Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko apirilaren 7koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 1719
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/07
  • Argitaratze-data: 2022/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut. Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Ana M.ª Reka Esparza andrea kentzea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasun Saileko sailburuaren Euskadiko segurtasun publikoaren plana garatzeko aholkulari kargutik (kodea: 5301; dotazioa: 1), beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Kargu-uzteak 2022ko apirilaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 7a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.