Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko azaroaren 24koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 6165
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/24
  • Argitaratze-data: 2021/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak aldatu egin direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hau

  1. tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara)

    (Ikus .PDF)

    (1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

  2. tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara)

    (Ikus .PDF)

    (2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.

Taximetroa, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak ezarritakoaren arabera jarriko da martxan.

Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 4.h) eta 32.1 artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.

Indargabetu egiten da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko otsailaren 20ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Plangintzaren zuzendariari agindu hau garatzeko xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.