Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Lekeitio udalerriko (Bizkaia) «Musikaia» Musika Eskola Publikoaren jarduna uzteko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1147
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/01
  • Argitaratze-data: 2022/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lekeitio udalerriko «Musikaia» Musika Eskola Publikoaren jarduna uzteko baimena eskatuz, ikastetxe horren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea, jardunean jartzea eta baimenaren iraungitzea arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik