Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 3koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez baimendu egiten baita Zarauzko 7-OD Azken Portu (Lanpardo Partzela) eremuko zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzea udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean lehendik dauden lurzoru-erreserbetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 873
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/03
  • Argitaratze-data: 2022/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualaren espedienteak, 7-OD Azken Portu eremuari buruzkoak, Gipuzkoako Hirigintza Plangintzarako Atalaren txostena jaso du 2021eko abenduaren 21ean eginiko 6/2021 bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.

  1. Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  2. Aurkeztutako dokumentuak Zarauzko 7-OD Azken Portu eremuak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 38 m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera.

Lehenengoa. Baimentzea, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, Zarauzko 7-OD Azken Portu eremuak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarra udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan betetzea.

Bigarrena. Baimen horrek eskatzen du Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren testuari eranstea espedientea bete izanaren justifikazioa, 2/2006 Legearen 105. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluaren arabera.

Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena, zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzeari dagokionez, eskumena duten esparruren batean (hartzailea edo igorlea) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena. Zarauzko Udalari agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi edo haren ustezko ezespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 3a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MAR虯 ARRIOLA L覲EZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik