Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Azaro Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 1017
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/08
  • Argitaratze-data: 2022/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko urtarrilaren 27an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erregistro Orokorrean, Azaro Fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Eskabide-idazkiarekin batera espedientean dauden agiriak aurkeztu ziren.

Fundazioaren patronatuak 2021eko abenduaren 17an erabaki zuen aldaketa, aho batez, eta eskritura publikoan gauzatu zen 2022ko urtarrilaren 26an Markina-Xemeingo (Bizkaia) Cristina Garc韆 Ramos notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 31).

Aldaketa hori fundazioaren estatutuen 1. artikulua aldatzeko egin zen, fundazioaren izenari buruzko apartatua, hain zuzen.

2021eko abenduaren 17ko patronatuko idazkariaren ziurtagiriaren bosgarren puntuak hala dio:

  1. Bileraren aktaren arabera, besteak beste, honako erabaki hau hartu zen aho batez:

    Hirugarrena. Fundazioaren izen aldatzearen zergatia azaldu ondoren, aho batez onartzen da izen aldaketa, eta aurrerantzean fundazioak Leartibai Fundazioa izena izango du. Horretarako fundazioko estatutuetako 1. artikulua aldatuko da, hurrengo era honetara idatziz:

  1. Markina-Xemeingo Leartibai Fundazioa, Lea Artibai Eskualdeko Lanbide Eskolak eratua, Sozietate Kooperatioa, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere ondarea interes orokorreko helburuei modu iraunkorrean lotuta dauka.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu baten bidez ebaztea, arau hauen arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientean funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi dira, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik