Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 11koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Azkoitiko udalerriko Floreagan babes ofizialeko (erregimen bereziko) 14 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1408
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/11
  • Argitaratze-data: 2022/03/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Etxebizitza horien esleipen-prozedura Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren bidez arautuko da (agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da). Izan ere, horrela ezartzen du Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluak. Bestalde, aipatu beharra dago abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuaren azken xedapenetako zazpigarrenak aldatu egin zuela aipatutako 2012ko urriaren 15eko Aginduaren III. kapitulua, alokairuko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien esleipen-prozedura arautzen duena (210/2019 Dekretua, Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetza arautu, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa).

Bigarrena. Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2016ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez, babes ofizialeko (erregimen bereziko) behin behineko kalifikazioa eskuratu zuen Azkoitiko udalerriko Floreagako 14 etxebizitzako sustapenak. Sustapen hori VISESAk (Euskadiko Etxebizitza eta Lurra) sustatzen du (espediente zk.:EB3-0500/16-EC-000).

Hirugarrena. 2005eko abenduaren 5ean Konpromiso Akordioa sinatzen zuten Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Azkoitiko Udalak, hain zuzen ere Azkoitiko 15. gunean (Floreaga) etxebizitza babestuak sustatzeko gaiari heltzeko. Akordio horren bosgarren klausulan ezartzen da Azkoitia dela sustapen horretako udalerri interesdun bakarra. Gauza bera ezartzen da bi alde horiek Azkoitiko udalerrian babestutako etxebizitzak sustatzeko sinatutako 2007ko maiatzaren 11ko Akordio-programaren 4. klausulan: 15. gunea, Floreaga; 10. sektorea, Txalon Erreka mendebaldea; eta 13. gunea, Intxausti.

Laugarrena. Prozedura honen bitartez, alokairuan esleituko diren 14 etxebizitza horietatik, etxebizitza bat mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, hiru logelakoa da, eta 74,09 m2-ko azalera du. Gainerako 13 etxebizitzetatik, etxebizitza bat logela bakarrekoa da, eta 50,24 m2-ko azalera du; 5 etxebizitza bi logelakoak dira, eta 41,83 m2 eta 61,05 m2 bitarteko azalera dute; eta 7 etxebizitza hiru logelakoak dira, eta 58,94 m2 eta 78,22 m2 bitarteko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea errentamendua izango da. Etxebizitza hauek kupotan banatuko dira, laugarren ebazpenean ezartzen den bezala.

Lehenengoa. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari dagokio agindu hau ematea, hala ezarrita baitago Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan eta Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan.

Bigarrena. Abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuaren azken xedapenetako zazpigarrenak 4. puntuan 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. tituluko III. kapitulua aldatzen du, etxebizitza-arloko sail eskudunak babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak errentamenduan esleitzeko jarraitu beharreko prozedura arautzen duena (210/2019 Dekretuaren bidez, Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetza arautu, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzen dira). Aipatu dekretuak 2012ko urriaren 15eko Aginduan 47.bis artikulua txertatzen du, eta, bertan esaten denez, sustapen guztietan kolektibo jakin bati berariaz bideratutako autonomia-erregimeneko zuzkidura-bizitokien kasuan salbu, etxebizitza-kupo batzuk gordeko dira honako kolektibo hauen premiei erantzuteko: desgaitasuna duten pertsonak; bizikidetza-unitateak, non gutxienez titularretako bat 36 urtetik beherakoa den; etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak; etxebizitza-premia berezia duten pertsonak; gainerako eskatzaileak, edo kupo orokorra. 47.bis artikuluko 5. puntuan aipatzen diren ehunekoak errespetatu behar dituzte kupoek sustapen bakoitzeko.

Hirugarrena. 210/2019 Dekretuaren bidez egindako aldaketen ondoren, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluak dio etxebizitzen esleipena 47.bis artikuluan aipatzen diren irizpideen arabera egingo dela, hots, kupoen arabera, etxebizitzen egokitasunaren arabera eta prozeduran onartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek 51. artikuluan aipatzen den baremoaren arabera lortutako puntuazio-ordenari jarraituz. 51. artikuluak baremoa arautzen du, honako hauek kontuan izanik: eskatzaileen diru-sarrerak, bizikidetza-unitateko kide-kopurua, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan duten antzinatasuna, eta etxebizitza-premia berezia (210/2019 Dekretuaren bidez, Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetza arautu, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzen dira).

Aipatu beharra dago bizikidetza-unitateko kide-kopuruagatik ematen den puntuazioa aldatu dela, sustapeneko etxebizitzek duten logela-kopuruaren arabera emango baita. Gauzak horrela, logela bateko etxebizitzetarako: puntu 1 emango zaie bi kidez osatutako bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. 2 logelako etxebizitzetarako: 3 puntu emango zaizkie hiru kidez osatutako bizikidetza-unitateei, puntu 1 bi kidez osatutako bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. Azkenik, 3 edo 4 logelako etxebizitzetarako, 7 puntu emango zaizkie sei kidek edo gehiagok osatutako bizikidetza-unitateei, 5 puntu bost kidek osatutako bizikidetza-unitateei, 3 puntu lau kidek osatutako bizikidetza-unitateei, eta puntu 1 hiru kidek osatutako bizikidetza-unitateei.

Laugarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluak zehazten du etxebizitza bat noiz den egokia, bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta esleitu beharreko etxebizitzak dituen logelen arabera.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

Lehenengoa. Azkoitiko udalerrian, Floreaga eremuan, babes ofizialeko (erregimen bereziko) 14 etxebizitza esleitzeko prozedurari hasiera ematea. Sustapen honen espediente zenbakia EB3-0500/16-EC-000 da.

Bigarrena. Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea errentamendua izango da.

Hirugarrena. Agindu hau argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda daudenek parte har dezakete esleipen-prozedura honetan, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko etxebizitzen eskatzaile gisa izena emanda egotea, Azkoitiko udalerrian, edo Urola Kostako eremu funtzionaleko udalerriren batean: Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

  2. Eskabidearen titularretako bat, gutxienez, Azkoitian erroldatuta egotea, agindu hau argitaratzen den egunean.

  3. 2020. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza egiaztatzeko, inskripzioaren titular guztien diru-sarreren batura hartuko da kontuan. Mugikortasun urriaren ondoriozko desgaitasuna duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa onartuta daukatenek ere.

  4. Etxebizitza jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean ez eduki izana agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko bi urteetan. 2012ko urriaren 15eko Aginduko 9. artikuluan jasotako etxebizitza premiaren baldintzaren salbuespenak ezarriko dira.

  5. Gehienez 6 kideko bizikidetza unitatea izatea.

    Laugarrena. Esleitu beharreko 14 etxebizitza horietatik, honako kupo hauek gordeko dira:

  1. Etxebizitza bat mugikortasun urri iraunkorreko desgaitasuna duten pertsonentzat egokituko da. Etxebizitza hori esleitzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 52. artikuluaren idazketa berrian ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio, hau da:

    Lehenik eta behin, desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei esleituko zaizkie etxebizitzak; gero, 2. eranskin horretan B letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat dutenei, eta, azkenik, 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenei, eranskin bereko D eta H bitarteko letretan ezarritakoak batuz.

  2. 13 etxebizitza gainerako eskatzaileen artean banatuko dira, kupo hauek errespetatuta:

    5 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 38,46) 36 urtetik beherako titular bat gutxienez duten bizikidetza-unitateei esleituko zaizkie.

    Etxebizitza 1 (sustapen honetan esleituko direnen % 7,69) agindu hau argitaratzen den egunean etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten eskatzaileen artean esleituko dira.

    4 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 30,76) etxebizitza-premia berezia dutela egiaztatzen duten pertsonen artean esleituko dira.

    3 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 23,07) kupo orokorrera atxikitakoen esleituko dira.

    Kupo hauetako batean etxebizitzaren bat dagokion kolektiboko pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleitu gabe geratzen bada, kupo orokorreko etxebizitzetara bideratuko da.

    Era berean, kupo orokorreko etxebizitzaren bat esleitu gabe geratzen bada, kupo bakoitzean gordetako etxebizitza-kopuruarekiko proportzioan eskaera gehien izan dituen kupoko pertsonen artean esleituko da.

    Bosgarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 47 bis 2. artikuluak dioenari jarraituz, kolektibo bateko baino gehiagokoko kide diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak etxebizitza-kopuru handiena duen kupoko taldera sartuko dira.

    Seigarrena. Agindu honek eta esleipen prozedura honi aplikagarri zaizkion arauek zehazten dituzten baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute, 10 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako leku eta bide hauek erabiliz:

    Aurrez aurre: Zuzenean Zerbitzua (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa.

    Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa.

    Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web gunearen bidez.

    Zazpigarrena. 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 51. artikuluak dioenari jarraituz, irizpide hauen arabera barematuko dira eskabideak:

  1. Diru-sarrerak: 10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 15.001 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 25.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.

  2. Bizikidetza-unitateko kide-kopurua: bizikidetza-unitateko kide-kopurua puntuatzeko orduan, sustapeneko etxebizitzen logela-kopurua hartuko da kontuan. Logela bakarreko etxebizitzak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. Bi logelako etxebizitzak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. Hiru edo lau logelako etxebizitzak: 7 puntu emango zaizkie 6 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateei, 5 puntu 5 kide dituzten bizikidetza-unitateei, 3 puntu 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei, eta puntu bat 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei.

  3. Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan: puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.

  4. Etxebizitza-premia berezia: 4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei. Desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonei eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonei dagokienez, 4 puntu emango zaizkie hori egiazta dezaketen bizikidetza-unitateko kideren bat duten espedienteei. Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.

    Zortzigarrena. Baremazioa kalkulatzeko erreferentzia-eguna agindu hau argitaratzen denekoa izango da. Berdinketa kasuan, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.

    Bederatzigarrena. Sustapen honetako logela bakarreko etxebizitzak gehienez 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei esleituko zaizkie; bi logelako etxebizitzak gehienez 4 kideko bizikidetza-unitateei esleituko zaizkie, eta hiru logelako etxebizitzak gehienez 6 kide dituzten bizikidetza-unitateei esleituko zaizkie.

    Hamargarrena. 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluak idazketa berrian dioenari jarraituz, etxebizitzak esleitzeko orduan, irizpide hauek hartuko dira aintzat: agindu horretako 47. artikuluan aipatzen diren kupoak, etxebizitzen egokitasuna eta prozeduran sartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek 51. artikuluan xedatutako baremoa aplikatuz lortutako puntuazio-ordena.

    Hamaikagarrena. Esleipena amaitu ondoren, kupoak bezainbeste itxarote-zerrenda eratuko dira, eta, horietan, parte hartu bai baina etxebizitzarik eskuratu ez dutenak sartuko dira. Itxarote-zerrendak agortu ondoren, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 59. artikuluak ezarritakoari jarraituko zaio esleipenak egiteko.

    Hamabigarrena. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxarote-zerrendak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko dira (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula).

    Hamahirugarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 11.

    Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

    IGNACIO MAR虯 ARRIOLA L覲EZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik