Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 4koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko apirilaren 5eko Agindua, Hirigune - Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako 2022ko laguntza-programarako arauak ezarri eta deialdia egitekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 1982
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/04
  • Argitaratze-data: 2022/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Aipatutakoen moduko hutsa atzeman da agindu honen argitalpenean: Agindua, 2022ko apirilaren 5ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Hirigune - Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako 2022ko laguntza-programarako arauak ezarri eta deialdia egitekoa (2022ko apirilaren 12ko EHAA, 73. zenbakia).

Hau dio:

Baldintza hauek betetzen dituzten jarduketek jaso dezakete dirulaguntza:

Udalerriko hiri-ekonomia garatzeko planteamenduekin bat datozenak, tokiko merkataritza-jarduera eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak lehenesten dituztenak, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Plan Estrategikoan ezarritako dinamizazio- eta sustapen-jarraibideekin bat datozenak;

MSPB azterlanean edo horren ordezko edo osagarri den azterlanean jasota daudenak;

Baina hau esan behar du:

Baldintza hauek betetzen dituzten jarduketek jaso dezakete dirulaguntza:

Udalerriko hiri-ekonomia garatzeko planteamenduekin bat datozenak, tokiko merkataritza-jarduera eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak lehenesten dituztenak, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Plan Estrategikoan ezarritako dinamizazio- eta sustapen-jarraibideekin bat datozenak;

MSPB azterlanean edo horren ordezko edo osagarri den azterlanean jasota daudenak;

Kide ez diren txikizkako saltokien parte-hartzea eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuena mugatzen edo baldintzatzen ez dutenak; hau da, halakoei eta kidetuei tratu bera ematen dietenak ekitaldiaren jakinarazpenei eta antolaketari dagokienez. Hala, udalerriko saltoki guztientzako eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu guztientzako eskuragarri dauden bitartekoak erabiliko dira; jarduketaren eragin-eremu geografikoa muga daitekeenean, berriz, eragin-eremu horretan kokatutako establezimenduak hartuko dira kontuan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 4a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOM蚇GUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.