Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 28koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Bilboko Zorrotzaurren babes ofizialeko 120 etxebizitza jabetza osoan esleitzeko esleipen-prozedura hasten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1688
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/28
  • Argitaratze-data: 2022/04/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak arautzen du babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura. Hori xedatuta dago Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan.

  2. 2015eko azaroaren 16an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EAk (Visesa) lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Bilboko Zorrotzaurren babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.

  3. Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2019ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, babes ofizialeko behin-behineko kalifikazioa eskuratu du Bilboko Zorrotzaurreko babes ofizialeko 120 etxebizitza sustapenak. Sustapen horren espediente zenbakia EB2-0981/19-LE-000 da.

  4. 120 etxebizitza horietako 5 bi logelakoak dira, 76,16 m2 eta 80,46 m2 bitarteko azalera dute, eta mugikortasun urri iraunkorreko desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta daude. Gainontzeko 115 etxebizitzetatik, 48 bi logelakoak dira, eta 58,28 m2 eta 66,56 m2 bitarteko azalera dute; beste 67 etxebizitzak hiru logelakoak dira, eta 76,19 m2 eta 85,91 m2 bitarteko azalera dute. Etxebizitzak emateko araubidea jabetza osoa izango da.

  1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari dagokio agindu hau ematea, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  2. Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 18. artikuluan jasotzen denaren arabera, lehen eskualdatzeko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu behar badira, bizikidetza-unitatea osatzen duen titularretako bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egongo da, kasuan kasuko araudiak ezarritako gutxieneko antzinatasunarekin.

  3. Babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko eskatuko diren urteko diru-sarrera haztatuen mugak abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoak izango dira. Dekretu hori kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa da, eta, haren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Aginduan ezarritakoa aldatzen da.

  4. 39/2008 Dekretuaren 22. artikuluan jasotzen denaren arabera, honako hau izango da diru-sarrerei dagokienez kontuan hartu beharreko epealdia: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren, esleipen-prozedurari hasiera emateko aginduaren argitalpen-dataren aurreko azken zergaldia.

  5. Arestian aipaturiko 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezartzen du pertsonek edo bizikidetza-unitateek, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozeduretan parte hartzeko, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan inskribatuta egon beharko dutela. Ulertuko da baldintza hori betetzen dela, baldin eta agindu hau argitaratzen den datan Etxebiden erosketako eskatzaile moduan alta emanda badaude.

  6. Agindu horretan honako hau ere esaten da: prozeduran sartzea borondatezkoa izango da, eta hasiera aginduan zehaztutako epean eta bitartekoaren bidez egin beharko da.

  7. Esleitzeko modua egoeraren araberakoa izango da: prozeduran onartutako eskatzaile kopurua sustapeneko etxebizitza kopurua baino handiagoa bada, esleipena notarioaren aurreko zozketa publiko bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 31.etik 41.era bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera. Aitzitik, etxebizitza kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta 42.etik 44.era bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera esleituko ditu.

  8. Etxebizitzen esleipenean, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuko da.

    Aipatutako lege-xedapenak eta oro har gai honetan aplikagarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Hasiera ematea Bilboko Zorrotzaurren babes ofizialeko 120 etxebizitza esleitzeko prozedurari.

Bigarrena. Sustapen honetako etxebizitzak emateko araubidea jabetza osoa izango da.

Hirugarrena. Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izango dute agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan alta emanda dauden eta etxebizitza erostea eskatzen duten pertsonek edo bizikidetza unitateek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Bilbao udalerria edo Bilbao metropoliko eremu funtzionaleko udalerrietako bat izan beharko da.

  2. Etxebizitzaren titular izango diren pertsonetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon behar du, gutxienez urtebeteko antzinakotasunaz agindu hau argitaratzen den datan.

  3. 2020. urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak 12.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek edo desgaitasun psikikoa duten pertsonek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.

    Laugarrena. Agindu honek eta esleipen-prozedura honi aplikagarri zaizkion arauek zehazten duten baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek, sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute, apirilaren 25etik maiatzaren 9ra bitartean (biak barnean), modu hauetako batean:

    Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzua-Zuzenean, Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao.

    Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao.

    Telematikoki: http://etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez.

    Bosgarrena. Sustapenean mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat gordetako 5 etxebizitzak betekizun hori egiaztatzen duen pertsona bat duten bizikidetza-unitateen artean esleituko dira.

    Etxebizitza horiek honako ordena honetan esleituko dira: aurrenik, gurpil-aulkian dauden pertsonei; gero, bi makulu nahitaez behar dituzten pertsonei; eta, azkenik, 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskinaren D) eta H) bitarteko apartatuen arabera 7 puntu edo gehiago dituztenei.

    Seigarrena. Etxebizitzak esleituko dira Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuta. Gauzak horrela, gehienez 5 kide dituzten bizikidetza unitateek parte hartu ahal izango dute.

    Zazpigarrena. Eskatzaileen kopurua sustapeneko etxebizitzen kopurua baino handiagoa bada , esleipena notarioaren aurreko zozketa bidez egingo da, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 31.etik 41.era bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera.

    Etxebizitza kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak notarioaren aurrean ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta etxebizitzak agindu horren 42.etik 44.era bitarteko artikuluetan jasotzen den prozeduraren arabera esleituko dira.

    Zortzigarrena. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxarote-zerrendak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula).

    Bederatzigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 28a.

    Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

    IGNACIO MAR虯 ARRIOLA L覲EZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik