Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko apirilaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2022ko ekitaldirako laguntza itzulgarriak arautzen eta deitzen dituena oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren ETEak sortu eta garatzeko. Gauzatu Industria programa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2075
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/27
  • Argitaratze-data: 2022/05/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko apirilaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2022ko ekitaldirako laguntza itzulgarriak arautzen eta deitzen dituena oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren ETEak sortu eta garatzeko. Gauzatu Industria programa. Agindu hori 2022ko maiatzaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (88. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/1956 (21/4) orrialdean,

hau dio:

  1. Goi-teknologiako industria-sektoreetan lan egitea (EIN irizpidearen arabera); energia, fabrikazio aurreratua eta biozientziak-osasuna esparruek lehentasuna izango dute, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2020 Planean (RIS3 Espezializazio Adimentsua) xedatutakoa betez. Enpresak zer sektoretan jarduten duen hartuko da kontuan, baita hari lotuta zer sektore dauden ere (bezeroak eta hornitzaileak).

Baina hau esan behar du:

  1. Goi-teknologiako industria-sektoreetan lan egitea (EIN irizpidearen arabera); industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua esparruek lehentasuna izango dute, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2030 Planean (RIS3 Espezializazio Adimentsua) xedatutakoa betez. Enpresak zer sektoretan jarduten duen hartuko da kontuan, baita hari lotuta zer sektore dauden ere (bezeroak eta hornitzaileak).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.