Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 2koa, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titular bat, eta beste bat izendatzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 740
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/02
  • Argitaratze-data: 2022/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b paragrafoan eta 2. paragrafoan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak izendatzeko eskumena. Bost ordezkari horiek hautatu behar dira langile-kopururik handiena eta organo horretako idazkaria atxikita daukaten sailetako langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artean.

Halaber, 2021eko abenduaren 27ko EHAAn eman zen argitara abenduaren 21eko 257/2021 Dekretua, Egoitz Laburu Rodr韌uez jauna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren kargutik kentzen duena, eta 2022ko urtarrilaren 24ko EHAA eman zen argitara urtarrilaren 18ko 12/2022 Dekretua, Maite Barruetabe馻 Zenekorta andrea izendatzen duena erakunde horretako zuzendari.

Agindu honen bidez, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera aldatzen da.

Azaldutako guztiagatik, izendatu zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Agindu hau kargutik kendu denari, izendatu denari eta Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 2a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.