Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, Lan eta Enplegu Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1032
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/23
  • Argitaratze-data: 2022/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau

Lehenengoa. José Javier Ramos Salazar jauna Erakunde Harremanetako aholkulari izendatzea, Lan eta Enplegu Sailean (kodea: 5230; dotazioa: 7; maila: zuzendaria).

Bigarrena. Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren betekizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2022ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da, izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein unetan indargabetu daiteke.

Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik