Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Ceinmark» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 1290
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/08
  • Argitaratze-data: 2022/03/18

Testu legala

«Ceinmark» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua (martxoaren 12ko BOE); 768/2014 Errege Dekretua, irailaren 12koa, zeinaren bidez Osasun dokumentazioa eta Administrazioa goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (urriaren 4ko BOE); 239/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, zeinaren bidez ezartzen den Osasun dokumentazioa eta Administrazioa tituluari dagokion curriculuma (otsailaren 5eko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakiak: 48009751 eta 014631.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Ceinmark».

Titularra: Bilsan, S.L.

Helbidea: Iturribide, 20-22.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

«Osasun dokumentazioa eta administrazioa», goi-mailako lanbide-heziketako zikloa emateko.

«Obra zibileko proiektuak», goi-mailako lanbide-heziketako zikloa kentzeko.

Ikastetxearen osaera:

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

Bidai-agentziak eta ekitaldien kudeaketa lanbide-heziketako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Turismo-gidaritza, informazioa eta laguntza lanbide-heziketako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Web aplikazioen garapena, goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Osasuna.

Osasun dokumentazioa eta administrazioa, goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Gizartea eta kultura zerbitzuak.

Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es)

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik