Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko apirilaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kendu eta kide berriak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 1741
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/08
  • Argitaratze-data: 2022/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan xedatzen denez, besteak beste, orduko Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari atxikitako letradu batek egon behar du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru epaimahai horietako bakoitzean, kide gisa. Sail hori, gaur egun, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila da.

Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamendua onartzen duen irailaren 20ko 244/1988 Dekretuaren 3.1 artikuluari jarraituz, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako sailburuak gaur egun Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak izendatuko du 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan aipatzen den nahitaezko desjabetzeetarako lurralde-epaimahai bakoitzeko letradua. Erregelamenduko 8. artikuluan ezartzen denez, izendatu beharko dira letradu ordezkoak, letradu titularra gaixorik edo kanpoan balego edo arrazoi justifikaturen batengatik ezingo balu bere kargua bete aldi baterako, hura ordezteko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko azaroaren 16ko Aginduaren bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaietako kide letraduak izendatu ziren. Zerbitzu Juridiko Nagusiko kideen artean egon diren aldaketek, aurretik aipatutako izendapenetan eragina izan dutenez, kide anitzeko organo horiek behar bezala jardun dezaten, epaimahaietako izendapenak eguneratu behar dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera, hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik