Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2022ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babeseko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Estrategia hori Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, 2014-2020 aldirako Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 104
  • Hurrenkera-zk.: 2360
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/18
  • Argitaratze-data: 2022/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Partaidetzazko toki-garapena (PTG) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) III. tituluaren II. kapituluan ezarri zen; bertan, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Nekazaritzako Europako Funtsari eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsari buruzko xedapen orokorrak ere, eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzen da.

Azpieskualdeko eremu jakinetan zentratuko da partaidetzazko toki-garapen hori, tokiko ekintza taldeek gobernatuko dute, ongi integratutako toki-garapeneko estrategien eta sektore anitzeko estrategien eta eremuetan oinarritutakoen bidez gauzatuko da; tokiko beharrizanak eta potentziala aintzat hartuz diseinatuko da, eta alderdi berritzaileak barne hartuko ditu tokiko testuinguruan, baita sareak, eta, hala behar denean, lankidetza ezarri ere.

Bestalde, arrantza- eta akuikultura-eremuetako garapen jasangarria Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren (EB) 58-64. artikuluetan xedatzen da; Erregelamendu hori Itsas eta Arrantzako Europako Funtsari buruzkoa da, eta indargabetu egiten ditu Kontseiluaren 2328/2003 (EE), 861/2006 (EE) 1198/2006 (EE) eta 791/2007 (EE) erregelamenduak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1255/2011 Erregelamendua (EB).

IAEFk barne hartzen ditu, modu eraginkorrean, partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak (PTGE), arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeek (ATET) diseinatu eta gauzatu dituztenak, arrantzari eta ur-eremuari lotutako komunitateetan EBren laugarren lehentasuna (hau da, itsas eta akuikultura-komunitateetan hazkunde ekonomikoa, gizarteratzea, enpleguaren sorkuntza eta enplegagarritasunerako eta lan-mugikortasunerako laguntza sustatzea) lortzeko tresna nagusi bezala, barne harturik arrantzaren esparruan eta itsas ekonomiarekin lotutako bestelako sektoreekin lotuta egindako jardueren dibertsifikazioa.

2015eko azaroaren 13ko 8118 (2015) C burutzapen-erabakiaren bidez onetsi zen IAEFn Espainiarako programa eragilea, eta horren 5.1 apartatuan partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak aplikatzeari buruzko informazio zehatza jasotzen da. Programa eragile horri dagokionez, aipatu behar da programa horrek aplikagarria izaten jarraitzen duela 2022. urtean, bai eta IAEFri buruzko 508/2014 (EB) Erregelamenduak ere. Izan ere, Europako araudiak, zehazki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 65.2 artikuluak EEI funtsei buruzko xedapen komunak ezartzen dituenak, non IAEF sartzen baita, ezartzen du gaur egungo programa eragilearen (2014-2020) hautagarritasun-aldia 2014ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra artekoa izango dela.

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-eremuen garapen jasangarria martxan jartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak eta horiek kudeatzeko ardura duten Tokiko Ekintza Taldeak hautatzeko eta onartzeko deialdi publikoa argitaratu zuen 2016ko otsailaren 12ko EHAAn (29. zenbakia).

Iragarritako hautaketa-prozedura horren bidez, partaidetzazko toki-garapenaren estrategia bat aurkeztu zuen Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeak; estrategia hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2016ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez hautatua izan zen eta 2016ko abuztuaren 12ko 153. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, ostiralez (https://www.euskadi.eus/informazioa/arrantza-guneen-garapena-europako-itsas-eta-arrantza-funtsaren-esparruan-eiaf-2014-2020/web01-a2arraku/eu/).

Ondoren, Itsas Garapen Elkarteak partaidetzazko toki-garapenerako estrategiaren gainean egindako tarteko berrikusketaren ondorioz, partaidetzazko toki-garapenerako estrategia aldatu da. Estrategiaren aldaketa hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez onartu da.

Aipatutako estrategiaren aplikazio-eremua osatzen dute Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zierbena, Santurtzi eta Plentziako udalerriek eta Donostiako arrantza-portuak.

2017ko urtarrilaren 1ean, Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak hitzarmen bat sinatu zuten partaidetzazko toki-garapeneko estrategia aplikatzeko, Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren 2014-2020 aldirako programa eragilearekin bat eginez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.

Kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa, honako hau

Onartzea, 2022. urterako, arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapenaren estrategian ezarritako helburuak betetzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak. Estrategia hori Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2016ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez onartu zen, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez aldatu zen (2016ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez, arrantza-sektoreko Itsas Garapen Elkartea, Flag toki-ekintzako taldea izendatu dela aditzera eman zen, partaidetzazko toki-garapeneko estrategia kudeatzeko; talde hori hautatua eta onartua izan da, zehazki, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 3ko Aginduaz egindako deialdi publikoarekin bat etorriz). I. eranskinean jaso dira biak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 18a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MAR虯 ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik