Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko abenduaren 29koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Erronka globalen aurrean, gazteak martxan» deialdiko sariak ematen dituena 2021. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 156
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/29
  • Argitaratze-data: 2022/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko urriaren 27ko Aginduan ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez onartzen baita «Erronka globalen aurrean, gazteak martxan» deialdia (2021eko azaroaren 9ko EHAA, 222. zk.), epaimahaiaren proposamena aztertu ondoren eta aipatutako deialdiaren bederatzigarren oinarria aplikatuz, honako hau

Lehenengoa. «Erronka globalen aurrean, gazteak martxan» sariak ematea I. eranskinean agertzen diren hautagaiei.

Bigarrena. Epaimahaiak proiektu bakoitzari buruz egindako balorazioak argitaratzea (II. eranskina).

Hirugarrena. Eman gabe uztea 1.000 euroko 5 sari eta 500 euroko 20 sari, sari horietarako ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu duen hautagaitza nahikorik ez dagoelako eta sari guztietarako hautagaitza nahikorik ez dagoelako.

Laugarrena. Saritutako proiektuen arduradunek 10 egun balioduneko epea izango dute sariari uko egiteko; hala egin ezean, saria onartu dutela ulertuko da.

Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 29a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

000 euroko saria, 75 puntu baino gehiago jasorik puntuazio handiena izan duten proiektuei.

  1. Proiektuaren izena: Jornada: descoloniza tu mente, Africaniza tu conocimiento. Hacia un nuevo modelo de intercambio académico.

    Partaideak: Fernanda Candida Esteves, Mispa Gracia Bahanag, Zueinuha Mohamed Sidati, Nayat Aduh Jatri, Naiara del Carmen Obiang Olaso, Hamudi Eddaf Mohamed, Nayah Salma Bleila eta Kehinde Oluwatobi Akeju.

  2. Proiektuaren izena: Eskuak Luzatzen: Gazteok mundua aldatzen.

    Partaideak: Iñaki Fernández Domínguez, Aritz Castro Landazuri eta Sare Álvaro Campo.

  3. Proiektuaren izena: Relatos sonoros de la juventud saharaui.

    Partaideak: Aichatu Mohamed Yeslem Beissat, Mariem Mohamed Yeslem Beissat eta Aileen Viviana Zeron Carbajal.

    000 euroko saria, 60 puntu baino gehiago jaso dituzten baina puntuazio handiena lortu duten hiruren artean ez dauden proiektuei.

  1. Proiektuaren izena: EMEP (Emakumeak abian Euskaditik Patagoniara) MEPE (Mujeres en marcha de la Patagonia a Euskadi): itsasoak batzen gaitu.

    Partaideak: Ametz Gurrutxaga Murua eta Garazi Aranzabe Urretabizkaia.

  2. Proiektuaren izena: Emakume Artisten Sarea.

    Partaideak: Leyre Arana Castresana, Garazi Barquin Ayerbe, Nerea Portillo Tejo eta Patricia González Calvo.

  3. Proiektuaren izena: Conocernos para ser solidarios.

    Partaideak: Ane Fernández de Larrea Jiménez de Aberasturi.

  4. Proiektuaren izena: Creación de un grupo de tiempo libre en Lima.

    Partaideak: Lara Fandiño Piña, Asier Herranz Melendo eta Unai Revillas Osta.

  5. Proiektuaren izena: Torneo Sin Fronteras.

    Partaideak: Julen Torres Toribio, Jose Carlos Perez Mendoza eta Jeiscar Andreina Oropeza Arcila.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.