Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako Agindu honena: «Agindua, 2022ko maiatzaren 10ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, merkataritza-establezimenduak eta merkataritzarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko 2022ko ekitaldirako laguntza-programarako arauak ezartzen dituena eta horren deialdia egiten duena (MEC)».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: boletin
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2094
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/10
  • Argitaratze-data: 2022/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2022ko maiatzaren 10eko Aginduan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez merkataritza-establezimenduak eta merkataritzarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko 2022ko ekitaldirako laguntza-programarako arauak ezartzen diren eta horren deialdia egiten den (MEC). Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022ko maiatzaren 16an argitaratu zen (93 zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Argitalpenean dokumentuaren hainbat orrialde aipatu ez direnez, berriro argitaratzen da dokumentu osoa.

Agindua, 2022ko maiatzaren 10ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, merkataritza-establezimenduak eta merkataritzarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko 2022ko ekitaldirako laguntza-programarako arauak ezartzen dituena eta horren deialdia egiten duena (MEC).

Merkataritza-sektoreak egitura-aldaketa sakonei egin behar die aurre, eta erronka nagusia kontsumitzaileen erosketa-ohitura berriei erantzuteko eraldatzea da. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta banaketa-bide berrien agerpen indartsua direla eta, beharrezkoa da estrategia berriak eta negozio-eredu berriak hartzea, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko eraldaketa digitalean eta jasangarritasunean oinarrituta.

Horregatik, XII. Legegintzaldiko «Euskadi martxan 2020-2024» Gobernu Programan, «Oparotasuna» izeneko I. Ardatzean, konpromiso eta ekintza batzuk finkatu dira merkataritza-sektorea suspertzeko, lehiakortasuna hobetuz, berrikuntza sustatuz, kudeaketa publikoa eta sektore pribatua bultzatuz, kudeaketa-estrategia berriak garatuz, EAEko merkataritzako azpisektoreak sustatzeko eta sentsibilizatzeko kanpainetan lagunduz eta sinergiak sortuz. Horretarako, merkataritza-banaketaren arloko erakunde guztiek elkarrekin lan egin behar dute berraktibazio ekonomikoa lehenbailehen lortzeko. Programan bertan jaso denez, merkataritza-jarduera da gure gizartearen eta hirietako bizimoldearen oinarrizko elementu bat, eta tokiko hazkunde ekonomikoan eta enpleguaren sorkuntzan laguntzen du.

Konpromiso eta ekintza horiek guztiak 2030erako EAEko Merkataritzaren Estrategian eta 2021-2025 Merkataritza Planean garatuko dira. Izan ere, sektorearen eraldaketari, modernizazioari eta gaztetzeari erantzutea du helburu.

COVID-19aren krisi sanitarioak merkataritzaren sektoreari egin zion kalte bereziki. EUSTATek argitaratutako datuen arabera, merkataritza-azpisektoreen arabera inpaktua desberdina izan arren, txikizkako merkataritzaren salmenta-indizeak % 4,9ko beherakada metatua izan zuen 2020an, aurreko urtearen aldean, lan-egutegia homogeneoa eta prezio konstanteak aplikatuta. 2021eko balantzean, txikizkako merkataritzaren salmentak % 3,6 igo dira aurreko urtearekin alderatuta, eta, beraz, suspertze moduko bat izan da, baina, hala ere, merkataritza-sektoreak babesa eta bultzada behar ditu jarduera berreskuratzeko eta merkataritza-sektorea indarberritzeko.

Aurretik azaldutakoaren ondorioz, komenigarria da merkataritza-establezimenduen eta merkataritzarekin lotutako zenbait zerbitzu-establezimenduren modernizazioa laguntzea, agindu honen barruan sartzen den programaren bitartez.

Laguntza-programa honek ondorengo helburua du: baliabideen xedearen efizientzia areagotzea, gure auzo, herri eta hirietako hurbileko merkataritza lehenetsiz, eta EAEko merkataritza-establezimenduen eta merkataritzarekin lotutako zerbitzuen modernizazioa sustatzea, berrikuntzaren bidez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta merkataritza-ekipamendua hobetuz (hala nola TicketBAI sistema berrira egokitzea), kalitate eta lehiakortasun handiagoa lortzeko bide gisa.

Hori guztia Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin bat etorriz, eta Sailak eta Jaurlaritzak agenda horrekin duten konpromisoa indartuz, bereziki Garapen Jasangarrirako ondorengo Helburuei dagokienez: GJH5: genero-berdintasuna; GJH8: hazkunde inklusibo eta jasangarria sustatzea, baita guztientzako enplegua eta lan duina ere; GJH9: industria, berrikuntza eta azpiegitura; GJH11: hiri eta komunitate jasangarriak; GJH12: kontsumo- eta ekoizpen-modalitate jasangarriak; GJH13: klimaren aldeko ekintza, bereziki ekonomia zirkularraren sustapena; eta GJH17: helburuak lortzeko aliantzak.

Agindu hau Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren 2022ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barne dago. Plan hori Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 24ko Aginduaren bidez onartu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean ezarritako aurrekontu-kreditu nahikoa dauka.

Horrenbestez, honako hau

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Oinarri hauetan jasota ez dagoen guztirako, honako arau hauek aplikatuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak; azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 10a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua.

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.

  1. oinarria. Laguntza-deialdiaren xedea.

  1. Oinarri hauen xedea da laguntzak xedatu eta emateko araudia ezartzea, 2022ko ekitaldian, EAEko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak eta merkataritza-azpiegiturak eta -ekipamenduak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.

  2. Helburu horrekin bat, merkataritza-establezimenduak eta merkataritzarekin lotutako zerbitzu-establezimenduak modernizatzeko inbertsioak sustatuko dira, ekipamenduak, obra zibila, altzariak eta ekipamendu informatikoa eta digitala finantzatuz. Hori guztia, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin bat, batez ere ondorengo garapen-helburuei dagokienez: GJH5, GJH8, GJH9, GJH11, GJH12, GJH13 eta GJH17.

  1. oinarria. Baliabide ekonomikoak.

    Aurreko oinarrian adierazitako helbururako, 3.350.000,00 euroko ekonomia-baliabideak bideratuko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko dira.

  2. oinarria. Pertsona eta entitate onuradunak.

  1. Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte norberaren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta legez eratutako ondasun-erkidegoek, eta mikroenpresek eta enpresa txikiek, baldin eta haien jarduera nagusia merkataritzakoa edo zerbitzuetakoa bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako merkataritza-establezimenduetan edo merkataritzarekin lotutako zerbitzu-establezimenduetan jarduten badute eta agindu honen 5. oinarrian zerrendatutakoen artean badaude.

  2. Deialdi honetan ezarritakoari dagokionez, merkataritza-jardueratzat hartuko da merkatuaren esku jartzea xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, beren horretan eta eraldaketa-prozesu handirik gabe, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek azken kontsumorako ondasunak zuzenean saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak badira. Baita zerbitzuak ematea ere, horiek azkenean merkatuari eskaintzen zaizkionean.

  3. Ondasun-erkidegoen edo sozietate zibilen kasuan, haietan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari bat izendatu beharko da, onuradun gisa entitateari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

  4. Era berean, ezingo dira laguntzen onuradun izan armak ekoiztera, merkaturatzera edo finantzatzera dedikatzen direnak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.

  1. oinarria. Pertsona eta erakunde eskatzaileen betekizunak.

    Pertsona eta entitate eskatzaileek eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Norberaren konturako langile edo autonomo, sozietate zibil, ondasun-erkidego, mikroenpresa edo enpresa txiki izaera izatea mikro enpresa eta enpresa ertain eta txikien definizioari buruz Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoarekin edo gomendio hori ordezten edo aldatzen duten xedapenekin bat. Hau da:

      Mikroenpresa: hamar langile baino gutxiago, eta urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra bi milioi eurotik gorakoa ez izatea.

      Enpresa txikia: 50 langile baino gutxiago, eta negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra hamar milioi eurotik gorakoa ez izatea.

    2. Laguntza-eskaeraren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduaren jarduera ekonomikoak eta haren egoitza sozial eta fiskalak EAEn egon beharko dute.

    3. Agindu honen 5. oinarrian jasotako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe edo multzoren batean kokatutako jarduera batean aritzea eta alta emanda egotea eskabide-egunean.

    4. Egunean eduki beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

      Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresen inbertsioak ez dira diruz lagunduko.

    5. Egunean izan behar dute dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa.

    6. Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen lege-debekurik (sexu-diskriminazioagatik sortutakoak barne, 4/2005 Legea bigarren aldiz aldatu zuen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 3ko 1/2022 Legeari edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoari jarraikiz).

    7. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, ezta EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluaren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko eskakizunei dagokienez.

  2. oinarria. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak, diruz lagun daitezkeenak.

  1. oinarrian aipatutako pertsonek edo entitateek jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak, baldin eta horien jarduera nagusia ekonomia-jardueren gaineko zergaren hurrengo epigrafeetan kokatuta badago:

    Txikizkako merkataritza:

    641. Fruituen, barazkien, ortuarien eta tuberkuluen txikizkako merkataritza.

    642. Honako hauen txikizkako merkataritza: haragia eta hondakinak, haragi-gai eta haragiki landuak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak, eta horien ekoizkin eratorriak.

    643. Arrainen eta arrantzako eta akuikulturako bestelako ekoizkinen eta barraskiloen txikizkako merkataritza.

    644. Ogi, gozoki, konfite eta antzekoen, eta esne eta esnekien txikizkako merkataritza.

    645. Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.

  1. Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako salmenta, Saltoki Orokorretan, Berezietan eta Barnekoetan egiten denean.

  2. Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako salmenta, Saltoki Orokorren aldi baterako saltokian egiten denean.

  3. Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako salmenta, Izaera Osagarriko Saltokietan egiten denean.

  4. Tabako-laboreen txikizkako salmenta, errekargodun salmenta-baimena duten merkataritza-establezimenduetan egiten denean.

  1. Era eta forma guztietako tabakoen txikizkako salmenta, salmentarako estankorik ez dagoen udalerrietan.

  2. Baimen bereziak dituzten minusbaliatu fisikoek egindako tabako-laboreen txikizkako salmenta.

  3. Erretzaileentzako artikuluen txikizkako salmenta.

  1. Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako salmenta, saltzailedun establezimenduetan.

  2. Mota orotako jangaien eta edarien txikizkako salmenta, autozerbitzuko araubidean nahiz araubide mistoan, establezimenduek saltzeko gelaren azalera 120 m2 baino gutxiagokoa dutenean.

  3. Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako salmenta, autozerbitzuko araubidean nahiz araubide mistoan superzerbitzuetan, hala hartuta saltzeko gela 120 eta 399 m2 artekoa denean.

    651. Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako salmenta.

  1. Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako salmenta.

  2. Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako salmenta.

  3. Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako salmenta.

    653. Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako salmenta.

  1. Lurreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako salmenta.

  1. Mota guztietako makineriaren txikizkako salmenta (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuenak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik).

  2. Mota guztietako ibilgailuetarako pneumatikoen, banden edo aire-ganberen txikizkako salmenta.

    656. Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasun erabilien txikizkako salmenta.

    657. Musika-tresnen eta horien osagarrien txikizkako salmenta.

    659. Bestelako txikizkako salmenta.

    662. Txikizkako salmenta mistoa edo integratua.

  1. Etxeko tresna elektrikoen konponketa.

  1. BISGko kontsumo-ondasun zenbaiten konponketa.

    Merkataritza-jarduerari lotutako beste zerbitzu batzuk:

    971. Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.

    972. Ile apaindegiak eta apaindegiak.

  1. Argazkigintza-zerbitzuak.

  1. Makina fotokopiagailuen bitartez agiriak kopiatzeko zerbitzuak.

    975. Markogintza-zerbitzuak.

  1. oinarria. Diruz lagun daitekeen denbora-tartea.

    2021eko ekainaren 29tik 2022ko irailaren 30era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute dirulaguntza, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.

  2. oinarria. Diruz lagun daitekeen inbertsioa.

  1. Honako eskakizun hauek betetzen dituztenak hartuko dira laguntza jasotzeko moduko inbertsiotzat eta aktibotzat:

    1. Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako txikizkako merkataritza-establezimenduetan edo merkataritzarekin lotutako zerbitzuetan egin beharko dira.

    2. Inbertsioa enpresaren aktiboan lehen aldiz sartzea eta dirulaguntzaren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduan bertan egotea (hau da, salmenta gauzatzen den establezimenduan edo haren eranskinetan egotea).

      Eranskinek merkataritza-establezimenduarekin elkartuta edo haren ondoan egon eta merkataritza jarduerarekin zerikusia izan beharko dute.

      Diruz lagundutako inbertsioak gutxienez bi urtez egon beharko du (dagokion fakturaren datatik aurrera) laguntza eskatu den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduan. Tarte horretan ezingo zaie hirugarren pertsona fisiko nahiz juridikoei laga.

    3. Inbertsioa diruz lagun daitezkeen 8. oinarriko puntuetan jasota egotea.

    4. Zorrozki beharrezkoak diren inbertsioak eta dirulaguntzaren xede den establezimenduan garatutako jarduerarekin zuzenean lotura dutenak.

    5. Inbertsioa 6. oinarrian aipatutako diruz lagun daitekeen denbora-aldian benetan egin eta ordaindu izana.

      Eskabidean ordainagiriak aurkezten ez badira, gehienez bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, aurkezteko gehieneko epea errespetatuta: 2022ko azaroaren 30a.

  2. Diruz lagundu ahal izateko, egindako inbertsioek onartutako gutxieneko inbertsio-zenbateko hau eduki beharko dute merkataritza-establezimenduko:

    000 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 1. puntuan jasotako inbertsioetarako.

    750 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 2. puntuan jasotako inbertsioetarako.

    Diruz lagun daitekeen puntu batean baino gehiagotan inbertsioak egiten diren kasuetan, puntu bakoitzean onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa betetzen dutenak bakarrik lagundu ahalko dira diruz.

  1. oinarria. Diruz lagun daitezkeen inbertsioak.

    Honako inbertsio hauek lagundu ahalko dira diruz:

  1. Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuetan, zuzen funtzionatzeko beharrezkoak badira.

    1. Merkataritza-establezimenduaren barrualdea edo kanpoaldea moldatzeko, berritzeko edo handitzeko instalazioak eta obrak, eragina baldin badute establezimenduaren egokitzapenean, merkataritza-azaleraren banaketan edo irudia hobetzean.

    2. Energia aurrezteko edo energia-efizientziako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.

    3. Oztopo arkitektonikoak ezabatzeko egindako eraberritzeak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzen badute.

    4. Errotuluak erosi eta merkataritza-establezimenduaren kanpoaldean instalatzea, izen komertziala, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, baita toldoak erosi eta instalatzea ere.

    5. Jarduera nagusia betetzeari lotutako makineria eta altzariak erosi, instalatu eta muntatzea.

    6. Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, mahaiak, panelak, apalak, beira-arasak eta erakusketa-euskarriak (hoztutakoak barne), tarimak, kakotegiak eta parekoak.

    7. Produktuak biltegiratzeko altzariak (hotz-ganberak barne).

      Hotz-ganberak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute. (A, B, C).

    8. Alarmak eta segurtasun-sistemak. Diruz lagun daitekeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa ezingo da 6.000 euro baino gehiago izan, BEZik gabe.

    9. Lokala girotzeko ekipamenduak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute (A, B, C).

    10. Besteak beste, merkataritza-alorreko enpresa txikiek hiriko merkataritza-gune batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutakoak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko etxe-aurreak, zerbitzuak eta sarbideak, betiere espazio eta elementu horiek merkataritza-establezimenduen titularrek berek jabekide-erkidegoko araubidean kudeatuak badira.

      Zentroan bildutako merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduen jabe bakoitzak, jabekide-erkidegoaren partaide denak, esandako espazio komunean egiten diren inbertsioetatik, bere partaidetzari dagokion gastuen zatiagatik eskatu ahal izango du laguntza.

    11. Lurruneztagailuak, airea purifikatzeko eta aireztapeneko sistemak, gorputzaren tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, alfonbra deskutsatzaileak, CO2 neurgailuak eta pareko ezaugarriak dituzten ekipamenduak.

      Puntu honetan sartzen dira proiektua idazteak, obra zuzentzeak edo arkitekto, ingeniari edo instalatzaile baimenduek egindako proiektuek eragindako gastuak, betiere obrak eta instalazioak egiteko beharrezkoak badira.

  2. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko.

    1. Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, merkataritza-establezimendua kudeatzea hobetzera zuzendutakoak, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta edo enpresa-kudeaketara bideratuta badaude. Kasu horretan, funtzio nagusien deskribapena eta garatutako jarduerarekiko duen lotura aurkeztu behar da.

      Ekipamendu informatiko bat eta periferiko mota bakoitzeko unitate bat baizik ez dira diruz lagunduko inbertsioa gauzatzen den establezimenduko.

    2. Merkaturatze-sistemak sortu, garatu, ezarri, hobetu edo martxan jartzeko lanak (webgunea garatzea, online saltzea, ecommerce, scommerce, mcommerce eta parekoak) edo merkataritza-establezimendua kudeatzekoak (bezeroak, hornitzaileak eta abar).

    3. Salmenta-puntuen terminalak eta produktuen irakurgailu optiko eta kodeketa-sistemak.

    4. Salgaien balantza elektronikoak.

    5. Kutxa-erregistratzaileak.

    6. TICKETBai (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.

      1. oinarria. Diruz lagun ezin daitezkeen inbertsioak.

        Ondorengo inbertsioek ezin izango dute inola ere dirulaguntza jaso:

        1. Lokalak erostea eta eskualdatzeko eskubideak.

        2. Garraio-elementuak, telebistak edo telefono-terminalak erostea.

        3. Ekipamendua leasing edo renting bidez erostea.

        4. Administrazio-baimen edo lizentzien ondoriozko tasak, aseguruak, garraio-kostuak.

        5. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta, oro har, mota guztietako zergak, tasak edo kontribuzioak.

        6. Erakusteko eta probatzeko artikuluak, baita ondoren salgai jar daitezkeenak ere.

        7. Luminaria-aldaketa hutsa. Luminariak diruz lagundu ahalko dira, baldin eta energia-efizientzia altukoak badira edo instalazio elektrikoa berritzeko inbertsio baten barruan integratuta badaude. (A+, A++ eta A+++, edo A, B, C).

        8. Establezimenduaren irudia argi eta modu zuzenean berritzea eragingo ez duten eraberritze-lanak.

        9. Aktibo baten elementuen mantentze-, konponketa- edo ordezte-lanen gastuak.

        10. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatu, egin edo garatuko elementuak edo ekipamenduak.

        11. Obrak edo instalazioak baliabide propioekin egitera bideratutako materialak erostea.

        12. Bulegoko materialaren, tresnen eta parekoen gastuak.

        1. Maskara higieniko, eskularru, erabilera bakarreko mantal eta bestelako material kontsumigarrietan egindako gastuak.

        2. Zerbitzuaren edo saltokiaren tipologia dela eta, gastu gisa hartuko diren ekipamenduak eta tresnak (eta ez inbertsio modura).

        1. Profesionalen aholkularitzako eta prestakuntzako gastuak.

        2. Softwareko mantentze-lanen eta eguneraketen gastuak, betiere ezinbestekoak ez badira TICKETBAI sistema ezartzeko; datu hori modu egokian justifikatu beharko da.

        3. Diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta ez duten fakturak ez dira onartuko kontzeptu kodetuak. Gainera, faktura horiek, BEZik gabe, 100 eurokoak edo hortik beherakoak izan beharko dira.

          Diruz lagun daitezkeen inbertsioak edo aktiboak eskuratzeko kostua ez da inola ere merkatuko balioa baino altuagoa izango, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003 Legea, azaroaren 17koa) 31.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

      2. oinarria. Dirulaguntzen banakako zenbatekoa.

      1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

      2. Agindu honetan zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren gaineko % 30eko dirulaguntza jasoko dute, diruz lagundu ahal izateko gutxieneko zenbatekoak errespetatuz betiere. Dirulaguntza, gehienez 9.000 eurokoa izango da establezimenduko.

      3. Inbertsio onargarriaren gainean ehuneko handiagoa aplikatu ahal izango da, dirulaguntzaren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak irizpide hauetakoren bat egiaztatzen badu:

        1. Gutxienez, Merkataritza Zuzendaritzak Euskalit Fundazioarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberekin elkarlanean bultzatutako «Merkabide», «Retail Euskal Eskola» edo «Eus-commerce» programetako batean parte hartzea: puntu 1.

          8. oinarriko 2. puntuan jasotako inbertsioa: teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: 2 puntu.

        1. Emakumearen enplegua egonkortzeko irizpidea, dirulaguntzaren xede den merkataritza-establezimenduko edo merkataritzarekin lotutako zerbitzu-establezimenduko langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela eta emakumeak direla egiaztatzen bada: puntu 1.

        2. Berdintasun-plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana izatea, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Lankidetza Erakunde izendapena izatea; izendapen hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edo beste edozein administrazio publikok eginda: puntu 1.

        3. Enpresa Kontsumobideko arbitraje-sistemari atxikita badago: puntu 1.

        4. Eskabide-egunean merkataritzako eskualde- zein lanbide-elkarte batekin lotura duela egiaztatzea, lotura hori merkataritza-establezimenduan egiten den inbertsioak bertan iraun artekoa izanik gutxienez: puntu 1.

          Horri dagokionez, saltokia Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza Ganberetan berariaz sortutako Erregistroan inskribatutako erakunderen bateko kide baldin bada ulertuko da merkatarien elkarte bateko kide dela (erregistro hori ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuari zor zaio, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Errolda sortu baitzuen).

        5. Dirulaguntzaren xede den establezimenduak, non jarduera ekonomikoa gauzatzen den, Merkataritza Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberekin elkarlanean bultzatutako «Berriz Enpresa» programan parte hartzea: puntu 1.

          Laguntza horren ehuneko-igoera soilik lortu ahalko da eskualdatuko den enpresak eskabidea aurkezten duen lehenengo aldian.

        6. Dirulaguntzaren xede den merkataritza-establezimenduaren antzinatasuna (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ziurtagiri historikoan dauden datuen arabera):

          Hamar urtetik gorako antzinatasuna: puntu 1.

        7. Erosleei arreta euskaraz ematea merkataritza-establezimenduan, Bai Euskarari edo Bikain ziurtagirien bitartez egiaztatuko dena: puntu 1.

          Dirulaguntzaren ehunekoa ezin izango da inola ere izan onartutako inbertsio guztiaren % 40 baino handiagoa, igoera-puntuak barne hartuz.

          1. oinarria. Beste laguntza batzuekin bateragarri izatea.

          1. Agindu honen babespean lortutako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko batzuetatik edota erakunde pribatuetatik erakunde onuradunek xede bererako jasotako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin.

            Agindu honetan xedatutako laguntzek ezin izango dute, beste administrazio publiko edo erakunde pribatu edota publiko batzuen dirulaguntzekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostua gainditu, eta, kasu horretan, agindu honetan emandako laguntza gutxituko da, soberako kopurua kenduta.

          2. Agindu honetan xedatutako laguntzek Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan de minimis laguntzei buruz Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan ezarritako de minimis arauak errespetatuko dituzte, baita Europar Batasunean gai horri buruz ezarritako bestelako xedapenak edo jarraibideak ere.

  1. oinarria. Eskabideak aurkeztea

  1. Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2022ko irailaren 30ean bukatuko, edo hala badagokio, horretarako ezarritako kreditua agortu arte.

    Aurrekontu-kreditua agortzen bada, horren berri emango da Merkataritza Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez.

  2. Merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduko eskabide bakar bat aurkeztu beharko da. Eskabidea osorik dagoela ondorioztatzeko, 13. oinarriarekin lotutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da.

  3. Eskabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoaren bidez bakarrik eskuratu eta beteko da, 39/2015 Legearen 14. artikuluan aurreikusitakoarekin eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan ezarritakoa betez: https://www.euskadi.eus/servicios/1010109.

    Kanal elektronikoaren bitartez izapidetzeko zehaztapenak, baita eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak ere egoitza elektroniko horretan egongo dira eskura. Laguntzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko: https://www.euskadi.eus/servicios/1010109. Era berean, eskabide-eredua II. eranskinean dago.

  4. Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  5. Eskabidearekin batera, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren edo erakundearen sinadura elektroniko aitortuaz gain, harekin batera aurkeztu beharreko dokumentu guztiak eta Administrazioak urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera eska ditzakeenak ere aurkeztu beharko dira.

  6. Laguntza-eskabidea eta eskatutako dokumentuak aukeratutako hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko komunikazioetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatu duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

  7. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako eskakizunak.

  1. oinarria. Eskabideen edukia.

  1. Eskabidea egiteko, inprimaki automatizatu bat bete beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, eta horren bidez dokumentazio hau aurkeztu:

    1. Enpresaren titularraren NANa (pertsona fisikoa bada).

    2. Pertsona juridikoaren edota nortasun juridikorik gabeko entitateen kasuan (ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak), enpresaren IFZ.

    3. Enpresaren eratze-eskriturak eta horretan ondoren egindako aldaketak, pertsona juridikoen kasuan.

      Nortasun juridikorik gabeko entitateen, ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, eratze-kontratua.

    4. Pertsona edo entitate eskatzailearen ordezkaritza ahalmena, halakorik bada.

      Ordezkaritza beste pertsona bati eman ahal izango zaio, haren izenean jardun dezan elektronikoki, agindu honi buruzko prozedura guztietan, 15. oinarrian zehaztutakoaren arabera.

    5. Laguntzaren xede den enpresaren ekonomia-jardueren gaineko zergan alten eta bajen ziurtagiri historiko eguneratua: ziurtagiria eman zenetik, ezingo dira hiru hilabete baino gehiago iragan eskabidea egiteko.

      Ziurtagiri horrek eskabidean aipatutako establezimenduaren kokapena jaso beharko du.

    6. Laguntzaren xede diren inbertsioen jatorrizko fakturak eta horiek ordaindu izanaren frogagiriak, halakorik bada, eskabidea aurkezten den unean.

      Bestela, ordainagiriak gehienez bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, agindu honen 19. oinarrian jasotzen denaren arabera.

      Bakar-bakarrik onartuko dira 100 euro baino gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagun daitezkeen inbertsioen edo aktiboen deskribapena ondo identifikatuta dutenak; ez dira onartuko kodetutako kontzeptuak.

      Zehaztutako epean osorik edo partzialki ordaindu izana fakturen ordainagirien bidez behar bezala egiaztatzen den zenbatekoa soilik lagunduko da diruz, nahiz eta adierazitako kostua handiagoa izan.

      2021eko uztailaren 11tik aurrera egindako 1.000 euroko edo gehiagoko ordainketen justifikazioa banku-transferentzien, banku-ziurtagirien edo ordainketa-laburpenen bidez egiaztatu beharko da, zerga-iruzurra prebenitzeko eta horri aurkako egiteko neurriei buruzko uztailaren 9ko 11/2021 Legearen arabera. Hala ere, 2021eko ekainaren 29tik 2021eko uztailaren 10era bitarte egindako ordainketak eskudirutan ordaindu ahal izango dira: gehienez 2.500 euro. Ordaintzailea eta ordainketa jaso duena argi eta garbi identifikatuta azaldu beharko dira frogagiri horietan.

    7. Energia-efizientzia handiko etiketa, 8. oinarriko 1. puntuko g) eta i) apartatuetan eta 9. oinarriko g) apartatuan aurreikusitako inbertsioen kasuan.

    8. Erantzukizunpeko adierazpena, 16. oinarrian ezarritakoaren arabera, non adierazten den egiazkoak direla eskabideko datuak eta aurkeztutako dokumentazioa eta nork bere gain hartzen duen dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikuluaren arabera).

    1. , b), d), eta e) apartatuen betekizuna automatikoki egiaztatuko du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, dirulaguntza emateko ebazpena eta, hala badagokio, likidatzekoa eta ordaintzekoa eman aurretik. Hala ere, pertsona edo erakunde eskatzaileak, bai eta ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako partaideek ere, berariaz egin ahal izango diote uko egiaztapen horri, eta, kasu horretan, eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazio eguneratua aurkeztu beharko dute beren kontura.

      10.3 oinarrian aipatutako diruz lagun daitekeen ehuneko-igoera jaso ahal izateko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    1. «Eus-commerce» edo «Retail Euskal Eskola» programetan parte hartu izanaren ziurtagiria, merkataritza-establezimendua edo merkataritzarekin lotutako zerbitzu-establezimendua dagoen lurralde historikoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberak emana, edo Merkabide programan parte hartu izanaren ziurtagiria, Euskalit Fundazioak emana. Programa horiek guztiak Merkataritza Zuzendaritzak bultzatuak dira.

    2. Alta emanda dauden langileen inguruko txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, dirulaguntzaren xede den establezimenduko langileek enpresa onuradunarekin lan-lotura dutela egiaztatzeko.

    3. Berdintasun Plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana izatearen ziurtagiria, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Lankidetza Erakunde izendapenarena; izendapen hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edo beste edozein administrazio publikok eginda.

    4. Kontsumobideko arbitraje-sistemari atxikita egotearen ziurtagiria.

    5. Eskualde- edo lanbide-elkarteren bateko kide dela frogatzen duen ziurtagiri eguneratua.

    6. «Berriz Enpresa» programan parte hartzen duen merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua dagoen lurralde historikoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberak emandako ziurtagiria.

    7. Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiriak.

      1. Enpresa batek hainbat merkataritza-establezimendutan egiten baditu inbertsioak, eskabidea egiteko aurkeztu behar den dokumentazio komuna lehenengo eskabidean bakarrik aurkeztu beharko da, ez eskabide guztietan.

      1. oinarria. Zuzenketa.

      1. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzak antzematen badu aurkeztutako eskabidean akatsen bat edo zehaztasunik ezen bat dagoela, interesdunari hamar eguneko epea emango zaio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hutsegitea zuzentzeko edo eskatzen zaizkion agiriak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela, 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusi moduan eman beharko den ebazpenaren bidez.

      2. Eskabidea egin ondorengo izapideak: espedientera sarbidea izatea, jakinarazpenak, errekerimenduak, dokumentazioa aurkeztea eta prozeduran inplikatutako gainerako izapideak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioaren bidez soilik egingo dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/).

      3. Jakinarazpen-sistemak aukera emango du egiaztatzeko noiz eta zer ordutan jarri den interesdunaren eskuragarri jakinarazitako egintzaren edukia. Jakinarazpena ez-onartutzat joko da haren edukia ez bada eskuratu jakinarazpena eskura jarri zenetik hamar egun natural igarotakoan; izapidea gauzatutzat joko da, eta prozedurak jarraitu egingo du.

      1. oinarria. Ordezkaritza.

      1. Ordezkari bidez jardun nahi izanez gero, ordezkaritza beste pertsona bati eman ahal izango zaio, interesdunaren izenean jardun dezan bitarteko elektronikoen bidez, agindu honi buruzko prozedura guztietan. Horretarako, honako bitarteko hauek erabiliko dira:

        Ahalordeen Erregistro Elektronikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan kokatua (https://www.euskadi.eus/ordezkariak/), edo

        «Borondatezko legezko ordezkaritza egilesteko inprimaki normalizatua» (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), behar bezala formalizatua, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

        Pertsona juridikoek, gainera, erantsi beharko dute ordezkaritza-ahalordearen kopia, edo legezko beste edozein dokumentu, ahalorde-emailea entitate ordezkaritza-emailearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duena.

        Ordezkariak identifikatzeko bitarteko elektroniko onartu bat eduki beharko du. Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

      2. Ondasun-erkidegoei eta sozietate zibilei dagokienez, eskaeran berariaz jaso behar dituzte taldeko kide bakoitzak hartutako gauzatze-konpromisoak, eta taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko aski ahal duena.

      1. oinarria. Erantzukizunpeko adierazpena.

      1. Pertsona eta entitate eskatzaileek berariaz horretarako prestatu diren eskabide-eredu eta inprimakiak bete beharko dituzte. Horiekin batera, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, alderdi hauek zehaztuta:

        1. Deialdi honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela.

        2. Betetzen dituela beharrezkoak diren baldintzak mikro-enpresa edo enpresa ertain gisa hartzeko.

        3. Pertsona edo entitatea ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak onuradun izateko 13. artikuluan ezartzen dituen debeku-egoeretan.

        4. Ez daukala dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratibo irmorik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

        5. Ez duela inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian, ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez haren erakunde autonomoek emandakorik, izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitakorik.

        6. Ez dagoela zigortuta dirulaguntzen edo laguntza publikoen onuradun izateko debekuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikulua dela bide.

        7. Inbertsio hori bera egiteko beste erakunde publiko zein pribatu batzuetatik jasotako edo haiei eskatutako laguntzak.

        8. Azken hiru urteetan enpresak jaso dituen de minimis laguntzak.

        9. Betetzen duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa.

        10. Martxoaren 3ko 1/2022 Legearen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarren aldiz aldatu zuenaren, 2.3 artikuluan ezarritako betebeharrak onartzeko konpromisoa hartzen duela.

        11. Hala badagokio, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Lankidetza Erakunde gisa ageri dela Emakunden.

        12. Hala badagokio, Kontsumobideren arbitraje-sistemari atxikita dagoela (www.kontsumobide.euskadi.eus)

        1. Ez dituela armak ekoizten, merkaturatzen edo finantzatzen, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.

      2. Espedientearen tramitazioaren edozein unetan egiaztatu ahal izango da eskabidean jasotako datuen egiazkotasuna.

        Goian aipatutako erantzukizunpeko adierazpenean agertzen den daturen bat faltsua izanez gero, administrazio- zein zigor-araubidearen arabera dagokion zehapena jasoko du.

      1. oinarria. Eskabideak aztertzea eta ebaluatzea.

      1. Merkataritza Zuzendaritzako teknikariei dagokie aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzea. Dirulaguntza-eskabideak erregistro elektronikoaren eguna eta ordua erreferentziatzat hartuta aztertuko dira; hala ere, zuzenketa beharrezkoa bada, 13. oinarrian eskatutako dokumentazio osoa aurkezteko eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat, eta, betiere, deialdirako kredituaren mugaraino.

      2. Eskabideak onuradun izateko eskatzen diren eskakizunak betetzen direla kontuan hartuta ebaluatuko dira, eta dokumentazioa bete ondoren; horrez gain, ez da beharrezkoa izango eskabideen arteko alderaketarik egitea, ezta eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzea ere.

        2. oinarrian ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, utzi egingo zaio laguntza berriak emateari, eta ebazteke dauden eskabideak ezetsi egingo dira. Hori horrela, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

      1. oinarria. Dirulaguntzen ebazpena.

      1. Merkataritza Zuzendaritzaren titularrak ordenan ebatziko ditu espedienteak, osorik dauden unetik aurrera.

      2. Merkataritza Zuzendaritzak emateko edota likidatzeko ebazpena gehienez hiru hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko du, laguntza-eskabide osoa aurkezten den egunetik aurrera (12. oinarrian ezarritakoaren arabera). Hiru hilabete igarotzen badira ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, pertsona edo entitate interesdunak ezetsitzat jo ahal izango du bere uzia, hargatik eragotzi gabe organo eskudunak berariazko ebazpena emateko duen betebeharra.

      3. Ebazpenak elektronikoki eta banaka jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/), eta jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

        Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egindako jakinarazpenaren abisuak bidaliko dizkie pertsona edo entitate interesdunei, eskabide-inprimakian adierazitako telefono mugikorretara SMSak edo helbide elektronikoetara mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inola ere jakinarazpen-baliorik izango.

      4. Administrazioak laguntza eman, likidatu eta ordain dezan, pertsona edo entitate eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan erregistratuta egon beharko du, eta alta eman beharko du edo banku-datuak aldatu beharko ditu, baldin eta datu horiek ez badaude aipatutako erregistroan jasota.

        Horretarako, pertsona edo erakunde eskatzaileak, eskabidea egitean, alta eman beharko du, edo, hala badagokio, aurretik gehitutako informazioa aldatu beharko du telematikoki, https://www.euskadi.eus/altaterceros-instrucciones helbidean jasotako jarraibideen arabera.

        Nolanahi ere, Hirugarrenen Erregistroko datuen alta edo aldaketa eskatzaileak berak edo haren ordezkari batek egin beharko du bitarteko elektronikoen bidez, baldin eta ordezkari hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/) eskuragarri dagoen ahalordeen erregistro elektronikoan alta emanda badago.

        Bankuaren datu horiek aktibo mantenduko dira, hala badagokio, laguntza ordaindu arte.

      5. Pertsona eta entitate eskatzaileei dirulaguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gain, onuradunen zerrenda eta emandako dirulaguntzen zenbatekoa argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) 49.2 artikuluarekin.

      6. Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen horren aurka, pertsona eta entitate eskatzaileak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzaren titularrari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan ezarritakoarekin bat.

      7. Agindu honetan jasotako dirulaguntzak onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko desgaikuntza badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, eta dirua ez bada itzuli borondatez itzuli beharreko epean, baldintzapean emandako dirulaguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua izateagatik.

      1. oinarria. Ordainagiria aurkeztea.

      1. Ordainagiriak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 30ean bukatuko da.

      2. Eskabidearekin batera ordainagiriak aurkezten ez badira, oro har, gehienez bi hilabeteko epea emango da horiek aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, aurreko puntuan adierazitako aurkezteko gehieneko epea errespetatuta: 2022ko azaroaren 30a.

      3. Ordainagiriak aurkezteko ezarritako epea igaro bada, eta ez badira aurkeztu, onuradunei eskatuko zaie 15 egun luzaezineko epean aurkez dezatela dokumentazioa.

      4. Ordainagiriak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabilita bakarrik aurkeztu ahal izango dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

      5. Justifikazioa ezarritako epeetan aurkezten ez bada, dagokion faktura murriztuko da, baldin eta dirulaguntzen onuradun izateko arauan jarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira, betiere, eta, gutxitzearen ondorioz diruz lagun daitekeen inbertsioa agindu honetan ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, laguntza ezetsi egingo da.

      1. oinarria. Laguntzaren ordainketa.

      1. Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaie onuradunei, emateko ebazpena edo hala badagokio, likidatzeko ebazpena eman ondoren, 22.a) oinarrian aurreikusitako epea behin beteta, eta tartean ukorik ez dela, eta itzultzeko ebazpen baten ondorioz zorrik ez badu.

        Dirulaguntza onartutzat joko da, jakinarazpena egin eta hamabost eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.

        Ordainketa horiek egingo dira, baldin eta onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean baditu.

      2. Laguntzaren hartzaileak Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan (https://www.euskadi.eus/altaterceros) adierazitako banku-kontuan ordainduko du Merkataritza Zuzendaritzak dirulaguntza.

      1. oinarria Laguntzak kudeatzeko organoa.

        Merkataritza-alorrean eskumena duen zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea.

      2. oinarria. Enpresa onuradunen betebeharrak.

      1. Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek indarrean dagoen araudia bete beharko dute, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak.

        Halaber, betebehar hauek izango dituzte:

        1. Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza likidatzeko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartu dela ulertuko da, eta ordaindu egingo da.

        2. Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.

        3. Diruz lagundutako aktiboek fakturaren datatik aurrera bi urtez egon beharko dute merkataritza-establezimenduan.

        4. Deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzak direla-eta, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari euren eginkizunetan dihardutela eskatzen duten informazioa ematea.

        5. Helburu berarekin, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero, horren berri ematea.

        6. Merkataritza Zuzendaritzari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektiboren zein subjektiboren aldaketa.

        7. Pertsona fisiko eta juridikoek dirulaguntzaren entitate onuradunarekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko duten eskubidea bermatuko da.

        8. Jasotako funtsak aplikatu direla egiaztatzen duten dokumentuak eta fakturak gordetzea, baita dokumentazio elektronikoa ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak horiek egiaztatzeko eta kontrolatzeko aukera izan dezan, gutxienez lau urteko denbora-tartean, diruz lagundutako jardueraren azken justifikazioa egin eta hurrengo egunetik aurrera.

        9. Martxoaren 3ko 1/2022 Legean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea bigarren aldiz aldatu zuenekoan, eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa betetzea, eta aipatutako 1/2022 Legeak administrazioarekin kontratuak egiten dituzten entitateei ezartzen dizkien betebeharrak bere gain hartzea.

          1. oinarria. Uko egitea.

            Merkataritza Zuzendaritzak, ebazpen baten bidez, berariaz onartuko du uko-egitea, eta, ordainketaren bat egin bada, itzultzeko betebeharra dagoela adieraziko du, sortutako berandutze-interesak barne; halaber, amaitutzat emango du prozedura, delako entitate onuradun horri dagokionez.

          2. oinarria. Dirulaguntzarako baldintzak aldatzea.

            Dirulaguntza emateko kontuan hartutako egoeraren bat aldatzen bada, horrekin batera beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jasotzen badira, edota helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko hartu zen erabakia moldatu ahal izango da, betiere dirulaguntzen onuradun izateko arauan jarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira.

            Ondorio horietarako, Merkataritza Zuzendaritzak dagokiona aldatzeko ebazpena emango du, non emandako dirulaguntzen zenbatekoak doituko baitira.

            Baldintzak aldatzearen ondorioz dirulaguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedura hasiko da, kasuan kasuko berandutze-interes eta guzti.

          3. oinarria. Ikuskaritza.

            Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egoki iritzitako ikuskaritza eta egiaztapen guztiak egingo ditu, diruz lagundutako jardunen garapenari eta egikaritzeari dagokienez; horrela, enpresa onuradunek eskatzen zaien informazio osagarri guztia aurkeztu beharko dute, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin dezaketen kontrola, betiere beren eginkizunak egikarituz, jasotako laguntzei dagokienez.

            Fakturetan jasotako inbertsioak establezimendu onuradunean egindakoei dagozkiela egiaztatu beharko du, funtsean, ikuskapenak.

          4. oinarria. Ez-betetzeak.

            Enpresa onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako kasuetako batean egonez gero, Merkataritza Zuzendaritzak, ez-betetzeari buruzko espedientea hasi ondoren (interesdunari entzunaldia emango zaio espediente horretan), ebazpen bidez adieraziko du dirulaguntza eskuratzeko eskubidea erabat edo zati batean galdu duela, eta, hala badagokio, aginduko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzul diezazkiola jasotako zenbatekoak, osorik edo zati batean, ez-betetzearen proportzioan, baita berandutze-interesak ere, hala ezartzen baitute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Eta, zati bat itzuli behar izanez gero, aipatutako 38/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako.

          5. oinarria. Izaera pertsonaleko datuak.

            Eskatzaileen datu pertsonalak «Merkataritza-arloko laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira, https://www.euskadi.eus/rgpd/1010109 helbidean jasotakoaren arabera.

            Honako hauetan ezarritakoaren arabera egingo da datu pertsonalen tratamendua: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

          6. oinarria. Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko araudia.

            Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudian eta hura garatzen duen erregelamenduan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua) aurreikusitako dirulaguntzen araubide juridikoa aplikatu behar zaio laguntza-programa honi. Horrek ez du alde batera utziko hauetan xedatutakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko araubide orokorra arautzen duen eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen eskakizunak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena.

            (Ikus .PDF)