Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fakturazio Elektronikoaren Zerbitzua eta Fakturen Kontularitza Erregistroa arautzen dituen 2014ko abenduaren 26ko Agindua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1078
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/23
  • Argitaratze-data: 2022/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak faktura elektronikoaren erabilera eta fakturen kontularitza-erregistroa arautzen ditu administrazio publikoetan.

Lege horretan, halaber, ezartzen da administrazio publiko bakoitzak fakturen kontularitza-erregistro bat izango duela, jarraipena errazteko, eta erregistro horren kudeaketaz kontularitzako eginkizunak esleituak dituen organoa arduratuko dela. Autonomia-erkidegoek fakturen kontularitza-erregistroan idatzoharrak egiteko betebeharretik kanpo utz ditzakete, erregelamendu bidez, 5.000 eurora arteko fakturak eta atzerriko zerbitzuei jaulkitakoak.

Hain zuzen ere, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2014ko abenduaren 26ko Aginduaren 8.2 artikuluan daude jasota salbuespen horiek agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoaren zerbitzua eta fakturen kontularitza-erregistroa arautzen dira.

Fakturen kontularitza-erregistroa ezarri zenetik denbora dezente igaro da, eta, gainera, aplikazio berri bat abian jarri da, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia eta aurrekontua kudeatzeko. Horregatik, orain posible da kontularitza-erregistroan faktura guztien idatzoharrak egitea, edozein dela ere haien zenbatekoa, kanpoan utzita, betiere, atzerriko zerbitzuei jaulkitzen zaizkienak.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko fakturazio elektronikoaren zerbitzua eta fakturen kontularitza-erregistroa arautzen dituen 2014ko abenduaren 26ko Agindua aldatu behar da, bertan behera uzteko erregistroan 5.000 eurora arteko fakturen idatzoharrik egin behar ez izateko ezarrita zegoen salbuespena; Euskadiren kanpoko ordezkaritzetatik jasotako fakturek salbuespen hori izaten jarraituko dute.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko otsailaren 23ko 69/2021 Dekretuak esleitutako ahalmenez baliatuz, hau

Fakturen kontularitza-erregistroan idatzoharrak egiteko betebeharretik kanpo uzten dira Euskadiren kanpoko ordezkaritzetatik jasotakoak.

Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik