Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez jabetzaren erregistratzaile bat izendatzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko lehiaketa arrunta ebatzi ondoren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 258
  • Hurrenkera-zk.: 6407
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/15
  • Argitaratze-data: 2021/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hutsik dagoen Jabetza Erregistroa betetzeko instruitutako espedientea aztertu da. Jabetza-erregistro hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko azaroaren 2ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu zen (azaroaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena emandako ahalmenez baliatuta, honako hau

Lehenengoa. Saray López Díaz andrea Bilboko 3 zenbakiko Jabetza Erregistrorako izendatzea (arrazoia: Asier Fernández Ruiz jaunaren lekualdatzea).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 15a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik