Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko abenduaren 9koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, garapenerako lankidetzako erakundeei 2022an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako proiektuak aurkezteko deialdia luzatzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 252
  • Hurrenkera-zk.: 6320
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/09
  • Argitaratze-data: 2021/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak gazteria-politikaren arloan eskumen osoa du. Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenaren eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenaren bidez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari egokitzen zaizkio, besteak beste, gazteriari buruzko egitekoak eta jardun-arloak.

Euskadiko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko helburuarekin eta garapenerako lankidetzako Euskadiko erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapenerako lankidetza-ekintzak kontuan izanik, urtero egiten da, Gazteria Zuzendaritzaren eta eLankidetzaren bidez, gazteek Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia.

2022rako, deialdi honek, aurretiazko izapide erregimenaren baitan dagoenak, berriz ere Euskadiko gazteria lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu, ekintza horiek «in situ» ezagutzeko aukera eskaintzearekin batera. Esperientzia hori aurrez egingo diren informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuen bidez osatu eta aberastuko da. Horrenbestez, beharrezkoa da Euskadiko garapenerako lankidetzako erakundeek aurrera eramaten dituzten garapenerako lankidetza-ekintzak aintzat hartzea, deialdi honetan zehaztu bezala.

Hori dena kontuan izanik, honako hau

Agindu honen helburua deialdiaren arauak ezartzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2022ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko, proiekturik egokienak hautatzeko eta haien proiektuetan Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei dirulaguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehazteko.

Aurreko artikuluaren helburua betetzera zuzenduko diren baliabide ekonomikoak xede horretarako aurrekontuetan ezarritako kredituetatik etorriko dira eta 80.000 euro izango dira.

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona juridikoek:

  1. Formalki eratuta eta inskribatuta egotea dagokion erregistroan.

  2. Estatutuetan berariaz aipatzea bere helburuetako bat hegoaldeko herrialdeak garatzera bideratutako proiektuak gauzatzea dela, edo dokumentu fidagarrien bidez egiaztatzea erakundeak alor horretan gutxienez bi urte daramatzala lanean.

  3. Irabazi-asmorik ez edukitzea.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra izatea. Xede horretarako, ordezkaritza iraunkortzat hartuko da, dokumentazio bidez egiaztatuz gero, erakundearen sozietate-oinarria (bazkideak, boluntarioak edo parekagarriak) duten egitura garrantzitsuak existitzea Euskal Autonomia Erkidegoan. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak bere gain hartzen du eskaera aurkezteko ardura zuzena eta, erakunde onuradun gisa, deialdi honetan zehaztutako konpromisoak onartzen ditu.

  5. Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik jaso ez izana zehapenak zehaztutako epean, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, eta ez izatea laguntzok jasotzeko ezgaitzen duen legezko inolako debekurik.

  6. Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea eta dirulaguntzen itzulketarekin lotutako betebeharrak ordainduta edukitzea.

  7. Gainera, erakunde eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu.

  1. Dirulaguntza jasotzeko, aurkeztutako proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Lankidetza jarduera 2022ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak lanean hasteko denbora-tartean egitea, kontuan izanik, ahal izanez gero uztailetik aurrera gauzatuko den lankidetza-esperientzia horrek, gutxi gorabehera, hiru hilabeteko iraupena izango duela.

      Osasun egoerak horrela gomendatuko balu, Aginduaren 15. artikuluaren arabera, egonaldiaren iraupena edo hasiera data aldatu ahal izango dira.

    2. 2022ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak proiektuko jardueretan behar bezala integratzea ahalbidetzea, kontuan izanik programa horren helburua elkartasunaren balioa sustatzea eta 22 eta 32 urte arteko gazte euskaldunak garapenerako lankidetza ekintzekiko sentsibilizatzea dela, lankidetza-ekintzen garapena «in situ» ezagutuz.

    3. Modu zehatzean adieraztea aurkeztutako proiektu bakoitzean parte hartzeko egokienak iruditzen zaizkien profil profesionalak.

  2. Onartuko dira:

    1. Subjektu den biztanleriaren pobreziari aurre egiteko estrategiarako egokiak diren proiektuak.

    2. Koherenteak diren proiektuak, alegia, azaldutako arazoaren, hori gainditzeko ezarritako helburu eta emaitzen eta antolatutako jardueren artean lotura duten proiektuak.

    3. Balioztatu daitekeen adierazleak duten proiektuak.

    4. Bideragarriak diren proiektuak, hau da, espero diren emaitzak lortzea bermatzen dutenak.

    5. Denboran iraunkorrak diren proiektuak.

    6. Genero-ikuspegia kontuan duten proiektuak.

    7. Tokiko gaitasunak indartzen dituzten proiektuak.

    8. Biztanleria subjektuaren parte-hartzea bermatzen duten proiektuak.

    9. Giza eskubideak urratzen ez dituzten proiektuak.

    10. Ekologikoki jasangarriak diren proiektuak.

Hautaketa-prozesuak hiru fase ditu. Lehen fasean, aurkeztutako proiektuen artean, aurretiko hautaketa bat egingo da, gehienez ere 220 profil jasoko dituztenak. Ondoren, bigarren fasean, gehienez 100 gazte boluntario hautatuko dira 2022ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren deialdiaren bidez. Hirugarren fasean, aurretiko hautaketa gainditu duten proiektuen artean, hautatutako gazteen profilekin bat egiten dutenak aukeratuko dira honako deialdi honen markoan.

  1. Gehienez ere 220 profil jasoko dituzten proiektuen analisia, ebaluazioa, lehen hautaketa eta hautaketa egiteko, balioespen batzorde bat osatuko da honako kide hauekin:

    Presidentea: Josu Gerediaga Egurrola, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria arduraduna. Ordezkoa: Maria Jesús Emazabel Lekuona, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria.

    Batzordekidea: Noemí de la Fuente Pereda, eLankidetzako koordinazio estrategikoaren arduraduna. Ordezkoa: Marlen Eizaguirre Marañón, eLankidetzako lankidetza teknikaria.

    Batzordekidea: Beñat Martinez Castillo, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzako teknikaria, idazkaria ere izango dena, ahotsa eta botoarekin. Ordezkoa: Lourdes Ramírez de Ocariz Sorolla, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria.

  2. Balioespen batzordeak hurrengo artikuluan ezarritako balioespen irizpideen arabera egingo duen proiektuen lehen hautaketa.

  1. Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Horretarako, proiektuen lehen hautaketa konparazio bidez egingo da, jarraian ezarritako balioespen irizpideen arabera. Gehienez ere 220 profil jasoko dituzten proiektuak hautatu behar dira lehen aukeraketa batean. Balioespen Batzordeak aintzat hartuko dituen balioespen irizpideak honako hauek dira:

    1. Erakunde eskatzailearen jarraitutasuna, egonkortasuna eta kaudimena, garapenerako lanki-detzari dagokionez, 10 puntu gehienez.

    2. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratutako politika edota jarduerak aurrera eramaten erakundeak izandako ibilbidea, 5 puntu gehienez.

    3. Proiektuaren interes soziala, 25 puntu gehienez.

    4. Profilak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren ezaugarrietara egokitzea, 25 puntu gehienez.

    5. Proiektua garatuko den tokian hautatutako gazteak egonaldian zehar izango dituen baldintza materialak, 25 puntu gehienez.

    6. Genero-ikuspegia. Proiektuan desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko jarduera espezifikoak, 10 puntu gehienez.

  2. Balioespen batzordeak profilak ez onartzeko eskubidea izango du, gazte boluntarioentzako arriskutsuegiak diren egoerak bizi dituzten herrialdeetako lankidetza-proiektuen kasuan.

  3. Proiektuak aurkeztu dituzten erakundeekin proposatutako datak aldatzea adostu ahal izango da, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren eskaintza egokitzeko helburuarekin. Era berean, proiektuak egokitu ahal izango dira aurkeztutako profilen arabera.

  4. Ezinbesteko kasuetan erakunde eskatzaileak proiektua garatuko den tokia aldatu ahal izango du, behin justifikatu eta Gazteria Zuzendaritzak onartu ondoren.

  1. Balioespen batzordearen proposamena ikusita, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak ebazpen bat emango du eta bertan agertuko da hautatu eta hautatu gabeko proiektu eta profil guztien zerrenda.

  2. Ebazpen hori, gehienez ere, sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Berdintasun, Justizia eta Gazteriako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

  3. Aurreko atalean aipatutako epea igarota interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi zaiola ulertu ahalko da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

  4. Erabakitakoa aditzera emateko helburuarekin, eta erakunde interesdunei berariazko jakinarazpen bat bidaltzeari utzi gabe, onartutako eta ez onartutako proiektuen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Proiektuan parte hartzeko hautatutako pertsonari prestakuntza ematea lanean hasi aurretik, egin beharreko lanaren jakintzan sakondu eta topatu ditzakeen zailtasunei aurre egiten ikasi ahal izateko.

  2. Hautatutako pertsona xede herrialdera iristean harrera egitea eta topagunetik lankidetza jarduera egiten ari den lekuraino eramatea eta laguntzea.

  3. Gazte boluntarioa harremanetan jartzen den momentutik aurrera, eta lankidetza esperientziak irauten duen denbora-tartean zehar, gazte hautatuaren ostatua, mantenua eta ibilbidearen jarraipena bermatzea.

  4. Proiektua exekutatzen den tokitik herrialdetik irteteko lekura eramatea eta laguntzea.

  5. Ezohiko egoeretan, boluntarioak istripu edo gaixotasunen bat edukiz gero, esaterako, beharrezko zainketak jasotzeko lekurik egokienera eramateko konpromisoa hartzea eta agintari diplomatiko edo kontsularrak jakinaren gainean jartzea, beharrezkoa izanez gero, boluntarioa aberriratzea errazteko. Boluntarioari jarduera garatzen ari den tokian gelditzea eragozten edo zeharo zailtzen dion egoera larriren bat suertatuko balitz, garapenerako lankidetzaren erakundeak, haren baliabide eta baldintzek ahalbidetzen duten heinean, boluntarioa haren osotasun fisikoa babesteko leku aproposenera eramateaz arduratuko da.

  6. Osasun-agintariek nahitaezko edo, hala badagokio, gomendatutako neurriak hartzea, babes indibidualeko edo kolektiboko materialen hornidura barne.

  7. Esleitutako jardueran dagoen bitartean boluntarioari gerta dakioken edozein jazoeraren berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari.

  8. Hautatutako gaztearen esperientzia amaitzen den egunetik gehienez ere hilabete batera, jardueraren garapenaren memoria bat aurkeztea, nahi izanez gero argazkiekin hornitua.

  9. Datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatzea.

  10. Agindu honetan araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeak behartuta daude Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Euskadiko Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean jasotzen diren eginbeharrak betetzera, eta bereziki:

    Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

    Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.

    Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetarako behar duten informazio guztia ematea.

    Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek berariaz aipatuko dute Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzaren laguntza izan dutela, dirulaguntza emateko ebazpenaren berri dutenetik hasita, diruz lagundutako jarduera edo programa dela-eta argitaratzen dituzten egitarau, iragarki-kartel, argazki eta idatzizko zein entzutezko material guztietan. Material horiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko dira.

Bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek prozedura horren izapideak eskatzeko, zuzentzeko, justifikatzeko eta egiteko.

  1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten erakunde eskatzaileek lankidetza proiektu bat edo gehiago aurkeztu ahal izango dituzte, lankidetza ekintzetan parte har lezaketen gazte boluntarioen profilak zehazten dituztenak. Proiektu bakoitzeko eskaera bat aurkeztu beharko dute.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio-bideak eta sinadura elektronikoa eskuragarri daude helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Elektronikoki ere izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez; horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  2. Agindu honetan araututako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik 2022ko otsailaren 4ra artekoa izango da.

  3. Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127405

  4. Espedienterako sarbidea eta eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  5. Erakundeek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskaera eta dokumentuak. Halaber, prozedura osoan zehar, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutako moduan.

  1. Eskaera egin duen erakundeari buruzko datuak:

    Estatutuen kopia (baldin eta pertsona juridikoaren ezaugarriak direla-eta egungo araudiaren arabera beharrezkoa balitz) edo, erakunde motaren arabera, eratzeko eskritura.

    Pertsona eskatzaileak dokumentu horiek aurretik aurkeztu baditu Administrazio honetan, eta indarrean egonez gero, ez da beharrezkoa izango berriz ere aurkeztea. Kasu horretan, Administrazioak ofizioz berretsiko du. Horretarako nahikoa izango da dokumentu horiek zein Zuzendaritza edo Sailetan aurkeztu ziren adieraztea.

    Eskabide-eredua euskadi.eus webguneko egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127405

    Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapenik jaso, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorrita.

    Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak Agindu honen 3. artikuluan jasotzen diren dirulaguntzen onuraduna izateko baldintzak betetzen dituela.

    Helburu berberarekin dirulaguntzak edo diru-sarrerak jaso izanaren ziurtagiria.

    Erakunde eskatzailearen ibilbidea, egonkortasuna eta kaudimena egiaztatzen duen dokumentazioa; bertan, gutxienez, erakundeak garapenerako lankidetzari dagokionez duen esperientzia jasoko da, eta erakundeak kudeatutako proiektuen zerrenda, proiektu bakoitzaren hasiera- eta amaiera-datak adierazita.

    Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko politiken edo jarduketen garapenean erakunde eskatzaileak izandako ibilbidea frogatzen duen dokumentazioa.

    Haurrekin harremana izango duten jarduerak aurreikusiz gero, lan horiek egin behar dituzten langile guztiek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, esanez Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean ez daudela egiaztatzen duen ziurtagiria dutela. Adingabekoen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. paragrafoan ezartzen da betebehar hori, zehazki, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatu zuen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bitartez. Atzerritarren kasuan, haien nazionalitatearen herrialdeko aurrekari penalen ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute.

    Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon behar du erakunde eskatzaileak. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da bide elektronikoa erabiliz; bide hori Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailak ematen du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

    Eskaera aurkezteak baimena ematen dio organo kudeatzaileari zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekiko betekizunak bete direla automatikoki egiaztatzeko, bai eta dokumentu elektronikoak biltzeko ere, bere sare korporatiboen bidez edo datu-bitartekaritzako plataformak edo horretarako prestatutako beste sistema elektroniko batzuk kontsultatuz; baimen hori berariaz ukatzen denean izan ezik. Kasu horretan, onuradunak dagozkion ziurtagiriak eman beharko ditu, Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako instantzia administratiboek egindakoak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren araudiko 22. artikulua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua).

  2. Proiektuari buruzko informazioa:

    Hautatutako boluntarioen parte-hartzea izango duten proiektuen deskribapena, xede-herrialdean duen kokapena eta iristeko aireporturik hurbilena.

    Garapenerako Lankidetzako harrerako erakundearen identifikazioa, dirulaguntza eskatzen duen garapenerako lankidetzaren erakundearekin duen harremana frogatzen duen dokumenturen bat barne.

    Proiektuan parte hartzeko hautatutako gaztearen arduraduna den pertsonaren identifikazioa, helbide elektronikoa eta telefonoa.

    Proiektuaren interes sozialaren justifikazioa.

    Proiektua garatuko den tokian hautatutako gazteak egonaldian zehar izango dituen baldintza materialak.

    Genero-ikuspegia. Proiektuan desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko jarduera espezifikoak.

  3. Profilari buruzko dokumentazioa:

    Boluntarioak egin beharko dituen lanen eta zereginen deskribapena.

    Titulazio akademikoa, prestakuntza profesionala eta beharrezko diren beste ikasketa batzuk.

    Garatu beharreko zereginekin lotuta dauden trebetasun eta gaitasunak.

    Kasuaren arabera, hizkuntza baten edo gehiagoren ezagutza.

    Kasuaren arabera, egin beharreko lanekin zerikusia duen aldez aurreko esperientzia.

  4. Osasun-egoerari buruzko dokumentazioa:

    Proiektua garatzen den inguruneko osasun-egoera, eskaera entregatzen den egunean, eta banakako edo taldeko babes-neurriak hartu beharraren justifikazioa.

    Proiektua garatzen den inguruneko osasun-egoera, parte-hartzailea irten baino astebete lehenago.

Eskabidearen izapidetzea onartzeko eskatzen diren agiri batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari hutsegitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.

  1. 700 euroko laguntza bat emango zaio dagokion proiektuan parte hartzen duen gazte bakoitzari, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazte boluntarioaren egonaldi- eta mantenu-gastuen zati bat ordaintzeko helburuarekin.

    Proiektua garatzen den herrialdearen osasun-egoerak banakako edo taldeko babes-materiala erosteko beharra eskatuko balu, laguntza, gazte bakoitzeko, 100 eurotan handitu ahal izango da.

    Agindu honen harira dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan esandakoarekin bat datozenak.

  2. Aurreko paragrafoan adierazitakoaren kalterik gabe, deialdi honen baitako erakunde onuradun bakoitzak ezingo du, inolaz ere, 42 parte-hartzaile onuradunen kopurua gainditu.

  3. Dirulaguntza horiek emateko eta, bidezko denean, ordaintzeko ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

  1. Osasun-egoerak gomendatuko balu, Gazteria Zuzendaritzaren eta GGKEaren arteko aurretiazko oniritziarekin, egonaldiaren iraupena murriztu ahal izango da. Kasu horretan, 14.1 artikuluan aipatutako laguntza proportzionalki murriztuko da.

  2. Osasun-egoerak gomendatuko balu, Gazteria Zuzendaritzaren, GGKEaren eta parte-hartzailearen arteko aurretiazko oniritziarekin, egonaldiaren hasiera aldatu ahal izango da, betiere urte naturalaren barruan.

Erakunde onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren edo laguntzen zenbateko osoa bi zatitan ordainduko da:

Lehenengo ordainketa: zenbateko osoaren % 60, hautatutako pertsona dagokion proiektura iristen den momentuan.

Bigarren ordainketa: zenbateko osoaren % 40, boluntarioak proiektuan parte hartu duela justifikatzen duen memoria jaso ondoren.

Garapenerako lankidetzaren erakunde onuradun bakoitzak, hautatutako gaztearen esperientzia amaitu eta, gehienez ere, hilabete batera, egonaldiaren garapenaren memoria bat aurkeztuko du, argazkiekin hornitu daitekeena, egoitza elektronikoko Nire karpeta atalaren bidez https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Memoriaren atal batean kooperante bakoitzak proiektuko izango duen zenbatetsitako kostuaren kalkulua aurkeztuko da, kontuan hartuta, mantenua, ostatua, bertako garraioak eta laguntzekin ordaintzen diren bestelako gastuak.

Fakturak eta bestelako dokumentu frogagarriak aurkeztuko dira aukera dagoenean eta, posible ez balitz, behar bezala justifikatu beharko da memorian.

Gazteria Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

  1. Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

    3. Dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

  2. Dirua itzultzeko arrazoitzat hartuko da erakunde onuradunek aginduan aurreikusitako eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako eginbeharrak ez betetzea.

    Aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta 698/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena).

    Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikuluan ezarritakoa jarraituz, itzultzea partziala izan daiteke. Ez-betetzeak mailakatzeko, eta betiere proportzionaltasun-printzipioa kontuan izanik, ezartzen da erakunde onuraduna ez bada boluntarioaren egonaldi osoaz arduratu, justifikatutako kausa bat dela-eta, itzulketa egin beharko dela, edo, hala badagokio, erabili ez den zatiaren ordainketa partziala egin beharko dela eta zati horren kobrantza proportzionala jasotzeko eskubidea galduko dela, betiere proiektuaren helburuen betetzea helburu totalen betetzera hurbiltzen bada (gutxienez % 80), eta erakunde onuradunak zalantzarik gabe egiaztatzen badu konpromisoak betetzeko jokabidea.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, aldiz, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.

Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako partaideen datuen kudeaketa. Baimenak eta laguntzak izapidetzea.

Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: Elkarteak eta irabazi asmorik gabeko organizazioak, Europako Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, Toki administrazioko beste organo batzuk, Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura egingo diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruz Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak emandako 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorretan behar besteko ordainketa- eta konpromiso-kreditu egokia egotearen baldintzapean gelditzen da agindu honetan aipatzen diren laguntzen ebazpena.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta interesdunek beronen aurkako aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 9a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

  1. Identifikatu:

    Identifikazio datuak:

    Honen izenean ari da: Pertsona/entitate interesdun gisa espedientean / Ordezkaria.

    Identifikazio-dokumentua, Zenbakia, Erakundearen Izena.

    Zein lurraldetan dauden erakunde eskatzailearen datu fiskalak*.

    Komunikazio datuak:

    Jakinarazpen eta komunikazioak hona bidaliko dira: espedientea tramitatzen den bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio:

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala: Elektronikoa: Nire karpeta guneko jakinarazpen eta komunikazioen atalera igorriko dira. Bertan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharrezkoa da. (Kanal elektronikoaren gaineko oharra: Jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat emango da Nire Karpetan eskuragarri jartzen denetik 10 egun naturaleko epean. Esandako epea betetzen denean, jakinarazpena ukatu egin duzula ulertuko da, eta horrela jasoko da espedientean. Izapidea egintzat emango da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin).

    Abisuak jasotzeko datuak:

    Nire karpetan jakinarazpen edo komunikazioren bat jasotzerakoan abisu bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera: posta elektronikoa*, Telefono mugikorra.

    Komunikazio hizkuntza*:

    Mezu elektroniko eta abisu-mezu bidezko jakinarazpen eta komunikazioak zuk aukeratutako hizkuntzan bidaliko dizkizugu: Euskara/Gaztelania.

    Datuak erabiltzeko baimena:

    Nire komunikazio eta abisuetarako datuak Eusko Jaurlaritzako sail eta erakundeekiko harremanetan erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.

    Nire komunikazio eta abisuetarako datuak espediente hau kudeatzeko bakarrik erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.

    Datu pertsonalen tratamendua:

    Eskabidean agertzen diren datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.

    Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

    Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako partaideen datuen kudeaketa. Baimenak eta laguntzak izapidetzea.

    Legitimazioa:

    Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

    Hartzaileak:

    Elkarteak eta irabazi asmorik gabeko organizazioak.

    Europako Batasuneko organoak.

    Estatuko Administrazioko beste organo batzuk.

    Toki administrazioko beste organo batzuk.

    Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

    Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

    Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

    www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml

    Araudia:

    Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

  2. Datuak bete.

    Proiektuaren datuak:

    Informaziorako kontaktua den pertsonaren identifikazio-datuak: Izena*, Lehen Abizena*, Bigarren abizena, Karguduna (betetzen duen lanpostua)*, Telefono finkoa, Telefono Mugikorra, Faxa, Helbide Elektronikoa.

    Proiektua:

    Informazio Osagarria: Proiektuaren izena*, Garapenerako harreraren kooperaziorako erakundea*, Proiektuaren deskribapen laburra*.

    Pertsona gazte boluntarioen profilari edo profilei dagozkien datuak: Proiektuan eskaini diren gazte boluntarioen profil kopurua*.

    Gazte boluntarioaren profila: Profila*, Pertsona boluntarioak egingo duen lanaren edo zereginen deskribapena*.

    Erantzukizunpeko adierazpenak:

    Adierazten dut:

    Bateragarritasun-adierazpenak* (hasierako hiruetatik bat aukeratu):

    Ez du jasotzen helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzarik administrazio publiko edo erakunde pribatuetatik.

    Jasotzen ari da helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batetik (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).

    Eskatu du helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administrazio publiko edo erakunde pribaturen batean, eta erantzunaren zain dago (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).

    Formalki eratuta eta inskribatuta dagoela dagokion erregistroan. Bai/Ez.

    Estatutuetan berariaz aipatzen dela bere helburuetako bat hegoaldeko herrialdeak garatzera bideratutako proiektuak gauzatzea dela, edo dokumentu fidagarrien bidez egiaztatzea erakundeak alor horretan gutxienez bi urte daramatzala lanean. Bai/Ez.

    Irabazi-asmorik ez duela. Bai/Ez.

    Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra izatea. Bai/Ez.

    Erakunde eskatzailea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetan Seigarrenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne hartuta*. Bai/Ez.

    Erakundeak egunean dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak. Bai/Ez.

    Erakundeak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zehapenik jaso, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiteagatiko zehapenak barne, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere. Bai/Ez.

    Adingabeekin arituko diren langile guztiek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa dutela*. Bai/Ez.

    Erakunde eskatzaileak dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren baldintza orokorrak betetzen dituela. Bai/Ez.

    Betetzen dituela indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak*. Bai/Ez.

    Deklaratzen dut hemen jasotako datu guztiak egiazkoak direla eta osorik daudela, baita aurkezten dudan dokumentazioa ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua.) Bai/Ez.

    Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioaren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).*

  3. Dokumentuak erantsi.

    Baimenak: Zure baimena behar da instrukzio-organoak datu hauek egiaztatzeko. Aukeratu baimena emateko:

    Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen datuak (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia - GSDN). Bai/Ez.

    Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatearen datuak (Euskal Foru Aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia). Bai/Ez.

    Eskatutako dokumentu motak (Eskatutako dokumentuak, Igotako dokumentuak, Ekintzak).

    Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatearen datuak (Euskal Foru Aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia) (beharrezko baimenik ez badago) (Erantsi/ Bilatu/ Aurkeztu).

    Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia GSDN) (beharrezko baimenik ez badago) (Erantsi/ Bilatu/ Aurkeztu).

    Entitatearen estatutuak (Erantsi/ Bilatu/ Aurkeztuta).

    Erakundearen eratze-eskriturak (Erantsi/ Bilatu/ Aurkeztuta).

    Proiektua (Erantsi/ Bilatu/ Aurkeztuta).

    Hala badagokio, erantsi beste dokumentu bat.

  4. Sinatu eta bidali.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik