Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 25ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez epea luzatzen baita Legutioko udalerriko Ibarran (SR1 sektorea) babes ofizialeko 42 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozeduran parte hartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1061
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/25
  • Argitaratze-data: 2022/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2022ko otsailaren 14an Euskal Herriko Agintzaritzaren aldizkarian argitaratu zen 2022ko urtarrilaren 31ko Agindua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzitzaion Legutioko udalerriko Ibarran (SR1 sektorea) babes ofizialeko 42 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari.

Prozeduran izena emateko epea 2022ko otsailaren 15ean zabaldu zen eta otsailaren 28an amaitu.

Bigarrena. Aipatutako aginduaren hirugarren ebazpen-zatiaren arabera, «Esleipen-prozedura honetan parte hartu ahal izango dute agindu hau argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan altan daudenek, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Araba Erdialdeko eremu funtzionaleko udalerriren batean altan daudenak (Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia)».

    Eta gaineratzen du: «Hirugarren aurrekarian aipatzen den, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Legutioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, agindu hau argitaratzen den egunean, Legution gutxienez etenik-gabeko bi urteko errolda-antzinatasuna dutenek izango dute lehentasuna etxebizitzak esleitzerakoan».

    Hirugarrena. Arazo teknikoak direla eta, Araba Erdialdeko eremu funtzionaleko pertsona guztiek ezin izan dute izena eman Legutioko Ibarra eremuko 42 etxebizitzen esleipen-prozeduran parte hartzeko.

Lehenengoa. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari dagokio honako agindu hau ematea, Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen denaren arabera; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da).

Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluak ezartzen du arazo teknikoak direla-eta sistemaren edo aplikazioaren ohiko funtzionamendua ezinezkoa izan denean, eta arazoa konpondu arte, Administrazioak epeak luzatu ditzakela baldin eta jatorrizko epea ez bada iraungi; hartara, egoitza elektronikoan argitaratu beharko da, bai gertatutako arazo teknikoa, bai eta jatorrizko epe ez iraungiaren epearen luzapena.

Prozedura honetan, parte hartzeko interesa duten pertsona batzuek ezin izan dute izena eman nahiz eta dagoeneko zenbait arazo teknikoak soluzionatuak izan diren. Hori dela eta, beharrezkoa da prozeduran parte hartzeko epea, 2022 martxoaren 11ko epea luzatzea. Luzapen hori Etxebideko webgunean eta egoitza elektronikoan argitaratuko da.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

Lehenengoa. Epea martxoaren 11ra arte luzatzea; era honetan, aipatutako aginduak eta esleipen-prozedura honi aplikatu behar zaizkion arauek zehazten dituzten baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, behar den inprimakia aurkezteko aukera izan dezaten, leku hauetan:

Aurrez aurre: Zuzenean zerbitzua (aurrez hitzordua hartuta), Ramiro de Maeztu kalea 10, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Postaz: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Samaniego kalea 2, 1. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez.

Bigarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek ondorioak izango ditu 2022ko martxoaren 1eko 00:00etatik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 25a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.