Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko azaroaren 16koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Ibaigane izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6075
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/16
  • Argitaratze-data: 2021/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2021eko uztailaren 28an, eskabide bat jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko Fundación Ibaigane izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia. Horrekin batera, administrazio-espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zuen.

Azkentze-erabakia 2020ko otsailaren 24an hartu zuen fundazioaren patronatuak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak berretsi zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2020ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bidez.

Likidazio-erabakia 2021eko uztailaren 1ean hartu zuen fundazioaren patronatuak, likidazio-batzorde gisa, eta likidazio-planean jasotako eragiketak onartu ziren, bai eta Jesusen Bihotzaren Erlijiosoen Kongregazioaren alde erabakitako ondarearen soberakinaren xedea ere, ondoren Fundación Educativa Sofía Barat izeneko fundazioari transferitzeko. Madrilen helbideratutako erakunde erlijiosoa da, Justizia Ministerioaren mendeko erregistroan 024832 erregistro-zenbakiarekin inskribatua.

Erabaki horiek eta nahitaezko agiri eratorriak eskritura publiko bidez formalizatu ziren, 2021eko uztailaren 1ean, Bilbon, Vicente María del Arenal Otero notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.416).

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41., 42., 43. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik