Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 24koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Eibarko 136 Murrategi area birgaitze integratuko area deklaratzeko espedienteari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 1658
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/24
  • Argitaratze-data: 2022/04/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du zer prozedura bete behar den eremu bat birgaitze integratuko area deklaratzeko espedientea hasteko. Eibarko Udalak, 2022ko martxoaren 16an, eskaera egin zuen Eibarko 136 Murrategi area birgaitze integratuko area deklaratzeko espedientea hasteko.

Eskabide horrekin batera, deklarazioa egiteko beharrezkoa den eta aipatutako Dekretuaren 11. artikuluko 2. puntuan zehazten den dokumentazioa aurkeztu zen. Sail honetako zerbitzu teknikoek dokumentazio horri buruz egindako azterketatik ondorioztatzen denez, eremu hori «birgaitze integratuko area» deklaratzeko baldintzak betetzen dira, area birgaitzeko premia dagoelako. Hortaz, Administrazioak hura kontserbatu eta hobetzeko ekintza berezi bat gauzatu behar du, dekretu horren 9. artikuluaren 1. puntuan xedatutakoarekin bat etorriz.

Eibarko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera, eremu hori plan berezi baten bidez garatu beharrekoa da, hala agertzen baita bai hirigintza-fitxan bai O.A-01- «Eremuen antolamendua» delako antolamendu-planoan.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren arabera, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzari dagokio birgaitze integratuko areen eta area degradatuen deklarazioa egitea eta izapidetzea, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Hasiera ematea Eibarko 136 Murrategi area birgaitze integratuko area deklaratzeko espedienteari, agindu honen I. eranskineko planoan ageri den mugaketaren arabera.

Bigarrena. Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluaren 3. puntuan xedatutakoa betez, agindu honetako eranskinak dira Udalak bidalitako eta administrazio-espedienteari erantsitako dokumentuak, jarraian zerrendatzen direnak:

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea espedientea hasteko agindua eta arearen mugaketa-planoa.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 24a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik