Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 25ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) adostutako Nekazaritza, Merkataritza, Kultura, Hezkuntza, Barne, IVAP, Lanbide eta Ingurumeneko funtsen eta azpifuntsen kontserbazio-egutegiak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 983
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/25
  • Argitaratze-data: 2022/02/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio honek sortzen dituen dokumentu-segidak aztertzeaz arduratu behar duen aholkularitza-organoa zein den ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak, II. kapituluko bigarren atalean. Dekretu horren 16. artikuluan, hain zuzen ere, ezartzen da Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) onartutako erabakiek, eraginpeko erakundeek aplikatu eta bete beharrekoak direnak oro har, orduko Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuak egun Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila dena onartu behar dituela eta, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Hori kontuan hartuta, eta 174/2003 Dekretuan jasotakoa gauzatzeko asmoz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

Lehenengoa. Agindu honen Eranskinean azaltzen diren kontserbazio-egutegiak onartzea.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 25a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik