Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

        Ura-Uraren Euskal Agentziarekin edo foru-aldundiekin lankidetzan egitea proiektua, baldin eta lankidetza hori beharrezkotzat jotzen bada edo proiektuari hobekuntza nabarmena badakarkio.

        Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea, eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

        Proposatutako ekintza natura-ondarea zaintzearen arloan dagoen plangintza edo estrategiarekin koherentea izatea, hala eskualde nola toki mailan, bai eta, zehazki naturagune babestuetan egiten diren edo espezie katalogatuak helburutzat dituzten ekintzei dagokienez, dagozkien indarreko kudeaketa-tresnekin.

      2. Jarduera non gauzatuko den edo jarduketen xede diren habitatak/espezieak zeintzuk diren. Gehienez, 25 puntu.

      1. Natura-ondarearen naturagune babestuen barruan kokatutako lursailak: Naturagune babestuak (Parke naturala, Natura Erreserba, Natura Monumentua edo Paisaia Natural Babestua), Natura 2000 Sareko guneak edo nazioarteko tresnak aplikatuz babestutako guneak (Urdaibai Biosfera Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea edo Nazioarteko Garrantziko Hezeguneak). Gehienez, 25 puntu.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko Espazio Natural Garrantzitsuen Katalogo Irekiko guneen barruan jasotako lursailak. Gehienez, 20 puntu.

      3. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planaren II. eta III. multzoetako hezeguneetan sartutako lursailak. Gehienez, 20 puntu.

      4. Aurreko epigrafeetan sartuta egon ez arren Batasunaren edo eskualdearen intereseko flora basatiko eta fauna basatiko espezieak dituzten lursailak (espezie horiek sartuta egon behar dute Hegaztien Zuzentarauaren eta Habitaten Zuzentarauaren eranskinetan edo Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan). Gehienez, 20 puntu.

      1. Eskualdeko konektagarritasun ekologikorako eremu garrantzitsuak eta/edo eremu degradatuak berreskuratzeko tokiko aukera-eremuak. Gehienez, 15 puntu.

        Jarduketa-eremu baten gainean hainbat kalifikazio egiten baldin badira, puntu gehien duena balioetsiko da.

      2. Aurreikusitako ekintzen ondorioz habitatek eta/edo espezieek izan ditzaketen hobekuntzak. Gehienez, 35 puntu.

        Haren balorazioa egiteko, honako hauek kuantifikatuko dira, ahal izanez gero: jarduketen xede diren habitat eta/edo espezieen mehatxu-maila eta kontserbazio-egoera, eragindako populazio edo komunitateen garrantzi erlatiboa, eta zehaztutako helburuak lortzeko eta horien kontserbazio- eta/edo leheneratze-egoera hobetzeko aurreikusi diren ekintzen garrantzia. Era berean, ekintzen indarraldiarekin lotutako alderdiak izango dira kontuan, denborari dagokionez zein horiek mantentzeko operazioen premiari dagokionez.

      3. Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa. Gehienez, 25 puntu.

        Besteak beste, honelako alderdiak balioetsiko dira: memoria tekniko eta ekonomikoaren kalitatea eta xehetasun-maila, ekintzaren efizientzia ekonomikoa, eta ondoren mantentzeko proposamenik dagoen.

      4. Komunikatzeko eta sentsibilizatzeko jarduerek gizartean eragiteko ahalmena, proiektuak jorratzen duen arazo espezifikoa kontuan hartuta (ekintzak, xede-publikoa, etab.). Gehienez, 10 puntu.

        Geodibertsitatea babestearekin lotutako jarduketetan, hauek dira irizpideak:

      1. Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 5 puntu.

        Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

        Ura-Uraren Euskal Agentziarekin edo foru-aldundiekin lankidetzan egitea proiektua.

        Meategiekin zerikusia duten Interes Geologikoko Lekuei balioa emateko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzarekin edo Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) koordinatuta egitea, koordinazio hori beharrezkotzat jotzen bada edo proiektuari hobekuntza nabarmena ekartzen badio.

        Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea, eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

      2. Jarduketen xedea den jarduera non gauzatuko den. Gehienez, 25 puntu.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan jasotako Interes Geologikoko Lekuak; lurralde-plan partzialetan edo hiri-antolamenduko plan orokorretan jasotako lekuak; Naturagune Babestuetako eremuak (Parke Naturala, Natura Erreserba, Natura Monumentua edo Paisaia Natural Babestua); Natura 2000 Sareko guneak; nazioarteko tresnak aplikatuz babestutako guneak (Urdaibai Biosfera Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Nazioarteko Garrantziko Hezeguneak); edo Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plan Sektorialaren II. eta III. multzoetako hezeguneetan sartutako guneak. Gehienez, 25 puntu.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioan, lurralde-plan partzialetan edo hiri-antolamenduko plan orokorretan jasotako interes geologikoko lekuak, lehen aipatutako naturagune babestuetatik kanpo. Gehienez, 20 puntu.

      3. Arestian aipatutako naturaguneetan dauden beste inbentario batzuetan jasotako interes geologikoko lekuak. Gehienez, 20 puntu.

      4. Arestian aipatutako naturaguneetatik kanpoko beste inbentario batzuetan jasotako interes geologikoko lekuak. Gehienez, 15 puntu.

        Jarduketa-eremu baten gainean hainbat kalifikazio egiten baldin badira, puntu gehien duena balioetsiko da.

      1. Aurreikusitako ekintzen ondorioz interes geologikoko lekuek izan ditzaketen hobekuntzak. Gehienez, 35 puntu. Balorazioa egiteko, honako hauek kuantifikatuko dira, ahal izanez gero: nazioartean, estatuan edo autonomia-erkidegoan duen garrantzia; kalteberetasun-maila eta hondatze, espoliazio eta abarren arriskua; eta interes zientifikoa, turistikoa edo hezitzaile/dibulgaziozkoa.

      2. Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasun ekonomikoa. Gehienez, 25 puntu.

      3. Komunikazio- eta zabalkunde-jarduerek gizartean izan dezaketen inpaktua. Gehienez, 10 puntu.

        Ibaiertzak eta ibilguak garbitzearekin lotutako jarduketetan, hauek dira irizpideak:

      1. Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 5 puntu.

        Estrategiko gisa balioetsiko da toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

      2. Proposamenaren kalitate teknikoa (proposatutako metodologia, arroko beste udalerri batzuekin koordinatzea, elkarteak inplikatzea, biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko neurriak deskribatzea) eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta kostu/etekina erlazioa. Gehienez, 40 puntu.

      3. Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, ibaiertzean garbitu beharreko metro linealak, kendu beharreko hondakin-kantitatea, biztanleria onuraduna eta ingurumenaren beste arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa). Gehienez, 40 puntu.

      4. Proposatutako sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzek gizartean eragiteko ahalmena, proiektuak jorratzen duen arazo espezifikoa kontuan hartuta (ekintzak, xede-publikoa, etab.). Gehienez, 15 puntu.

    4. Ekonomia zirkularraren lerroan:

      1. Jarduketaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez, 25 puntu.

      Besteak beste, honako hauek joko dira estrategikotzat:

      Toki-erakundeak jasangarritasun-politikak betetzeko hitza ematea eta jasangarritasun-prozesuaren ebaluazio- eta segimendu-txostena egitea. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 2030 sareari dagozkion eta kasuan kasuko Udal Politiken Ebaluazio Programan parte hartzen duten udaletan.

      Toki-erakundearen hondakin-plan bat egotearekin koherentea den ekintza, EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020ko Planaren helburuekin bat etorriz.

      Beste udalerri batzuetan egin ez diren ekonomia zirkularra lortzeko edo hondakin arazotsuak kudeatzeko neurrien ezarpen-jarduketa lehenetsiak; horien ezarpena behar bezala justifikatu beharko da ohiko teknikak erabiltzen ez direnean.

      2. Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua murriztea, eragindako biztanleria, inplikatutako eragileak eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa). Gehienez, 45 puntu.

      3. Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomikoa (proiektua azaltzeko memoria tekniko eta ekonomikoaren kalitatea eta xehetasun-maila, eta, hala dagokionean, kalkuluak eta aurkeztutako inpaktu-murrizketak), ekintzaren kostua/etekina erlazioa, diagnostikoa eta jarraipen-proposamena. Gehienez, 30 puntu.

    5. Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan:

      1. Jarduketaren izaera estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren estrategia, plan eta programekin eta udal-inplikazioarekin bat etorriz. Gehienez, 15 puntu.

      Estrategikotzat hartuko da, besteak beste, proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lehentasunekin lerrokatzea eta arlo horretako Europako politikekin lerrokatzea, eta, zehazki, honako hauei egiten dien ekarpena:

      Eusko Legebiltzarraren Klima-larrialdiari buruzko Adierazpena.

      Eusko Jaurlaritzaren Klima-larrialdiari buruzko Adierazpen instituzionala.

      Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategia - KLIMA 2050.

      Dagozkion Garapen jasangarrirako helburuak.

      2. Udal-inplikazioari dagokionez, honako hauek balioetsiko dira:

      Udal-erregulazioa eta/edo -plangintza sektoriala egotea (ordenantzak, klima eta energiako tokiko planak, udalaren mailan biodibertsitatea kontserbatzeko estrategiak, etab.).

      Udalsarea 2030 Sareko kide izatea 2020ko abenduaren 31n. Informazio hori ofizioz berrikusiko da.

      Udalaren inplikazioa jasangarritasunarekin (tokiko ekintza-planen ebaluazioa eta adierazleen kalkulua) eta Udalsarea 2030en (lantaldeetan parte-hartzea).

      Barne-zeharkakotasuna sustatzea proiektuaren koordinazioan.

      Erakunde osoan edo bulegoen, zerbitzuen edo sailen parte batean Environmental Management and Audit Scheme (EMAS) ziurtagiria edukitzea. Informazio hori ofizioz berrikusiko da.

      3. Proiektuaren helburuak, kalitatea eta bideragarritasuna, eta inpaktuen murrizketa. Gehienez, 50 puntu. Balioetsiko dira, besteak beste:

      Proiektuaren helburuak eta barne-koherentzia.

      Proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna; horretarako, kontuan hartuko dira proiektua garatzeko proposatutako metodologia, erakundeen eta administrazioen artean landu beharreko koordinazioa, proiektuaren jarraipen-plan bat aurkeztea, fasekako aurrekontu zehatza eta interes-taldeen inplikazioa proiektuaren garapenean.

      Proiektuaren ingurumen-hobekuntzatik eratorritako inpaktuen murrizketaren kuantifikazioa, ingurumen-inpaktuak murrizteko kalkulu-metodologia bat aurkeztea eta inpaktu positiboa eremu batean baino gehiagotan (klima-aldaketa eta natura-ondarea, ekonomia- eta gizarte-eremua, lurzoruaren babesa edo beste batzuk).

      4. Proiektuaren izaera berritzailea, erakustekoa, eraldaketakoa edo proiektua ezartzeko beharraren motibazioa. Gehienez, 35 puntu.

      Balioetsiko dira, besteak beste:

      Proposamenaren berrikuntza-maila.

      Proiektua garatzeko lankidetza publiko eta/edo pribatuko akordioak egotea (zentro teknologikoak, klusterra, unibertsitatea, etab.).

      Proiektuaren erakustaldi-izaera; horretarako, proiektua beste udalerri batzuetara transferitzeko bideragarritasuna balioetsiko da, bai eta kanpo-finantzaketa posiblerako ikuspegia ere, hala nola Europako laguntza-lerroak (Horizon 2020, Life) eta estatukoak (Biodibertsitate Fundazioa, etab.).

      Proiektuak udal-ingurunean duen eraldatze-gaitasuna.

    6. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan:

      Tokiko Agenda 21en edo Tokiko 2030 Agendaren eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzetarako eskaera guztiak onartuko dira, betiere 2.f) artikuluan zehaztutako eskakizunak betetzen badituzte.

    7. Asteklima 2020 lerroan:

      Herritarrak klima-aldaketaren arloan mobilizatzeko tokiko eremuko jarduerak sustatzen dituzten ekintzetarako eskaera guztiak onartuko dira, betiere Agindu honen 2.g) artikuluan definitutako eskakizunak betetzen badituzte.

  1. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, ebaluazio-organoak igorritako proposamen arrazoitua ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena izenpetu eta jakinaraziko du sei hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Ebazpen horren berri emango zaie interesdunei Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta egoitza elektronikoaren bidez interesdunei bana-banako jakinarazpena eginez helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Adierazitako epea igarota ez bada jakinarazpenik egin, eskaerak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondoreetarako; nolanahi ere, Administrazioak bete beharko du lege horren 21. artikuluak ezartzen dion ebazteko betebeharra.

  2. Ebazpenean zehaztuko da eskatutako dirulaguntzak emango diren edo, hala badagokio, ukatuko diren. Laguntzak ematen badira, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, diruz lagundutako proiektua, norgehiagoka bidez proposatutako proiektuen kasuan lortutako puntuazioa, diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoa, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta 3. artikuluan adierazitako ordainketetarako behin betiko ehunekoak; eta laguntzak ukatzen badira, berriz, zergatik ukatu diren.

    Halaber, erakunde onuradunen batek uko egiten badio jaso duen dirulaguntzari, ezarritako exekuzio-epearen lehen urtearen barnean, eta erabat edo zati batean banatu gabe geratu diren dirulaguntza-lerroetako funts-aldaketaren kasuan, ebazpenean zehaztuta egongo da partez diruz lagundutako proiektuen eta aurrekontu ezagatik dirulaguntzarik gabe geratutakoen lehentasun-hurrenkera, dirulaguntzak jaso ditzaten.

    Uko egin aurretik dirulaguntzaren zati bat ordaintzen bada, uko egindako zenbatekoa dagokion berandutze-interesarekin gehituko da.

  3. Aurreko paragrafoetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote erakunde interesdunek bai organoari berari, bai Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu edo atzitu hala badagokio eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Proiektu bakoitzaren ezaugarri zehatzak kontuan hartuta, bidezkoa denean, diruz lagundutako proiektua gauzatzeko nahitaez bete beharreko baldintza teknikoak eta ekonomikoak ezarriko dira. Baldintza horiek erakunde onuradun bakoitzari banan-banan jakinaraziko zaion baldintza-agiri batean jasoko dira, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2022 lerroko proiektuen kasuan izan ezik.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:

  1. Esleitutako dirulaguntza onartzea. Onartzeaz batera, Agindu honetan eta Agindu honen 19. artikuluan adierazitako baldintza-agirian, hala dagokionean, aipatzen diren baldintza eta arau guztiak ere onartzen dira orobat. Alde horretatik, jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun naturaletan dirulaguntzari espresuki uko egiten ez bazaio, dirulaguntza hori onartu dela ulertuko da.

  2. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen xedea fiskalizatzeko eginkizunak betez, eskatzen dieten informazio oro ematea, eta bai Ihobe SA erakunde laguntzaileak bai organo emaileak datuak egiaztatzeko egin beharreko jarduketei men egitea, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz eskatutako informazio oro emanez.

  3. Proiektuan edozein arrazoi dela medio aldaketak eginez gero lehenbailehen jakinaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, aldaketa horien onespena eskatzeko. Era berean, dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatuz gero, erakunde emaileari horren berri eman beharko zaio.

  4. Diruz lagundutako ekintza exekutatzea eta justifikatzea, agindu honetako 23. artikuluan ezarritako epeetan.

  5. Dirulaguntza zertarako eman den, xede jakin horretarako erabiltzea, betiere 22. artikuluan, baldintzak aldatzeari buruzkoan, finkatutakoa aplikatu behar ez bada.

  6. Proiektuak exekutatzea egoki diren lizentziak, baimenak eta gainerako eskakizun sektorialak betez.

  7. Edozein administraziok edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarik lortuz gero, inguruabar horren berri izan ondorengo hamar egun balioduneko epean horren berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta adieraztea, halaber, organo emailea eta laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoa zein diren.

  8. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari doan eta era ez-esklusiboan uztea proiektuan jasotako informazio teknikoa, pedagogikoa eta grafikoa erabiltzeko eskubidea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren informazio-sistemetan txerta ditzan eta haren zabalkundea edo argitalpena egin dadin edozein baliabide edo formatu bibliografikotan, ikus-entzunezkotan, informatikotan edota teknikaren erabilerak ahalbidetzen duenetan. Edonola ere, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko dira.

    Natura-ondarearen proiektuen kasuan, dirulaguntza hau aplikatzeko lanetarako sortzen diren dokumentuak, materialak eta datu-baseak 獻ngurumenari buruzko informazioa bidaltzeko jarraibideak dokumentuan azaltzen den bezala aurkeztuko dira. Hemen eskura daitezke jarraibide horiek: https://www.euskadi.eus/informacion/instrucciones-para-la-entrega-de-informacion-ambiental/web01-s2ing/es/

    Natura-ondareari buruzko ezagutza hobetzeko jarduerak barnean hartzen dituzten proiektuetan, jarduera diseinatzeko orduan 獴iodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak diseinatzeko gida籸en edukiari jarraitu beharko zaio. (https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/guiabidrex/eu_def/adjuntos/bidrexgida.pdf)

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskatzen dituen ingurumen-adierazleen eta/edo adierazle teknikoen berri ematea. Adierazle horiek dagokion Baldintza-agirian zehaztuko dira.

  10. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan jasotako moduan, publizitatea emateko betebeharra betez, erakunde onuradunek laguntzen deialdi honen bitartez lortutako babesaren berri emango dute jendaurrean:

    1. Beren webgunean diruz lagundutako proiektua deskribatuz.

    2. Gutxienez kartel bat jarriz, dirulaguntzaren behin betiko ebazpenarekin batera jakinaraziko den ereduaren arabera. Kartel horretan, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso dutela aipatzeaz gain, proiektuari buruzko informazioa jasoko dute. Gutxienez A3 neurrikoa izango da eta jendeak ongi ikusteko moduko tokian egongo da, eraikinean sartzeko atearen edo ateen burutik gertu, edo jarduketa egiten den toki zehatzean. Kartel hori 2 hilabetez egongo da ikusgai gutxienez, dirulaguntza ematea jakinarazten denetik aurrera, eta 2 hilabete gehiagoz proiektuaren amaierako justifikazioa aurkezteko unean.

    3. Asteklima 2022 lerroaren kasu espezifikoan, 2022ko irailaren 15a baino lehen erakunde onuradunak egingo den ekitaldiaren behin betiko ezaugarrien berri emango du egoitza elektronikoaren bidez, horiek guztien zabalkundea egiteko helburuarekin. Gainera, ekitaldi eta jarduketa horiei dagokienez, Euskadiko 2022ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materialak erabiliko dira.

      Ekitaldien berri emateko formatuak eta zabalkunde-materialak erakunde onuradunen eskura daude egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/1215901)

      Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan eta prentsa-komunikazioetan, bai eta proiektuaren publizitatean ere. Horrela, kartel eta zabalkunde- eta publizitate-materialetan, eta zehazki diruz laguntzen diren obra, ibilgailu edo ekipamenduetan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoak sartu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan xedatutakoaren arabera (https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/)

  11. Erakunde onuraduna Udalsarea 2030ekoa bada, sarearen logotipoa ere txertatuko da.

  12. Zabalkunde publikorako egiten diren kartel, testu eta dokumentu guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.

    Jarduketak herritarrekin harremanetan egotea eskatzen badu, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko eta hizkuntza horietan artatzeko aukera eman beharko zaie herritarrei.

  13. Argitalpenik eginez gero, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari bidali beharko zaio euskarri digitalean.

  14. Egiten diren dokumentu eta ekintzek genero-ikuspegia txertatuko dute, eta hizkuntzaren eta irudiaren erabileran ez da bazterketa-elementurik egongo.

  15. Inprimatu behar badira, proiektua garatzean lantzen diren dokumentuek baldintza hauek bete beharko dituzte, ahal den neurrian:

    1. Ahal den neurrian, inprimatzeen kopurua murriztu beharko da, beharretara ahalik eta gehien egokituz (bilerako parte-hartzaileen kopurua, etab.).

    2. Inprimatzeko, erakunde onuradunak paper birziklatua eta klororik gabea erabili beharko du proiektutik aterako diren material inprimatu guztietan (txostenak, bileretarako dokumentazioa). DIN A4 edo DIN A3-n inprimatu ezin diren planoetarako bakarrik erabili ahal izango da paper birziklatugabea, edota merkatuan birziklatutako aukerarik ez duten bestelako paper-motetarako. Kasu horietan, paperak kudeaketa jasangarria eta/edo birziklatua duten basoetako zur-zuntzaren % 20 izan beharko du gutxienez.

    3. Inprimatutako txostenak eta dokumentuak bi aldeetatik inprimatuko dira, zuri-beltzean; irizpide orokor gisa, zuri-beltzean interpretatu ezin den kasuetan bakarrik erabiliko da kolorea.

    4. Azalak (kartoizkoak nahiz plastikozkoak) edo beste koadernatze-sistema batzuk (tututxoa, kiribilak) ahalik eta gutxien erabiliko dira, papera birziklatzea errazteko. Koadernatzea erabiliz gero, ahal dela paperezkoa edo kartoizkoa izango da, beste material batzuk sartu gabe.

  16. Kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea erakunde onuradunari kasuan-kasuan aplikatu beharreko merkataritzako eta sektoreko legediak eskatutako moduan.

  17. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketetarako erabil baitaitezke.

  18. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan:

    1. Kokalekuaren berrerabilerak gainbaliorik sortzen badu, erakunde onuradunak dirulaguntza itzuli beharko du, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko legedian ezarritakoa betez. Era berean, erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du dirulaguntza itzultzeko diruz lagundutako jarduketaren kostua hirugarren bati arrakastaz jasanarazi bazaio.

    2. Erakunde eskatzaileak, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak ikertzeko laguntzak jaso ahal izateko, konpromisoa hartzen du dirulaguntzaren xedea den kokalekuko lurzoruari Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren prozedura egiteko, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearekin bat etorriz.

      Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko laguntzen kasuan, nahitaezkoa izango da saneamendu-proiektuaren onespena izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emanda.

      Nolanahi ere, erakunde eskatzaileak prozeduran zehar agintzen zaizkion neurriak ezartzeko konpromisoa hartzen du.

    3. Diruz lagundutako ekintzak exekutatzean abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuak eskatutakoa beteko da. Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen du Dekretu horrek.

    4. Diruz lagundutako jarduketa bada lurzoruak berreskuratzeko proiektu bat idaztea, erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen du, proiektua ingurumen-organoak onetsi ondoren, proiektua exekutatzen hasteko, onetsitako irismenarekin, gehienez ere 2 urteko epean. Betebehar hori betetzen ez badu, erakunde onuradunak dirulaguntza itzuli beharko du.

  19. Klima-aldaketaren lerroko ekintzen kasuan, karbono-xurgapena sustatzen duten ekintzak badira, erakunde onuradunak jarduketari gutxienez 30 urtez eusteko konpromisoa hartzen du.

  20. Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barnean sartzen bada, erakunde onuradunak dirulaguntza itzultzeko konpromisoa hartzen du haien salmenta eta/edo titulartasunaren eskualdaketa gertatzen bada. Era berean, dirulaguntza itzultzera behartuta egongo da lursailaren erabileran aldaketarik gertatzen bada, non eta ez den natura-ondarearen kontserbaziorako edo hobekuntzarako.

  21. Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko ekintzen kasuan, erakunde onuradunak konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:

    1. Proiektu bakoitzerako berariaz sortutako jarraipen teknikoko lantalde batek ikuskatuko du proiektua, eta lantalde horretan erabakitakoa betetzea erraztu eta bermatuko du.

    2. Proiektuak osasunean duen efektuaren analisia aurreikustea, Udalsarea 21eko 17. koadernoan (玂sasuna eta hiri-garapen jasangarria) proposatutako metodologiari jarraituz (http://www.udalsarea2030.eus/hasiera)

    3. Aurkeztutako proiektuek hiri-plangintzarekin, -garapenarekin edo -kudeaketarekin lotutako jarduketak eskatzen dituzten kasuetan, tokiko hirigintza-ekimenek osasunean duten efektua aztertzeko tresna aplikatu beharko da (tresna Udalsarea 21eko 17. Koadernoan (玂sasuna eta hiri-garapen jasangarria), http://www.udalsarea2030.eus/hasiera helbidean jasota dago), eta hasierako diseinuaren eta amaierako exekuzioaren arteko aldea islatzea, tresna erabiliz, halakorik balego.

    4. Amaierako fitxa egingo da egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen jardunbide egokien ereduaren arabera (https://www.euskadi.eus/servicios/1215801). Jarduketa-eremuaren araberako plataforma bereziki interesgarriak identifikatu beharko dira, haien zabalkundea egiteko.

    5. Proiektuak ekintza eraldatzaile gisa http://www.sustainablecities.eu-n ezarritako eskakizunak betetzen baditu, plataforma horretan erregistratu beharko da.

    6. Proiektu guztiek txosten bat aurkeztu beharko dute, tresna fiskalen emaitzen eta eguneratze-aurreikuspenaren berri emanez. Analisi hori garatzeko, Udalsarea 2030en esparruan egindako 獻ngurumen-alorreko tokiko zerga-sistemarako tresnen azterketa alderatua argitalpena kontsulta daiteke. Analisia proiektuaren xedearekiko independentea da, eta udalek dituzten tresna fiskalen hausnarketa, analisia eta, hala badagokio, eguneratzea sustatzeko egingo da, herritarren eta jarduera ekonomikoen arduradunen artean ingurumena gehiago errespetatzen duten jokabideak sustatzeko.

Jarduketaren behin betiko benetako kostua dirulaguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino gutxiago bada, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da, eta gero dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

Erakunde onuradunak aurkeztutako justifikazioan halakorik aitortzen badu, ordainketa automatikoki kitatuko da, hargatik bazter utzi gabe ondoren administrazio-bidean erreklamazioa aurkezteko aukera.

  1. Dirulaguntza esleitzeko kontuan hartutako baldintzetan aldakuntzaren bat eginez gero, baldin eta deialdiaren xedea betetzat hartzen bada eta, hala dagokionean, deialdi honetan esleitutako dirulaguntzez gain beste erakunde publiko zein pribatu baten dirulaguntzak edo laguntzak jaso badira, horren berri aurretiaz eman beharko dute, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak horrelakoak berariaz onar ditzan. Aipatutako aldaketek dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango dute, betiere agindu honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira. Horretarako, dagokion ebazpena emango da, proposatu den proiektu-aldaketa onartzeko edo ez, eta, hala dagokionean, esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa doituko da, edo, hala badagokio, behar den zenbatekoaz gaindi jasotakoa itzultzea eskatzeko.

  2. Ezingo da inola ere aldatu jarduketaren izaera, eta, aldaketa onartuko bada, erakunde onuradunak txosten bidez justifikatu beharko du aldatutako proiektuaren inpaktua parekoa edo handiagoa dela hasieran diruz lagundutako proiektuarena baino.

  3. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak justifikazioan adierazten badu dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egin direla eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.12 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta aldaketok onesteko aurrez behar den baimen-izapidea ez denez egin, dirulaguntza eman duen organoaren esku geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea; betiere, hori eginda beste inoren eskubideak kaltetzen ez badira.

  4. Dirulaguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez dakar berarekin erakunde onuraduna legozkiokeen zehapenetatik salbuetsita geratzea.

  5. Dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatzeko eta amaitzeko epeari dagokionez, salbuespen gisa, erakunde onuradunak jarduera hori gauzatzeko epea luzatzeko eskaera egin ahal izango du, jarduketa exekutatzeko ezarritako epea agortu baino gutxienez hilabete lehenago, betiere erakunde onuradunaren borondatez kanpoko arrazoiak daudenean eta behar bezala justifikatzen dituenean. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroaren kasuan, ezin izango da halako luzapenik eskatu.

    Epea luzatzeko, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat onetsi beharko du.

  1. Erakunde onuradunek 2024ko urriaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, kasu hauetan salbu:

    Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko ekintzek diruz lagundutako ekintza exekutatu eta justifikatu beharko dute 2023ko urriaren 31 baino lehen.

    Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko ekintzak 2023ko uztailaren 15a baino lehen exekutatu beharko dira; proiektuaren amaierako dokumentazioa, berriz, 2023ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dute (egun hori barne).

    Asteklima 2022 lerroko ekintzak 2022ko irailaren 30etik 2022ko urriaren 9ra bitartean (egun hori barne) exekutatu beharko dira, eta jarduketaren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

    Natura Ondarearen lerroko 2.2.c) artikuluan deskribatutako 1)etik 5)era bitarteko ekintzek 2024ko abenduaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza.

  2. Horretarako, Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen, Ekonomia zirkularraren eta Tokiko ekoberrikuntzaren lerroetako proiektuen erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko 玁ire karpeta atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):

    1. Erakunde onuradunaren Idazkaritzak egindako ziurtagiria, emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte ziurtagirian.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jarduketa-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko onuren kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea adierazleak, a priori ezarritako helburuekin alderatuta, Agindu honen 19. artikuluan zehaztutako baldintza-agirian adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan. Proposamenean aurreikusitako ekintzen exekuzio-maila balioetsi ahal izateko adina informazio eman beharko dute, aurreikuspenen eta azkenean egindako jarduketen irismenaren arteko alderaketa barne.

      Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan, amaierako justifikazio-memoria teknikoan, gainera, jarduketa kokatzen den arauzko eta plangintzako tresnen identifikazioa eta gakoak eta ikasitako irakaspenak jasotzen dituen proiektuaren amaierako garapen-metodologia jaso beharko dira, proiektua beste udalerri eta/edo eskualde batzuetara estrapolatu ahal izateko.

    3. Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Fakturetan, edo, hala dagokienean, ordainketa-egiaztagirietan, fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

    4. Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.

    5. Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.

    6. Proiektuan sortutako materialen kopia, azterketak, txostenak eta zabalkunde eta komunikaziorako materialak barne.

    7. Georreferentziatutako informazioari dagokionez, kartografia shape formatuan eta ETRS89 proiekzioan aurkeztu behar dute. Kartografia-informazioko metadatuen fitxa bat bete beharko da kartografiako geruza bakoitzeko (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_documentacion/eu_def/adjuntos/formulario_metadatos_eu_g.pdf)

    8. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko proiektuetan, diruz lagundutako jarduketaren kokalekuari dagokion Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren espedientea hasteko eskaeraren kopia.

    9. Karbono-xurgapena sustatzen duten ekintzen bidezko Klima-aldaketaren lerroko proiektuetan, proiektuaren iraunaldian karbonoa xurgatzeko helburuak betetzea bermatzen duen kudeaketa-plana erantsi beharko dute.

    10. Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barnean sartzen bada, erakunde onuradunak Jabetzaren Erregistroko ziurtagiria erantsi beharko du.

    11. Ekonomia zirkularraren lerroko proiektuen kasuan, elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu edo/eta ezartzera bideratutako mekanismoen ingurukoak badira, udalerriko elikagaien xahubidearen benetako kalkulua eta horretarako metodologia jaso beharko dituzte, nazioartean onartutako metodologien arabera.

    12. Hala badagokio, beharrezkoa izango da agiri bidez justifikatzea Agindu honen 2. eta 20. artikuluetatik eratorritako betebeharrak bete direla.

  3. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2022 lerroko proiektuen erakunde onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza justifikatzeko:

    1. Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, ziurtagirian laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte.

    2. Azalpen-memoria eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko eta haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azaltzeko. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko jarduketaren azalpen-memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du.

      Azalpen-memoria eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan Asteklima 2022 lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko, egindako jarduerak deskribatuz eta lortutako emaitza, erakunde laguntzaileak, parte-hartzaile kopurua, erabilitako materiala eta argazkiak aurkeztuz.

    3. Diruz lagundutako proiektuaren fakturak. Ziurtagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

    4. Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen justifikazioan, fakturatutako kontzeptuak behar bezala zehaztuta azaldu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta halakoei ez dagozkienak bereizi ahal izateko.

    5. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko proiektuetan, proiektuan sortutako ikasmaterialen eta dibulgaziokoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza-komunitatearentzat.

    6. Asteklima 2022 lerroaren proiektuen kasuan, diruz lagundutako jardueren zabalkundea egiteko erabilitako kartelen kopia, Euskadiko 2022ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materiala erabili direla ikusteko aukera ematen duena.

  1. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen eta Ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da emandako dirulaguntza:

    1. Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, dirulaguntza ebatzi ostean, Agindu honen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    2. Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, 2023ko urriaren 31 baino lehen.

    3. Hirugarren ordainketa, diruz lagundutako zenbatekoaren gainerako zenbatekoa, 2024ko ekitaldian egingo da, 23.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

  2. Artikulu honetan aurreikusitako ordainketa aurreratuetan aplikatu beharreko berme-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa izango da.

  3. Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, honela ordainduko da dirulaguntza: dirulaguntzaren % 50, laguntza ebatzitakoan; gainerako zatia, berriz, Agindu honen 23.3 artikuluan ezarritako frogagiriak 2023ko irailaren 15aren aurretik aurkezten direnean eta haien analisia egin eta gero.

  4. Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan eta Asteklimaren lerroan, honela ordainduko da dirulaguntza: dirulaguntzaren % 50, laguntza ebatzitakoan Agindu honen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera; gainerako zatia, berriz, frogagiriak aurkeztu ondoren eta frogagiriek Agindu honen 23.3 artikuluan ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

  5. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Baldin eta erakunde onuradunak ez badu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza eskatutako eta emandako xede espezifikorako erabiltzen, ez badu dirulaguntza ematea eragin zuen jarduketa egiten, ez badu justifikatzen dirulaguntza jaso zuen xederako baliatu duela, edo, oro har, ez badu betetzen erakunde eskudunak ezarritako baldintzaren bat, erakunde horrek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko da, betiere aldez aurretik interesdunari entzun ondoren; gainera, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuli beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, gehi legezko berandutze-interesak, proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz betiere, hala ezarrita baitago azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, zeinaren bidez onesten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan.

  2. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, ez-betetzetzat joko da eskatzaileari egotz dakiokeen kausaren batengatik lurzoruaren kalitatearen adierazpenaren prozedura amaitu ezin izatea, dirulaguntza eman denetik 5 urte igaro badira.

    Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan lurzoruaren kalitatearen adierazpen-prozedura eta berreskuratze-jarduketak amaitzeko ezarritako epeak betetzen ez badira, emandako dirulaguntzen zenbatekoak itzuli beharko dira.

  3. Era berean, onuradunak itzuli beharko du dirulaguntza honen xede den jarduketaren kostuaren gainetik jasotako diru-kopurua, beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada, Agindu honen 8. artikuluan adierazitakoarekin bat; horrez gain, zehapenak eta kalte-ordainak ordainarazi ahal izango zaizkio sortutako kalteengatik, eta, hala badagokio, zigor-erantzukizuna eskatu ahal izango zaio.

  4. Ezarritako baldintzak partez betetzen badira, eta onuradunak argi eta garbi konpromisoak betetzeko jardun duela egiaztatzen bada, dirulaguntzaren zati bat ordainduko da, edo, hala badagokio, zati bat itzuliko da, eta egindako jarduera osoak guztizkoarekiko duen proportzioa kalkulatuko da. Kasu horretan, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbatekoa benetan eta behar bezala justifikatuta eman den dirulaguntzaren zenbatekoa izango da, erakunde emaileak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren.

  5. Aipatutako zenbatekoek diru-sarrera publikoen izaera izango dute, dagozkien ondoreetarako.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan berariaz ezarrita ez dagoen guztian, honako hauetan jasotako xedapenak izango dira aplikagarriak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesteko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 15a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MAR虯 ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik