Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2021. urteko «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 250
  • Hurrenkera-zk.: 6254
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/30
  • Argitaratze-data: 2021/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Deialdiaren bederatzigarren oinarriko 3. apartatuan ezarritakoaren arabera, saria emateko agindua gehienez ere hilabeteko epean eman beharko litzateke, hautagaitzak aurkezten diren egunetik hasita, eta aurkezteko epea azaroaren 19an amaitu zen.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko irailaren 28ko Aginduarekin bat etorriz (agindu horren bidez, 2021. urteko «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» egiteko deialdia onartzen da; 2021eko urriaren 18ko EHAA, 207. zk.), eta epaimahaiak 9. oinarria aplikatuz egin duen proposamena aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. 2021. urteko «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» San Trokaz Nagusien Elkarteak aurkeztutako «Zapatila Proiektua Una práctica autogestionada de senderismo amigable» praktikari ematea.

Irabazleak 3.000 euroko txeke bat jasoko du, saritutako erakundeak adiskidetasun-praktikaren bat egiten duen erakunderen bat bisitatzeko, 2021eko irailaren 28ko Aginduaren bigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

Saria horretarako deitutako ekitaldi publiko batean emango da, deialdiaren hamaikagarren oinarrian ezarritako baldintzetan.

Bigarrena. Saritutako erakundeak idatziz eta beren-beregi adierazi beharko du saria onartu egiten duela, esleipen-ebazpena argitaratu eta 3 egun balioduneko epean.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.